“Ya tenemos en el Club local al campeón del distrito de Vergara. El triunfo conseguido el domingo sobre los eibarreses le da derecho a ocupar ese primer puesto de la clasificación, con todos los honores.
Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da HOTS BEGI DANBOLINAK. Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala, "emaytera dator, milla barrion". Hala bedi.
otsaila 19, 2025
MONDRAGON FUTBOL CLUB. 1935. TXAPELDUN
“Ya tenemos en el Club local al campeón del distrito de Vergara. El triunfo conseguido el domingo sobre los eibarreses le da derecho a ocupar ese primer puesto de la clasificación, con todos los honores.
otsaila 12, 2025
TXALEKOREN ASTOA
Duela mende luze bateko istoriotxo bat dakart gaur txoko honetara, udal langile batekin jazoa, edo, hobe esanda, bere astoarekin. “Bizi izan juat” liburuan idatzi nuen, Jesus Trincado arrasatearraren ahoan ipiniz, 1910-15 inguruko oroitzapenak zirela eta:
“Angel Txaleko Madinabeitia kale garbitzailearen turutak atera nau nire pentsamenduetatik. Kurtze Txiki, Oxina, San Josepe edota Bedoñatik bertatik ere entzun dezakete horren abisua. Gizontzar bikaina, bere asto-gurdiarekin doa Beheko Portaletik behera, eta kaleetako zikinak ez ezik etxeetako traste zaharrak ere biltzen ditu, zerbitzua eskupekoren batekin eskertzen zaiolarik. “Txaleko”k Tomas Aldape du laguntzaile fina eta hark etxeko hondakinak gurdira botatzen dituen bitartean, Tomasek bere isuskixa-rekin kaleak garbitzen ditu, poliki-poliki. Astelehenetan Azokako bazterrak dituzte helburu, bezperako zikinkeria ur-tutu malguarekin desagerrarazten dutelarik”
Jesus Trincadok berak “Txaleko” marraztu zuen nire libururako, eta kale garbitzailearekin batera Aldape eta astoa ere sartu zituen ilustrazioan. Ez dakigu nola zeritzan astoa. Baina eztabaidagai bilakatu zen gizaraxoa, 1918ko maiatzaren 24ko udal saioan, ondoko apunteetan irakur daitekeen moduan. Angel Madinabeitia udal langileak, besteak beste, soldata igoera eskatu zuen, baina eskariari ez zioten udal agintariek erantzunik eman, hurrengo urteko aurrekontuetan egokitzerik izango ote zen aztertuko zutela erabakiz. Baina arazoa, “Txaleko”ren astoarekin etorri zen:
“Enseguida leí (idazkaria) otra instancia del mismo, renunciando a continuar cuidando el burro, por la subvención que se da de una peseta diaria, por serle imposible al precio actual de los piensos.
El Sr. Inda dijo que, habiendo motivo, procedía elevar la subvención. El Sr. Presidente (Arzamendi) advirtió que habiendo conferenciado con el recurrente, le ha manifestado no poder mantenerlo por menos de 1´50 al día. El Sr. Garay propuso, como vía de ensayo, alimentarlo por administración durante una temporada, y por persona ajena; el Sr. Inda opinó en contra de este sistema que resultaría perjudicial para el erario, volviendo a insistir en que se le dé mayor subvención; el Sr. Arejola-Leyva se extrañó de que venga renunciando al cuidado del burro, cuando en término de un año próximamente, se elevó la subvención desde 0´65 a 1 peseta diaria, y que la forma y redacción del escrito tienen todas las trazas de una imposición, que no debe tolerar el Ayuntamiento, de éste ni de otro empleado, por lo cual es de parecer debe obrarse sin miramientos, por el lado que resulte más ventajoso para los intereses municipales”
Azkenik, ez zirela ados jartzen ikusita, Domingo Arzamendi alkateak mahai gainean utzi zuen eskabidea, zinegotzi bakoitzak bere aldetik asto baten mantenuak zenbat diru suposa zezakeen denboraz ikertu ahal izateko. Bien bitartean, nork elikatu zuen astoa?
Argazkia (Jesus Trincadoren marrazkia): "Bizi izan juat" JMVMen liburuan
otsaila 05, 2025
ARAMAIORI BURUZKO MUGAKETA LIRIKOA. Ricardo Becerro de Bengoa
Literatura ekoizpen zabala utzi zigun Ricardo
Becerro de Bengoa gizakume polifazetikoak. Sarritan ekarri ditut txoko
honetara, aramaioar jatorriko arabarraren ekarpeneko adibideak, eta oraindik
ere biltegian baditut beste zenbait, aukera izanez gero nire irakurleei
hurbildu nahi nizkiekeenak. Gaurko hau, “La Ilustración española y americana”
aldizkarian publikatu zuen, 1900eko uztailaren 30ean. Urte hartako uda
denboraldi zaporetsua Aramaion disfrutatu ondoren eman zuen Becerro de Bengoak bere amaren
herrian barreneko txangoen berri.
“Muchas mañanas parece que la tierra concluye a nuestros pies, porque la niebla oculta todo el valle y por entre las cumbres de los montes de Oriente, que dan sobre Escoriaza y Arechavaleta, y que parece surgen del medio del Océano, irradian los hermosos resplandores del luminar del día. El efecto de sus rayos se nota bien pronto, porque la niebla, partiéndose en jirones, pasa rozando las altas y desnudas cimas calcáreas, y como por arte maravilloso se difunde en los límpidos espacios.
Por el sendero asciende un pastor que nos trae abundante riquísima leche cruda y que dejada con su tarraza por algunos minutos entre los helechos y argomas, donde el rocío se está evaporando, adquiere incomparable frescura. Cada excursión nos ocupa luego durante toda la mañana. Nada hay tan interesante como subir a la meseta que forma la cima de la eminente peña de Amboto, fantástica mansión de Doña Urraca, y desde cuyo elevado mirador se goza, en todas las direcciones en que se mire, uno de los panoramas más asombrosos del mundo. Otro día subimos a Tella-Monte, sobre Ibarra, para visitar más arriba la campa de Larrazabal, lugar del Aquelarre de las brujas vascongadas, y la piedra del obispo (Ipisco-arriya) lugar de la batalla entre los vizcaínos y el Obispo de Calahorra, invasor, en la que perecieron éste y los ochandieses, hijos de Amandarro.
Si no escasea el tiempo, el paseo se prolonga por las cimas hasta los estrechos pasos por donde serpea oculto el camino de Santa Agueda, mansión hasta ayer tan animada y hoy entristecida por el crimen contra el eminente Cánovas. Otras veces vamos por Ipurdiotz a los derrumbaderos de las peñas de Echagüe; y si estamos a tiempo, a su afamada romería”
Orain arteko deskribapenak garbi adierazi du Becerro de Bengoak ez zuela hitz egiteagatik hitz egiten. Bazekien zer zen hura guztia, eta Aramaioko bazterretarako bere atxikimendu afektiboak luma bihotzarekin idaztera eramaten bazuen ere, egileak oso ondo ezagutzen zuen Aramaio eta bere ingurua. Baina idazki haren amaiera, mundiala iruditzen zait.
“Las excursiones a Aranguio, Cruzeta, Monte de Albina, Altos de San Cristóbal, Gureya, Ascoaga, Turrión, Uncilla y Valle del Deva entretienen diversas jornadas. No hay caserío donde no encontremos limpia y abundante mesa; ni revuelta del monte sin frescos manantiales, ni días sin brisa constante en la montaña, ni huertas sin variadas frutas, ni gentes de más sencillo y cariñoso trato; ni hay, en fin, muchos lugares donde el clarete de la Rioja eterificado, limpio y fresco ofrezca al excursionista bálsamo más reparador, ni espíritu mejor inspirador de la oratoria, de la poesía y de la música que estas alturas y este agujero, que todo es a la vez, en admirable disposición artística, el Valle de Aramayona”
Nik ez dakit nola erreakzionatuko den aramaioar arrunta bere herriaren gaineko aurrekoaren gisako mugaketa lirikoa irakurtzean. Nik, behintzat, uhin sideralen bitarteko keinua luzatu diot Becerro de Bengoari, eskerrak emanez, ibilaldian guri gozatu arazteaz gain XIX. mendeko aramaixoarren gogoa marraztu baitu bere idazkiñoan.
RICARDO BECERRO DE BENGOA ETA ARAMAIO
BECERRO DE BENGOA ARAMAIOZ MAITEMINDUA
https://txemax3.blogspot.com/2012/07/becerro-de-bengoa-aramaioz-maitemindua.html
ARAMAIO, BECERRO DE BENGOAREN DESKRIBAPENEAN (3tik/1)
https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
ARAMAIO, BECERRO DE BENGOAREN DESKRIBAPENEAN (3tik/2)
https://txemax3.blogspot.com/2013/02/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
ARAMAIO, BECERRO DE BENGOAREN DESKRIBAPENEAN (3. 3tik)
https://txemax3.blogspot.com/2013/03/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
RICARDO BECERRO BENGOA, ARAMAION 1900an
https://txemax3.blogspot.com/2011/05/ricardo-becerro-bengoa-aramaion-1900an.html
ARRIOLAKO NESKAK, BECERRO DE BENGOAK MARRAZTUTA
https://txemax3.blogspot.com/2019/01/arriolako-neskak-becerro-de-bengoak.html
urtarrila 28, 2025
SOLA HERRIA KUBAN
Sola sendiak Kuban utzitako arrastoari buruz behin baino gehiagotan aritu naiz txoko honetan. Eta gaur gaira itzultzen naiz, Kubako lagun batek aukera eman baitit, Karibeko uhartean argitaratu berri duen liburu eder baten aitzakiaz. “Sola en la memoria histórica de Cuba” du izenburua Eduardo Pascual Miranda Valdesek berak idatzi eta bidali didan liburuak. Biziki estimatu diot.
Idatzi nuen 2014an:
“Sola-Iradi
sendiak bere adarrak hedatu zituen Kubako gizartean, negozioetan, administrazio
publikoan eta lanbide liberaletan. Agian ospetsuena José Sixto de Sola Bobadilla (1888- 1916) izan zen, kazetari eta
legegizona, errepublikazale kubatar amorratua, “Cuba Contemporánea” aldizkariaren sortzailea. Leopoldo
Sola Iradiren semea zen; beraz, Francisco Sola Nanclaresen biloba. Jose Sixto,
zortzi urterekin, Arrasatera ekarri zuten (1) aitona-amonaren etxera – ordurako
aitona hila zen- berezko bere osasun
makaletik Europako medikuekin suspertuko ote zen esperantzan”
Jose Sixto Sola Bobadilla, beraz, aitonaren etxean
egon zen Arrasaten artean umea zela, eta Karibera itzultzean egundoko karrera
loratsua burutu zuen. Pentsalari eta Kubako independentziaren zalea zen. Honela
dio Solak “Cuba contemporánea” aldizkariaren
bere idazki batean, 1916an:
“Como yo soy hijo de Cuba republicana, como lo eres
tú, como lo somos todos los de la Revista… porque en la repúbica y no en la
colonia hemos formado realmente nuestros cerebros de hombres…”
Baina gaurkoa ez doa Jose Sixtoren
ingurutik, bere anaia Frantziskoren aldera baizik. Eta arrazoia honako hauxe
da: Frantziskok eman zion sendiaren izena Kubako bazter bati, eta bertan hazi
zen herri berri bat.
Frantzisko Jose Sola Bobadilla La
Habanan jaio zen 1884ko maiatzaren 15ean eta ingenieritza zibila ikasi zuen New
Yorken eta La Habanako Unibertsitatean. Hamaika lantegi desberdinetan aritu
zen, gehien bat erakunde publikoetan, Kubako gobernurako eta baita La Habanako
udalerako ere. Horrezaz gain, 1920an Central Sixto Sugar Companyren sortzaile
eta lehendakaria izan zen.
![]() |
| Solako tren geltokia 1925ean |
Azken enpresa horren sortzaile nagusia izan zen, beste anai batekin: Leopoldo. Biek Charles Richard Burford ifarramerikarrari erosi zizkioten, Sierra de Cubitas izeneko lurraldean, Camagüey probintzian. Lurralde hartan 1917an altxamendu armatua izan zen, batez ere ifarramerikar lur jabeen kontra eta horren ondorioz etorri zen aipatu Burford jaunari Frantzisko Solak lurrak erosi izana.
Eta ordudanik toki hari Sola deitura
eman zitzaion. Terreno haietatik ferrokarrila igaroarazi zen, Sola herria
Camagüey hiriburuarekin lotzen zuena, eta hortik La Habanara. Horrek guztiak
balio erantsi handia eman zion tokiari. Horrela, Frantzisko Sola Bobadillak
terrenoak erosi zizkion 1919an Burfordi, hirurogei hektarea inguru. Eta bertan,
urte hartako maiatzaren 26an, Sola herria jaioarazi zuen. Bertan ziren
kainaberategiak Burford ifarramerikarraren kudeaketan utzi zituen Solak. Hektarea berriak birplantatu ziren
kainaberarekin eta aurki
merkatal-bizitza hasi zen, telefono, farmazia eta bi medikurekin.
Eduardo Pascual
Mirandaren liburuan irakur dezakegu:
“Los hermanos
Leopoldo y Francisco José de Sola y Bobadilla fueron los socios comerciales del
proyecto de la Compañía Azucarera Central Sixto siguiendo la tradición
azucarera de su abuelo (1) El proyecto se pensó realizar en el kilómetro 115
del ferrocarril del Norte de Cuba, región correspondiente al actual poblado de
Sola. Estuvo motivado fundamentalmente por la conclusión del tramo del
Ferrocarril del Norte de Cuba entre Morón y Nuevitas en 1919, y la compra de
terrenos del dueño del proyecteo Francisco José de Sola y Bobadilla a Mr.
Charles Burford el 9 de mayo de 1919 para la construcción de un central
azucarero”
Eta geroago azaltzen
du:
“En sus inicios el
proyecto se llamó Sola, por los apellidos de los socios comerciales, pero luego
Francisco José de Sola decidió nombrarlo Sixto en honor a su hermano el Dr.
José Sixto de Sola y Bobadilla, abogado y personalidad de ámbito nacional,
fallecido el 6 de febrero de 1916”
Begira nondik, Kuban
ere Arrasaterekin lotuta dagoen toki bat dugu. Karibeko harribitxia bisitatzen
duen interesatuak badaki, beraz.
(1)
Frantzisko Sola Nanclares arrasatearrari
buruz ari da.
GEHIAGO ARRASATEKO SALA SENDIARI BURUZ
https://txemax3.blogspot.com/2018/12/arrasateko-solatarren-jauregia-1868an.html
KUBAKO SOLARI BURUZKO BIDEOA
https://www.tvcamaguey.icrt.cu/es/noticias-de-camaguey/sociedad/sola-cien-anos-en-tierras-rojas



