Santi Etxebarria "Zurdo de Mondragón" |
Santi Etxebarria Arabaolaza Arrasaten jaio zen, 1919ko irailaren 9an. Txiki-txikitatik tiratu zuen kirol praktikak eta Arrasaten garai hartan pilota eta futbola ziren nagusi. Santi bietan aritzen zen gustura, nahiz eta pilotarako grina espeziala zuen. Jakina, “Mondragonés” zuen erreferentea eta hari entrenamenduetan laguntzen zion, beste gazte batzuekin batera:Bolinaga, Arriaran anaiak, Patri Egidazu,… Gurea frontoia zen, 1934 inguruan, herriko tokirik aproposena, estali gabeko Zaldibarrekoa hondatu samarra baitzegoen.
Santi aurrelaria zen jokoan herriko saioetan eta normalean Patri zuen atzelaria. Egun batean Gasteizko frontoitik deitu zuten: aurrelari bat behar zuten eta “Mondragonés”ek Santiren izena eman zien enpresakoei. Ustekabean harrapatu zuen deiak arrasatearra, afizionatuetan lau urte jokatu bazuen ere ez baitzuen uste profesionaletarako saltoa hain azkarra izango zenik; 1938ko otsailean zen. Gasteizen debutatu zen, beraz,
Eta lehen partidu hartan emandako irudi onari esker,- Artetxe I.rekin Corono eta Gato Rojoren kontra aritu zen, 22-20 irabaziz- beste zenbait norgehiagoketa atera zitzaizkion Zurdori, Gasteizen bertan eta beste frontoi batzuetan ere. Lehen partidu harengatik, 40 pezeta irabazi zituen. Gero 150 ematen zizkioten partiduko, berrogeietako lehen urteetan.
Nortzuk ziren orduko pilotariak, Zurdorekin Euskal Herriko eta kanpoko frontoietan ari zirenak? Honako izenak agertu ziren, adibidez, 1943ko txapelketarako: Atano III, Atano VII, Gallastegi, Chiquito de Iraeta, Onaindia, Kortabitarte, Ubilla I, Lazkano, Rubio, Felipe, Txara eta Bolinaga beste arrasatearra. Geroago agertu ziren Arriaran II eta Arriaran III. Ikusten denez, ez ziren, ez,
Mondragonés handiarekin |
Beharbada, Zurdo de Mondragonek eta Migel Gallastegiren artean jokatutako partiduak izango dira garaiko zaleen artean erakartasun gehien zutenak. Eta dirudienez, eibartarraren baitan ere oroitzapen bereziak utzi zituzten norgehiagoketa haiek, buruz buruko partiduetan zein binakakoetan.
Garai hartako pilotari guzien antzera, Zurdok ere pairatu behar izan zituen frontoi desberdinetako enpresarien presioak, eta prezio txikiak, eta 1951n hamaika bat pilotarik planto egin zuten euren baldintza ekonomikoen mesederako, eta enpresa bat sortu zuten. Baina ohiko enpresek eta tokiko prentsak gogor jo zuten haien kontra. Esan behar da, Donostiako egunkari eta irratiek Santi ondo tratatzen zutela. Gasteizkoak ere berdin.
Aurrekoaren egiaztapena da, adibidez, Gallastegirekin izandako partiduetako batean Zurdok 22-0 galdu zuela, Donostiako Gros frontoian, 1944ko apirilaren 15ean. Hamabost minutu iraun zuen partiduak eta arrasatearra negarrez atera zen kantxatik. Bada, kazetariek oso neurri egokian idatzi zuten arrasatearraren hondamen hartaz, eta guztiz anormaltzat jo zuten emaitza. Handik egun gutxira Santik frogatu zuen lehen mailako pilotaria zela, apirilaren 23an Bergaran, Artazo eta Zabala bikoteari irabazi baitzion. “La Voz de España” egunkarian Pacorro kazetariak idatzi zuen, bi egun geroago:
“En solitario ganó por 9 tantos de diferencia a Artazo y Zabala. Conste que la paeja ofreció todo el rendimiento que de ella puede esperarse. Y si se vió ampliamente dominada fue porque Santiago Echevarria estuvo sencillamente colosal, demostrando que es ALGUIEN para luchas individuales. ¿Verdad que el de Mondragón ha quedado a una altura respetable?”
Esanda geratu den bezala, Zurdo de Mondragón aurrelaria zen jokoan, baina inoiz edo inoiz atzean ere suertatu zitzaion aritzea. Euskal Herriko frontoietan ez ezik kanpokoetan ere programatu zuten. Bartzelonan, adibidez, sarritan aritu zen. Behin, 1952an, exhibizioko partidu bat egin zuen Kataluniako hiriburuan, hirukote baten kontra. Bartzelonako “Hoja Oficial”ak 1952ko martxoaren 10ean zioen:
“En el transcurso del partido acusó el jugador mondragonés la fama de que venía precedido y así, en forma contundente y realizando una verdadera exhibición del arte de jugar la pelota a mano, y a más con la zurda, logró dominar y batir a los entusiastas manistas del C.N. Barcelona, por 22 tantos a 6. El público ovacionó al “Zurdo de Mondragón” y también tuvo aplausos para nuestros jugadores, que se vieron impotentes de contener y anular el juego del verdadero fenómeno”
Herriko pilotariekin sarritan aritu zen. Arriaran anaiak eta Bolinaga ziren normalean karteleko lagunak, eta Arriaran II.rekin bikote osatu zuen partidu askotan.
Igandeetako partiduez gain, txapelketa ofizialetan ere ihardun zuen urtetan eta horrek nekea ekarri zion. Eskuak mindu egiten zitzaizkion eta osatzearren frontoietatik alde egin behar izan zuen zenbait aldiz. Baina Zurdok indar berrituaz itzultzen zen beti kantxetara, bere barruko onena emateko nahian. Pilotariek begirunez begiratzen zioten, oso gizon zintzo eta eskuzabala baitzen. Baina poliki, poliki – pilotak eta kantxako arerioek ezin izan zutena- adinak lortu zuen: erretiratzeko ordua heldu zitzaion. Pilotak ez zuen sendia aurrera ateratzeko beste ematen eta
Ulgorren hasi zen lanean. Hori 1962an gertatu zen, aktiboan 25 urte eman ondoren.
Eta 1963ko ekainaren 19an omenaldi bero bat eskaini zitzaion, kantxetako agurrean. “El Diario Vasco” egunkariaren Juan de Eguizale kritikoak honela zioen, biharamuneko edizioan:
“La simpatía y afectos conquistados por el pundonoroso pelotari a lo largo de 25 años de ininterrumpidas actuaciones se demostraron a la hora de la verdad, que es la de retirarse de los frontones, por imperativos de la edad, en la que recogió múltiples pruebas de sincera admiración. Zurdo de Mondragón, por su pundonor, por su amor propio, ha sido de los pelotaris más difíciles. Para él no terminaban los partidos hasta no ver en el marcador el tanto 22, final de la contienda, lo cual quiere decir que ponía toda la carne en el asador, su entusiasmo y ciencia para el logro de la victoria de cada día.
Esta forma de ser le valió innumerables simpatías y afectos, que tuvieron anoche en el Frontón Vergarés un eco lleno de colorido y emoción, y al igual que en sus grandes actuaciones, por decir que de una manera muy superior, los aplausos del público le brindaron el estímulo de saberse finalizada su carrera deportiva, contando con el afecto de la numerosa afición que acudió a testimoniarle su simpatía”
Bere aldetik, “La Voz de España”ko Ezkiaga kritikoak honela idatzi zuen partiduko biharamunean:
“Ha sido un pelotari que no ha tenido que envidiar en entusiasmo y pundonor a nadie. Por eso nada tiene de extraño que el frontón vergarés se abarrotase totalmente, como los
Atano VIIrekin, Eibarren,
1944-03-19n
|
Omenezko partidu hartan Arriaran anaiak – Joxe eta Pako- Garcia Ariño anaien kontra aritu ziren. Bizkaitarrek irabazi zuten, 22-20. Frontoia jendez lepo bete zen: Arrasatetik autobus zerbitzu bereziak ipini ziren Bergararako. Egun hura betiko geratu zen grabatuta Santi Etxebarria “Zurdo de Mondragón”en bihotzean.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina