Abenduan Arrasateko Doke Antzerki Taldeak zenbait emanaldi eskainiko dituela aprobetxatuz, historia garaikidean gure herrian izandako antzerki ekintza batzuen gaineko berri emango dut gaurkoan. Jakina, oso azaleko albisteak dira, ekintzak ere oso apalak izan baitziren eta ez zaigu oroitzapenen bat edo beste baino geratu protagonisten baitan; eta apunte dokumental batzuk, tokiko aldizkari batean (Jasokunde ikastetxeko Assumpta zeritzanean) eta argazki bakanatan. Izan ziren ekintza gehiago mendean, noski. Beste aukera baterako utziko ditut.
Aurrenak 1928ra garamatza. Urte hartan,
herriko tiple taldearekin eta Ospitale zaharreko ikasleak hartuta, On Joxe
Markiegi abadeak euskaratutako
“Txao” antzezlana taularatu zen, Mixioen Eguna
ospatzeko. Zuzendaria Markiegi bera izan zen eta baita dekoratuen arduraduna,
Julio Galarta gaztetxoaren laguntzarekin.Pedro Zumelaga zenak, talde hartako
partaidea, gogoratzen zuen: “Kanta
ederrekin aurkeztu genuen obra hura Ospitalean eta Aramaioko Bainu Etxean.
Kristauak eta txinoen arteko harremanak islatzen zen antzezlanean” “Txao”
pertsonaia Fakundo Sanpedro izan zen, Pedro Zumelaga “Aita Zuria” eta Joxe Mari
Uranga “Xan Karterua”
"Txao" obrako partaideak |
Taldeko partaideak, argazkian, honakoak
ditugu, Joxe Mari Uranga historialariak eskainitako informazioaren arabera.
Goiko ilaran: 1 Wenceslao Lasagabaster, 2 Gregorio Sanpedro, 3 Juan Mari
Sanpedro, 4 Luziano Oñate, 5 Luzio Berezibar, 6 Manuel Uranga, 7 Juanito Yarza,
8 Alejandro Uribetxebarria, 9 Xabin Arrieta, 10 Pedro Vitoria, 11 Ramon
Aranbarri, 12 Angel Azkarraga, 13 Paulo Zumelaga, 14 Julio Galarta. Behekoan:
15 Luziano Aranbarri, 16 Guillermo Juldain, 17 Luis Herrera, 18 Antonio Ansoategi,
19 Angel Erguin, 20 Pedro Zumelaga, 21 Facundo Sanpedro, 22 Eloi Urzelai, 23
Joxe Mari Uranga, 24 Donato Arregi eta 25 Juanito Axpe.
Batzokiko antzezleak 1933an |
Bigarren argazkiak 1933ra eramaten gaitu. Eta
Arrasateko Batzokiaren antzerki taldea ikusten dugu, eszenategian, Jose Otxoa
eta Julio Galarta txistulariek lagunduta. Normalean, obra kostunbristak
antzezten zituzten. Identifikatu ahal izan ditugu, Urangaren laguntzari esker.
Zutik: Otxoa txistularia, Paul Galdos, Sabin Arrieta, Pedro Murgoitio, Juan
Pedro Azkoaga, Aurora Untzueta, Diego Ayastuy, Esteban Etxebarria, Mari Tere
Astarloa, Jose Mari Armengou, Luis Ruiz de Alegria, Jose Amozarrain, Vicente
Barrutiabengoa eta Julio Galarta txistuarekin. Makurtuta eta eserita: Telesforo
Galdos, Mercedes Jauregi, Sabin Maiztegi, Eugenio Baños, Jose Mari
Lasagabaster, Benito Etxebarria.
"Asunta al cielo" obra antzezten ari |
Jasokunde Ikastetxeko aktoresak |
Azken biek denbora hurbilagoetara ekartzen
gaituzte. Jasokunde- la Asuncioneko- ikastetxeko ikasleek otsailaren 20an obra bat
antzeztu ohi zuten Maria Bartolome euren Ama Txit Agurgarriaren ohorez.
Ikastetxearen sortzailearen urtebetetzea zen data hartan eta modu espezialean ospatzen
zuten ikasle eta irakasleek. San Frantzisko Xabierren bizitza aurkezten zuen “Herida luminosa”, “Asunta al
cielo” eta horren estiloko obrak aukeratzen zituzten programarako. Lehen argazkia “Asunta al cielo”ko fotograma bat dugu. Bigarrenean, 1950
inguruan antzezpen lanetan ihardun zuen talde ugaria ikusten dugu. Aurpegi ezagun asko bi erretratuetan.
IRAKURRI
GEHIAGO
Asuncion
Ikastetxeko argazkiak: Pilar Arzamendi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina