Bizente Goikoetxea |
Aramaioko herria ospakizun betea bizi ari da aurten, bertan jaiotako musika sakroko egilerik
bikainetakoaren heriotzaren mendeurrena dela eta.Gaurko idazkiño honek 1916ko
urriaren 22ara garamatza, hain zuzen Goikoetxea bera hil eta sei hilabetetara, Aramaion
eskaini zitzaion omenezko ekitaldian, Migel Jauregi abadeak eginiko hitzalditik
zenbait zati agertzera noa. Hitzaldia Euskal Erria aldizkarian publikatu
zen, 1917an.
Migel Jauregi
aramaixoarra, Gabirel eta Anjelo karmeldar ilustratuen anaia nagusia izan zen.
Sabin Salaberri musikari eta ikerleak eliz mutil lanetan ezagutu zuen apaiz
hura eta gogoratzen duenez “oso gizon
kultua zen, arraro samarra, eta publikatutako
testu liburu batzuen autoreei zuzenketak egin zizkiola alardeatzen zuen”
Sabin Salaberrik
ere - agian Goikoetxearen ibilbideaz gehien dakiena- datu batzuk eman zituen
Euskonews aldizkarian ekitaldi hartaz (http://www.euskonews.com/0143zbk/gaia14303es.html)
eta horretatik
dakigu ekitaldian Prudentzio Melo Alcalde Gasteizko Gotzaina egon zela,
Valladolideko gotzain laguntzailearekin eta Euskal Herriko zenbait
agintarirekin. Guztion izenean, Udaletxeko balkoitik, Resurrección María Azkue
euskaltzale eta Goikoetxearen laguna zuzendu zitzaien herriko plazan
bildutakoei. Omenaldi haren arduradun nagusia Mateo Mujika izan zen.
Resurrección Mª Azkue |
Meza nagusian,
berriz, Goikoetxearen obra batzuk interpretatu ziren haren iloba Julio Valdés
Goikoetxearen zuzendaritzapean. Bazkalostean, udal pleno aretoan jardunaldi
literario musikala egin zen eta bertan Migel Jauregi presbiteroak honako
hitzaldia irakurri zuen. Hona hemen, beraz, apaizaren hitzak, “Semia amaren irudia” goiburuarekin adierazita:
“Gotzalle jauna: ene jaioterriko aramaiotar maiteak:
Gaur gure mingain eta espanai itz bat bakarra darixube. Guztion itz ori da Goikoetxea’tor jaun maitearen izena: izen illeskorra; izen atsegintsua; itz gosoa, mami-mamia, samur-samurra, eztitsu-eztitsua! Itz au esanaz itxartu gara goizian, ta izen agurgarri onen usai gosora, baita, batzartsera asaldu gara guztiok toki onetan. Izen onek asetzen ditu gure biotzak: bera dirantsagu aizkideari kiñuka edo ixilik belarrira ta bere abots eta durundu indartsua da gaur Aramaionan goren-goren ta solien entsuten dan diadarra. Bai ete nabill ondo? Itz bat esan dot ta bi aitatu biar nituzke. Goikoetxea da emengo semia; Aramaio da bere ama: ara emen bigarren izena.
“Gotzalle jauna: ene jaioterriko aramaiotar maiteak:
Gaur gure mingain eta espanai itz bat bakarra darixube. Guztion itz ori da Goikoetxea’tor jaun maitearen izena: izen illeskorra; izen atsegintsua; itz gosoa, mami-mamia, samur-samurra, eztitsu-eztitsua! Itz au esanaz itxartu gara goizian, ta izen agurgarri onen usai gosora, baita, batzartsera asaldu gara guztiok toki onetan. Izen onek asetzen ditu gure biotzak: bera dirantsagu aizkideari kiñuka edo ixilik belarrira ta bere abots eta durundu indartsua da gaur Aramaionan goren-goren ta solien entsuten dan diadarra. Bai ete nabill ondo? Itz bat esan dot ta bi aitatu biar nituzke. Goikoetxea da emengo semia; Aramaio da bere ama: ara emen bigarren izena.
Goikoetxea’tar
Bizente jauna agurtzeko, txalotzeko, goratzeko ta aintsalduteko dira gaurko
aupadak? Alaxen da. Baña ¿zer deritxosube? Ama, bere ama, bere ama jaioterri
zorion-tsua, ez ete da, baita, gaur guk goralbenik jasogarrienakin aintsaldu ta
txalotu biar doguna?
1916-10-22ko ekitaldiaren antolatzaileak |
Galdetu,
galdetu jaun oneri, erbeste urrutietatik etorri diran gizon argi, yakintsu ta
goratu oneeri. ¿Zer dala etorri dira? Edo itzu-itzuan, edo alperrik, edo
ezjakiñian edo ta zer ikusiko? Ez orrela. Jakiñaren gañian dator aiñ seme gañak
eta bikañak emoten dituan ama, ama bikaña, gaña ta goratua dala bera..... Jo
batera, jo bestera, jo noranaira, Euskal-erria lezko basterik, iñoiz aitu dogu,
ez dala ikusten iñungo alderdietan, ta Aramaio alperrik ete dago, ene maiteak,
Euskal-erria’ren erdi-erdian? Euskal-erria’ren biotz-biotzian? Edo ta ez ete da
biotza satirik onentxuena?
Jaunak:
Gaur lenengo aldiz erri onetara asaldu dan Goikoetxea’ren esagun ta adizkide on
batek esan deuztana agertu biar deutsuet. Atamaio da Goikoetxea’ren
neurri-neurriko antz-irudia; jardun deust. Baso mendiz inguratuta gorde-gordea,
inguruz-inguru tontorren ta sugatses eztaldurik dago; esan leike, bera beragan, bere
oiturakin, bere isakereakin, bere
Jaungoikoa'rekin, naiko egin da bizi dala; ta jarraitu deust esanaz: alaxe zan Goikoetxea gizon aundi ura,
gorde-gordea, otsanotsana, apala, bakarsalea,
azalkeririk eta arrotasunik iñoiz esagutu bagarik biotz eder baten jabe beti izan zana.
Gabirel Jauregi karmeldar aramaioarra |
Aramaio ikusteko bertara etorri biar da; ingurumai
oneik ez dira iñundik agiri bertatik izan ezik. Era berean gutxi izandu dira
iñundik agiri bertatik izan ezik. Era berean gutxi izandu dira bear aiñan
ezagutu dazienak gure erritar maitea. Barru zakon-zakona eukan Aramaioren zakontazunaren
antzera ta gordetegi artan ¡o zeinbat ondasun ikusgarri! Agoa beteko egiak beiñ
esaten dirala iñoiz entzun dogu. Esan daigun, ba, beiñ argi ta garbi agoa,
adiña ta biotsa betetzen, asetzen ta gañeska yartzen deuzkun egi zoragarri au:
Goikoetxea ta Errasti'tar Bizente jauna bere gizaldian izan diran jakintsuen
artian mallarik goratuenian aurkitsen dala guztien zuzentalle ta irakaslari
erez lanetan.
Etxaguengo ausunatxuan dago Aramaioko Goikoetxe
baserria. Goratxuago ikusten dogu aitz bat zuri-urdiña, taixus lerdenkotia ta
itxuras polita; sabaleran luze zamarra bere egal biak dituala bata Aragion ta bestia
Leiziagan; arraizuri egozabala, egastadia ez-egingo bai-egingo, dirudi;
oraiñenak lez baso baltzak be beragan daukos eta or-emen dago goitikan bera
areka gorriz ebagia. An eratan yasoten da gertaera bat ikustekoa: Euri eguneten
ur guisia iresita asetzen ditu arritsarraren yesarrak eta barreneko orpoetatik
askatuta menditxo bat lezkoxe
arkaitsa bilinbalada izugarrietan azten da
amilka-amilka; goixak bera diarduala aitzarria, bere aldemenetan, jarrai ezinda
lez, begiztuko dituzue arrikoskuak dantzari ta ugari.
Migel Jauregi presbiteroa |
Alaxe gure erritarra, uzte dot, igaro dala
jakituriaren bideetatik. Ala ta be, bere adiñ argi ta eratsuak baño, bere biotz
ederrak, bere ontasunak, bere gogo jainkoskoak, arrigarri ta maitagarriago egin
ebala jaupari ura, esan dau emen aurkitzen dan Gotsalle jaun batak (1) eta bera
il zan uri artako Kardenala Goikoetxea gaisotuaren oge aurrera, bera ikustera,
bera agurtsera, berari ¡atsekabez, bai, ta tamales! Azken agurra emotera juan
zala entzuten dogunian, geratzen gara zeñi zeñek jaso geiago emon eutsan
ezdakigula. Emen Aramaionan etxe ta jauregi ederrik eta gañerako apaintasun ta
txukunkeririk uri aundietan lez ez dituzue ugari begistuko, baña onera etorri
zarien guztiok dakitsue ez etxe ederrak eta aberastasun zoragarriak, eta bai
gizon onak egiten dabela erria matagarri.
Neure eretxis, Jaungoikuak berak be, maitagarri
billatzen duala erriau, esaten deuzku gaur. Jakiña da. Jaunak zaritzen ditu
lagunak eta lagundiak, erritarrak eta erriak, matagarri eta irabasle aurkitzen
dituanian. Eta gaur ikusten dozuen lez goratua ta saritua ikusita Aramaioko erri
au, ezaldozube aterako ta ziñistuko Jaunak be maitagarri aurkitu dabela gure
erri au?
Baita, gaiztoak kukurrutu egitea zarritan gertatu oi
dana da Ludi onetan; egia da ta areik zigortseko astitsu-aztitsu gero aurkituko
da gure Jaun ta Jaungoikua. Baña erriak?..... Gero ez da erririk izango.
Gero Jauna'ren arpegian atseginduko gara bakoitxa,
bakar bagiña lez, eta alkar maitatuko dogu guztiok danok bat egingo dogulako. Oraiñ,
oraiñ erriak zigortsen ditu Goiko Jaunak, ez dago aitatu biarrik, albo errietako
guda izugarri ta zital orretan ikusten dogun lez; orain, baita, saritzen ditu
emen erri zoriontsu onetan gaur agiri dan eran.
Felipe Arrese-Beitia |
Saixotu etzaitezen, kiñu bat aurretik eginda ez pada
be, irakurriko deutsuet, emen euskel jaiak izan ziranian oleskari batek abeztu
euskuna (1):
Ez dot nik esan gura chito ta osoro
Akats bagakoa dala Aramayo
Alan bere bakigu oneitan ardiak
Esan leikela danak dirala zuriak
Bat edo bat aurkitzen nozbait bada baltza
Berak dauko librako
barbantsuen antza.
Azi ezkero zerbait esan biar dalata, uxixa bat egin biar dala ta, ez ditut baieztuten oneik egin aundiok. Ezagutzen dot neure erria; erbestean bizi geranok biarbada argiroago ezagututen dogu ta.
Zorionekuak, bai, zuek, bertako eguzkierripak eta eguzki lautadak, txun txurrak ta zakonak, gaiñ barruak eta gogaiñak egunero ikusten dituzuenok. Idatsita dago:
Zeruak nai izanik da toki polita
Ainbeste baserriz ta eleizas jantsita
Jaungoikoak egiñik oso da malatsa
Iturriz zugatzez ta mendiz aberatsa
Neguan epeltxoa, udan ez beroa
Eguzkiak larregi erre bagakoa.
Alaxen da. Baña arpegiko ikusten ditugunak sarritan
lausua egiten deuzkue ta azaletik bakarrik agiri dira, ta azalen gañetik
ezagutzen ditugunak sustrais eta osoro ezditugu ezagutzen
¡O zeinbat aldiz barruko begiakin begiratuta
gogaztean erabili dituan erritar ames gozoak! Eta ames gozoaren argitasunera
zein pozik ikusi dituan aramaiotar langille saiatu sindo ta kementsuak: arako
lurrarekin burrukan indartzen dan gizona; iñoiz nekatu dala autortuko ez duan
mutilla; oñak eta biotza alai ta arin beti dituan neskatilla garbi ta
ganoratsua; guztiak baño goizago jaikiko dan amatxo zolia; ta azkenez, egun
guztia nekepian igarota, bere arditxoakgana gabilluntzian erripatik gora
diarduan artzai txistularia.
Eta zoragarrizko amestxo maite oneik bururatzean,
barregarri dirala autu jatas bein da bi aldiz uriandietako langille mengel ta
sistril guztiak; nundik gutxiago lan egingo, nolatan geiago atsedenduko
aikomaiko luzietan beti ibilli dabiltzan izen utzesko langille lotsagarriak.
Gaur, berriz, ikustean Goikoetxea dala
Aramaiok emon
daben semerik biargiñ, saiatu, zintzo, saill, kementsu ta langilleena, ta au
autortzera guziok toki onetan alkartu garela, ai! ez naiz ondo izango
biotzetiko sorien-agurra ta neure orduonekua berari emoten ezpadeutsat erri
onetan jaiotzea gertatu jakolako. Bai, zorionez ementxe jaio zan gaur txalotzen
dogun eleizgizona, ta emen bertan bere gaztetazuneko urterik ederrenak igaro
zituan; ikusiaz aramaitarren ontasun ta onoidadeak, zirudiala lorarik lora
or-emen dabillan erletxo arduratsua. Eta nork daki zer izango zan, emen
ikusitako lora ederrak ikusi ezpalitu ta eurakas sorta eder bar egin da zaindu
ezpalu, edo ta Jaunak bere adiñ ta biotzean ereiñ eban asi onari kiskurtzen edo
erkintzen alpertzes edo azpertzes jarain baleutso? Alegiñez zaiatu zan, ta bere
alegiñ guztiak, danak, osorik, gustiz, launari ezkiñi ta opatu eutsazan. Ara
emen itz gutxitan ezanda bere bizitza guztia.
Goikoetxearen irudia, Aramaion |
Aramaiotar nekazari ta luginak be ibilli ta ibilli, ekiñ
ta jardun atxak solo biurtu dituz eta ¿ez aldozube ikusten emendik beste
erririk ez da zerua bakarrik agiri dala?
Aonegaitik Aramaio ta Goikuetxea'ren artian dagoan
antz-irudi ta bardintasuna zomatzean, ezango deutsuet Aramaio dala ama,
Goikoetxea semia; ama jaioterriari dagokiola egiazko amatasuna, ta semiari amaren
izakerea artu, euki, zaindu, gorde ta edonoz agertzen emotia. MIGUEL JÁUREGUI, Pbro”
(1) Fiestas vascas de
Aramayona. Poesía de Felipe Arrese-Beitia.Euskal Erria REVISTA VASCONGADA 401
Bizente Goikoetxeari buruz gehiago:
Aipamen itzela Aramaio herriari. Nola maite zuen bailara Migel Jauregik
ErantzunEzabatuTestuak egundoko deskribapen aberatsa dauka. Aupa Aramaio!
Ezabatu