Txerriaren zozketarako txartela, 1872 |
Santamasetako txerriaren zozketa ez da gaurko kontua.
Aspaldiko ohitura dugu, txerriak toki
garrantzitsua izan baitu gure bizitza-usadioetan, baserri kulturari
lotutakoetan, batez ere. Arrasateko Santamasetako azokaren jatorria XIV mendean
kokatu behar da.
Harriduraz irakurtzen dugu “Santo Tomas azoka”ri
buruz, denon diruarekin Eusko
Jaurlaritzak sostengaturiko hiru.com
web orrian:
“Hiri eta herri
askotan ospatzen da azoka hau, Bilbon eta Donostian egiteaz gain, Arrasaten… Azoka
honen jatorria XIX. mendean dago. Garai hartan baserri gehienak maizterren
esku zeuden, beraiek lantzen zituzten lurrak eta gobernatzen zituzten abereak”
Halakoak
irakurri behar oraindik ere! Ia-ia urteroko ariketa daukat honako hau: arren, jo
ezazue ondoko helbide horretara eta
jakingo duzue noiztik datorkigun arrasatear azoka:
Gaurkoan, dena-den, XIX mendean Arrasaten izan zen
zozketa baten txartela erreproduzitu nahi izan dut, besterik gabe. Miguel
Madinabeitiaren paperen artean aurkitu nuen eta polita iruditu zait hona
aldatzea. Veloiko erreal bat zen txartelaren prezioa. Diru bilketa herriko ospitalerako erabiltzen zen. Eta 3597 zen Madinabeitiaren zenbakia. Zozketa abenduaren 24an egin zen.
Arrasateko
idazkaria izan zenak ez zigun argitu nor izan zen irabazlea.
Izango al da aurten 3597 zorioneko zenbakia?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina