Lehen karlistadak (1833-40) atzera pausua ekarri zuen euskal libertateen
esparruan. Gerra galtzeak adierazi zuen gizartearen haustura eta euskaldunek
nahikoa izan zuten lehen une haietan bizirautearekin. Baina poliki-poliki burua
jasotzen hasi zen eta XIX.aren erdi alderako berriz ere “foruak eta erlijioa”
oihua indartsu entzun zitekeen Hego Euskal Herriko hainbat eta hainbat
sektoretan. Garai hartako karlismoa gizarte mugimendu heterogeneotzat har
daiteke, euskal erreibindikazioak bideratzeko apropostzat ikusi zena. Goi
mailako sektoretan hainbat pertsonalitatek piztutako zuziaren argitara maila
apalagoetako milaka herritar azaldu ziren, nolabaiteko klase-borrokarako gertu.
Seiurteko Demokratiko bezala titulatu den aldian karlismoak bere bidea
itxita ikusi zuen. Tradizioetan oinarritzen zen diskurtsorako arrisku bizia zen
1868ko kolpearen bitartez Isabel II kentzen denean eta behin behineko gobernu
baten aldia hastean. Karlismoa adi zegoen, handik zer aterako ote zen. Baina
1871an parlamentu-monarkiarako lehen saiakeratzat har daitekeen Saboiako Amadeo
I. tronuan jartzeak karlismoarentzat atea zeharo itxi zuen. Eta karlistek
armetara jo zuten.
“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten
errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion, 1876ko martxora arte iraungo zuena.
Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala
Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak
Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan
politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako
Diputazioa sortuko zuten.
Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri
mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela
liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten
zuten.
Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko
naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko
dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita
geratzen da, hortik barrena abiatu eta
ikertzeko.
==============..==============
1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA
2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA
3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?
4.- SANTA CRUZ ARAMAION
5.- AMAITU AL DA GERRA?
6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873
7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874
8.- TELEGRAFO KARLISTA
9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875
10.- ERREGEKUARTELA ARAMAION. 1875
11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876
Karlos VII.
errege gaia atzerrian zegoen. Entretenitua hori bai, batez ere Ramon Cabrera
karlismoaren buruzagi politiko eta militarrak 1870ean dimisioa azaldu zionetik.
Haren ustez, ez ziren ematen arrazoizko baldintzak gizartea armetara deitzeko.
Orduan bere inguruko taldea berreraiki behar izan zuen. Karlos VII.aren dibisa
ordenaren berrezartze eta katolikoen bateratasun sakrosanta zen eta, bide
batez, aurreko karlistadaren ondorioz hein handi batean galdutako euskal foruen
berreskurapena. 1872ko apirilaren 21
izan zen data, eta altxamenduak, batez ere, Hego Euskal Herrian eta Katalunian
izan zuen indarra hasieratik.

Aramaion bizitzak
aurrera segitzen zuen, gora behera handirik gabe. Urte hartan, 1872ko
otsailaren 2an, Udal berria osatu zen. Urtean behin aldatzen zen udal taldea
eta egun hartan, Jose Leaniz Barrutia hautatu zuten alkate; zinegotziak,
berriz, Ignazio Goikoetxea (1)
-lehen alkate ordea- Domingo Uribarren – bigarren alkate ordea- eta Lino
Unzueta, Frantzisko Unamuno, Juan Martin Leiba, Martin Madina, Juan Jose
Madina, Jose Manuel Larrañaga eta Pedro Jose Madina. Idazkaria, Julian Luko.
Jose Frantzisko Leaniz Barrutia Ormaetxea
(1816) lehen gerra karlistan buruzagi izandako Juan Jose Leaniz Barrutiaren
semea zen.
Maiatzaren 14an
agertzen zaigu lehen apuntea, Arabako gerra istiluak azalera ekartzen dituena.
“Junta de Guerra” epigrafean honela jaso zuten aktan:
“Se leyó una comunicación fechada en Altuve
en 9 de este mes, firmado por D. Ignacio de Varona, diciendo que por este
Ayuntamiento, bajo la más estrecha responsabilidad de sus individuos, se
entreguen en el término del quinto día al depositario de las fuerzas reales la
sisa y hoja de hermandad correspondientes al trimestre que vencerá el 30 de
junio próximo. Y en su vista, considerando esta corporación municipal las críticas
circunstancias en que se encuentra, no pudiendo dar frente a las graves
exacciones a que se le obliga por la fuerza armada para el apronto de
suministros; y que por carecer absolutamente de fondos, tiene que hacer
exacciones y repartos forzosos a los habitantes para atender a ello, se acordó
se haga presente al indicado Varona la imposibilidad en que se encuentra esta
corporación municipal a exigir a los habitantes las derramas provinciales en
las apuradas circunstancias en que se encuentra… de tal manera que no pueden
soportar ni exigir el Ayuntamiento imposibles, como es hoy la derrama
provincial, y que esto también se comunique también a la Diputación General de
esta M.N. Provincia”
 |
Rodrigo Ignazio Varona
|
Rodrigo Ignazio
Varona, Villanañeko jauretxeko jauna zen, 1834an jaioa, eta 1868an
karlismoarekin bat egin zuen. Gortetako diputatu hautatu zuten 1871 eta
1872an. 1872ko apirilean bigarren
karlistada pizten denean armak hartzen ditu eta Arabako Gerra Diputazioan
hartzen du parte. Frantzisko Maria Mendietarekin batera eragin handia izan zuen
Varonak Araba osoko karlismoaren suspertzean. Liberalak eta karlistak, aurrez
aurre Euskal Herri osoan, eta Arabako bazterretan modu bereziko enfrentamenduan
arituak. Gerra hasita zegoen.
Lau urtetako sufrimendua
hasi zen Aramaioko biztanleentzat, gerrako danbor hotsek bazter haiek astintzen
baitituzten gau eta egun. Konstante bat izango da udal aktetan, alde batetik
eta bestetik exijitzen ziren sakrifizioak. Prentsak ere lehen albisteak
zerbitzatu zituen, pizten ari zen auzi armatuaren gain. Eta testuinguru hartaz
nolabait jabetzeko, ondoan doaz erreferentzia batzuk, urteko egunkarietan
agertutakoak.
“La Discusión” egunkari
madrildarrean, 1872ko maiatzaren 18an irakur zitekeen: “El
hecho de venir ahora a Ochandiano y Aramayona una parte de las facciones
derrotadas se explotará probablemente hoy por los amigos del carlismo, por
estar estos pueblos a espaldas de la línea ocupada por las tropas del
Gobierno…”
Donostiako “El Euskara” egunkari
liberalak zekarren, maiatzaren 20an: “Ayer
mañana se encontraba en Aramayona la brigada Letona (2),
en comunicación con la columna de Mendigorría, Luchana y carabineros, reunida
en Oñate, y con la brigada Moriones, que llegó a Salvatierra…
Madrileko “La Iberia” 1872ko
maiatzaren 22an zioen: “Por carta de un
amigo nuestro que está bien enterado de los movimientos de los carlistas,
sabemos que los carcundas, en bastante número, después de la pequeña zurra de
Mañaria, pasaron por Ochandiano en dirección á Aramayona. En la misma carta se
asegura que Ayastuy (3)
fué muerto en el encuentro de Mañaria con las fuerzas del general Letona, y que
las partidas guipuzcoanas tuvieron muchas bajas en aquella refriega, y después
de dejar los heridos en Aramayona, los carlistas corrieron hacia Mondragon”
Madrilen argitaratutako “La
Reconquista” egunkari karlistak Mañarian jazotakoaren bere bertsioa ematen
zuen, maiatzaren 22an bertan: “En carta
que con fecha de anteayer recibimos de Mondragón, nos comunican las siguientes
importantes noticias: el día 13 del corriente pasó el cuartel de Serrano por
Elgueta y Elorrio al tiempo que otra columna marchaba por Eibar y Ermua a Durango. Parte de estas
tropas atacaron el 14 en Mañaria á los carlistas que capitaneaban Ayastuy y
Amilivia, siendo aquellos completamente destrozados. El día de San Isidro nos
visitaron los vizcaínos con su Diputación, estado mayor y tres compañías en
número de 9.000, cubriendo toda la línea desde Aramayona hasta este punto (Durango)”
“El Pensamiento español” kazeta
integristak, eta beraz, demagun, karlistenganako atxikimendu puntu batez,
maiatzaren 23ko edizioan zioen, koronel liberal baten testigantza emanez: “A las ocho de la mañana del 16 del actual
llegué a Oñate…Mi primer cuidado ha sido averiguar el paradero de la facción
Ayastuy, que tenía la misión de atacar. De los informes adquiridos resultaba
que el día anterior había sido batida a las inmediaciones de Mañaria, provincia
de Vizcaya, de cuyo encuentro resultó muerto el cabecilla indicado, que se enterró
en Aramayona, prosiguiendo su partida la marcha hacia Goronaeta…”
“La Epoca” Madrileko
kazeta kontserbadoreak 1872ko maiatzaren 30ean publikatu zuen: “El general en jefe participa ayer que
seguían las presentaciones a indulto en Vizcaya, y manifiesta asimismo que
había recibido un telegrama del general Acosta, dándole cuenta de que la
facción alavesa de Calle, de fuerza de 500 hombres, se hallaba en Ibarra, valle
de Aramayona, y el Jefe del batallón de Cazadores de Arapiles marchó a su
encuentro; mas al aproximarse al pueblo se le presentó un individuo con carta
del capitán general de las provincias para que no se les hostilizase, pues le
habían pedido acogerse al indulto, y por lo cual solo exigió la entrega del
armamento, consistente en 230 fusiles y además alguna municiones”
Aurrreko albistearen gain
xehetasun gehiago eman zituen “El Pensamiento español”ek 1872ko ekainaren 3an:
“Como el curso de
la insurrección carlista preocupa sobremanera la atención pública, damos a
continuación algunas noticias sobre la disolución de la partida de Calle,
extractadas de una carta que recibimos de Villareal de Alava. El secretario del
ayuntamiento de este pueblo, D. Aniceto Orduña, secundando con habilidad los
deseos y las indicaciones del general Serrano del Castillo (4),
consiguió que el cabecilla Calle se decidiese a tener una entrevista con la
persona que dicho general designase.
 |
Serrano jenerala
|
Fue esta el ayudante de campo Sr. Verdugo,
quien pasó el 27 con el referido secretario y un ordenanza de caballería a los
montes de Albina, encontrando en la ermita de Nuestra Señora de Mariaca, a D.
Félix Calle, hijo de aquel cabecilla, y a don José Domingo Azcunaga, secretario
de éste, con alguna fuerza. Conferenciaron, y Verdugo les persuadió de la
conveniencia de avistarse con el señor Serrano del Castillo, dándoles
seguridades de que no serian molestados. Pasaron, pues, a Villareal y al
anochecer del mismo día presentáronse al general, quien logró que aquellos ofreciesen influir cerca de su
jefe para que al siguiente día se le presentase. Fue el Sr. Verdugo el día 28 a
los expresados montes a esperar al cabecilla Calle, y dejando éste sus fuerzas
en Aramayona, pasó acompañado de cuatro de sus oficiales a Villareal.En
la entrevista que tuvieron el general y el cabecilla, parece ser que fue
acordada la presentación y la entrega de armas de toda la partida, aplazándola
para el día 30, por tener que salir inmediatamente la división Serrano para
Salvatierra y ser necesario este tiempo a Calle para convencer a toda su gente
de la conveniencia de presentarse. Cuando Calle y sus acompañantes regresaban
tranquilos a Aramayona, aI llegar a sus alturas se halló con la novedad de que
el batallón de Arapiles, que acababa de llegar por aquella parte, ignorando su
jefe las negociaciones, había atacado a la partida. Avistóse entonces Calle con
el jefe de aquel batallón, y le enteró de lo que pasaba, y la entrega de las
armas se llevo a cabo, si bien no fue posible la de todas las de la partida,
porque cerca de la mitad de su gente se dispersó cuando se vio de improviso
atacada, yendo a reforzar otras partidas que todavía existen en el país”
Datu batzuen arabera Calle buruzagiaren tropa
500 gizonek osatzen zuten eta errenditzeko orduan 230 fusil eta oso munizio
gutxi entregatu zituzten Aramaion.
Azkenik, demadan “La Regeneración”
Madrileko egunkari filokarlistak 1872ko ekainaren 6an Gasteizko korrespontsalak
zioena: ”Vitoria 2 de
junio. Yo sé bien lo que pasa, pero me parece que liberales y carlistas han
perdido el juicio: veo a los primeros furiosos y desesperados, porque se creen
supeditados a los segundos, y porque extrañan que un ejército numeroso haya
tratado sin combatir. En Bilbao, Tolosa y San Sebastián, gran disgusto: en Vitoria han estado a punto de hacer
dimisión el ayuntamiento. Los carlistas por su parte no están menos
encolerizados. Cuando se supo la entrada de Calle, en cuya partida había muchos
vitorianos, salió un pelotón de mujeres que gritaban desaforadamente en Aramayona
contra Calle y le hubieran ahogado si le encuentran. Con esto los mozos se fueron a otras facciones, y hoy estaban
más abajo de Gorbea”
Aramaion, beraz,
inguratuta sentitzen ziren, eta arrisku bizian, alde batetik eta bestetik
heltzen baitzitzaizkien mehatxu eta erasoak.
Egoera kritiko haren inguruan herriko ekonomia zen dardara gehien
nabarmentzen zituena. Ekainaren 12an, alkateak parte eman zuen ez ohiko udal
bilkuran:
“El considerable número de suministros que se
habían aprontado para las tropas, así del Gobierno como de los carlistas que
habían llegado a este Valle, exigiendo adelantos a los habitantes en las
especies de carne y granos, además del vino, inevitables, como exigidas
imperativamente por las fuerzas armadas…”
 |
Errazioak kargatzen
|
Egoera zailari
aurre egiteko Udalak onartu zuen 20.000 inguru errealetako diru ezarketa bat
jartzea herritarren artean. Banatzearen metodoa batzorde bati egokitu zitzaion.
Eta ekainaren 16ko bilerara eraman zuten formula. Berrikuntza bezala formulan
herriko apaizak sartu ziren, eta, behintzat, garaikoak izendatzearren, hona
hemen 1872ko une kritiko haietan herriko elizen kargu zeuden abadeen
izen-abizenak eta bakoitzari ipini zitzaion kuota. Berrehun errealekin:
Uribarriko Santiago Arejola, Azkoagako Migel Lasaga, Baraxuengo Frantzisko
Bengoa, eta Ibarrako Angel Ormaetxea apaiz laguntzailea; ehun eta berrogeita
hamar errealekin: Untzellako Frantzisko Garaizabal, eta Nikolas Lasaga; ehun
errealekin: Ibarrako Bernabe Kortazar; laurogeiekin, Arexolako Andres
Iturzaeta, Etxaguengo Frantzisko Alboitiz, Gantzagako Benigno Garai eta Oletako
Esteban Iturzaeta; hirurogeiekin Ibarrako Pablo Kintana. Hamabi apaiz horien
artean 1.580 erreal ordainduko zituzten. Horrek ez du esan nahi apaiz gehiago
ez zenik. Eta apaiz guztiak karlisten zaleak zirela esatea ez da arrisku
larregiko baieztapena.
Arabako
gobernadore militarraren aginduari jarraiki, dena den, Aramaioko Udalak 1872ko
ekainaren 29an parte eman zion herriko inguruetatik ari ziren partida karlisten
berri. Eta bi egun geroago karlisten tropetara aldatu ziren aramaioarren izen
abizenak pasatu zizkien Arabako agintari militarrei. Asko bide ziren, 31
orrialde bete baitzituzten datuekin.
Ekainaren 30ean
ez ohiko bilera egin zuen Udalak herriko batzarreko kideekin, eta alkateak
informatu zuen herriko Bruno Sebastian Etxebarriarengandik mailegu bat lortu
zuela, urteko %5ean. Eta udaletxera
bildutakoek onartu zuten:
“Que para dar frente a las obligaciones
contraídas exigiendo a los particulares suministros en diferentes especies por
las exacciones que hacen las fuerzas armadas que llegan a este valle, que no se
ha podido evitar, se acordó por unanimidad recibir el indicado préstamo por la
suma de diez mil reales, o sean dos mil quinientas pesetas, al precio anual de
cinco por ciento, bajo la responsabilidad del común del Valle, con la cláusula
de que, así como el Ayuntamiento tendrá facultad de devolver el préstamo aunque
no lo pida el prestamista, cuando tenga por más conveniente, igualmente éste
tendrá derecho, según su voluntad, de exigir cuando quiera el insinuado
préstamo”
Nahi izan baina
ezineko abagunean zeuden aramaioarrak. Jakin bazekiten tiroak alde guztietatik
zetozela eta euren ondasun apurrak arrisku bizian zeudela. Irabaziak atera
zitzaketenak, berriz, betikoak ziren, dirudunak. Istilu armatuaren bidez
aberatsagoak egin zitezkeenak. Datu huts bezala, 1872an zergarik gehien
ordaintzen zuten aramaioarrak honakoak ziren: Antonio Sebastian Etxebarria,
Frantzisko Agirrezezeaga, Martin
Agiriano, Domingo Ibabe, Anbrosio Zabala eta Jose Leon Ormaetxea.
Prentsako
albisteak ematen ziren penintsula osoan. Baina nekez irudika dezaket, herrian
eta inguruetan gertatzen ari zenaren gaineko berriak Aramaiora heltzen zirenik.
Gainera, sortzen ziren albisteetatik, zeintzuekin geratu? Nork erabilitako
prismaren araberakoak izaten ziren eta.
“El Imparcial”ek 1872ko ekainaren 16ko edizioan
zioen: “En Mondragon entraron ayer 80
carlistas procedentes de la partida Asia, que está en Aramayona, y recogieron
1.834 reales de la recaudación provincial”
“El Euskara”n, berriz,
ekainaren 19an irakurtzen zen: “La
pasión política oscurece la razón hasta el extremo de no poder distinguir la verdad
del error. Soy de los que creen que antes de llegar al convenio de
Amorebieta (5)
se hubiera deshecho el grueso de
la facción vizcaína si en lugar de pensar en convenios se hubiera cerrado el paso de las montañas de Vizcaya á Guipúzcoa por Aramayona y
Mondragón, pues ya entonces la gente joven,
forzosa en gran parte y mal provista de municiones, hubiera
tirado los fusiles en el primer encuentro
serio, que habría sido inevitable después del de Mañaria
si una brigada hubiera guardado aquel paso importante. Así opinan los que
hicieron la guerra civil (6)
y conocen el terreno”