Aste Santuko prozesioa Aramaion XX.an |
Elizaren pisua nabarmena izan da mendetan gure
gizartearen arlo askotan. Gaurko kasuak alderantzizko norabidea duela irudi
daitekeen arren, funtsean elizaren maindire guztiz ahaltsua ikus daiteke
prozesuan. Zaila zen bereiztea non amaitzen zen elizaren eskua eta non hasten
zen gizarte zibilarena. Irakur dezagun 1867ko kasu bat.
Aramaioko alkatea Juan Domingo Urduña
zen urte hartan; alkate ordeak, berriz, Frantzisko Zabala eta Gerbasio Ruiz de
Mazmela. Otsailaren 24an bilkura izan zen Udaletxean, eta gai zerrendan,
besteak beste, urte hartako Aste Santuko sermoiak nork egin behar zituen
erabaki behar zen. Gaia heldu zenean:
“El
segundo regidor D. Josef Domingo de Echave expuso que el Ayuntamiento debía
disponer de proporcionar Predicador para los Sermones de Semana Santa, cuyos
estipendios se pagan de los fondos comunes. El Sr. Alcalde Presidente dijo que
no había más discusión; se levantó y salió del local diciendo que tenía que
asistir a la Misa Conventual, en la que había predicación de la Bula de la
Santa Cruzada”
Alkatearen ateraldia ikusita, gainerako
zinegotziek – ahoa bete hortz- gaiarekin
segitu zuten eta bigarren erregidoreak proposatu zuen Gerbasio Ruiz de
Mazmelaren esku uztea sermolariaren hautaketa , eta bi abaderi –Ozerin eta Iturzaeta ezagunei- aldez aurreko betoa ipini zitzaien.
Zinegotzi guztiak bat etorri ziren, lehen alkate ordearen
salbuespenarekin. Eta horrela geratu zen
egun hartako bilera.
Martxoaren 10ean beste bilera bat izan zen.
Aurreko akta irakurri ondoren, denok ontzat eman zuten alkatea ezik. Gai
zerrendako azken gaia, berak bilkura amaitutzat eman ondoren onartu zela
argudiatu zuen. Eta eztabaida piztu zen:
Udaletxea |
“Se puso
a discusión sobre si el Alcalde Presidente tenía facultades o no, sin la
autorización de este Ayuntamiento, para proporcionar Predicador para los Sermones
de Semana Santa y demás, que se costean de los fondos comunes. El Sr. Alcalde
dijo que siendo costumbre que los Alcaldes proporcionan los Predicadores,
estaba ya convenido con D. Bernabé de Ocerin, coadjutor de la villa de
Ochandiano para los de Semana Santa. El primer teniente de alcalde expuso que
el Ayuntamiento autoriza al Alcalde sin que pueda hacerlo sin dicho requisito.
Y pidió que se le dé autorización siempre que el predicador sea diferente a los
presbíteros Ocerin e Iturzaeta, pues aunque sean dignos predicadores dividen a
los concejales en su preferencia. El regidor Manuel María Echevarria dijo que
si viene otro distinto de los que dice el alcalde, no se pagará ningún gasto ni
salario”
Bistan zegoen ez zirela ados jartzen Aramaioko
Udaletxean urte hartako Aste Santuko sermolariari zegokionez. Pedro Jose Lasaga
zinegotziari, ordea, argitu egin zitzaion panorama bere burura honako ideia hau
azaldu zenean:
“Enviar
al Gobernador de Ntra. Muy Noble Provincia las actas de la reunión anterior y
la de hoy, para que en vista de ellas resuelva definitivamente si será el
alcalde o el Ayuntamiento quien disponga de nombrar el predicador”
Gobernadoreak aztertu egin zuen auzia eta
martxoaren 27an deliberatu zuen Udalari zegokiola sermolariaren hautaketa. Udalak,
apirilaren 7ko bileran, agindu zien bi alkate ordeei lehen bai lehen aurkitzea
sermoien kargu egingo zen abadea. Hamar bat egun geratzen zitzaizkien. Sermoiak nork eman zituen ez dakigu, baina garbi dago urte hartan ez zirela Ozerin eta Iturzaeta balizko sermolarien artean egon.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina