iraila 17, 2022

DUELA EHUN URTE (iraila) ARRASATEN. San Ignazio eta Musika Banda


 Ibilalditxo bat eginez duela ehun urteko irailean zehar, esan daiteke Arrasaten bi albiste gailendu zirela beste guztien gainetik, behintzat orduko prentsak zioenari erreparatuz. Izan ziren, jakina, oihartzun txikiagokoak baina bi haiek herriko mailatik haratagoko hedatzea izan zuten. Biei emango diet toki hurrengo lerroetan eta irakurlearengan uzten dut, albisteen bitarteko Arrasate hura irudikatzeko aukera.

Lehena San Ignazio azpeitiarrari dagokio. Hirugarren mendea ospatzen ari zen soldadu ohia santu egin zutela eta jesuitei ideia ona iruditu zitzaien erlikia bat Euskal Herriko hainbat herri eta hiritatik pasatzea, euren sortzailearenganako herriaren debozioa sendotzearen alde. Eta Arrasatetik ere igaro zen, noski, irailaren 11an. Probintziako prentsak ibilaldi haren berri zehatza eman zuen eta hona hemen zer zioen Arrasaten egindako harrerari buruz:

“Grande ha sido en extremo el lunes 11 del corriente para todos aquellos mondragoneses que sienten un poco de amor a San Ignacio de Loyola, como lo atestigua el valioso y desinteresado concurso del vecindario que se ha prestado voluntariamente para honrar la visita de la Reliquia de nuestro Patrón San Ignacio.

Mi desinteresada pluma no puede detallar al pie del programa todo lo acaecido durante la estancia de la Reliquia en esta, pero sí las notas más salientes de las solemnidades celebradas. El solo anuncio de tan faustos acontecimientos puso de relieve la magnificencia y el amor que en casos semejantes debe tener todo cristiano y todo buen “errikosheme” para de este modo llevar un grato recuerdo como lo llevaron todos los que tuvieron la dicha de asistir a las solemnísimos cultos celebrados en la Plaza Central”

Loiolako Ignazio
Egun berean erlikiak Oñati eta Bergara ere bisitatu zituen eta herri guztietan antzerako zeremoniak izan ziren. Arratsaldeko 6´30etan zen iristeko erlikia zekarren komitiba baina atzeratu egin zen.  Jendea urduri bide zegoen, noiz helduko zain. Behin herrian, Maalatik barrena Plazaraino eraman zuten santuaren oroiigailua. Kronikak dio:

“Miles de personas de todas las clases sociales esperaban ansiados y con cierta inquietud, hasta prorrumpir en un “Viva el señor Obispo y la sagrada Reliquia” Los niños y niñas de todos los colegios, con sus banderitas, daban mayor realce al recibimiento. De todos los pueblos circunvecinos llegaron como pudieron, buscando el mejor medio de locomoción, un gentío incalculable”

Kanpotik zetorren ordezkaritza Arrasatera sartzen ari zenean, herriko eliza guztietako kanpaiak errepikatzen hasi ziren, eta Jose Joakin Arin erretorea buru, herriko eta inguruetako hogeita hamar bat apaiz elizatik atera ziren gotzain eta gainerako bisitarien bila. Gau Gurtzako bandera eta kideak eta herriko zenbait kofradiaren estandarteak ere jarri ziren Maala eta Plaza bitartean. Domingo Arzamendi alkatea eta zinegotziak Magdalena errebaleko muturreraino ailegatu ziren.

Erlikia zekarren Leopoldo Eijo Garay gotzaina eta berarekin zetozenak autotik Maalan jaitsi zirenean etxaferu eta joko-suak piztu ziren kaleetan. Gregorio Solabarrietak zuzendutako Udal Musika Bandak ireki zuen jarraigoa, San Ignazioren himnoaren notak entzuten ziren bitartean, eta  agintari erlijioso eta zibilak Plazaraino igo ziren. Bertako kioskoan prestatutako aldarean ezarri zen erlikia eta udaletxeko balkoitik apaiz bat, San Ignazioren laudorioa eginez, plaza betetzen zuen jendeari zuzendu zitzaion. Bere platikaren amaieran “Gora Gotzaina, gora Gipuzkoa eta gora Mondragon” ozen bat bota zuen apaizak, zeremonia amaitutzat emateko. Eta ostera ere Magdalena kaletik behera joan zen jendea, gotzainak eta laguntzaileek Bergarako bidea har zezaten laguntzeko.

Irail hartako bigarren albistea Udal Musika Bandari dagokio. Urtebete bat lehenago izendatu zuen Udalak zuzendari berria: Gregorio Solabarrieta bermeotarra (1)  Ia-ia zerotik hasi behar izan zuen zuzendari berriak – artean 21 urte egin gabea- eta 1921eko azaroan eman zuen bere lehen kontzertua, eta ordudanik aurrerapauso kualitatibo nabarmena egin zuen taldeak. Horren ondorioz, 1922ko irailean Donostiako Erakustazoka zela eta, beste hainbat bandarekin batera, Arrasatekoa ere gonbidatu zuten Gipuzkoako hiriburura. Une haietan hogei lagunek osatzen zuten Arrasatekoa. Bitxia delako, hona hemen nola deskribatzen zuen Donostiako egunkari baten herriko kronistak talde hura: “Su personal elemento es completamente ignorante, casi todo él, pues no hace mucho carecía de toda noción musical”

Egunkari bateko titularra
Arrasateko Bandak bere aurkezpen ofiziala egin zuen Arrasatetik kanpo irailaren 24an, antzeko beste formazio batzuekin batera, batzuk goi mailakoak. Han zeuden Bilbo, Donostia, Baiona, Eibar, Irun, Dax, Gasteiz eta abar luzeko Bandak. Biharamuneko prentsak zioen, besteak beste: “No dejaremos de consignar la complacencia con que se saludó a la incipiente banda de Mondragón” Xumeak nonbait, baina auskalo zein arrazoirengatik, arrasatearrak izan ziren aukeratuak Boulevardeko gaueko kontzertua emateko. Honakoa ere apuntatzen zuen prentsak: “Por la noche las Bandas de Vitoria y de Mondragón dieron un gran concierto en el kiosko del Boulevard, siendo premiados por el enorme público que las escuchaba con cerradas ovaciones y vivas a Vitoria y a Mondragón”

Baina ez ditut hona aldatu gabe utzi nahi, goian aipatutako Arrasateko korrespontsalak Bandaren agerpen hari buruz emandako datuak. Arrasatearrengan talde hark irekitako itxaropenen islapen gardena emateaz gain,  eguneroko monotonia etsigarritik ateratzeko herritarren gogoa ere adierazten duelakoan bainago. Honatx zati batzuk:

“La gente con el mal tiempo no se arredró, presentándose en la estación mucho antes de las siete de la mañana más de doscientos expedicionarios… En Málzaga tuvieron que poner un nuevo tren, y llegamos a San Sebastián a las 11 de la mañana. Justo cuando se estaba celebrando la gran regata… y comenzó a llover.

1922ko Banda, Solabarrieta zuzendariarekin

… Nuestra Banda fue recibida en la estación por el Comisario de la Feria de Muestras señor Badiola y acompañado de él se dirigió al Ayuntamiento tocando airoso pasodoble. Nuestra Banda tocaba en la capital: nuestra Banda liliputiense, bien uniformada, con instrumental nuevo, disciplinada, con un director joven, tocando con gusto y afinación, sólamente con elementos propios pues no llevaba refuerzo alguno… no es cosa que se ve todos los dias…

… En uno de los intervalos en que las nubes cesaron de llover la Banda tocó en la Plaza Easo. En el alarde musical de la tarde tocó en la plaza de toros “Bizkaitik Bizkaira” siendo ovacionados y felicitados efusivamente por el Maestro Franco, Director de la Municipal de Bilbao.

… Se nos invitó a tocar en el concierto de la noche en el kiosko del Boulevard,  siendo nuevamente ovacionada dándose muestras de aprecio hacia la Banda, pequeña en número pero grande en la ejecución musical.

… A la terminación del concierto fue felicitado el señor Director por nuestro convecino don Gaspar Madinabeitia, profesor de la orquesta del Gran Casino,  haciéndole presente el grato placer que sentía al contemplar y ver el estado tan brillante de la Banda de su querido pueblo, estimulándole a que siguiese por el camino emprendido pues el presente dejaba adivinar claramente los grandes triunfos que el porvenir le tenía reservados.

… Habiéndose sabido en ésta el excelente comportamiento de nuestra Banda en San Sebastián, se le preparó para la noche del lunes un grandioso recibimiento. A las nueve próximamente llegaba el tren a la estación, hallándose ésta totalmente ocupada, así como sus inmediaciones, por un enorme gentío que aplaudía frenéticamente. Allí estaba el pueblo en masa, sin distinción de clases ni colores políticos, y seguidamente se organizó la entrada al pueblo, poniéndose en cabeza la banda de tamborileros, siguiendo la municipal. Y la gente cubría la espaciosa avenida, disparándose infinidad de cohetes. Después hasta las once tocó en la plaza, siendo obsequiada en el Ayuntamiento”

Bandak jaso zuen harrera ekitaldi handi horren bitartez herriaren gogo koloretsua ikusten da. Kronika hura A.J batek sinatzen zuen. J horretan Juldain abizena delakoan nago, horrela izenpetzen baitzituen ohiko kronikak Arrasateko korrespontsal batek.

San Ignaziori eta Bandari dagozkion albisteek mende bat atzeratu gaituzte denboran. Diferentziak?



 (1) Gillermo Lasagabaster aurreko zuzendariak eta musikari guztiek 1920eko abuztuaren 16an dimisioa azaldu ondoren izendatu zen Solabarrieta, 1920eko abenduaren 5ean. Eta orduan dimititutakoek banda paralelo bat sortu zuten. Solabarrietak kide berriekin osatu zuen Udal banda. Azkenik, bakeak egin ziren eta Lasagabaster Udal Bandara itzuli zen, zuzendariorde gisa.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina