![]() |
| Benigno Altube, 1900 inguruan |
| Regina Azkoaga garagartzarra |
| Benigno Altube, 1940 |
Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da HOTS BEGI DANBOLINAK. Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala, "emaytera dator, milla barrion". Hala bedi.
![]() |
| Benigno Altube, 1900 inguruan |
| Regina Azkoaga garagartzarra |
| Benigno Altube, 1940 |
Pedro de San Elias, ez zen izen horrekin jaio,
Pedro Eriz Egiluz bezala baizik. Eta Baraxuengo Bolunburu (Bolinbu) baserrian
jaio zen 1867ko otsailaren 22an, gurasoak Domingo eta Klara zirelarik, biak
garagartzarrak. Pedro bikia jaio zen, Paskasio anaiarekin. Ezer ez dakigu bi
mutiko haien haurtzaroari buruz, ezta nerabezaroko lehen urteei dagokienez.
Batzuek diotenez, Pedro eta Paskasio Araba aldera bidali zituzten gazteleraz
ikas zezaten, eta beste batzuen arabera Bizkai aldeko mehatzetan aritu zen
Pedro.

Bolunburu baserria
Antonio Unzuetak, berriz, dio bere liburuan, Pedro
Eriz Bizkaiko Larreako karmeldarren komentura sartu zela, eta 23 urterekin fraidetzako
ikasketak burutu zituen. Orduantxe hartu zuen Pedro de San Elias izena. Handik
Burgosera bidali zuten eta Gaztelako hiriburuan apaiztu zen, 1897an. Esan behar
da, Paskasio anaiak ere bide beretik jo zuela.
Behin apaiztuta, ordenak Ebroko
Mirandako Herrerako monastegira bidali zuen Pedro - Herrerako basamortua esaten
zitzaion- eta bertan bi urte egin zituen, helburu garaiagoetarako bere burua prestatzen
ari.
Eta ondorioz karmeldarrek 1899an Mexikora igorri zuten, helburu konkretu batekin: ordenaren presentzia egonkortzea eta zabaltzea. Lanean jarrita, Mexikoko Durangoko karmeldarren komentua sortu zuen 1902an eta estatu hartako nobizioen arduradun nagusi hautatu zuten aramaixoarra. Handik lasterrera Mexikoko karmeldarren Bisitari Jenerala egin zuten.
Arazoak izan zituzten erlijiosoek
Mexikoko gobernuarekin eta Pedro de San Elias Kaliforniara aldatu zen 1905ean.
Eta handik Arizonara, beti fraideen asmo hedatzaileak gauzatu nahian.
Erlijio-fundazioak sortu zituen AEBetako lurralde hartan eta 1912an Arizonako
meatzarien fundazioa sortzeko agindua jaso zuen eta horixe bete zuen 1913an;
lantegian bere anaia Pascasiok lagundu zion. Zenbait urteren ondoren, Tucson
hiriburura aldatu zen, bertako Santa Cruz elizaren zerbitzura jartzera. Baina
berriro deitu zuten Mexikotik.
Eta Durango mexikarrean jardun zuen erretore eta
lurraldeko bikario gisa 1926ra arte. Urte hartan erlijiosoetako fraideen
ondasun guztiak estatuaren esku geratu ziren eta gure Pedro Eriz Mexikotik
atera behar izan zuen, Arizonara itzuliz. Eta Tucsoneko nagusia izan zen bi
urtez, ahalik eta penintsulara itzuli behar zuela agindu zitzaion arte. Hogeita
hamar urte egin zituen Mexiko eta Estatu Batuetan eta 1930ean Kataluniako
nobizioen maisu izendatu zuten. Diodan, Pascasio anaiak Washingtoneko
karmeldarren kargu berean ihardun zuela.
Pedro Eriz Egiluz edo Pedro de San Eliasek
zoritxarreko amaiera izan zuen bizitzan, 1936ko gerra madarikatuan preso egin
baitzuten eta azaroaren 11an fusilatu, beste fraidekide batzuekin batera. Eta
elizak 2013an Dohatsu izendatu zuen Pedro Eriz Egiluz edo Pedro de San Elias
aramaixoarra.
Argazkiak: JMVM
Dokumentuaren baliotsuena bi zigiluak dira.
Zergatik bi? Ondoko lerroen amaieran ezagutuko du irakurleak arrazoia. Irakur
dezagun:
“La
tradición atribuye que estas armas fueron concedidas a Mondragón por el rey D.
Alonso 8º, en remuneración del valor con que algunos de sus naturales se
distinguieron en la batalla de las Navas de Tolosa; tradición que comprueban en
bastante forma los versos que se ponen al pie de ellos y que no dejan de ser
honrosas para los hijos de esta villa. Dicen así:
Este Dragon inflamado
monte y castillo real,
con las cadenas cercado
es vencimiento ganado
del puerto de Muradal
El
historiador Esteban de Garibay, hijo de esta villa, en su Compendio Historial
tomo 2º fol. 803 dice: “Esta villa tiene por sus devisas e insignias en su
escudo un castillo de oro en campo colorado y dos robles crecidos a los lados,
a los cuales y al castillo ciñe por medio una cadena de oro de grandes
eslabones y debaxo de el castillo un dragón de oro en campo verde sobre ondas
azules y blancas de agua, que puestas en recta perfección hacen un insigne
escudo de armas”
No
consta su título de M.N y M.L sino por una carta del Conde de Aranda que le da
ese dictado. Supónese que tiene solamente el de Noble y Leal Villa.
Nota: Se
advierte que en el Sello A está el dragón puesto a la inversa por equivocación
del grabador. En el Sello B es donde está conforme los blasones”
Gezurrra dirudien arren, Miguel Madinabeitia
ez zen oso fin ibili bere azalpenetan, izan ere dokumentuan jartzen dituen
bertsoak ez dira horrelakoak. Begira:
Cuando Arrasate primero
por ser leal e guerrero,
llamó el Rey Mondragón,
donde nacen donde son
los hombres fuertes de acero;
Vi un dragón inflamado
monte y castillo real
que se ganó en el Salado
con las cadenas cercado
del Puerto del Muradal
Armarriari dagokionez, kateak, Jaengo Ubeda
ondoko Navas de Tolosako batailan -1212- ibili omen ziren arrasatearrak irudikatuz
ageri dira; gazteluak, berriz, Santa Barbara mendixkaren gainean zegoena
irudikatzen du eta baita 1340an Cadizeko Saladako batailan aritutako
arrasatearrak oroitu ere; bi haritzetatik bat Leintz bailarari dagokio eta
bestea Ugarangoari; eta herensugea, ziurrenik, 1260an Alfontso X. Jakintsuak
emandako izenaren ondorioz sortutako legendatik islatu zen Arrasateko
armarrian.
Bestalde, Arrasateko pertsonaiarik
dirudunetakoa zen Joakin Azkoaga herriko alkatea. Agertu zen, Hots begi
danbolinak blogean 2020ean argitaratu nuen KARLISTAK
ARRASATEN. 1872-1876 sailean. Gaurko
dokumentuak datarik ez dakarren arren, 1878 ingurukoa dela uste dut.
Argazkiak: JMVM eta Wikipedia
| San Josepeko baseliza, hondarretan |
![]() |
| Sevillako Campoko Gurutzea |
![]() |
| Jerusalengo Ate Urreztatua |
![]() |
| Golgota mendia |
“El
clásico esplendor de la notable romería anual desaparecerá, hasta el extremos
de reducirse a una romería de romeros exclusivamente de la barriada. ¡Solamente
un acordeonista se ocupó de consolar a los amantes de Terpsícore! Y en verdad
que no satisfizo a los bailarines. El aburrimiento de apoderó de todos”
Zigarrola aldean, aldiz, etxaferuen letxe
zebiltzan San Isidroko jaien antolatzaileak. 1923an ospatu ziren lehen aldiz
eta artean eskarmentu txikia izan arren jota ke ziharduten egitaraua borobildu
guran. Honakoa izan zen 1925ekoa:
“El día 14 el acordeonista “Lasharo” de
Vergara ejecutará una serie de bailables de su vasto repertorio y el famoso
bersolari “Chirrita” conocido en todo el país, contenderá con el no menos
famoso Braulio Arizabaleta (a) “Ezequiel”, que divertirán a la concurrencia con
sus muy celebradas ocurrencias.
El día 15, festividad de San Isidro, a las
diez de la mañana misa mayor en la iglesia parroquial de San Juan Bautista. A
las once, gran carrera pedestre
infantil, con importantes premios en metálico para los vencedores. A las doce,
gran concierto de acordeón por el inteligente acordeonista antes citado.
A la una, gran banquete, que presidirá don
Miguel Azcárate, servido por los restaurantes más elegantes del barrio, y por
las señoritas más distinguidas de la localidad. Todo el barrio se sentará a la
mesa, y después del banquete, los bersolaris Chirrita y Ezequiel contra Pablo
Echevarria e Isidro “Zeleta”, disputándose un hermoso regalo. Luego acordeonista,
etc. y algunos actos improvisados se celebrarán con gran hilaridad de todos.
A continuación, la brillante Banda municipal de
música y el acordeón amenizarán hasta las once de la noche”
Esan behar da, umeentzako –mutikoentzako- lasterketa arratsaldeko 3´30etan izan zela,
eta hauexek izan ziren lehenak helmugan: Hipolito Etxebarria, Leon Etxebarria,
Mateo Abarrategi, Marzelo Tarragona eta Saturnino Pagoaga. Eguraldiak ederto
lagundu zuen eta antolatzaileek maiatzaren 17ra arte –igandea- luzatu zuten
egitaraua, “Lasharo” soinu jolearekin.
Bestalde, ekainaren 29an Felix Arano maisuari
herriak eskainiko zion omenaldiaren antolakuntza lanak aurrera zihoazen
maiatzean, eta parte hartzea handia izango zela iragartzen zen. Maisuarentzako
jaian esku hartuko zuten partikular, elkarte eta erakundeen izenak ematen
zituzten egunkariek, bakoitzaren diru ekarpenarekin. Asmoa zen, Alfonso XII.ren
dominen kostua finantzatzea eta herritarren izenekin betetako albuma oparitzea
Aranori. Bi mila baino gehiagoren izenak jartzea espero zen. Bazkari herrikoi bat
ere eratzen ari zen, hamar pezeta menuko.
Eta hila amaitzeko egunkariek Club Deportivo
Mondragonen berri ematen zuten, 1924-25 denboraldia amaitu baitzen eta
sarrailariek oso lan txarra egin bide zuten B mailan, azkenak sailkatu ziren
eta. Hala ere, zuzendaritzak lagun arteko partidu batzuk kontratatu zituen eta maiatzaren
31an, Maala futbol zelaian, Bizkaiko Baskoniarekin jokatu zen. Honakoak izan
ziren Mondraren hamaika osatu zutenak: Uriarte; Mendi, Herrera; Arregi,
Zabarte, Mondragón; Bidaburu, Oyanguren, Ubago, Zarraoa I eta Zarraoa II.
Futbolerako zaletasuna handia zen
arrasatearren artean eta bestela irakurri zer zekarren egunkari bateko
korrespontsalak maiatz hartako egun batean:
“Se está proyectando en el Salón Sport la
interesante cinta de actualidad, final de foot ball en Sevilla. Un entradón
soberbio y un detalle. Figuran en primer lugar los escudos o insignias de los
finalistas contendientes. Al aparecer el del Las Arenas, una salva formidable
de aplausos. Al del Barcelona, una pita estruendosa”
Argazkia (margoa): Migel Luis Agirrezabal
Dokumentua sinatzen duen
Juan Manuel Isla Borja 1700-1704 bitartean izan zen Valladolideko
Kantzileriako lehendakaria. Diodan, 1702ko abuztuan Cadizeko bataila izan zela,
ingelesak eta holandarrak hiri hura setiatu baitzuten, hilabete batez.
Argazkia: JMVM
| Etxaguengo amandrea |
Ipuin polita iruditu zait eta txoko honetara ekarri nahi izan dut, blog hau iragan denbora desberdinetako oihartzunaren ekarlea baita, eta egun ahoz ahoko transmisioa osasun gutxiko praktika denez, behintzat irakurgaiek testigantza urrutia ekar diezaguten. Irakurlea ez da damutuko ipuina irakurtzeaz. Goazen, bada:
![]() |
| IREMAIN baserria, Mazmelan |
https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
http://txemax3.blogspot.com.es/2013/02/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/03/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
https://txemax3.blogspot.com/2015/03/aramaioko-telegrafo-karlista-1874an.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
https://txemax3.blogspot.com/2011/05/ricardo-becerro-bengoa-aramaion-1900an.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/09/frantzisko-bengoa-abertzale-aramaioarra.html
https://txemax3.blogspot.com/2012/07/becerro-de-bengoa-aramaioz-maitemindua.html
https://txemax3.blogspot.com/2012/06/garibay-historia-egilearen-etxea.html