Inoiz idatzi dut
futboleko praktika ofiziala etena izan zuela Arrasaten 1926an, eta zenbait urtetako isiltasunaren ondoren 1934an ostera
ekin zitzaion kirolaren inguruko egituraketari, eta urte hartako maiatzaren
25ean bilera izan zen lehengo arduradunen eta ibilbide berriari heldu nahi
zioten gazteen artean. Horrela, besteak beste, han zeuden Jose Azkoaga, Jose
Letona, Santos Sologaistoa eta Esteban Etxebarria, iragana eta etorkizuna
ordezkatuz.
Club Deportivo
Mondragónek, artean Maala futbol zelaiaren kudeatzailea, terrenua espektakulu
desberdinetarako alokatzen zuen, batez ere San Juan jaietako zezen plaza eta zirkoren
bat jartzeko, eta hortik ateratako diruarekin klubaren mantenu apurra finantzatzen
zuen. Bestalde, 1934an bertan, futbol talde bat osatu zuen klubak zenbait gazterekin
eta badirudi batzuen kalitatea nahiko altua zela; horren adibidea da 1934ko
abuztuan Gasteizen aritu zirela Arrasateko taldearen lau jokalari – aurkitu
dudan albisteak ez ditu izenak ematen - Amadeo Gartzia de Salazar Alaveseko entrenatzaile
ospetsuaren aginduetara.
“El domingo
hubo una prueba de valores guipuzcoanos. Mondragón a la vista. No sería difícil
que dos de los que fueron probados – nos hablan de un medio ala e interior
derecha- llegasen pronto a un acuerdo con el Deportivo”
Handik gutxira,
modu ofizialean hasi ziren entrenamenduak Maala futbol zelaian. Eta futbol taldea itxura hartzen joan zen,
zaleen artean ilusioa piztu araziz. Mondragón F.Cren zuzendaritza batzordea osatu
zen 1935eko maiatzean, eta lehendakari moduan Florentino Gonzalez Bedia hautatu zuten.
Berarekin batera honako hauek zeuden: Jesus Bastida, lehendakari ordea; Eusebio
Urrutia, idazkaria; Rufino Azkoaga, idazkari ordea; Esteban Etxebarria
kontablea; Fortunato Bedia diruzaina; Rikardo Gorosabel, Roman Fernandez,
Balentin Gonzalez, Jose Mari Ansoategi eta Jenaro Ibarra bokalak.
Urte hartan
Mondrak txapelketa batean hartu zuen parte, “La Noticia” egunkariak antolatuta.
Bergarako barrutiko ekipoak honakoak izan ziren: Eibarko El Gallo, Elgoibarko
Amaikak Bat, Bergarako Club Deportivo Vergara eta Arrasateko Mondragón Futbol
Club. Zaleek gori-gori jarri zuten norgehiagoketaren giroa eta partidurik
gehienak Maalan jokatu ziren. Futbolak,
bestalde, denetarako ematen bide zuen eta, bestela, irakur dezagun ondokoa, “La
Voz de Guipúzcoa”ren Arrasateko korrespontsalak idatzia, 1935eko maiatzaren
19ko kronikan:
“En el diario
organizador alguien ha dicho que el C.D.Vergara vencerá hoy al Mondragón F.C “por
encima de todo”… Si es broma puede pasar
/ y si es invención también/ mas quien haya de arbitrar/ tendrá que hacerlo muy
bien.
Al “Gallo” de
Eibar lo han colocado ya en plan de gran vencedor del torneo. Y para él es todo
el trigo. Nosotros reconocemos su valía pero como también conocemos el poder de
los nuestros – el domingo último estuvo a punto de dejarlo sin espolones- la
verdad, encontramos un poco prematuro e indigesto darle tanto grano.
Los árbitros
de este torneo prefieren castigar a las mujeres que a los jugadores… Y hemos
leído que uno de ellos dedicó sus atenciones el próximo pasado domingo a una
joven y simpática señorita, hija de un médico. ¡Claro – pensaría- para nuestra
profesión, nada mejor que la amistad de un médico!
Gertatu zen urte
hartako San Juan jaietarako ez ziola Mondrak Maalako futbol zelaia Udalari
alokatu nahi izan. Eta Udalak erabaki behar izan zuen jaietan zezenketarik ez
antolatzea, nahiz eta zezenetako espektakuluak urteroko egitarauaren oinarria
izan ohi zen. Baina futbolak agintzen zuen eta Mondra txapelketa polita egiten ari zen
eta ezin zuen zelaia alperrik sakrifikatu. Gauza da txapelketaren amaierara El
Gallo eta arrasatearrak berdinduta heldu zirela. Eta finala jokatu behar izan
zuten, Maalan, San Juan jaien barruan. Partidua, ordea, atzeratu egin zen…
behin eta berriz eta, azkenik, uztailaren
14an jokatu zen.
Mondragón F.C-ek
3 El Gallo 2. Bere lehen titulua irabazi zuen, beraz, data hartan Arrasateko
ekipoak baina modu ofizioso batean, ez baitzen txapelketa Gipuzkoako Federazioaren
babespean eratu. Garaikurra eraman zuten irabazleek… Arrasateko Udalak
eskainia. A! Eta “sarrailgileen” hiru golak "Txapas"ek sartu zituen. Eguneko
heroia izan zen. Partiduaren kronikak zioen:
“Ya tenemos en el Club local al campeón del distrito de Vergara. El triunfo conseguido el domingo sobre los eibarreses le da derecho a ocupar ese primer puesto de la clasificación, con todos los honores.
“Ya tenemos en el Club local al campeón del distrito de Vergara. El triunfo conseguido el domingo sobre los eibarreses le da derecho a ocupar ese primer puesto de la clasificación, con todos los honores.
Poco futbol bueno, pero mucha emoción.
Fueron los eibarreses los primeros en marcar y esto ya bien avanzado el segundo
tiempo. Diez minutos después, Zabala obtiene el empate y a los pocos momentos
el mismo jugador se apunta el segundo tanto. Una desgraciada intervención de uno de los
defensas locales dio origen al segundo gol del “Gallo” que es el nuevo empate.
Mondragón ataca con fe buscando la victoria y es Zabala otra vez quien en las postrimerías
del “match” aprovechando una buena oportunidad, logra el tercer goal, que definitivamente
es el del triunfo.
Los vencedores recibieron en el campo la
copa donada por el Ayuntamiento y el entusiasmo de los “hinchas” La alegría por
el triunfo alcanzado fue general y se manifestó espléndida durante todo el
resto de la jornada. ¡Mondragón, campeón! ¡Hurra!”
(1) Ekipo haren kideak: Panadero, Amozarrain, Aranbarri, Legarre, Egaña, Kinke,
Pereira, Putxulu; makurtuta, Guridi, Etxebarria, Pereira (botikina) eta Zabala "Txapas"
Argazkia: JMVM
ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina