uztaila 04, 2012

JOXE LETONA , AGUR JAUNA




 
Uztailaren 4 zen, 1988an. Euria goitik behera. Aurrerantzean Joxe Letona Plaza deituko zenera dozena pare bat lagun bildu ginen. Eta arrasatear historia egilearen izena daraman plaka Joxeren a1abak estalgabetu ondoren hitz batzuk esan behar izan nituen, Joxeren sendiak hala eskatuta.  Nire hitzaldiaren zati batzuk aldatu nahi ditut hona, arrasatear kultura-gizon ahaztu ezinaren heriotzako 25 urtemuga betetzen direnean, osotasunean ez bada ere, mutatis mutandis,  aplikagarriak izan daitezkeelakoan bainago.

“Urtebete bat eman da Joxe gugandik desagertu zenetik. Orain, gaur, omenaldia egiten dio Arrasateko herriak eta baita plaza bat eskaini ere... Joxeren oroitzapena gu guztion baitan gorde dezagun. Berak hainbeste estimatzen zuen etxe –jauregiaren- ondoko plazatxoak Joxe Letonaren izana gogoratuko digu aurrerantzean. Izana esan dut, eta ez izena. Dagokigun izena ez baitugu guk pertsonok aukeratzen; emanda datorkigu. Sendi baten barruan jaiotzen gara eta hari zor diogu izena, leinuaren enborrak exigitzen duen araberako ohorearekin nork bereari eutsi beharko diolarik.

Arano maisuarekin. Joxe hirugarrena da goiko lerroan, ezkerretik
Izana beste gauza bat da. Hemen bai nork berea sortzen duela. Hemen ez dago atzerantz begiratzerik. Izen oneko leinuaren ohoreak ez du, berez, izana ahalbidetzen. Izana irabazi egiten da.  Bizitzak berak eta berarekiko konpromezuak eraikitzen du gugan izana.

Joxerenak, Joxe zenaren izan HAUNDIAK bildu gaitu hona eta bera gurekin fisikoki ez daukagun arren, hemen balego bezala kontsidera genezake. Oraindik udal artxibategian hautsez beteriko paper artean gure historiaren gaineko datu ezkutuak argitara ekartzen ari balitz bezala ikusten dugu Letona. Urteak eta urteak eman zituen horrela eta begiak itxiko bagenitu ez litzaiguke batere kostatuko bere mahai hartan antzematea.

Beste behin nioen bezala, Arrasateko beste zenbait kultura-pertsonarekin batera kokatu behar dugu Joxe, ederki ondo irabazi baitzuen toki hori: Garibay, Barrutia, Madinabeitia, Altube, Zaitegi... Benetan, harro senti daiteke gure herria gizaseme horiekin, gutxitan aurki baitezakegu horren gisako kultura-egile-eragile sortarik. Eta nolako mailakoak, gainera!

Garbi dago bi begiak –eta zentzuak oro- etorkizunean tinko eduki behar ditugula, baina iraganeko oinarritik abiatuta. Joxe Letonak horixe erakutsi zigun, maisu on bat bezala.
http://www.fentmuntanyaiformacio.es

====================..===================


Monterron Jauregian, omenaldia 1987-01-30ean
Son las dos de la tarde del 3 de julio de 1987. Txagorritxu, lugar embrujado al decir de la sabiduría popular alavesa. Habitación nº 621. El Gorbea se recorta en el horizonte. En la cama, en coma desde hace unos días, Joxe. A su lado una figura humana menuda, venida desde su Ataun natal, en un viaje en automóvil que nos ha costado –a él, a Mari Tere la hija del enfermo y a mí- casi dos horas, bajo un sol abrasador. Él va vestido con su característica txapela y su sotana abotonada de arriba abajo.

El recién llegado toma en sus manos las de Joxe. Y a las palabras de aliento de aquél, éste responde con una sonrisa, un nombre y una exclamación:

- ¡Don Jose Miguel! ¡Por fín!

Luego, de nuevo la oscuridad.

Ha sido un segundo inolvidable para los que hemos asistido al encuentro. El maestro y el alumno aventajado. El Patriarca de nuestra cultura ha querido llegar hasta aquel hombre en vísperas de su muerte. Y lo ha hecho porque deseaba expresar personalmente el testimonio de su agradecimiento al colaborador y amigo. Fiel amigo.

Al día siguiente, en un postrero momento de lucidez, relata Joxe la visita de Barandiarán. Se le ve contento. Seguramente aquél fue el último flash sobre su pasado laborioso. Murió al poco. Era sábado.

Este País nuestro de cada día, sumido en largo enfrentamiento contra su propio destino, necesita de personas como Joxe. Hombres y mujeres llevados por el único afán de TRABAJAR –con mayúscula- por el bienestar de la sociedad vasca. Y, creerme, nos encontramos muy lejos de alcanzar siquiera el mínimo básico donde asentar el proyecto hacia el futuro.

Una sociedad en la que la juventud, con infinita mejor preparación técnica que la que nosotros tuvimos, no termina de encontrar su rumbo, inclinada como está hacia el desarrollo de opciones menos humanísticas. Y este es un aviso que debería repicarse continuamente, ya que sólo desde un planteamiento integral y consecuente podremos dar con el camino que nos lleve hacia eso que todo el mundo canta, todo el mundo proclama... y todo el mundo desconoce, cual es la maravillosa señora o señorita conocida con el nombre de Libertad.

Y no me he largado este último parrafo porque no tuviera otra cosa que decir, sino porque creo que en el proceder en vida de Joxe Letona encontramos rasgos caracterísiticos de quien apuesta por la salud cultural de su pueblo, convencido de la necesidad de alcanzar cotas superiores. Y estoy seguro de que ése es el concepto que los mondragoneses tienen sobre Joxe. Y por eso estamos aquí reunidos”


=====================..=====================

Datu biografikoak


Joxe Letona, Simon Arrietak margotua
 Joxe Letona Arrieta, Arrasaten jaio zen 1908ko azaroaren 1ean. Arano maisuaren ikasleetariko bat izan zen eta hamalau urterekin Unión Cerrajera S.A enpresan ekin zion lanari. Bertan eman zuen bere lan-ibilbide osoa, Roneo U.Cra inkorporatu bazen ere. Betebehar profesionalean eredugarria gertatu zen Letonaren jarrera. Juanita Barrutiarekin ezkonduta, bi seme-alaba izan zituen bikoteak.

Txikitatik irakurzaletasun garaiko pertsona izan zen eta gai historikoek tiratzen zuten, batez ere. Eta teoriatik praktikarako jauzia aurki eman zuen, artxibategi partikular zein publikoak arakatu baitzituen trebetasun eta dedikazio handiz. Historiaz ez ezik –arkeologia, historia aurrea, etnografia...- espeleologia, botanika eta izadia ere izan zituen helburu bere egitarauan. Euskarari ere ukituren bat edo beste egin zion, batez ere toponimiari dagokionez.

Joxe Letona Arrasateko historiari buruzko datu-emaile nekaezina izan zen bizitza osoan. Eskola, ikastola, eta unibertsitateetatik etortzen zitzaizkion herriko zehazkizun historikoen eske eta Joxe eskuzabala genuen guztiokin. Lankideak izan zituen berarengana jo zuten denok. Eta Joxek berak ere jakin izan zuen maisu jakintsuekin lan egitea, Joxe Migel Barandiaranekin gertatu zen bezala: Leze Txikin hamar urtez (1956-65) aritu zen ataundarraren agindupean. Bestalde, Eusko Ikaskuntza, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Euskaltzaindia, Aranzadi, Etniker eta beste elkarte batzuen kidea izan genuen.

Zenbait libururen egilea da (“Mondragón” 1970. Juan Leibarren lankidetzaz; “Valle de Léniz; Arechavaleta y Escoriaza. 1975. Juan Leibarrekin; “Mondragón y sus calles” 1975; “Kurtzebarri” 1978. Juan Leibarrekin;  “Una pequeña historia del futbol en Mondragón 1985; “Arrasate; ibilbide turistikoa” 1987) Eta hainbat artikuluren egilea da, batez ere Anuario de Eusko Folkloren argitaratuta.

Arrasateko kronista izan zen, punterengoa. Eta aldi batean udal artxibariaren betebeharra ere egokitu zitzaion. Langile porrokatua genuen baina batera kaleko giroa atsegin zuen. Mundrautarra zen, peto-petoa.

Brontzezko Herensugea jasotzen ari, Alvaro Arregi alkatearen eskutik
Arrasateko Udalak omenaldia eskaini zion 1987ko urtarrilaren 30ean, Monterron Jauregian burututako ekitaldi batean. Brontzezko Herensugea eman zitzaion. Omenezko ekintzan hitz egitea egokitu zitzaidan, Joxeren erreguari jaramon eginez. Bereak izan ziren jardunaldiaren amaierako hitzak: “Nire bizitza guztia lanean pasatu dut. Eta aukera izan dut Arrasate gure herriko historian murgil egiteko. Beti gustatu zait lan hori. Arrasate nire herria beti eraman dut bihotzean, Horrexek eragin nau gure historiaren sekretuetan lan egitera. Hainbeste urtetako emaitza arrasatearron eskuetan ipini dut, denon zerbitzurako, guztiona baita historiaren patrimonioa

Urte hartako ekainean gaixotu eta uztailaren 4an  zendu zen Gasteizko Txagorritxu ospitalean. Hileta elizkizunak Arrasateko San Frantzisko elizan izan ziren. Urtebete bat geroago Arrasateko Udalak Joxe Letonaren izena eman zion Bañez de Artazubiaga sendiaren jauregi ondoko plazatxoari. Eta 2008ko abenduaren 6an, San Nikolas jaian, omenezko ekitaldi herrikoia burutu zen Letonaren jaiotzako lehen mendeurrena ospatzeko. 

Argazkiak: Bigarrena (Arano maisuarekin) Carmelo Letonak utzita
http://www.fentmuntanyaiformacio.es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina