urria 28, 2020

EGAÑA, BARROETA ETA LERSUNDI SENATARIAK ARRASATEKO HERRIARI

Euskal foruen defentsa zenbait aldiz tratatu zen Arrasateko udaletxean XIX. mendean zehar, batez ere karlistaden eraginez Madriletik erasotuta izaten zirenean.  Gaurkoan, Madrileko Senatuan 1864an zenbait euskal ordezkarik foruen defentsan burututako ekimenaren harira udal batzorde arrasatearrak uztailaren 16an bidalitako zorion agurrari erantzunez, udaletxera heldutako erantzunak aldatu nahi ditut.

Urte hartako abuztuaren 2an, eta Vicente Oquendo, jurisprudentzian lizentziatu eta herriko alkatearen lehendakaritzapean, Agustin Resusta, Agustin Madariaga, Tomas Isasmendi, Victor Madinabeitia eta Jose Mendiola zinegotziak bildu ziren. Beste gai batzuen artean, ondoko hau aztertu zuten:

“Acto continuo yo el secretario di lectura de las comunicaciones que los Excmos. SS. D. Pedro de Egaña, D. Joaquín de Barrueta Aldamar y D. Francisco Lersundi, senadores del Reyno han dirigido al Ayuntamiento, contestando a la felicitación dirigida por él a dichos señores con motivo de la brillante defensa que hicieron de los Fueros Vascongados en el alto cuerpo colegislador, los días 15, 16, 17, 18, 19 y 20 de junio del presente año.

El Ayuntamiento, apreciando en su justo valor la importancia de estos documentos y el mérito personal de sus autores como amantes y leales defensores de las venerandas leyes de este ilustre Solar, queriendo darles un verdadero testimonio de su eterno agradecimiento a tan excelsos patricios, adopta por acuerdo que se copien íntegramente en este acta los tres documentos a que se hace referencia”

Pedro Egaña
Eta bilkura hartako aktara hiru senatarien eskutitzak aldatu ziren. Lehenik, Egaña gasteiztarrarena izan zen. Lehen ere ekarri dugu zutabe honetara Egaña, beti arrazoi politikoak tarteko.Pedro Egaña senatariak euskal foruen egundoko defensa egin zuen egun haietan Madrilen eta “nazionalitate” hitza erabili zuen orduko eztabaidetan. Lehen aldiz zen hitz hori erabiltzen zela. Besteak beste, euskal foru erregimena “inoiz ikusitako gizarte erakunderik bikainena zela“ aitortu zuen Egañak.

“Vds. me favorecen demasiado. Yo no he hecho más que cumplir con deber irresistible de conciencia y responder a un sentimiento del corazón. Abrí mis ojos a la luz, aprendiendo a amar las venerandas leyes de ese ilustre Solar, y pienso morir, Dios mediante, en su culto, cuya tradición recibí de mis mayores, cuya excelencia y mérito me han conformado después la observación y el estudio, y cuyos resultados de orden, de libertad, de amor al trabajo, de dignidad individual, de valor modesto y de virtud antigua reconoce hoy el mundo entero, admirador entusiasta de ese raro y magnífico conjunto de instituciones y costumbres que no tienen igual en la vida de ningún pueblo. ¡El Sol de los Fueros ilumine nuestra última hora, y conserve en esas morigeradas y Nobles montañas el santo calor patrio que solo puede salvarlas del espíritu nivelador y frío escepticismo de la época! Dios guarde a S.I. muchos años. Madrid 19 de julio de 1864. Pedro de Egaña al Ayuntamiento de la M.N. y M.L Villa de Mondragón”

Joaquin Barroeta-Aldamar
Bigarren eskutitza Barroeta Aldamar getariarrarena da. Barroetak ere defensa sutsua burutu zuen Senatuan. Hori dela eta, Gipuzkoako Diputatu Nagusia izendatu zuten 1864 urte berean.

Muy lisonjera es para mí la gratitud que V.S me demuestran en su oficio de 16 del corriente, por la defensa que hice en el senado de las venerandas instituciones forales de las tres provincias vascas, vínculos probados de su felicidad durante pasados siglos como lo son al presente. Estimo mucho tan espontánea como expresiva manifestación, que compensa todos mis desvelos. Sólo puedo corresponder a ella, asegurando a V.S y a su noble vecindario que quedo profundamente reconocido y me serán gratificantes para seguir en su obsequio y servicio. Dios guarde a V.S muchos años. Tolosa, 19 julio 1864. Joaquín de Barroeta Aldamar. Al Ayuntamiento de la N. y L. Villa de Mondragón”

Francisco Lersundi
Azkenik, Francisco Lersundiren eskuizkribua aldatu zen akten liburura. Beste behin ere ekarri nuen txoko honetara Lersundi galiziar euskalduna. Militarra zen eta 1853an espainiar ministroen kontseiluburu izendatu zuten. Gerrako ministroa ere izan zen lau aldiz. Eta 1867an Gipuzkoako Diputatu nagusia hautatu zuten

“Señor alcalde de Mondragón. Muy señor mío: Siempre fui idólatra de los Fueros, buenos usos y costumbres del pueblo vascongado, pero desde que he visto el aprecio que sus habitantes hacen de mis débiles esfuerzos dedicados hasta aquí a su justa defensa, mi obligación crece, irá más allá, y todo lo que un hombre de honor y ánimo levantado puede ofrecer y cumplir en pro de una causa Noble Grande y Santa, todo eso lo haré yo con gusto por las libertades y franquicias de esta parte importantísima de la monarquía española. Mi gratitud, Señor Alcalde, responde sincera y cariñosamente a la gratitud para conmigo de ese Ayuntamiento y pueblo; y al amor y entusiasmo de sus habitantes por unas instituciones seculares que hacen su felicidad, responderá en toda ocasión su paisano, Q.B.S.M. Francisco de Lersundi. Deva 25 de julio de 1864”

Gehiago Egaña, Lersundi, Barroeta-Aldamarri buruz


urria 23, 2020

ARRIOLAKO NESKAK, BECERRO DE BENGOAK MARRAZTUTA

Bengoa-txiki baserria

Ricardo Becerro de Bengoaren arlo artistiko txukuna marrazkilariari dagokiona da. Hamaika adibide eder utzi zizkigun, batzuetan bere idazkiekin batera argitaratuak eta sarritan lan solte bezala heldu zaizkigunak.

Aramaiora maiz agertu zen Ricardo, Frantziska Kaietana Bengoa Ruiz de Azua bere amaren Arriolako baserrira. Egonaldi haietako batean, 1889ko abuztuan, gustua eman zion arkatzari eta zenbait lekukotasun eder utzi zizkigun, gaurko argazki honetan ikus dezakegun bezala. Argazkia,  Camino Urdiainen “Ricardo Becerro de Bengoa (1845-1902) Documentos biográficos” liburu ederretik atera dut. Publikapen horretan badira beste bi marrazki Aramaion bidai hartan burutuak, baina gaurkoa iruditu zait politena.

Becerro de Bengoak gainera Arriolako sei neskaren izenak ematen dizkigu,bakoitzari dagokion marrazkiaren gainean, eta bere esku trebeari esker nesken janzkeraren ideia zehatza ahalbidetzen digu aramaioar jatorriko intelektualak.

Honakoa idatzi zuen Becerro de Bengoak marrazkian: Las chicas de Arriola (A la vuelta del Rosario 19 agosto) Josefa Ortueta, Rosa Silauren, Antonia Arana, Lorenza Silauren, Josefa Ortueta, Bonifacia Leturiaga.

Bi Josefa Ortueta azaltzen dira, eta horrela da Arexolara bi Josefa Ortueta - Ibarrakoak biak- ezkondu baitziren, Juan Irasuegi eta Santiago Elejalderekin. Bi Silaurren ere agertzen zaizkigu, Rosa eta Lorenza, kaletarrak, euren arteko ahaidetasunik gabe. Lorenza Arexolara ezkondu zen, Paskual Martin Mugerzarekin. Ibarrakoa ere zen Antonia Arana.

Eta, azkenik, Bonifazia Leturiaga: atxondotarra genuen eta Arrazolan ezkondu zen 1891an Bizente Urzelay Aldekoetxea "Montero" aramaioarrarekin. Bikoteak Aramaion kokatu zuen bere etxea eta ondorengoen artean, besteak beste, Katalina "Kattalin" alaba eta Julian "Montero" semea izan zituzten;  Kattalin, salaberri sagaren ama izango zen urteetara.

Becerro de Bengoak neska haiek marraztu zituen eguna, 1889ko abuztuaren 19, astelehena zen. Dotore joan ziren, halafede, arratsaldeko elizkizunera. Ziur nago, beste batzuetan gertatu zaidan bezala, irakurleren baten berri izango dut marrazkia ikusi ondoren, bertan bere amandre edo birramandrea ezagutu duela adieraziz. Ia, bada.

BECERRO DE BENGOARI BURUZKO GEHIAGO

https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html

http://txemax3.blogspot.com.es/2013/02/aramaio-becerro-de-bengoaren.html

https://txemax3.blogspot.com/2013/03/aramaio-becerro-de-bengoaren.html

https://txemax3.blogspot.com/2015/03/aramaioko-telegrafo-karlista-1874an.html

https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html

https://txemax3.blogspot.com/2011/05/ricardo-becerro-bengoa-aramaion-1900an.html

https://txemax3.blogspot.com/2013/09/frantzisko-bengoa-abertzale-aramaioarra.html

https://txemax3.blogspot.com/2012/07/becerro-de-bengoa-aramaioz-maitemindua.html

https://txemax3.blogspot.com/2012/06/garibay-historia-egilearen-etxea.html

urria 21, 2020

ARRASATEKO INDUSTRIA, XVIIIan


Arrasate. XVIIIko grabatua

Aurreko batean eta Migel Madinabeitia historialariaren eskutik  ikusten genuen  1895ean heldu zela argindarra Arrasatera. Gaurkoan, berriz, Madinabeitiak berak jauzi bat egiten du denboran eta 1782ra arte garamatza.  Lerro fotografiko batzuetan, ideia bat ematen digu garai hartako Arrasateko industriari dagokionez. El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratu zuen, 1895eko urtarrilaren 27an Arrasatetik bidalitako kronika: 

“En mi anterior carta, del 18 del corriente dedicada a la instalación de luz eléctrica y fuerza motriz trasmitida de Oñate y que mueve la maquinaria de la fábrica de los Sres. Bergarajáuregui, Resusta y Cª de este pueblo, se prescindió de un detalle cuya omisión nunca habría sido menos justificada que en la actualidad, en que la industria nacional está atravesando un período no del todo halagüeño.
Por consiguiente, nada me es tan grato como el reparar dicha omisión, diciendo que las turbinas y la tubería de la segunda fábrica de Oñate que forman parte integrante de la mencionada instalación son obra construida en “La Maquinista Guipuzcoana” fábrica instalada en Beasain. Ya que tengo la pluma en la mano, voy a expresar el gusto con que leo los interesantes artículos que el señor marqués de Seoane viene publicando en la revista Euskal Erria sobre la industria y comercio de Guipúzcoa en el pasado siglo” 

Ramón Seoane Ferrer izan zen Seoaneko bigarren markesa eta "Algunas noticias sobre la Industria y el Comercio de Guipúzcoa en el siglo pasado" tituluarekin lan zabal bat eman zuen ezagutzera, Euskal-Erria aldizkarian, 1894ko bigarren seihilean eta 1895eko lehenean. Arrasateri buruz irakurtzen diogu: 

“En Eibar y Mondragón se fabricaban armas de todas clases, y así mismo se hacían considerables cantidades de  azadas, hachas y zapas, cuyos objetos se exportaban en grandes partidas para las Américas.

El acero se trabajaba en Mondragón el pasado siglo con extrema perfección siendo de aquel punto el que se empleaba en la fábrica de Toledo para la elaboración de sus famosas armas. Así mismo se elaboraban en dicha villa botones de acero, de clase superior, los cuales, por su buena ejecución, podían competir con los ingleses. El descubrimiento de este ramo de industria se debió al ingenio de Ignacio de Zabalo, el cual á fuerza de perseverante trabajo consiguió hallar el secreto de la fusión de aquel metal. La Sociedad Bascongada de Amigos del País en 1777, hizo una representación á la Real Junta de Comercio sobre este descubrimiento, habiendo conseguido para el inventor un privilegio privativo por ocho años”

Ignacio Zabalo bergararrak altzairua lantzeko metodoak hobetu zituen eta hobekuntza nabariak abiarazi ziren burdinoletan -hauspo mota berriak. Baina itzul gaitezen Madinabeitiarengana, eta ikus dezagun zer
jarraitzen zuen idazten El Noticiario Bilbaínon, 1895eko urtarrilaren 28an:  

“Que Mondragón ha sido la cuna del acero en los pasados tiempos está universalmente reconocido, y de ello nada hay que decir; pero como ningún escrito, que yo sepa, ha dicho que aquí se construían armas, a excepción del señor marqués, no podré menos de recordar su nombre en lo sucesivo con respeto y particular estimación. Por algo existían en Mondragón el año 1782: 

Tres hornos de cementar aceros; dos ferrerías de fierro; fábrica de toda clase de limas y barrenos; cuatro oficinas para cañones y fusiles para S.M; tres oficinas para llaves y dos oficinas para cajas de fusil. Y eso que para aquella época se había cerrado los martinetes y ferrerías siguientes:
La de Ascasibar, en el barrio Veneras, propia de D. Martín Barrutia; la de Arrizapata (Barrenacha) de la casa de Uribarri; la de Zavala, frente convento de San Agustín, hoy fábrica de harinas del señor Samperio; la de Ibarreta, de la casa Báñez; la de Asporosa (Munar) de la casa de Zaráa; la de Legarra, de la casa de Avendaño; la de Zaldivar, de D. Melchor de Celáa, rehabilitada después y hoy fábrica de cerrajería; la de Guesalibar, en Santa Agueda, del marqués de Santa Cruz de Rivadulla, apellidado Mondragón (1). En aquel tiempo quedaron en pié la de Cataide, la del mismo Zaldivar y la de Arrasate, transformadas hoy en diferentes industrias”

Bitez aurreko apunteak Arrasateko industriaren historia egiteko.



Argazkiak: JMVM

urria 14, 2020

1900 URTEA ARAMAIOKO UDAL AKTETAN



Iturroste

XIX. mendearen amaierako urtea genuen, eta Aramaioko alkatea Frantzisko Leanizbarrutia zen. Zinegotziak, berriz, Timoteo Jauregi, Pablo Lasaga, Frantzisko Madina, Frantzisko Bengoa eta Leon Madina. Urteak denetariko udal apunte ugari izan zituen, eta horietatik hiru ekarri nahi izan ditut gaur, herri txikitxo haren gizarte argazki bat eduki dezagun.

1900eko apirilaren 21ean hartutako erabakien artean ondoko biak daude: 

Rogativa de San Gregorio. Se acuerda comunicar al Sr. Cura párroco de Ibarra de este valle, como presidente del cabildo, para que manifieste a la brevedad posible si el cabildo se conforma o no en celebrar las rogativas de San Gregorio, a cuyo fin figuran en el presupuesto veinte y siete pesetas, a razón de tres pesetas por cada una de las nueve misas, para que en caso afirmativo se disponga el día que han de tener lugar aquéllas" 

San Gregorio izan dute euskal eliztarrek nekazaritzarako adbokazioko santuetako bat, eta Aramaion urtero egin ohi zien errogatibak, santuko egunaren inguruan. Herriko eliz kabildoak markatzen zuen eguna eta udal agintarien presentziarekin burutzen ziren zeremoniak. 

"Ermita de Santa Cruz. Se dio lectura a unas cuentas de ciento diez y seis pesetas y cincuenta céntimos presentadas por D. Vicente Muñoa, carpintero de este valle, importe del presupuesto del coste de las obras que se proyectó hacer en la Ermita de Santa Cruz de la Peña de Echagüen. El Ayuntamiento acuerda por unanimidad que dichas cuentas y obra quede sin efecto por cuanto el importe de las 116´50 pesetas es mucha suma y que se hagan las obras necesarias en dicha ermita en la forma que hoy se encuentran, es decir sin variar de tejado, con la condición de que dichas obras no pasarán de sesenta o setenta pesetas” 

Bixente Muñoa harotzak deliberamendu berriari heldu zion eta berak egin zituen Santikrutzeko obrak, ondoko kontu kitapenetik ondorioztatzen denez. Guztira ordaindu zena, dena den, aurrez Udalak erabakitakoa baino kopuru handiagokoa izan zen. 1900eko ekainaren 17ko deliberamenduaren arabera, Muñoari ordaindu zitzaion: 

“Por dos carros de teja y dos docenas de tejas maestras, 25 peseta; por cuatro cabrios y dos zapatas, 8 pesetas; por un saco de yeso y otro de hidráulica, 4´75 pesetas; por diez cestas de cal, 2´50 pesetas; por medio paquete de puntas, 1´25; por portes, 12 pesetas; por carpintero y peón, sus jornales, 31 pesetas. Total 84´50 pesetas” 

Bada beste udal apunte bat ere, Aramaioko ibarraren merkatal mugimenduaren gaineko zehaztasun batzuk eskaintzen dituena eta interesgarria iruditzen zait hona aldatzea, duela mende luzeko fotografia eduki dezagun. Begira: 

“Se dió cuenta de una comunicación del Sr. Director del Ferrocarril en construcción de Bilbao a Villa Real de Alava, de fecha 7 de junio último, en la que expresa que interesando a este ferrocarril saber todo lo más aproximado que se pueda la importación y exportación de toda clase de productos, bien sea ganado o todo lo que pueda producir movimiento a esta línea,se le envíe a la mayor brevedad posible un estado detallado en la forma que se crea conveniente. 

Se acuerda por unanimidad suministrar el siguiente estado: ganado vacuno, 400 reses, entre exportación e importación; cerdos, 100, idem; castañas, 1500 (1) fanegas de exportación; alubias, 500 fanegas; carbón, 600 cargas; leña y materiales, 400 carros; vinos, 5000 cántaras, de importación. 

Y por último, para proveer de toda clase de géneros de consumos y otras mercancías al valle hoy anda a Vitoria un carro semanalmente”

(1) Anega= 55 kilo inguru

Argazkia: JMVM

urria 07, 2020

TRANBIA ELEKTRIKOA ARRASATEN




Ehun eta hogei urte baino gehiagoko jauzia egiten dugu gaur,gizarte garapena ahalik eta aurrerakoiena izan guran garai hartako ikuspegi industrial eta sozialak  nondik jotzen zuen ikusteko. Ez dakit ote zekiten aitzindari haiek zein nolako garrantzia izango zuen etorkizunean garraio sistemaren elektrifikazioak, baina badirudi euren apustua bide horretatik zihoala.

Ikus dezagun zer zioen “Gaceta de la Banca y de la Industria Eléctrica” zeritzanak, 1899ko urtarrilaren 14an: 

“Se proyecta en las Vascongadas un tranvía eléctrico que una á las tres provincias, dividiéndose en tres líneas: una de Mondragón-Vitoria, recorrido 31 kilómetros; otra de Mondragón-Bilbao, recorrido 50 kilómetros; y la última de Mondragón-Zarauz, recorrido 71 kilómetros.

Es la zona interesada en este vasto proyecto muy rica é importante, pues abarca pueblos de la importancia de Durango, Elorrio, Mondragón, Arechavaleta, Escoriaza, Salinas, en la línea de Bilbao-Vitoria; Oñate,Legazpia, Zumárraga, Villarreal, Azcoitia, Azpeitia, Cestona, en la de Mondragón-Zarauz, y se comprenderá fácilmente la importancia del citado proyecto, que vendría á sacar de su actual aislamiento á pueblos importante,  hoy apartados de las modernas vías de comunicación” 

Horren harira esan daiteke, Durango-Zumarraga tren linearen adar bat Arrasateraino irekitzea planteatu zela 1905ean. Arrasaten Vasco Navarrorekin bat egin zezakeen. Badirudi 1940 inguruan obra horri ekiteko proiektua enkargatu zitzaiola Luis del Rio Soler injineruari. Baina… (1)

Urte mordoa emango zen berriz ere tranbia elektriko baten gainean hitz egin arte. XX. mendearen amaieran izan zen Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Bergara eta Aretxabaleta lotuko zituen trenak askoren ilusioa piztu zuela, garraio bitarteko eroso eta praktikoago baten esperantzan, 2005ean.

Trenbidearen diseinuak tunel batzuk behar zituen baina gehiena, hamasei kilometro inguru, zeru zabalera zihoan. Kalkuluen arabera 34 minutuko bidaia izango zen Bergara-Aretxabaleta tartekoa, hemeretzi geldiune eginda. Trenbidearen zabalera metro batekoa zen eta bide bikoitzekoa zen trazatua. Geroagoko fase berriek Aretxabaleta-Eskoriatza eta San Prudentzio-Oñati trazatuak iragartzen zituzten. 

Eusko Jaurlaritzak proiektua publiko egin zuen 2005ean. Baina hurrengo exekutiboa, PSEren eskuetan, ez bide zen aldekoa azaldu eta tranbiaren egitasmoa kajoi batera pasatu zen 2009an. Hori bai, aldi berean Lakuako arduradunek zioten balizko beste bitarteko bati irekitzen ziotela aukera. Bataiatu ere egin zuten: Bus Rapid Transit, hau da autobusetarako errail aproposa. Urteen joanak erakutsi du Bus Rapid Transit hura ez baizik Sic Transit Gloria Mundi argigarria bete dela, hots - itzulpen librean- politikoen promesak ezerezean geratzen direla gehienetan.


(1) https://es.wikipedia.org/wiki/Ferrocarriles_Vascongados


Argazkiak:  http://historiastren.blogspot.com.es/2014/12/el-tranvia-de-bilbao-durango-y-arratia_4.html



iraila 30, 2020

MUNDUKO HARRIBITXIRIK OSPETSUENA ARRASATEN


Entzun al duzu inoiz “La Peregrina” harribitxiaz ezer? Horrela esanda, ezta?... Baina jartzen badut, XVI. mendez geroztik erregina eta emakume ezagun batzuek euren lepoan luzitu dutela? Orain beharbada zertxobait gehiago gogoratuko duzu. Eta gehitzen badut 2011an Elizabeth Taylor jabea hil ondoren 9 milioi euro ordaindu zirela harribitxi hura erostearren? Orain, ziur nago baietz, ezaguna egiten zaizula. Baina, nork daki harribitxi horren eta Arrasate (Mondragón)en artean badela erlazioa? Horixe azalduko dut hurrengo lerroetan. 

“La Peregrina” bataiatu zuten, XVI. mendearen lehen urteetan Margaritako uhartean aurkitutako harribitxia. Ameriketatik Espainiako Felipe II.ren eskuetara heldu zen eta horrek Maria Tudor erreginari oparitu zion. Horren heriotzan berriro Espainiako erregearen andreari itzultzen zaio harribitxia eta 1808an Jose Bonaparte Espainiako errege izendatzen denean bere begiak “La Peregrina”n jartzen ditu eta bost urte geroago Espainia utzi behar izan zuenean berarekin eraman zuen, goi balioko beste hainbat ondasunekin batera. Handik gutxira bonapartetarrek Ingalaterrako Hamilton sendiari saldu zioten. Horrek enkantean jarri zuen harribitxia eta Richard Burton aktoreak erosi zuen 37.000 dolar amerikarretan, Elizabeth Taylor bere emaztearentzat. 2011an Taylor aktoresa hiltzean erosle anonimo batek 9 milioi eurotan erosi zuen “La Peregrina”

Orain goazen Arrasate (Mondragón) eta “La Peregrina”ren arteko erlazioarekin. Egia esan behar badut, fikziozko harremana da, 1855ean Pariseko “La Sylphide” aldizkarian Augustin Challamelek argitaratutako istorioa baitugu. Chalamell (Paris, 1818-1894) historialaria zen, eta, itxura denez, fikzioa ere atsegin zuen, “La Peregrina”ren inguruan ipuin labur bat idatzi baitzuen urte hartan, "La pérégrine" tituluarekin, harribitxia bera bezain bitxiak ditugun osagai batzuekin apainduta. Behean datoz “La Sylphide” aldizkariaren erreprodukzioak, frantsesaz, baina ahaleginduko naiz istorioaren laburpentxo bat egiten.

Challamelek, jauzi historiko batez, atzeratu egiten du gertaeraren data, eta Frantziako Luis XIV. erregearen agintaldian kokatzen du, konkretuki 1706an. Areago, kontakizunaren amaieran Eguzki
Ingalaterrako Maria Tudor, "La Peregrina"rekin
Erregea – le Grand roi- bera agertzen da. Challamelli erosoago egingo zitzaion, nonbait, istorioa mende bat atzeratzea, finean bonapartetarren lapurreta baten deskribapen erreala ari baitzen egiten, hori bai frantziar ikuspuntutik idatzia, lapurrak eurak izatezko sentimendu bat ere gabe.
 

Istorioaren haria Madrilen hasten da, Felipe V. erregearekin – Luis XIVren biloba- Borboien soka luzearen lehen kidea. Hark ematen du “La Peregrina” Espainiatik ateratzeko agindua. Hau bai kasualitatea!... lehen borboiarekin ekin zitzaion espolioari… gaur egunera arte heltzen dena. Eta Challamelek Felipe V.ren emazteak Luis XIV frantziarrari bidalitako eskutitz baten berri ematen du: 

“Arrazoi osoa zuen Espainiako erreginak; garesti ordaintzen zuen iraganeko handitasuna. Agur dantzei Madrileko jauregian; amaitu ziren Retiroko ibilaldiak; ahaztu betiko plazerak, harrotasuna, nagusitasuna. Erreginak bere bitxitegia salbatu behar du eta horretarako Luis XIV.k bidalitako pertsona baten bitartez egingo du. Horrek ipiniko ditu salbu errege-erreginaren ondasunak Versaillesen” 

Harribitxien arten “La Peregrina” zegoen,  "sekulan ikusitakorik ederrena" Baina Madriletik Pariseraino iristeko Euskal Herritik igaro behar zuen pertsona Vaset izeneko errege-mandatariak, eta euskaldunen artean lapur asko zirela idazten du Challamelek, lapurtzen ari zirenak frantziarrak zirela ahaztuz, nonbait. Eta Vasetek zaintzako soldadu asko eraman zituen berarekin, lapurrei aurre egin ahal izateko. Gasteizera iritsi ziren. Hurrengo geldialdia Arrasaten zegoen. Bidean, ordea, lapurrak ei ziren nagusi eta kontuz ibili behar zuten gabatxoek.

Gasteizen ostatu batean lojatu ziren eta Vaset bere logelan zegoela neska baten kantua aditu zuen, “Ni naiz Peregrina” esaten zuena. Harrituta, kalera atera eta neskarekin hasi zen hizketan. Orduan jakin zuen Vasetek  espainieraz peregrina pertsona arrotzari esaten zitzaiola eta neskaren benetako izena Madeleine Ferlanges zela, Tarbes inguruko herri batean jaioa. Neskari gaitzizenez Peregrina esaten zioten Gasteizen. Ostatu hartan ari zen lanean… eta Arrasateko lapur bat – Marcosta izenekoa- zegoen maitemindua neska hartaz. Gau hartan bertan Marcosta ostatuan azaldu zen, Madeleineri adieraziz: 

“Nire bizitzaren izarra: ia-ia arratsaldero dantza biziak eta ederrak diren eta ni bizi naizen Arrasateraino joan ahal zaitezen, oraintxe emango dizut nire benetako maitasunaren testigantza: euskal mendietan aske ibili ahal izateko igarobidea. Nire lagunek aske utziko zaituzte paper hau irakurtzean: “Utzi Peregrina libre. Baditut nire arrazoiak” 
 
Elizabeth Taylor "La Peregrinarekin"
Gertatu zen Vaset hurrengo goizean Arrasaterantz abiatu zela baina Gipuzkoa aldera heldu zenean Marcostaren eskuetan jausi zen, eta zeraman guztia ostu zioten. Preso geratu zen. Madeleine Ferlanges “Peregrina”k – Vasetez supituki maitemindua, nonbait- haren atzetik jo zuen eta bera ere Marcostak atzeman zuen. Challamelek idatzi zuen: 

“Gaizkileak esan zion Espainiako erregina baino aberatsagoa egingo zuela Arrasaten. Eta denen aurrean adierazi zuen neska hura bere emaztegaia zela eta ahalik eta lasterren ezkonduko zirela Arrasateko parrokian. Peregrinak ez zuen ezer erantzun eta bazirudien ados zegoela Marcostaren adierazpenarekin” 

Baina Peregrina eta Vaset elkarrekin egon ahal izan ziren unetxo batez eta neskak esan zion berak asmatuko zuela zerbait biak handik alde egiteko. Eta horrela gertatu zen. Lehenik, Mascorta arrasatearra konbentzitu zuen Vaset libre uzteko; ez bakarrik hori baizik eta gaizkileak 50 ogerleko eman zizkion frantziarrari bidaiako gastuetarako. Eta gero, Peregrinak bere maitalea hitz lausengarriekin erakarriz, elkar bizitzari ekin behar ziotenez gero frantziarrei kendutako harri bitxiak jantzi nahi zituela esan zion. Baietza eman zion Mascortak eta lepoan, besteak beste,  “La Peregrina” izenekoarekin ageri zen Madeleine bere senargaiaren aurrera, arrasatearra neskaren edertasunak itsutua geratuz. 

Halako batean Mascortak alde egin behar izan zuen euren ezkutalekutik eta Madeleine aprobetxatu zuen, gaizkile haietako baten laguntzarekin, berak ere hanka egiteko, eta Arrasate eta Oñatitik zehar Tolosaraino ailegatu zen. Bertan zegoen Vaset frantziarra “La Peregrina” zeraman Madeleineri itxoiten. Eta biak Frantziako muga igaro eta Pariseraino joan ziren. Challamalek honela amaitzen du ipuina: 

“Neskak Pirinioak utzi zituen atzean, “La Peregrina” zeraman Luis XIV.aren bidaliaren laguntasunean, eta Versailleseraino heldu ziren. Bertan Errege Handiak, abenturaren deskribapenarekin mutu, dote eder bat eman zion neskari, horrek Vasetekin konpartitu zuena” 

Polita, ipuin bezala. Errealitatean modu gordinagoan ostu zuten frantziarrek “La Peregrina” 1813ko ihesaldi basati bezain eroan. Agian, Arrasatetik igaro zen, baina horrezaz ez du historiak ezer esaten. Edozelan ere, benetako lapurretak beste ipuin baterako gaia emango luke.

Argazkiak: Wikipedia