Sola sendiak Kuban utzitako arrastoari buruz behin baino gehiagotan aritu naiz txoko honetan. Eta gaur gaira itzultzen naiz, Kubako lagun batek aukera eman baitit, Karibeko uhartean argitaratu berri duen liburu eder baten aitzakiaz. “Sola en la memoria histórica de Cuba” du izenburua Eduardo Pascual Miranda Valdesek berak idatzi eta bidali didan liburuak. Biziki estimatu diot.
Idatzi nuen 2014an:
“Sola-Iradi
sendiak bere adarrak hedatu zituen Kubako gizartean, negozioetan, administrazio
publikoan eta lanbide liberaletan. Agian ospetsuena José Sixto de Sola Bobadilla (1888- 1916) izan zen, kazetari eta
legegizona, errepublikazale kubatar amorratua, “Cuba Contemporánea” aldizkariaren sortzailea. Leopoldo
Sola Iradiren semea zen; beraz, Francisco Sola Nanclaresen biloba. Jose Sixto,
zortzi urterekin, Arrasatera ekarri zuten (1) aitona-amonaren etxera – ordurako
aitona hila zen- berezko bere osasun
makaletik Europako medikuekin suspertuko ote zen esperantzan”
Jose Sixto Sola Bobadilla, beraz, aitonaren etxean
egon zen Arrasaten artean umea zela, eta Karibera itzultzean egundoko karrera
loratsua burutu zuen. Pentsalari eta Kubako independentziaren zalea zen. Honela
dio Solak “Cuba contemporánea” aldizkariaren
bere idazki batean, 1916an:
“Como yo soy hijo de Cuba republicana, como lo eres
tú, como lo somos todos los de la Revista… porque en la repúbica y no en la
colonia hemos formado realmente nuestros cerebros de hombres…”
Baina gaurkoa ez doa Jose Sixtoren
ingurutik, bere anaia Frantziskoren aldera baizik. Eta arrazoia honako hauxe
da: Frantziskok eman zion sendiaren izena Kubako bazter bati, eta bertan hazi
zen herri berri bat.
Frantzisko Jose Sola Bobadilla La
Habanan jaio zen 1884ko maiatzaren 15ean eta ingenieritza zibila ikasi zuen New
Yorken eta La Habanako Unibertsitatean. Hamaika lantegi desberdinetan aritu
zen, gehien bat erakunde publikoetan, Kubako gobernurako eta baita La Habanako
udalerako ere. Horrezaz gain, 1920an Central Sixto Sugar Companyren sortzaile
eta lehendakaria izan zen.
Solako tren geltokia 1925ean |
Azken enpresa horren sortzaile nagusia izan zen, beste anai batekin: Leopoldo. Biek Charles Richard Burford ifarramerikarrari erosi zizkioten, Sierra de Cubitas izeneko lurraldean, Camagüey probintzian. Lurralde hartan 1917an altxamendu armatua izan zen, batez ere ifarramerikar lur jabeen kontra eta horren ondorioz etorri zen aipatu Burford jaunari Frantzisko Solak lurrak erosi izana.
Eta ordudanik toki hari Sola deitura
eman zitzaion. Terreno haietatik ferrokarrila igaroarazi zen, Sola herria
Camagüey hiriburuarekin lotzen zuena, eta hortik La Habanara. Horrek guztiak
balio erantsi handia eman zion tokiari. Horrela, Frantzisko Sola Bobadillak
terrenoak erosi zizkion 1919an Burfordi, hirurogei hektarea inguru. Eta bertan,
urte hartako maiatzaren 26an, Sola herria jaioarazi zuen. Bertan ziren
kainaberategiak Burford ifarramerikarraren kudeaketan utzi zituen Solak. Hektarea berriak birplantatu ziren
kainaberarekin eta aurki
merkatal-bizitza hasi zen, telefono, farmazia eta bi medikurekin.
Eduardo Pascual
Mirandaren liburuan irakur dezakegu:
“Los hermanos
Leopoldo y Francisco José de Sola y Bobadilla fueron los socios comerciales del
proyecto de la Compañía Azucarera Central Sixto siguiendo la tradición
azucarera de su abuelo (1) El proyecto se pensó realizar en el kilómetro 115
del ferrocarril del Norte de Cuba, región correspondiente al actual poblado de
Sola. Estuvo motivado fundamentalmente por la conclusión del tramo del
Ferrocarril del Norte de Cuba entre Morón y Nuevitas en 1919, y la compra de
terrenos del dueño del proyecteo Francisco José de Sola y Bobadilla a Mr.
Charles Burford el 9 de mayo de 1919 para la construcción de un central
azucarero”
Eta geroago azaltzen
du:
“En sus inicios el
proyecto se llamó Sola, por los apellidos de los socios comerciales, pero luego
Francisco José de Sola decidió nombrarlo Sixto en honor a su hermano el Dr.
José Sixto de Sola y Bobadilla, abogado y personalidad de ámbito nacional,
fallecido el 6 de febrero de 1916”
Begira nondik, Kuban
ere Arrasaterekin lotuta dagoen toki bat dugu. Karibeko harribitxia bisitatzen
duen interesatuak badaki, beraz.
(1)
Frantzisko Sola Nanclares arrasatearrari
buruz ari da.
GEHIAGO ARRASATEKO SALA SENDIARI BURUZ
https://txemax3.blogspot.com/2018/12/arrasateko-solatarren-jauregia-1868an.html
KUBAKO SOLARI BURUZKO BIDEOA
https://www.tvcamaguey.icrt.cu/es/noticias-de-camaguey/sociedad/sola-cien-anos-en-tierras-rojas
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina