Batzuetan aritu naiz Guerra-eneari buruzko datuak eskaintzen, historialariaren etxearen zenbait zehazkizun aipatuz. Behin ipinitako argazki zahar batean Guerraren harmarria ikus genezakeen, ziurrenik 1888an Ramon Adan de Yarzak jauretxea berriztatu ondoren. Orduan harmarri bakarra zen etxearen aurrealdean, goiko argazki honetan antzeman daitekeen moduan.
Etxe hura ezagutu genuenok itxura desberdina zuela gogoratzen dugu, Adan de Yarzaren berriztapenaren ondoko beste baten fruitua, eta 1927koa zitekeela esatera ausartuko nintzateke, urte hartako irailaren 5ean Guerra-Enea berriztatzeko txostena onartu baitzuen Udalak.
Berriztapenaren egilea… Juan Carlos Guerra Palacios seme arkitektoa izango al
zen? Datua historialariei uzten diet. Orduan eraikinaren aurrealdean bigarren
harmarri bat ere bazen, beste argazki honetan ikusten den bezala:
Gaur ostera nator harmarrien motibo horrekin,
argazki zuzenago biren bitartez.
Gerardo Lopez de Guereñu etnografo gasteiztarrak 1940 inguruan ateratakoak dira beheko bi erretratoak.
Itxuraren
arabera, eraikinaren goiko harmarri-erliebea oso laua da. Kasko batekin dago
zigilatua eta heraldika-motibo gisa zuhaitz koroatu bat eta almenadun gaztelu
bat ditu:
Historialariaren etxeko ate nagusiaren gainkaldean ezagutu genuen bigarren harmarrian, berriz, karaktere gotikoetan egina eta Juan Carlos
Guerraren beraren diseinua litekeena, latinezko esaera bat
irakurtzen da: Dominae ayuda me.
ES.01059.ATHA.GUE.CD.09686
ES.01059.ATHA.GUE.CD.09410
https://1949arrasate.blogspot.com/2019/01/guerra-enea-1914.html
https://1949arrasate.blogspot.com/2023/07/agur-guerra-agur.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina