BABESLEA: http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Uztailaren 4 zen, 1988an. Euria goitik behera. Aurrerantzean Joxe Letona Plaza deituko zenera dozena pare bat lagun bildu ginen. Eta arrasatear historia egilearen izena daraman plaka Joxeren a1abak estalgabetu ondoren hitz batzuk esan behar izan nituen, Joxeren sendiak hala eskatuta. Nire hitzaldiaren zati batzuk aldatu nahi ditut hona, arrasatear kultura-gizon ahaztu ezinaren heriotzako 25 urtemuga betetzen direnean, osotasunean ez bada ere, mutatis mutandis, aplikagarriak izan daitezkeelakoan bainago.
“Urtebete bat eman da Joxe gugandik desagertu zenetik. Orain, gaur,
omenaldia egiten dio Arrasateko herriak eta baita plaza bat eskaini ere...
Joxeren oroitzapena gu guztion baitan gorde dezagun. Berak hainbeste estimatzen
zuen etxe –jauregiaren- ondoko plazatxoak Joxe Letonaren izana
gogoratuko digu aurrerantzean. Izana esan dut, eta ez izena. Dagokigun
izena ez baitugu guk pertsonok aukeratzen; emanda datorkigu. Sendi baten
barruan jaiotzen gara eta hari zor diogu izena, leinuaren enborrak exigitzen
duen araberako ohorearekin nork bereari eutsi beharko diolarik.
Arano maisuarekin. Joxe hirugarrena da goiko lerroan, ezkerretik |
Izana beste gauza bat da. Hemen bai nork berea sortzen duela. Hemen ez dago
atzerantz begiratzerik. Izen oneko leinuaren ohoreak ez du, berez, izana
ahalbidetzen. Izana irabazi egiten da.
Bizitzak berak eta berarekiko konpromezuak eraikitzen du gugan izana.
Joxerenak, Joxe zenaren izan HAUNDIAK bildu gaitu hona eta bera gurekin
fisikoki ez daukagun arren, hemen balego bezala kontsidera genezake. Oraindik
udal artxibategian hautsez beteriko paper artean gure historiaren gaineko datu
ezkutuak argitara ekartzen ari balitz bezala ikusten dugu Letona. Urteak eta
urteak eman zituen horrela eta begiak itxiko bagenitu ez litzaiguke batere
kostatuko bere mahai hartan antzematea.
Beste behin nioen bezala, Arrasateko beste zenbait kultura-pertsonarekin
batera kokatu behar dugu Joxe, ederki ondo irabazi baitzuen toki hori: Garibay,
Barrutia, Madinabeitia, Altube, Zaitegi... Benetan, harro senti daiteke gure
herria gizaseme horiekin, gutxitan aurki baitezakegu horren gisako
kultura-egile-eragile sortarik. Eta nolako mailakoak, gainera!
Garbi dago bi begiak –eta zentzuak oro- etorkizunean tinko eduki behar
ditugula, baina iraganeko oinarritik abiatuta. Joxe Letonak horixe erakutsi zigun,
maisu on bat bezala.
====================..===================
Monterron Jauregian, omenaldia 1987-01-30ean |
Son las dos de la tarde del 3 de julio de 1987. Txagorritxu, lugar
embrujado al decir de la sabiduría popular alavesa. Habitación nº 621. El
Gorbea se recorta en el horizonte. En la cama, en coma desde hace unos días,
Joxe. A su lado una figura humana menuda, venida desde su Ataun natal, en un
viaje en automóvil que nos ha costado –a él, a Mari Tere la hija del enfermo y
a mí- casi dos horas, bajo un sol abrasador. Él va vestido con su característica
txapela y su sotana abotonada de arriba abajo.
El recién llegado toma en sus manos las de Joxe. Y a las palabras de
aliento de aquél, éste responde con una sonrisa, un nombre y una exclamación:
- ¡Don Jose
Miguel! ¡Por fín!
Luego, de nuevo la oscuridad.
Ha sido un segundo inolvidable para los que hemos asistido al encuentro. El
maestro y el alumno aventajado. El Patriarca de nuestra cultura ha querido
llegar hasta aquel hombre en vísperas de su muerte. Y lo ha hecho porque
deseaba expresar personalmente el testimonio de su agradecimiento al
colaborador y amigo. Fiel amigo.
Al día siguiente, en un postrero momento de lucidez, relata Joxe la visita
de Barandiarán. Se le ve contento. Seguramente aquél fue el último flash sobre
su pasado laborioso. Murió al poco. Era sábado.
Este País nuestro de cada día, sumido en largo enfrentamiento contra su
propio destino, necesita de personas como Joxe. Hombres y mujeres llevados por
el único afán de TRABAJAR –con mayúscula- por el bienestar de la sociedad
vasca. Y, creerme, nos encontramos muy lejos de alcanzar siquiera el mínimo
básico donde asentar el proyecto hacia el futuro.
Una sociedad en la que la juventud, con infinita mejor preparación técnica
que la que nosotros tuvimos, no termina de encontrar su rumbo, inclinada como
está hacia el desarrollo de opciones menos humanísticas. Y este es un aviso que
debería repicarse continuamente, ya que sólo desde un planteamiento integral y
consecuente podremos dar con el camino que nos lleve hacia eso que todo el
mundo canta, todo el mundo proclama... y todo el mundo desconoce, cual es la
maravillosa señora o señorita conocida con el nombre de Libertad.
Y no me he largado este último parrafo porque no tuviera otra cosa que
decir, sino porque creo que en el proceder en vida de Joxe Letona encontramos
rasgos caracterísiticos de quien apuesta por la salud cultural de su pueblo,
convencido de la necesidad de alcanzar cotas superiores. Y estoy seguro de que
ése es el concepto que los mondragoneses tienen sobre Joxe. Y por eso estamos
aquí reunidos”
=====================..=====================
Datu biografikoak
Joxe Letona, Simon Arrietak margotua |
Joxe Letona Arrieta, Arrasaten jaio
zen 1908ko azaroaren 1ean. Arano maisuaren ikasleetariko bat izan zen eta
hamalau urterekin Unión Cerrajera S.A enpresan ekin zion lanari. Bertan eman
zuen bere lan-ibilbide osoa, Roneo U.Cra inkorporatu bazen ere. Betebehar
profesionalean eredugarria gertatu zen Letonaren jarrera. Juanita Barrutiarekin
ezkonduta, bi seme-alaba izan zituen bikoteak.
Txikitatik irakurzaletasun garaiko pertsona izan zen eta gai historikoek
tiratzen zuten, batez ere. Eta teoriatik praktikarako jauzia aurki eman zuen,
artxibategi partikular zein publikoak arakatu baitzituen trebetasun eta
dedikazio handiz. Historiaz ez ezik –arkeologia, historia aurrea,
etnografia...- espeleologia, botanika eta izadia ere izan zituen helburu bere
egitarauan. Euskarari ere ukituren bat edo beste egin zion, batez ere
toponimiari dagokionez.
Joxe Letona Arrasateko historiari buruzko
datu-emaile nekaezina izan zen bizitza osoan. Eskola, ikastola, eta
unibertsitateetatik etortzen zitzaizkion herriko zehazkizun historikoen eske
eta Joxe eskuzabala genuen guztiokin. Lankideak izan zituen berarengana jo zuten denok. Eta Joxek berak ere jakin izan zuen maisu jakintsuekin lan egitea,
Joxe Migel Barandiaranekin gertatu zen bezala: Leze Txikin hamar urtez
(1956-65) aritu zen ataundarraren agindupean. Bestalde, Eusko Ikaskuntza, Real
Sociedad Bascongada de Amigos del País, Euskaltzaindia, Aranzadi, Etniker eta
beste elkarte batzuen kidea izan genuen.
Zenbait libururen egilea da (“Mondragón”
1970. Juan Leibarren lankidetzaz; “Valle de Léniz; Arechavaleta y Escoriaza.
1975. Juan Leibarrekin; “Mondragón y sus calles” 1975; “Kurtzebarri” 1978. Juan
Leibarrekin; “Una pequeña historia del
futbol en Mondragón 1985; “Arrasate; ibilbide turistikoa” 1987) Eta hainbat
artikuluren egilea da, batez ere Anuario de Eusko Folkloren argitaratuta.
Arrasateko kronista izan zen, punterengoa. Eta aldi batean udal
artxibariaren betebeharra ere egokitu zitzaion. Langile porrokatua genuen baina
batera kaleko giroa atsegin zuen. Mundrautarra zen, peto-petoa.
Brontzezko Herensugea jasotzen ari, Alvaro Arregi alkatearen eskutik |
Arrasateko Udalak omenaldia eskaini zion 1987ko urtarrilaren 30ean,
Monterron Jauregian burututako ekitaldi batean. Brontzezko Herensugea eman
zitzaion. Omenezko ekintzan hitz egitea egokitu zitzaidan, Joxeren erreguari
jaramon eginez. Bereak izan ziren jardunaldiaren amaierako hitzak: “Nire bizitza guztia
lanean pasatu dut. Eta aukera izan dut Arrasate gure herriko historian murgil
egiteko. Beti gustatu zait lan hori. Arrasate nire herria beti eraman dut
bihotzean, Horrexek eragin nau gure historiaren sekretuetan lan egitera.
Hainbeste urtetako emaitza arrasatearron eskuetan ipini dut, denon
zerbitzurako, guztiona baita historiaren patrimonioa”
Urte hartako ekainean gaixotu eta uztailaren 4an zendu zen Gasteizko Txagorritxu ospitalean.
Hileta elizkizunak Arrasateko San Frantzisko elizan izan ziren. Urtebete bat
geroago Arrasateko Udalak Joxe Letonaren izena eman zion Bañez de Artazubiaga
sendiaren jauregi ondoko plazatxoari. Eta 2008ko abenduaren 6an, San Nikolas
jaian, omenezko ekitaldi herrikoia burutu zen Letonaren jaiotzako lehen
mendeurrena ospatzeko.
Artikulu osagarria: http://www.euskonews.com/0466zbk/gaia46605eu.html
Argazkiak: Bigarrena (Arano maisuarekin) Carmelo Letonak utzita
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina