![]() |
Primo de Rivera diktadorea |
Migel Primo de Rivera goian aipatuaren loba
zen eta baita militarra ere. Alfonso XIII.ren erregetzan 1923ko irailaren
13-15etan estatu kolpea eman zuen eta “directorio militar” izeneko etapan
sartzen da Espainiako politika, Primo de Riveraren 1930 bitarteko diktadurari
hasiera emanez. Ondorioak berehala antzeman zituzten Aramaioko Udaletxean,
beste hainbat eta hainbatetan bezala.
Udal korporazioaren burua Remigio Garro zen
urte hartan, baina zinegotzien artean baziren abertzaleak ere. Kolpea izan
ondoko aurreneko udal bilkuran, irailaren 30ean, honako apuntea irakur daiteke
aktan, estilo ulergaitzez idatzita:
“Se acordó por unanimidad felicitar al directorio
militar que rige la nación por el plausible acto de resurgimiento de la misma”
Hiru egun geroago, urriaren 3an, bestelakoa
zen aktan jasotakoaren estiloa: zuzen-zuzena. Irakur dezagun, Simon Landa
idazkariak jaso bezala:

Eta aurreko udala desegin ondoren, Galvan
Cotrino guardia zibilak izenak planteatu zituen korporazio berrirako: Jose
Ibarguen, Saturnino Unzalu, Pedro Astola, Leonzio Murua, Pedro Zubizarreta,
Atanasio Unzueta, Jose Blas Ibabe, Maurizio Irasuegi, Bizente Muñoa eta Juan
Ajuria. Hoien arteko botazioa egin ostean, Leonzio Murua hautatu zuten alkate
berria. Eta udal talde berriaren lehen erabakia honakoa izan zen:

Garbi, ezta? Eta, bada ezpada ere, kleroak ere
esku hartu zuen auzian. Urriaren 14ko aktak adierazten digun bezala:
“La Corporación quedó enterada de la
comunicación del Sr. Cura Párroco sobre los actos religiosos que tendrán lugar
el domingo después de las vísperas, a fin de implorar del Altísimo luces
necesarias para que ilumine al Director Militar en estos momentos
transcendetales, prometiendo asistir una Comisión a estos actos”
Hamalau urte geroago ere, oinaze eta krudelkeria nagusi, beste jeneral baten aldeko
ospakizunak egingo ziren, Aramaion eta gainerako herrietan. Diktadurek halako
gauzak dituzte …
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina