Gure lege sisteman izan zen epai-prozedura bat, Erdi Arotik zetorrena, funtzionario eta kargu publikoei agintea uztean aplikatzen zitzaiena. Haiek ezin zioten karguari agur esan besterik gabe – gaur egiten den legez- baizik eta “erresidentziako epaile” bezala deitutakoak epe bat irekitzen zuen edozein administratuk erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, kargutik zihoanak modu batean edo bestean kaltetu zuela uste bazuen. Eta epaiketa haietatik zigorrak gerta zitezkeen, epaituentzat.
Udaletxeetan, normalean, alkatetza hartzen zuena
zen erantzulea erresidentziako epaiketari argi berdea emateko. Eta epe baten
barruan erreklamazioak jasotzen bazituen, aztertzea zegokion erreklamatzen
zuena zuzen zegoen ala ez erabakitzeko. Arrasate ez zen salbuespena izan eta
legealdiaren aldaketarekin batera ematen ziren epaiketak. Gaur hauetako baten
adibidea dakart, irakurlea kontura dadin nolakoa zen prozedura hura.
Urtero ohi zen moduan, 1735eko irailaren 29an, San
Migel egunean, udala aldatu zen Arrasaten. Alkate berria Bartolome
Bañez Mandiola aukeratu zuten milaristek, hau da aberatsek, euren esku
baitzetzan udalaren konposaketan esku sartzea. Gainerako udal kideen artean
Zenika, Okendo, Ertzilla, Etxagibel, Barrutia, Oro eta abar
ziren abizenak, hots, herriko goi mailakoak. Biharamunean, kargu publiko
berriak, milaristak eta herriko hidalgoen ordezkariak kontzejuko
gela nagusira bilduta, hautatuek euren fidatzaileak aurkeztu behar izan
zituzten, agintariaren balizko desbideratzea zela eta, euren diruekin abalatu
behar zutenak. Irakurtzen da irailaren 30eko aktan:
“Que estando juntos los dichos cargo habientes
actuales, en cumplimiento de las dichas ordenanzas, se obligaron de ejercer
cada uno su oficio bien y fielmente, guardando las dichas ordenanzas, y que
obrarán como Dios manda y les citasen sus conciencias, y que en defecto estarán
sujetos a residencia, y que pagarán todo lo que contra ellos se juzgase y
sentenciase en todas instancias y tribunales, y de cumplirlo así el dicho señor
Alcalde dio por su fiador al dicho Don Joseph Gregorio de Zenica y Barrutia, quien
dio al dicho señor Alcalde; el dicho Don Miguel de Oquendo al dicho Juan
Bauptista de Ugarte; y éste al dicho Don Miguel.
bienes muebles y raíces habidos y por haber, con renunciación de las leyes de la mancomunidad, como en ellas y sus capítulos se contiene de que dichos cargo habientes cumplirán cada uno con su oficio y en defecto pagarán lo que en residencia fuere juzgado y sentenciado contra ellos…”
Une haietan udal idazkaria Pedro Ignazio de Barrutia zen 1711tik karguan ari zena. Bertan egunean eta bilera berdinean beste erabaki bat hartu zuen udal berriak. Hona hemen aktan irakurtzen dena:
“… El Señor Don Bartolomé Bañez y Mandiola, Alcalde y Juez ordinario por
el Rey nuestro señor de esta villa y su jurisdicción, por testimonio de mí el
escribano, dijo que debía mandar y mandaba poner en residencia a los señores
Alcalde, regidores, síndico procurador general y demás ministros que lo han
sido el año próximo pasado para que cualquiera persona que contra ellos o
cualquiera de ellos tuviese que decir y querellarse, parezca ante su merced
dentro de treinta días primeros siguientes, que si pareciesen les oirá y
guardará justicia, y pasado dicho termino y no pareciesen les dará por no
partes, y los dichos Ministros por no culpados. Y se publique este auto en la
forma ordinaria…”
Egia
esan, badira kasuak kaltetuek aurrera atera zutela kereila. Baina, oro har, eta
udal nagusien artean korporatibismoa sustraitua zegoenez – “gaur zuregatik
bihar niregatik”- salakuntzak ezerezean geratzen ziren. Korboratibismo eta,
ikusi dugun bezala, baita lotura ekonomikoa ere, kargua hartzean euren artean
bata besteari eskainitako fidantza zela eta. Hala ere, justiziaren aukera hori
gaur egun bizirik balego… beharbada ez genuke horrenbeste lapur eta kriminal
izango. Ala, bai?
Argazkiak: Wikipedia, JMVM


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina