Duela mende luze bateko istoriotxo bat dakart gaur txoko honetara, udal langile batekin jazoa, edo, hobe esanda, bere astoarekin. “Bizi izan juat” liburuan idatzi nuen, Jesus Trincado arrasatearraren ahoan ipiniz, 1910-15 inguruko oroitzapenak zirela eta:
“Angel Txaleko Madinabeitia kale garbitzailearen turutak atera nau nire pentsamenduetatik. Kurtze Txiki, Oxina, San Josepe edota Bedoñatik bertatik ere entzun dezakete horren abisua. Gizontzar bikaina, bere asto-gurdiarekin doa Beheko Portaletik behera, eta kaleetako zikinak ez ezik etxeetako traste zaharrak ere biltzen ditu, zerbitzua eskupekoren batekin eskertzen zaiolarik. “Txaleko”k Tomas Aldape du laguntzaile fina eta hark etxeko hondakinak gurdira botatzen dituen bitartean, Tomasek bere isuskixa-rekin kaleak garbitzen ditu, poliki-poliki. Astelehenetan Azokako bazterrak dituzte helburu, bezperako zikinkeria ur-tutu malguarekin desagerrarazten dutelarik”
Jesus Trincadok berak “Txaleko” marraztu zuen nire libururako, eta kale garbitzailearekin batera Aldape eta astoa ere sartu zituen ilustrazioan. Ez dakigu nola zeritzan astoa. Baina eztabaidagai bilakatu zen gizaraxoa, 1918ko maiatzaren 24ko udal saioan, ondoko apunteetan irakur daitekeen moduan. Angel Madinabeitia udal langileak, besteak beste, soldata igoera eskatu zuen, baina eskariari ez zioten udal agintariek erantzunik eman, hurrengo urteko aurrekontuetan egokitzerik izango ote zen aztertuko zutela erabakiz. Baina arazoa, “Txaleko”ren astoarekin etorri zen:
“Enseguida leí (idazkaria) otra instancia del mismo, renunciando a continuar cuidando el burro, por la subvención que se da de una peseta diaria, por serle imposible al precio actual de los piensos.
El Sr. Inda dijo que, habiendo motivo, procedía elevar la subvención. El Sr. Presidente (Arzamendi) advirtió que habiendo conferenciado con el recurrente, le ha manifestado no poder mantenerlo por menos de 1´50 al día. El Sr. Garay propuso, como vía de ensayo, alimentarlo por administración durante una temporada, y por persona ajena; el Sr. Inda opinó en contra de este sistema que resultaría perjudicial para el erario, volviendo a insistir en que se le dé mayor subvención; el Sr. Arejola-Leyva se extrañó de que venga renunciando al cuidado del burro, cuando en término de un año próximamente, se elevó la subvención desde 0´65 a 1 peseta diaria, y que la forma y redacción del escrito tienen todas las trazas de una imposición, que no debe tolerar el Ayuntamiento, de éste ni de otro empleado, por lo cual es de parecer debe obrarse sin miramientos, por el lado que resulte más ventajoso para los intereses municipales”
Azkenik, ez zirela ados jartzen ikusita, Domingo Arzamendi alkateak mahai gainean utzi zuen eskabidea, zinegotzi bakoitzak bere aldetik asto baten mantenuak zenbat diru suposa zezakeen denboraz ikertu ahal izateko. Bien bitartean, nork elikatu zuen astoa?
Argazkia (Jesus Trincadoren marrazkia): "Bizi izan juat" JMVMen liburuan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina