Arrasateko
Abade-etxea herriko eraikinik esanguratsuenetakoa da. Beren neurriengatik eta
kokapenarengatik erraz nabarmentzen diren horietakoa daukagu. Iturriotz
kalearen goiko buruan eraikia, Gazteluondoko antzinako sarrera-atetik hurbil,
herriaren bilakaera sakona ezagutu du eta aldaketak Abade-etxea bera harrapatu
du, hiri-premiek eraginda.
Abade-etxea XX. mendearen lehen herenean
eraiki zen, Jose Joakin Arin erretorearen ekimenaz. Bera izan zen eragilerik gartsuena,
garaiko arrasatear fededunen gaineko erantzukizuna euren esku zeukaten sei abadeen
etxebizitza-beharrak estaltzeko. Arini zor zaio XX.ren bigarren hamarkadan
giza-talde bat osatzea, etxea jasotzearen kostuari aurre egiteko. Eta berari
ere egotzi behar zaio, Gasteizko eliz-barrutiko orduko gotzainarekin – Fray
Zacarias Martinez- izandako negoziazioen arrakasta, proiektuan “Casa
Parroquial” bezala deitutakoa martxan jartzeko.
Lantegi
garrantzitsu hari ekiteko behar zen dirua arrasatear batzuek jarri zuten eta
Txanboko lur sail bat erosi ondoren obrak hasi ziren. Zeintzuk izan ziren
kapitalista haiek? Inoiz ez dut datu hori
jakin, nahiz eta zurrumurruei kasu egin behar baldin bazaie, dirua abertzale
ideologiako sendi batzuetatik etorri zen. Egia ote? Hori ezagutzerik izan ez
badut ere, 1928ko urrian argitaratutako orritxo bati esker jakin badakigu,
abadeen egoitza izateaz gain eraikin hark beste baldintza bat ere bete behar
zuela.
Eliz-kabildoa, 1915ean. Eserita eskuinean, Arin |
Eta, hain zuzen, orri horren zati batzuen irakurketa egitera gonbidatzen
dut honaino heldu den irakurlea. Orriaren goi buruan jartzen zuen: “El
Cabildo Parroquial de Mondragón, a las personas, familias piadosas y entidades
que tengan a bien de cooperar a la terminación de las obras de la Casa
Parroquial”
Garbi dago ordurako
etxea eraikitzen ari zirela. Gaur, bakar bakarrik, lehen aipatutako baldintza
hura zein zen azalduko dut. Hurrengo batean uneko estualdi ekonomikoei helduko
diet, zuen baimenarekin. Eta beste etenik gabe, goazen, beraz, orriko testura,
ondoko zati luzeak punturik ez duenez gero patxadaz irakurtzea gomendatuta
gero:
Jose Joakin Arin erretorea |
“Las personas que con aprobación, bendición
y plácemes del Rvmo. Prelado de la Diócesis habían proyectado construir en este
pueblo una “Casa Parroquial” que sirviese de habitación a los seis sacerdotes del
Cabildo Parroquial, con obligación, empero, a cambio de este beneficio, de
dedicarse con especialidad a enseñar en vascuence el Catecismo y toda otra
instrucción religiosa y litúrgica
conveniente para una buena formación de los niños que necesitaran aprenderlo en
esta lengua (obligación que como de carácter especial y superrogatorio había
que cumplirse sin perjuicio de la general que, en todo tiempo tiene el Clero,
por prescripción de la Iglesia, de enseñar la Doctrina Cristiana, bien en
vascuence, bien en castellano u otra lengua, conforme a los que poseen los
niños y sus familias) y para cuyo fin lleva la “Casa Parroquial” un salón que
también podrá ser utilizado por el Cabildo para dedicarse al trabajo de una
buena educación post-escolar de los jóvenes por medio de conferencias y aun de
ejercicios espirituales que se darían en el mismo salón, convirtiéndolo, en
este último caso en Capilla...”
Beraz, euskara
jarri zuten mahai gaineko baldintza arrasatear filantropo haiek. Eta hori
jakinda, azpimarratu behar dut meritu izugarria daukala Jose Joakin Arinek
gotzainaren aurrean burututako negoziazioan, Fray Zacarías Martinez euskara eta
euskal kultura erlijio-kontuekin lotzearen kontra egon baitzen, euskal
eliz-barrutiko buru bezala Gasteizen iraun zuen sei urteetan. Irakur ditzagun,
adibide gisa, garai hartan Gasteizko Apaizgaitegi Txikiaren errektorea zen Jose
Migel Barandiaranek bere egunerokoan idatzitakoak:
1927ko ekainaren 15
“Pido permiso para leer tres lecciones de
folklore en San Sebastián en los primeros días de Julio. Al concedérmelo el Sr.
Obispo. Fr. Zacarías Martínez Núñez me dice que hable de “nuestra España”
siempre que ello venga a cuento en las conferencias que dé, pues “todos somos
españoles aún cuando un loco –pues loco vivió y murió Arana Goiri- haya dicho
lo contrario” Esto revela la efervescencia política en que vivimos, puesto que
un Prelado no se acuerda de dar consejos de religión y sí de política. ¡Qué
dolor!”
1928ko apirilaren
18
“Esta tarde se ha despedido y se ha
marchado a Bilbao, para ir de allí a Santiago de Compostela su nueva sede, el
Sr. Obispo... Su nacionalismo exagerado (ha sido y se ha mostrado españolista
oportune e importune le ha acarreado serios disgustos y ha ocasionado algunos
males a la Iglesia”
Jose Joakin Arinek, beraz,oinarrizko adreilu bat jarri zuen, Arrasateko hiritarren kontzientzian euskararen premia eraikitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina