martxoa 16, 2023

ALBERTO LOITIREN LIBURUA AURKEZTUTA. BIdeoa

 


Alberto Loitiren "Arrasate 1890-1940 Mondragón" liburuaren aurkezpeneko Olatz Bartolomé Liburuzainaren eta bion hitzak biltzen dituzte ondoko lerroek. 

Las líneas que vienen a continuación corresponden a la intervención de la bibliotecaria Olatz Bartolomé y de la mía en la presentación el 15 de marzo del libro de Alberto Loiti "Arrasate 1890-1940 Mondragón"

=======..======

Alberto bibliotekako kolaboratzailea da aspalditik. Dakizuenez, liburutegian herriko bilduma jasotzen dugu eta Albertok sarri lagundu digu proiektu desberdinak aurrera eramaten. Harreman honen ondorioz, aukera izan dugu bere liburua sorreratik ezagutzeko.

2019an izan genuen lehenengoz liburuaren berri, baina ordurako Albertok urte batzuk zeramatzan proiektuarekin bueltaka. Hasierako ideia argazki erakusketa bat egitea zen, baina ideia hori eraldatuz joan zen eta azkenean liburu bilakatu zen. Lehenengo froga erakutsi zigun momentutik konturatu ginen oso lan interesgarria zela herriarentzako, bai jasotzen duen garaiarengatik eta baita formatoarengatik ere, liburua argazki album bat delako. Berehala hasi ginen kolaboratzen, eta Albertoren grina nekaezinak kutxatuta, prozesu guztian zehar bidelagun izan da biblioteka. Uste dugu emaitza bikaina dela eta liburuak ekarpen handia egiten diola herriari.

Arrasateko Udalak bete-betean asmatu du liburu hau argitaratzeko erabakiarekin.

Gehiegi luzatu gabe, Bibliotekatik balioan jarri nahi ditugu Albertoren lanaren hainbat aspektu.

Lehenik eta behin, egindako lan handia. Gure herriko historiaren 50 urte ikertu eta deskribatu ditu, eta horretarako milaka ta milaka argazki bildu eta eskaneatu ditu. Garai hartako irudiak eta informazioa lortzea ez da batere erraza, eta bilaketa lan handia egin du artxibo, liburutegi, fototeka eta bilduma partikularretan. Zenbaitetan, ez du eraikin batzuen irudirik lortu, eta berak marraztu ditu, eskuratutako dokumentazio eta planoei jarraiki. Irudien aukeraketa lana ere itzela izan da. Liburuak, bere 15 kapituluetan, herriaren bizitzako aspektu desberdinak jaso ditu: hirigintza, hezkuntza, industria, kultura, aisialdia, etab. eta kapitulu bakoitzaren hasieran azalpen labur baina mamitsuak egin ditu, argazkiei testuingurua emanaz.

Bigarrenik, azpimarratu nahi dugu sortu duen argazki bildumaren kalitatea. Aspektu honetan meritua garai hartako argazkilariena ere bada, noski: Valeriano Martínez, Mendia eta gainontzeko argazkilariena. Baina Albertok, argazki bilduma hauetako asko, bereziki Valeriano Martinezena, oso kalitate onean digitalizatu ditu. Ondorioz, argazkien xehetasunak primeran ikusten dira eta informazio asko atera daiteke irudi bakoitzetik. Honenbestez, osatu duen argazki bilduma egundoko altxorra da.

Albertoren eskuzabaltasuna ere aipatu nahi dugu. Bere hitzetan, liburu hau ez da liburu itxi bat; bide bat ireki nahi izan du, beste batzuek jarraipena emateko, berak ikertutakoa aberastuz, eta ate berriak zabalduz. Ondorengo ikerlariei lana errazteko, bere asmoa da eskuragarri jartzea liburua idazteko erabili duen dokumentazioa: memoriak, akta liburuak, etab.

Liburu honekin, funtsean, urte haietako Arrasate erretratatzea lortu du Albertok. Garai hura bizi izan zutenentzat esanahi berezia izango du liburu honek, seguru.  Baina garai hartako kontuak entzun ditugunontzat eta belaunaldi berrientzat ere oso liburu garrantzitsua da, laguntzen digulako gure aiton-amonen bizimodua irudikatzen eta gure herriaren historia hobeto ezagutzen.  (Olatz Bartolomé)

=====.=====

Laguna dut eta lagun gisako ezer esatea oreka gutxiko susmagarria gerta naitekeenez, unetxo batez Alberto adiskidea ahaztu egingo dut. Nahiago dut gogo asebetasunaren ildotik jo eta gaur aurkezten zaigun liburuari buruz zertxobait adieraztea, soilik.

Historiaren oihanetatik abiatzea arriskugarria gerta daiteke, burua ongi zentratua ez bada. Barregarri suertatzen zaizkit egia sakrosantuaren jabetzatik predikatzen diguten historialariak. Ez badakigu zehazki zein den Ukrainan oraintxe gertatzen ari zaigunaren korapiloa, nola arraio jakingo dugu duela hogei, ehun edo mila urtekoa deszifratzen?

Historia ezagutzea beharrezkoa zaigu; ziur aski, maiz esaten denaren kontra, ez geroa eraikitzeko baizik kolektiboa osatzen dugunaren itzalak nolako luzera eta ertzak dituen ezagutzeko. Luzerari dagokionez, zifrek agintzen dute. Baina ertzak, eitea, mamia.... Ai! Hori beste gauza bat da; hor historialariak toki ematen dio pertsonari, gizaki gehi zirkunstantzietakoari, eta horren ondorioz zenbat buru hainbat aburuko errealitate gordinarekin egiten dugu topo. Irribarrea loratzen zitzaidan lehengoan, Espainiako Historia Erret-Akademiak Franco jeneralaren definizioa “ikutu” behar duela irakurri nuenean. Ikutu? Zein motatako ikuketa ikuketa? Diodan, ene ustez, Historiako Akademiak soberan daudela.

Alberto Loiti ez da historialaria. Eta historiarako liburu eder bat utzi digu. Oso ederra. Bejondeiola! Albertok bere herria maite du, eta bere ahaleginarekin historian jarri nahi izan du Arrasate, baina interpretaziorik gabe, biluzik. Argazkien indarra erabili du bere helbururako. Memoria grafikoaren sendotzeari bere aletxoa eskaini dio liburu honekin, irakurleak - eta edukiaz jabetzeko ez da guztiz beharrezkoa testua irakurtzea- 1890-1940 aldi hurbiltxo eta, bide batez, urrun-urrunekoa ikus dezan. Idatzi dut ikus, eta ez inongo teoriarik bilba dezan. Egiten badu, irakurlearen erantzukizuna da. (JMVM)

=====.=====


He dicho que soy amigo de Alberto desde in illo tempore. Y ahora comprendo a aquel joven que en las tardías horas de la noche o tempranas de madrugada de cualquier sábado nos hablaba a la cuadrilla en la barra de un bar de un muelle que movía no sé qué relé en no sé cuál electrodoméstico. Creo que él trasegaba Carlos III mientras a mí me gustaban los destornilladores (no los de ajustar tornillos sino los mejunjes aquellos de vodka y naranjada) y no entendía nada. Más que por el nivel de alcohol en mis venas, debido sobre todo a mi incapacidad innata para las cosas técnicas. Todavía hace poco tiempo Alberto me echaba una mano en la interpretación de una foto de un rincón mondragonés que yo no llegaba a verlo, a captarlo. Así también se demuestra la amistad.

Y tras esa confesión he de proclamar que cincuenta años más tarde he visto claro lo del muelle: Alberto es minucioso en su quehacer, no deja nada al azar. Y no solo ha recopilado fotos, sino que las ha mejorado técnicamente y las ha contextualizado. Para ello ha bajado a los archivos y ha escudriñado viejos papeles... y nos ha dibujado planos o cuadros con datos para situarnos más claramente en los hitos más reseñables de la evolución socio-urbanístico cultural e industrial de la villa. Y lo ha hecho sin ruido, sin querer mostrar en absoluto que es mejor que nadie. Lo ha hecho porque gusta de situar la pequeña gran historia de su pueblo en su correcto emplazamiento.

Y este libro es un reflejo de aquel joven del muelle en el relé de un electrodoméstico. En la barra de un bar.

Alberto Loiti ha puesto una piedra más de ese edificio histórico en el que vivimos. Un edificio que no se terminará nunca de construir porque la historia escrita no se termina JAMÁS de erigir, ya que escribir es interpretar, con más o menos alteración de la realidad, de lo realmente sucedido. La de Alberto es una piedra sólida, sin muestras de haber sido alterada. (JMVM)

======.======

Alberto es colaborador de la biblioteca desde hace tiempo. Como sabéis, en la biblioteca recogemos la colección local y Alberto nos ha ayudado a menudo a llevar a cabo diferentes proyectos. Fruto de esta relación, hemos tenido la oportunidad de conocer el libro desde sus orígenes. En 2019 supimos de la existencia del libro, pero para entonces Alberto ya llevaba varios años dándole vueltas al proyecto. La idea inicial era la de hacer una exposición fotográfica, pero esa idea fue transformándose y acabó convirtiéndose en libro. Desde el momento en que nos enseñó el primer borrador, nos dimos cuenta de que era un trabajo muy interesante para el pueblo, tanto por la época como por el formato, ya que el libro es un álbum de fotos.

Enseguida comenzamos a colaborar, y contagiadas por la incansable pasión de Alberto, la biblioteca ha terminado siendo compañera de viaje de todo el proceso. Creemos que el resultado es excelente y que el libro supone una gran aportación a la localidad. El Ayuntamiento de Arrasate ha acertado de lleno con la decisión de publicar este libro.Sin extendernos demasiado, desde la biblioteca queremos poner en valor diferentes aspectos del trabajo de Alberto.

En primer lugar, queremos destacar el gran trabajo realizado. Ha investigado y descrito 50 años de la historia de Arrasate, y para ello ha recopilado y escaneado miles y miles de fotografías.

Obtener imágenes e información de esa época no es tarea fácil y ha realizado una intensa labor de búsqueda en archivos, bibliotecas, fototecas y colecciones particulares.

 En ocasiones no ha obtenido fotografías de algunos edificios y ha sido él quien los ha dibujado, siguiendo la documentación y los planos obtenidos. El trabajo de selección de imágenes también ha sido enorme. El libro se divide en 15 capítulos que recogen diferentes aspectos de la vida del pueblo: el urbanismo, la educación, la industria, la cultura, el ocio, etc. y al inicio de cada capítulo ha realizado unas breves introducciones que permiten contextualizar las fotografías.

 En segundo lugar, queremos subrayar la calidad de la colección fotográfica que ha creado. El mérito en este aspecto es también, claro está, de los fotógrafos de la época: Valeriano Martínez, Mendía y demás. Pero Alberto ha digitalizado en muy alta calidad muchas de estas colecciones fotográficas, sobre todo la de Valeriano Martínez, y gracias a ello, los detalles de las imágenes se ven perfectamente y se puede obtener mucha información de cada fotografía. Así, la colección de imágenes que ha completado tiene muchísimo valor.

 También queremos mencionar la generosidad de Alberto. Para él, este libro no es un libro cerrado. Ha querido abrir un camino y que otras personas le den continuidad, enriqueciendo lo investigado por él, y abriendo nuevas puertas. Su intención es poner a disposición de futuros estudios la documentación que ha consultado para escribir el libro, facilitando así el arduo trabajo de búsqueda documental en memorias, libros de actas, etc.

 Con este libro, básicamente, Alberto ha conseguido retratar el Mondragón de aquellos años.

Seguro que tendrá un significado especial para quienes vivieron aquella época. Pero también es un libro muy importante para quienes hemos oído hablar de la época y para las nuevas generaciones, porque nos ayuda a imaginar la vida de nuestras abuelas y abuelos, y a conocer mejor la historia de nuestro pueblo (Olatz Bartolomé)


                                                      IKUS EKITALDIA

Argazkiak: Loiti sendiarenak


martxoa 15, 2023

JUVENTUD DEPORTIVA MONDRAGON ETA KRISIA HERRIKO FUTBOLEAN


Arrasateko futbolaren historia txikian badira zenbait barne historia eta kirol modalitate horren bilakaera gradu zehatzean ulertzeko gogoan eduki beharko lirateke, nahiz eta gehienetan ihes egingo duten, ziurrenik herritar gehienontzat bat ere axolarik izan ez dutelako. Egia esan, iragan denboraren ikuspegitik aztertuta ia-ia ahaztuta geratu dira gorabehera asko, baina iruditzen zait pelikula osoko fotograma batzuk berreskuratzea interesgarria gerta daitekeela. Eta futbolaren historiari buruz apurtxo bat idaztea erabaki nuenean gaur dakardan istorioa ere osagai garrantzitsua zela pentsatu nuen. Ez noa ezer asmatzera, izan ere ondoko datu gehien-gehienak idatzita daude. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, egia hutsa denik, finean egia aurpegi askotakoa baita, nork begiratzen dionaren araberakoa. 

Juventud Deportiva de Mondragón elkarteak 1963an publikatutako memoria-txosten batean oinarritu naiz gaurkoa idazteko. Txosten haren sarrerak zalantzarako zirrikitua uzten zuen irekita, ez baitzegoen oso garbi zein zen txosten egileen benetako asmoa, batez ere “No llevamos ningún ánimo polémico” esaeraren atzean zetorrena zertara zetorren galdegai geratzen baitzen. Baina noan txostenaren laburpeen txiki batekin.

Juventud Deportiva de Mondragón (JDM) 1941ean jaio zen, gizarte garapenaren atzetik zebiltzan herriko gazte batzuen eskutik. Ez zen soilik kirol ariketa bultzatu zituena, baina izatez – eta gazteen artean normaltzat har daitekeen moduan- kirol praktikak, eta batez ere futbolak, protagonismo handia hartu zuen hasieratik. 

Idatzi nuen aurreko batean, gerra osteko gizarte giroa ez zela oso samurra Arrasaten eta zauri ireki gordinak nabaritzen ziren herritarrengan. Arrasateko kirol suspertze lanetan Jose Mari Urangak burutu ahalegin eta ekimenaz aritu nintzen beste behin – Unión Deportiva Mondragón sorraraziz, eta haren deskribapena nahikoa da mundrautarren arteko harreman zailari buruzko ideia zehatza egiteko. Baina urtean aurrera zihoazen eta normaltasuna heltzen ari zen kaleetara… Teorian, behintzat. Uranga herriko luistarren lehendakaritzatik garatu zuen bere lana, eta 1940ko uztailean utzi zion Unión Deportiva Mondragonen lehendakari izateari.

Gertatu zen, eta Jose Mariren erabakiarekin zerikusi izango zuelakoan nago- 1940ko maiatzaren 10ean hogei gaztek Ekintza Katolikoaren Gazte Elkartea sortu zutela, Rafael Amozarrain lehendakari hautatuz. Helburuetariko bat, kirol praktika areagotzea zen. Hori dela eta, 1941eko ekainaren lehenean, JDM elkartearen lehen ekintza izan zen, modu ofizialean. Egun hartan, Maalako futbol zelaian, Ekintza Katolikoaren Gazte Elkartearen sail autonomo bezala aurkeztu zen JDM, artean Juventud Deportiva de Acción Católica. Lehendakaria Jose Aiala izango zen. Berarekin zuzendaritzan, Alvaro Oregi, Luis Aretxaga, Jose Egidazu, Pako Azpiazu, Eugenio Balzategi, Imanol Arizaga eta Bizente Sagasta zeuden. 
Jose Aiala

Esan behar da Jose Mari Urangaren zuzendaritza batzordean egon zela Aiala, baina 1939-40 amaitzear zegoela dimisioa azaldu zuen, arrazoi bitxi batengatik. Denboraldian jokalarien artean agindutako primak amaiera osteko afari batean inbertitzea zegoen adostuta. Baina hilabete bat falta zela, hiru futbolarik espainiar armadara joateko deia jaso zuten, hain zuzen ere gerran abertzaleekin borrokatu zirenak: Ramon Aranbarri, Roman Fernandez eta Benito Etxebarria. Orduan, jokalari guztiak afarian egon ahal izateko, zuzendaritzak hura aurreratzea erabaki zuen. Jose Aialak ezetza eman zuen eta ondorioz zuzendaritzan egoteari utzi zion.

Baina itzul gaitezen 1941eko ekainaren lehenera. Egun hartako kirol egitarauan honakoa iragarri zen: atletismo erakuspena, Gipuzkoako zenbait herritako atletekin. Arrasateko Rafael Agirre eta Maria Luisa Atekak prestatutako Euskal Dantza Talde Mistoaren erakuspena. Eta azkenik, futbol partidua. Aurrez aurre, Gasteizko hamaika jokalari eta Juventud Deportivakoak. Beraz, lehen aldiz izen horrekin aritzen zela. Diodan, gasteiztarrak Angel Sukiak - artean Gasteizko Apaiztegiko agintarietako bat, eta urtetara kardenala izango zena- hautatu zituela. Suposatzen dut, beraz, futbolariak apaizgaiak izango zirela. 

JDM sailetan egituratu zen: dantza, antzerkia, areto kirolak, futbol, pilota, atletismo, mendirako zaletasuna, uda txangoak eta abar, bakoitza bere arduradunekin. Finantzazio bide bezala, tonbola, zozketa eta kiniela batzordeak osatu ziren. Maalako zelaiaren jabeekin sinatu zuen hura erabili ahal izateko kontratua, 425 pezeta urteko, baina 1943an terrenoa Elmari saldu zioten eta JDMk beste toki baterako urratsak eman behar izan zituen. Aurrenik, Osiñako landan egokitu zen futbol zelaia, probisionalki. Eta aukera desberdinak aztertu ondoren, azkenik Uribarri auzoko Uribar Zubi baserriaren ondoko Iturripera jo zen, 16.000 metro karratuko lautadatxoa zeukana.

Juventud Deportiva de Acción Católica  zen futbol taldearen zamari eusten ziona eta ekonomikoki defizitarioa zen: 1944an, 13.000 pezetako galera eman zuen. Uribarriko terrenoak eta egokitzapenerako gastuak 194.286 pezetaraino heltzen ziren eta JDAC-ek Gipuzkoako Aurrezko Kutxara eta Banco Guipuzcoanora jo zuen, maileguaren eske. Bankua prest agertu zen 90.000 pezeta hipotekarik gabe uzteko, baldin eta herriko enpresa batzuek bermea eskaintzen bazuten. Horrezaz gain, maileguak %4ko interesa izango zuen. Eta betiko enpresek aurrerako urratsa eman zuten. Honela banatu zen maileguaren bermea: Unión Cerrajera (% 50) Elma (% 20) Asam (% 8´5) La Industrial Mondragonesa (% 8´5) ABC (% 5) MCM (% 5) Altuna, Garay y Cia (% 3) 
Iturripe zelaia egokitzen, 1945eko maiatza

Goi mailako dirutan sartuta, Ekintza Katolikoaren baitan planteatu zen kirol elkarteri nortasun juridiko berezia ematea eta horrela jaioko zen Juventud Deportiva de Mondragón, katolikotasunaren gaineko izenondoa kenduz. Estatutuak Ignazio Goikoetxea Arrasateko legegizonak erredaktatu zituen eta Ekintza Katolikoaren zentroan  1944ko apirilaren 10ean onartu ziren. Urte hartako irailaren 12an JDM-en sortze batzarra burutu zen. Zuzendaritza Batzordea honela geratu zen: lehendakaria, Jose Aiala; lehendakari ordea, Bizente Sagasta; idazkaria, Luis Aretxaga; diruzaina, Enrike Landaluze; bokalak, Luzio Berezibar, Jose Luis Urzelay eta Jabier Aranzabal; kontsiliario, Jose Maria Arizmendiarrieta.

Iturripeko zelaiaren inaugurazioa 1945eko ekainaren 24an izan zen, Artziprestazgoko Kongresu Eukaristikoaren amaiera bezala. Ordurako, zelai berriaren kostua 217.000 pezetakoa zen. Argitu behar da, terreno haiek erosi zirenean Iturripeko hegoaldean gorde zela zati bat Eskola Profesionalaren etorkizuneko hedapenerako. Eta horren gainean Rikardo Olaran arkitektoak 1947an Eskola Profesional Berriaren aurreproiektua prestatu zuen. Handik gutxira, Eskola Profesional Berriaren Promoziorako Plana eta JDM-en Kirol Instalakuntzen Plana bateratu egin zituzten eta Iturripeko terrenoak expropiatu egin ziren Eskola eraiki ahal izateko. Iturripe berria Eskolaren inguruan egingo zen. 
Iturriperen inaugurazioa, 1945eko ekainaren 24

Bien bitartean JDM-en ekintza, batez ere, futbolaren barruan ematen zen. Gaurko nire ekarpen hau idazteko oinarritzat hartu dudan memoria-txostena oso gogorra da JDM-en baitan eramandako kudeaketari dagokionez. Begira zer dakarren zati batean: 

“Será preciso que reconozcamos que también a nosotros nos alcanzó el contagio peninsular de la “futbolitis” Hemos conocido crisis de directivos realmente lamentables, hasta el punto de resultar difícil la caza de presidente por las dificultades económicas antes aludidas, o también situaciones inexplicables de directivos que asumieron los cargos considerándose portavoces de intereses imaginarios, con actitudes de intransigencia o cerrazón dignas de mejores causas” 

Edota beste hau ere, argigarria, guztiz, elkartean bizi ari zen giroa azaltzen duena: 

Rafael Amozarrain
“En realidad las condiciones en que se desenvolvía el fútbol y los criterios administrativos de sus directivos no podían conducir a otra cosa que a la acumulación de dificultades en cada ejercicio. De hecho, los espectadores del fútbol, sus socios de numero y abonados, no han cubierto a lo largo de ese período los gastos de sostenimiento del fútbol” 

Baina, nik uste dut, arazoa ez zegoen bakarrik alde ekonomikoan. Ordurako – 1963an JDMk ondasun ugari zituen, besteak beste 1947an erositako Gurea zinea.  Zertara zetorren, bestela, memoria-txostenean irakurtzen zen beste hau? 

“Hay alguien en Mondragón que en buena ley pueda tener celos por la ayuda mutua que pudieran prestarse estas dos instituciones la Escuela y Juventud Deportiva,… ¿Hay alguna incompatibilidad…? ¿Es que el porvenir de nuestro pueblo y de nuestros jóvenes no requiere de esta acción paralela o complementaria?... 

Jose Martinez de Ubago
Se han hecho a lo largo de 18 años tres ediciones de los estatutos… Se pueden reclamar derechos inexistentes cuando los socios de número que de ello presumen podrían informarse debidamente mediante la lectura de unas pocas páginas… Tal vez, si hubieran podido disponer de algunos falsos estatutos cabría hablar de la existencia de buena fe en estas reacciones. Pero o no han leído ningún estatuto o si lo han leído no han podido menos de ver bien claras las cosas” 

Eta 1963an JDM-ek berak deitzen duen Hirugarren Etapari eman zitzaion hasiera. Aipatu memoria-txostenean zioten bezala, aurrekoak baino aberatsagoa izatea espero zuten, batez ere, kirol praktikari zegokionez. Ondorioz, futbol saileko zuzendaritza batzordeak –Agustin Maidagan buru-  dimisioa azaldu zuen eta Rafael Amozarrainek eskuratu zuen JDMen lema. Baina 1965-66 denboraldian JDM-en futbol saileko bazkideek uko egin zioten bertan jarraitzeari eta futbol elkarte berri bat sortu zuten: Mondragón Club de Fútbol. Presidentea, Jose Martinez de Ubago izango zen.

Argazkiak: JMVM

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHGIAGO

martxoa 13, 2023

CHAPEAU

 


Asteazkenea, hilak 15ean, Alberto Loitiren liburua aurkeztuko da, Arrasareko Kulturaten, arratsaldeko 7etan. Honatx, libururako prestatu nuen hitzaurrea.

Kafe bat hartzen ari ginela, Albertok aurkeztutako testua eta irudiak errepasatzen amaitu nuenean, lan horretarako mirespen hitz bat etorri zitzaidan: chapeau. Eta geroxeago egileak libururako hitzaurre moduko bat idazteko eskatu zidanean, garbi nuen hura izango zela izenburua, nahiz eta oraindik ez nekien nola moldatuko nuen testua.

Ikuspegi gehiagorekin, hasteko Albertori esan nahi diot, azken urteetan interpretatu behar izan duen gidoi krudelak zorionez ikertzaile aparta oparitu digula, artxiboko langile nekaezina eta hedatzaile bikaina. Eta hori kontuan izanda, berak nahiago zuela euskal objektu etnografikoak zaharberritzea, horietako bildumagilea baita, Leintz Gatzagako bere etxean zentzuz eta balio erantsiz aberasten zituenak.

Txikitatik ezagutzen dut Alberto. Orduko Toribio Aguirre kalean kantoi batek bakarrik bereizten gintuen gure etxeetan. Eta geroago, ordu batzuk inbertitu ditugu gazte gineneko abenturetan, hori bai, ordena baten barruan. Alberto lagun taldearen kide zorrotza zen, bere azalpenak deskribapen teknikoekin ilustratzeko gai zena, nire prestakuntza teorikorako eskala planoak, erreakzio kimikoak edota indar bektoreak ulertzeko ariketa ezinaren hurrena bilakatzen zuena.

Lau hamarkadaren ostean, Alberto Loiti berri bat azaltzen da, bere sormen gaitasuna iragan bat ezagutzera bideratzen duena, denboran hurbil baina egunak aurrera egin ahala gero eta ezezagunagoa. Eta hamar urte baino gutxiagoan, gure herriaren garapen kulturalean hamarkadetan ahalegindu garenok astintzen gaitu bere lorpenekin, lanpetuta mantendu duen enpresan inbertitutako energia kopurua ez dela txantxetakoa izan argi eta garbi utzita. Bai, halaxe egin du, bilatzen ari zena merezi zuela sinetsita, edozein zela ere horretarako behar zuen sakrifizioa.

Liburu honetarako bildu dituen argazkien bildumak, Arrasatek bere historiako berrogeita hamar urtetan izandako bilakaera sozioekonomikoa eta kulturala erakusten du, nahiz eta, seguruenik, antzeko garaietan herrian bizitakoen artean sakonena ez izan. Baina XX. mendearen oinarria gertatu zen. Nire ustez, Unión Cerrajera SAren sorrera eta hezkuntza aurrerakoiaren aldeko Pedro Viteriren laguntza erabakigarria – Félix Arano kontratatzeko arrakasta handiarekin- funtsezko faktoreak dira iragan mendean gizarte arrasatearrak lortutako ongizate mailan.

Alberto Loiti gogor aritu da bilduma pribatuetako argazkiak azalerazten. Carmelo Letona desagertutako lagunaren funtsa - egile ezberdinen zazpi mila inguru irudik osatua- digitalizatzeko Loitik burutu zuen lana ezagutzen dut. 1875-2000 aldia biltzen du eta horietako argazki asko benetako dokumentu historikoak ditugu, Arrasateko memoria grafikoa sortzeko ezinbestekoak. Txaloak ere merezi ditu Albertok, geroko argazkilari batzuen maisua izan zen Valeriano Martínez kamerako profesionalaren ondarea behar bezala baloratzeagatik, eta Luis Armengou Prunés marrazkilari, frantseseko irakasle eta artista piktoriko handia Viteri kaleko estudioko argazkilari gisa ere aurkezteagatik.

Loiti gogoz aritu da kalitatezko argazkiak eskaintzen. Harentzat helburua ez zen motibo zehatz bat ezagutzera ematea soilik; irakurleari ahalik eta modu erakargarrienean egitea zen bere nahia. Eta lortu du. Argazki batzuen gardentasuna hain ona den, ez dirudiela denbora igaro zaienik. Are gehiago, ausartuko nintzateke baieztatzera, zenbait kasutan ez zela liburuan ikusten den kalitate maila lortu, ezta egin zirenean ere.

Arrasateko gaurko eta biharko gizartea izango da,  herriko iraganean gu gehiago inplikatzeko ahaleginean Alberto Loitiren lana epaituko duena. Bistakoa da ezingo dudala etorkizuneko erantzuna neurtu – ez dit bat ere axola–  baina ziur nago oraingo arrasatearrek indarrez txalotuko dutela, dagoeneko nik egin dudan moduan, bereetako batek hain eskuzabal eta bikain eskaini ahal eta nahi izan diena.

El miércoles 15 de marzo, a las siete de la tarde se presenta en Kulturate de Mondragón el libro de Alberto Loiti. A continuación transcribo el prólogo que escribí para el mismo.

Cuando mientras tomábamos un café terminé de repasar el texto e imágenes que Alberto me había presentado, solté una palabra de admiración para aquel trabajo: chapeau. Y cuando un poquito más tarde su autor me pidió le escribiera una especie de prólogo para el libro, tenía claro que ése iba a ser el título, aunque aún no supiera cómo iba a darle forma al texto.

Ya con más perspectiva, quiero comenzar diciéndole a Alberto que el cruel guión que ha tenido que interpretar durante estos últimos años nos ha regalado, afortunadamente, un extraordinario investigador, un infatigable trabajador de archivos y un espléndido divulgador. Y eso que él prefería la restauración de objetos etnográficos vascos, de los que es coleccionista, y a los que dotaba de sentido y valor añadido en su casa de Leintz Gatzaga.

Conozco a Alberto desde que éramos niños. Apenas un cantón nos separaba en nuestras respectivas casas de la entonces calle Toribio Aguirre. Y posteriormente, algunas horas hemos invertido en correrías juveniles, eso sí, dentro de un orden. Alberto era el meticuloso de la cuadrilla, el que era capaz de ilustrar sus explicaciones con descripciones técnicas, dificilísimas de comprender para mi formación más alejada de planos a escala, reacciones químicas y/o vectores de fuerza.

Y tras cuatro décadas de aquello, surge un Alberto Loiti que dirige su capacidad creativa a desenterrar un pasado, cercano en el tiempo pero más y más desconocido a medida que transcurren los días. Y en menos de diez años consigue impactarnos con sus logros a quienes nos esforzamos por el desarrollo cultural de nuestro pueblo, quedando claro que el caudal de energía invertido en la empresa que le ha mantenido ocupado no ha sido ninguna tontería. Pero lo ha hecho con la convicción de que lo que perseguía merecía la pena, fuera cual fuera el sacrificio requerido para ello.

La colección de fotografías que recoge este libro muestra la evolución socio económico cultural de Mondragón durante cincuenta años de su historia, que si bien seguramente no es la más profunda de las experimentadas en la villa en períodos similares, supuso la base para que el siglo XX resultara tan pujante. En mi opinión, el surgimiento de Unión Cerrajera S.A y el decidido apoyo de Pedro Viteri en favor de una educación progresista -con el gran acierto en la contratación de Félix Arano- son factores clave del nivel de bienestar alcanzado por la sociedad mondragonesa en la pasada centuria.

Alberto Loiti ha trabajado duro para aflorar fotografías de colecciones particulares. Me consta su labor de digitalización del fondo del amigo desaparecido Carmelo Letona, compuesto por alrededor de siete mil imágenes de diferentes autores, abarcando el período 1875-2000, y siendo muchas de ellas auténticos documentos históricos, imprescindibles para forjar la memoria gráfica de Mondragón. También es digno de aplauso el empeño de Alberto por valorar debidamente el legado del profesional de la cámara Valeriano Martínez, maestro de posteriores fotógrafos arrasatearras, y el habernos mostrado al profesor de dibujo y francés y gran artista pictórico Luis Armengou Prunés, como fotógrafo con estudio propio en la calle Viteri.

Loiti ha trabajado decididamente en ofrecernos calidad en las fotos. Para él no se trataba solamente de dar a conocer un motivo determinado, sino que su deseo pasaba por hacerlo de la forma más atractiva posible para el lector. Y lo ha logrado. Algunas instantáneas están a un nivel de nitidez tal que no parece que por ellas haya transcurrido el tiempo. Incluso, me atrevería a afirmar, en algún caso ni en la época en la que fue obtenida alcanzó el grado de calidad que se observa en el libro.

Será la sociedad mondragonesa de hoy y de mañana la que juzgue el esfuerzo de Alberto Loiti en su cometido por hacernos más partícipes del pasado de la villa. Es obvio que no voy a poder calibrar la respuesta del futuro - tampoco me importa no hacerlo- pero estoy seguro de que los actuales mondragoneses aplaudirán con fuerza, como ya lo he hecho yo, lo que uno de los suyos ha sido capaz de ofrecerles generosa y brillantemente.



martxoa 08, 2023

ZIGARROLA - MUSAKOLA


Musakola eta Zigarrola, kontzeptu berdinaren adierazleak al dira? Ni baiezkotan nago, nahiz eta suposamenduen munduan denek balio duten modu bertsuan. Zigarrolari buruz aspaldi idatzi nuen eta ez noa berriz ere errepikatzera, nahiz eta gogoratu behar den zearr-ola-ren eratorria dela, argi eta garbi, hau da erreka ondoko ola handia.

Musakola, berriz, nire uste apalean masuka hitzaren eratorria da. Masuka-ola-tik samur asko ondoriozta daiteke Musakola. Masukera, berez, beste ola mota bat da, agian txikiagoa zerraola baino, baina burdina modu industrialean ekoizten zuena, lehen fase batean. Jose Antonio Azpiazu ikerlearen “El acero de Mondragón en la época de Garibay” liburuan dioenez,  “Las instalaciones que reducían el mineral de hierro y obtenían raya se llamaban en Mondragón “masuqueras” Eta gehitzen du, herrian bazirela horietako lau, eta auzoko hurbilena Legarrekoa zela. Izango al zen lehen besteren bat auzoan? Zeharrolaren tokian XIII. gizaldiaren inguruan masuka-olarik izan al zen? Orain arte, erantzunik gabeko galderak dira.

 Baina zer zen masuka?


Arrasate 1260an Mondragon bihurtu eta handik bi urtetara, Alfontso X.ak beste dokumentu bat sinatu zuen (goikoa), adieraziz: “Por fazer bien e merçed al conçeio de Mondragón, quítoles aquella emienda que me solien dar de las massucas del fierro por cada Pascua, que me las non den”  Masuka burdinezko barra al da? Horixe ondoriozta daiteke, ene ustez, aurreko dokumentu zaharretik, Musakola eta Zigarrola izendapenen euskarri idatzietara heldu aurretik.

Izan ere, historia idatzian Zigarrola eta Musakola agertzen zaizkigu, izendapen desberdinekin. Jose Luis Ormaetxearen “Arrasateko Toponimia” liburuan, 1452ra igo gaitezke eta bertan Pedro de Çihorrola pertsonaia daukagu. Ordutik, deitura Çigorrola (errota), Çiorrola, Sigorrola, Zigorrola izendepenetatik igaro da.

Musakolaren lehen agerpena, berriz,  1461ekoa da, Musacola eta  hitzaren ordudaniko eratorriak ez dira hain desberdinak izan.

Jakina, bataren eta bestearen ahozko hizkuntza-ibilbideak XV.ean baino lehenago hasi ziren eta biek, lehen erregistro idatzietara heldu aurretik, aldatuak zituzten jatorriko izendapenak.

Eta sarreratxo honen ostean, azken urteotan Zigarrola-Musakolari buruz idatzi dudanerako topalekua egingo dut. Aurrerantzean argitaratuko dudana ere hementxe islatuko da.

ZIGARROLA ETA MUSAKOLA NIRE IDAZKIETAN

Etorkizuna etorkizun blogean

ZIGARROLA IZENA NONDIK?

http://txemax.blogspot.com/2011/01/normal-0-21-zigarrola-izena-nondik-ote.html


Hots begi danbolinak blogean

SAN ISIDRO JAIAK: 2023an EHUN URTE

https://txemax3.blogspot.com/2019/03/san-isidro-jaiak-2023an-ehun-urte.html

SAN ISIDROREN HIMNOA

https://txemax3.blogspot.com/2016/05/arrasateko-san-isidroren-himnoa.html

MUSAKOLAKO ITURRIAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/05/musakolako-iturriak-1980.html

ZELETA BASERRIKO ERAILKETA

https://txemax3.blogspot.com/2022/02/zentsua-arrasaten-1887.html

MUSAKOLAKO BATZOKIA 1934

https://txemax3.blogspot.com/2019/07/musakolako-batzokia-1934.html

LUIS DEL HIERRO

https://txemax3.blogspot.com/2018/10/luis-del-hierro-arrasateko-bizilaguna.html

MUSAKOLAKO SAN ISIDRO ELIZA

https://txemax3.blogspot.com/2015/05/musakolako-san-isidro-eliza-70-urte.html

ARRASATEKO AZKEN ERROTA ETA ERROTARIA

https://txemax3.blogspot.com/2021/12/arrasateko-azken-errota-eta-errotaria.html

ZIGARROLAKO AXERI BASERRIA. ZAHARRENA?

https://txemax3.blogspot.com/2023/02/zigarrolako-axeri-baserria-zaharrena.html

ZIGARROLA - MUSAKOLA

https://txemax3.blogspot.com/2023/03/zigarrola-musakola.html


1949arrasate blogean

MUSAKOLATIK KALERA / DE MUSAKOLA A LA CALLE

https://1949arrasate.blogspot.com/2015/05/musakolatik-kalera-de-musakola-la-calle.html

MUSAKOLA 1951

http://1949arrasate.blogspot.com/2015/03/musakola-1951.html

SAN ISIDROTAN - EN SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/san-isidrotan-en-san-isidro.html

ZIORLAN JO TA KE - LABORANDO EN ZIGARROLA. 1959

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/ziorlan-jo-ta-ke-laborando-en-zigarrola.html

ZIGARROLA ELURTUA 1955 ZIGARROLA NEVADO

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/01/grupo-san-juan.html

SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2020/05/san-isidro.html

ZIORLAKO NESKAK / CHICAS DE ZIGARROLA. 1956

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/11/ziorlako-neskak-chicas-de-zigarrola-1956.html

EZKONTZA SAN ISIDRON - BODA EN SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/05/ezkontza-san-isidron-boda-en-san-isidro.html

GERRAKO FRONTEAN / EN EL FRENTE DE GUERRA

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/03/gerrako-frontean-en-el-frente-de-guerra.html

SAN ISIDROTAN FUTBOLEAN / POR SAN ISIDRO JUGANDO AL FUTBOL

http://1949arrasate.blogspot.com/2018/05/san-isidrotan-futbolean-por-san-isidro.html

KARNABALETAKO MARTITZEN ELURTUA // MARTES DE CARNAVAL NEVADO

http://1949arrasate.blogspot.com/2014/03/karnabaletako-maritzen-elurtua-martes.html

POXPOLINAK

http://1949arrasate.blogspot.com/2013/05/poxpolinak.html

MAIATZAREN 15: ARRIARAN II TXAPELDUN. Musakolatik Udaletxera

http://1949arrasate.blogspot.com/2022/05/maiatzaren-15-arriaran-ii-txapeldun.html

SAN ISIDRO BERRIREKIZ - REABRIENDO SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2022/12/san-isidro-berrirekiz-reabriendo-san.html

 ZIGARROLA HEDATZEAR – ZIGARROLA A PUNTO DE EXPANSIÓN

http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/zigarrola-hedatzear-zigarrola-punto-de.html

OSINAKO ZEZIAGA-OLALDE SAGA

http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/osinako-zeziaga-olalde-saga.html

 ZIGARROLAKO UNION CERRAJERAREN ETXEETAKO JABEAK - PROPIETARIOS DE CASAS DE UNION CERRAJERA EN ZIGARROLA

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/union-cerrajeraren-etxeetako-jabeak.html

SAN LORENZOKO ETXEAK - CASAS DE SAN LORENZO

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/san-lorenzoko-etxeak-casas-de-san.html


 Argazkia: Musakolako 1982ko jai egitarauaren aurrealdea