Txoko honetan iaz argitaratu nuen idazki batean Arrasateko Karrikiriren sendiaren nondik norako batzuk aurkeztu nituen, batez ere abizenaren eta 160 urtez zabalik egon den dendaren inguruan.
Gaur Euskonews aldizkarian Karrikiri sendia dakart berriz ere azalera, oraingoan Pablo Uranga pintorearekin erlazionatutako albiste batekin. Izan ere, karrikiritarrek edo Urangak dioen moduan “los resustas” oso harreman onak izan zituzten Gasteizko artistarekin eta honek pare bat lekukotasun artistiko utzi zizkien XIX. mende amaieran, Arrasaten egiten zituen egonaldietan.
Margo lan horiek ez ditut Pablo Urangaren
katalogoan ikusi eta interesgarria iruditu zait ezagutaraztea, lan horien berri
izan dezagun. Bihoakio nire eskerrona Roberto Aranzabal Resustaren sendiari.
Artikulua Euskonews agerkarian irakur
daiteke:
===============..==============
Pablo Uranga-Arrasate erlazioari buruz gehiago jakin nahi duenak jo
beza:
Karrikiri sendiari buruzko gehiago:
http://txemax3.blogspot.com.es/2012/11/karrikiri-denda-sei-belaunaldi-lanean.html
.....beitizu...
ErantzunEzabatu