urtarrila 25, 2017

GERRA FRONTEA ARAMAIOKO ATARTEAN. 1937

Faxistak Aramaioko atartean zeuden. Gerra frontea Legutianon zegoela, Aramaioko kale eta baserrietan “normaltasunez” bizi ziren herrian geratutakoak, 1937ko lehen hiletan. Errepasotxo bat egin nahi izan dut udal aktetatik, une beltz haietan zinegotziek esku artean zeuzkaten gaiak nolakoak ziren ikusteko.

Urriaren 23an udal batzorde berria osatzeko bildu ziren zinegotziak, Eusebio Madina Ibabe ordura arteko alkatea zenaren lehendakaritzapean. Herri Fronteko eta EAJ-PNVko zinegotziak izan ziren hautatuta, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 1936ko azaroaren 18an publikatutako Dekretuaren edukiari jarraiki. Madina alkateak hautatuen egiaztagiriak irakurri zituen:

Herri  Frontekoak: Maximo Kruzelaegi, Felix Irasuegi, Timoteo Garro. Eta EAJ-PNVkoak, Juan Elexalde, Frantzisko Urizar, Kalixto Astondoa, Demetrio Ayastuy, Antonio Plazaola, Biktor Pol eta Mario Loiti. Behin bakoitzak hautapena onartuta, Timoteo Garro adinduak hartu zuen agindua eta, lehen-lehenik, udal kutxan zegoen diruaren errebisioa egin zen, azken arkeoko kopuru berdina zela egiaztatzeko. Hala frogatuta,  bileraren bigarren zatiari ekin zitzaion:ftr

Alkate berria aukeratu zen eta kargua Antonio
Timoteo Garro
Plazaola Arrabururi egokitu zitzaion. Alkateorde bezala Frantzisko Urizar Iraola eta lehen zinegotzi gisa Juan Elexalde Ortueta. Udal batzordeak erabaki zuen, ohiko bilkurak hileko bigarren eta laugarren igandeetan egitea.

Hurrengo bilera urtarrilaren 30ean burutu zen eta, besteak beste, udal batzordeak erabaki zuen:

“El Presidente hace ver la necesidad de poner precios fijos a los artículos de consumo, por los constantes abusos que se cometen en la localidad y mostrándose todos los señores concurrentes conformes con la proposición del Sr. Presidente, se fijan los siguientes precios para los artículos que se detallan:
Leche, a 0´90 pesetas el azumbre (2 litro inguru) Alubia roja, a 8 pesetas el celemín (4´5 litro inguru) Alubia blanca, a 7 pesetas el celemín; huevos, a 6 pesetas la docena. Así mismo, se fijan  precios para la leña: de encina, a 30 pesetas los 1000 kilos; de haya, a 27 pesetas los 1000 kilos; de roble, a 25 pesetas los mil kilos.
Para el ganado cerdal, a 50 pesetas la arroba (11 kilo inguru) Para el vacuno, res de 1ª categoría, a 20 pesetas el ralde (sic) (erraldea: 4´8 kilo inguru) Res de segunda, 20 pesetas el ralde; res de tercera, a 16´50 pesetas el ralde”

Saio berdinean erabaki zen bi zinegotzik finkatzea ganadu bakoitzaren kalitatea eta alkateari baimena ematea herriko harakinari prezioak jaistea aplikaraztea, publikoari saltzeko. Halaber, auzoetako alkateei adierazi zitzaien ardi eta behirik saltzea erabat debekatua geratzen zela, udal baimenik gabe. Gainera, artzainei euren artaldeen gaineko zehazkizunak eskatu zitzaizkien.
Bilera amaitzeko zinegotziek honako gai hauek deliberatu zituzten:

“En vista de las frecuentes murmuraciones del pueblo, se acuerda castigar a los murmuradores, pues todo vecino que note alguna irregularidad en las funciones que desempeñe la Alcaldía está en la obligación de presentar denuncia del hecho que merezca sanción. Así mismo, viendo la necesidad que existe en la localidad de algún banco, se acuerda hacer gestiones para que la Caja de Ahorros Municipal de Bilbao instale una agencia. Se acordó que el alguacil limpie las calles durante dos horas por la mañana y que la encargada de la limpieza del Ayuntamiento barra dos veces a la semana la Secretaría, siendo ambos gratificados por el aumento de servicios”

Garai hartan Aramaioko behin behineko udal idazkaria Frantzisko Mendizabal Zeziaga arrasatearra zen.


Argazkiak:JMVM, Arabako Artxiboa, "Ayer y hoy del Valle de Aramayona" liburutik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina