Albina Madinabeitiaren gaineko bizitza zertzeladak aurki daitezke
txoko honetan. Arrasateko emakume honen
ibilbide artistikoa laburbiltzen dut, musikariaren irudia irakurleei hurbiltzearren. Honako
hauek dira kapituluak:
1.- Arrasatetik Bartzelonara
2.- "Aurrera, Albinita,
aurrera!”
3.- Sarasate Saria
4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra
5.- Jose Mardones diboarekin
6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua.Errege-erreginarekin
7.- Errepublikaren alde. Ezkontza.
Musikan jarraitzeri uko
8.- Espainiako Orkestra Nazionala.Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin
9.- Azken urteak Arrasaten
10.- Kontzertua Arrasaten. 1930
11.- Lehen kontzertua Arrasaten. 1922
 |
Albina, 18 urterekin
|
Begira nondik, azkenik ezkutuak azaldu behar zuen eta
ahaleginetan denbora dezente inbertituta, hemeroteken saria jaso nuen eta
albistea topatu nuen: Albina Madinabeitia biolin joleak kontzertu bat eskaini
zuen bere jaioterrian, 1930ean. Albinaren inguruan bilbatu dudan eraikin historikoan
ataltxo hau falta zitzaidan. Arraroegi iruditzen zitzaidan estatu osoan argi
bereziz dirdiratzen zuen artistak bere jaioterrian emanaldi xume bat ere ez eskaini
izana. Baina datuetara jo behar da edozein istorio behar bezalako
sinesgarritasunarekin argitaratu aurretik, eta orain arte ezin izan dut
baieztatu, bere herrikideen aurrera ere ageri zela Albina Madinabeitia, bere
artearen lagintxo bat aurkezteko.Eta 1930eko urtarrilaren lehenean gertatu zen
emanaldia. Urte Berriarekin dastatu ahal izan zuten musika zale arrasatearrrek
Albinaren artea. Bedia Koliseoan eratu zen emanaldi arrakastatsua. Baina
ditudan datuen arabera, badirudi kontzertu hura egun batetik bestera eratu
zela, azken orduan. Aurretik, ordea, egin dezadan halako testuinguru bat emanaldi hari buruz. Aurreko urtea,
1929koa, oso gaizki hasi zen Madinabeitia sendiarentzat, izan ere urtarrilean
Albinaren ahizpa gaztea, Isabel, hil zen hamahiru urterekin. Kolpe latza izan zen
madinabeitiarrentzat. Albina Espainiako zenbait hiritan zehar ari zen une
haietan bira artistikoan eta Arrasatera etorri behar izan zuen.
Baina hor ez zen amaitu sendiaren zoritxarra, urte
hartako abenduaren 16an Gaspar Madinabeitia Altube hil baitzen. Albinaren osaba genuen eta bera ere musikaria, Madrilen Errege Alabarderoen kide ohia eta Errege
Antzokiko Orkestraren jarduneko tuba instrumentista. Madrilen gaizki sentitu zen eta Arrasateko
sendiaren ondoan egotea iruditu zitzaion egokiena. Hala egin ere, baina
heriotza gertatu zen. Une haietan Albina biran zebilen, Narciso Figueroa Puerto
Ricoko piano jolearekin batera. Konkretuki, beste herri eta hiritatik igaro ondoren, abenduaren 27an Irunen jo zuten eta
biharamunean Tolosan. Gabon jaiak Arrasaten eman zituen Albinak, eta berarekin
batera bere lankide artistiko Figueroa gazteak.
Narciso Figueroa Puerto Ricon jaio zen - Albina
bezala, 1906an- eta Parisko “École
 |
Narciso Figueroa, 1955
|
Normale de Musique”n graduatu zen. Madrileko Kontserbatoriora gonbidatu zuten eta 1940 bitartean
penintsulan aritu zen kontzertuak ematen. 1929an bikote artistiko osatu zuen
Albina Madinabeitiarekin, zenbait emanalditarako.Bi artistak Arrasaten zeudela “teklak mugitzen” hasi
ziren… kontzertu bat antolatzeko. Negoziazio azkarra eta, esango nuke,
diplomatikoa izan zen. Ez ziren urrun ibiliko, eszenategietan hasi zenetik
Albinak jarraitzaile zintzoak izan zituen Union Cerrajerako Ricardo Azkoaga,
Jose Añibarro eta abar. Ez zegoen aurreikusita Arrasaten jotzea, izan ere,
espainiar artisten ekitaldien berri ematen zuten aldizkarietan ez dut aurkitu
Arrasateko kontzertuaren erreferentziarik, Irun eta Tolosakoak irakur
daitezkeen bitartean. Arrasatekoari dagokionez, lehen albistea abenduaren 29an
eman zuten Gipuzkoako hedabideen Arrasateko korrespontsalek.
“¡Albricias, señores! La eminente y bella violinista
mondragonesa Albina Madinabeitia va a debutar en el soberbio Teatro-Cine
Bedia…” (El Pueblo Vasco, 1929-12-29)
“La decisión de la bella violinista de dar un
concierto en Mondragón, su pueblo natal, donde cuenta con tantos admiradores y
simpatías, viene a colmar los anhelos y esperanzas que todos habíamos
acariciado desde que la eminente artista supo crearse con la maravilla de su
talento artístico, esa destacada personalidad que en el arte musical acusa en
prodigiosos relieves” (La Voz de
Guipúzcoa, 1929-12-29)
“La noticia de que Albina dará un concierto el día de
Año Nuevo en el Bedia ha sido
 |
Bedia Antzokia
|
favorablemente acogido, pues apenas se recuerda
si ha ejecutado en público en su pueblo natal” (El País Vasco, 1929-12-31)
Kontzertua, beraz, 1930eko Urte Berri egunean izan
zen, arratsaldeko 5etan. Egun hartan bertan “La Voz de Guipúzcoa”ren
korrespontsalak idatzi zuen:
“Después de los recientes éxitos alcanzados por la
joven artista, este concierto que hoy se nos ofrece como un presente de Año
Nuevo, viene a colmar con creces las justificadas aspiraciones de su pueblo,
que aunque siempre se mostró frío en manifestar la admiración que sentía por
esta artista, no por eso dejó de desear para su arte el triunfo que le acompaña
en su carrera”
Kontzertuaren egitaraua honakoa izan zen: lehen
zatian, Minueto (Mozart); Siciliana eta rigodón (Francoeur); Estudio nº XIII
(Paganini); Danza de la vida breve (Falla); Aires bohemios (Sarasate). Bigarren
zatian, Allegro (Paganini); Serenata española (Chaminade eta Krieisler); Valse
Bluette (Drigo) eta Romanza andaluza (Sarasate)
Hain zuzen, gutxi gora behera Albina eta Figueroa
Espainiako emanaldietan eskaintzen ari zirena.
El Pais Vascoren Arrasateko
korrespontsalak idatzi zuen 1930eko urtarrilaren 3an,:
“El éxito alcanzado por los jóvenes artistas fue de
los que difícilmente pueden lograrse en localidades tan reducidas como la
nuestra, donde además, aunque es doloroso decirlo, la afición a la música brilla por su ausencia. Sin
embargo, el teatro se lleno por completo y al final de cada interpretación una
ensordecedora salva de aplausos resonaba en toda la sala. Además del
interesantísimo programa confeccionado para la velada, ejecutaron dos obras más
que el público agradeció, viéndose ambos artistas obligados a salir diversas
veces al proscenio, ante la insistencia del respetable”
Kontzertuaren biharamunean bikotea Arrasatetik atera
zen, bere bira artistikoarekin jarraitzeko. Hurrengo geltokia Jaengo Ubedan
zeukaten.
Argazkiak: JMVM, Alberto Loiti