urtarrila 15, 2025

ARAMAIOKO KONDE LIZUN... ETA BIGAMOA



Aurreko ekarpenean nioen bezala, Frantzisko Idiakez eta Katalina Idiakezen arteko harremanen ondorioz sortutako Agustin Antonio semearen inguruak itzal gehiago du argiune baino. Begira, ahaleginduko naiz arrarotzat hartu dudana azaltzen.

Aurreneko harridura Agustin Antonio semearen bataio-erregistroan sortu zitzaidan. Nik bi dokumentu aurkitu ditut, bi bataio agiri. Arraro, ezta? Lehenean, 1700eko urtarrilaren 8koan irakur daiteke:

En ocho de enero de mil y setecientos años, yo Francisco de Lejarreta… capellán servidor de la Iglesia parroquial de San Martín de Zalgo bauticé a un hijo del Excmo. Sr. D. Francisco de Idiaquez Butrón y Borja, Principe de Esquilache, Duque de Ciudad Real, Conde de este dicho Valle de Aramayona, y de Catarina de Idiaquez; sus padrinos fueron Miguel de Ibabe y Ana Maria de Murua. Abuelos paternos el M. S. Francisco de Idiaquez, Principe de Esquilache. Maternos Lucas de Idiquez y Agueda de Dolara”

Baina diodan bezala, bada beste bataio-erregistro bat, apalagoa, apunteetan darakutsanez:


“En veinte de octubre de mil setecientos y uno años, yo D. Andres de Garro, cura
beneficiado de San Miguel de Echagüen y San Martín de Zalgo, bauticé a un hijo de Catarina de Idiaquez; llamóse Agustín Antonio. Sus padrinos fueron Miguel de Ibabe y Ana María de Murua. Los abuelos maternos Lucas de Idiaquez y Agueda de Dolara”

Zertara dator bigarren bataio-agiri hori? Nola ulertu behar da? Oraingoan ez du aitaren erreferentziarik ematen. Agustin Antonioren gaineko informazioa ematen duen publikapen batean “era hijo natural” irakurri dut. Ez dut uste mugaketa egokia denik, izan ere naturaltzat hartzen dena gurasoak ezkondu aurretik jaiotakoa da. Eta goian ikusi dugu, 1700eko urtarrilaren 3an ezkondu zirela Gellaon. Beraz?…

Harridurarekin jarraiki, Agustin Antonioren semeak 1778an hidalgiaren txostena betetzeari ekin zion, eta dokumentuan Agustin Antonioren hirugarren data eta bataio-agiri agertzen da, askoz ponpoxoagoa, 1778ko apirilaren 30ean sinatua:.

“Certifico yo D. Pedro de Oruna y Galarza, cura y beneficiado de nuestra Señora de Baraxuen, que es en el valle de Aramaiona, tierra llana del señorío… que el día 20 de septiembre de mil setecientos y un años…” Hirugarren honetan errepikatzen diren datuak lekukoenak dira, Ibabe eta Murua hiruetan agertzen baitira. Hirugarren honetan, hots, Agustin Antonioren semearen hidalgia frogatzeko eskatutakoan, irakur daiteke, besteak beste:

“… Madre, Doña Catalina de Idiaquez y Borja, a quien le puse por nombre Don Agustin Antonio; y los abuelos paternos Don Francisco de Idiaquez, Duque de los dichos Ciudad Real y príncipe de Esquilache y conde de Aramaiona, y Doña Francisca de Borja; y los abuelos maternos Don Lucas de Idiaquez y Borja y Doña Agueda de Dolara, natural la dicha Doña Agueda de la anteiglesia de San Miguel de Arrazola en el dicho Señorío de Bizcaia… Fueron padrinos Don Miguel de Ibabe y Doña Ana María de Murua, vecinos de este valle, aquienes expliqué en lengua vulgar el parentesco espiritual que contrajeron…”

Nondik kopiatu zuen Pedro Oruna Galarza apaizak ziurtagirian adierazten dena? Jaramon egin behar bazaie ziurtagiri ofizialei… konponduta gaude! Umearen amari Idiaquez Borja ipini diote, doinu eta ospe hobea izango zuelakoan. Bitxia da, aipatu hidalgiaren txostenean Katalinari buruz esaten dena:

 “Abuela del pretendiente era Noble Hijadalga y de conocido y esclarecido linage, así por su línea de Idiaquez como descendiente de los muy ilustres Condes de este valle, como también por línea de Doña Agueda de Dolara, su madre, natural de la anteiglesia de San Miguel de Arrazola, contigua a este valle, en el Noble Señorío de Vizcaia, proviniente de la Ilustre Casa Solar e Infanzona de Dolara sita en ella y de las antiguas y primeras poblaciones de dicho Señorío, y como tal se halla een posesión y orígen de Caballeros Nobles HIjosdalgos desde tiempo inmemorial…”

Aspaldi inbentatu zen genealogien erosketa! Ikusi dugun bigarren bataio-agirian ez zen horrenbeste lore ageri Katalinaren amarentzat! Baina agirietako ukituak ukitu, goazen aurrera eta begira zer gertatu zen.

1700eko urtarrilaren 3an irakurtzen da Gellaoko elizaren ezkontza-agiirietan:


“… se casaron in facie ecclesiae en virtud de despacho con que fui requerido el Excmo. Señor Don Francisco Idiaquez, hijo del Señor Don Francisco Idiaquez Duque de Ciudad Real y de la Señora Doña Francisca de Borja Princesa de Esquilache, con Doña Catalina Idiaquez hija legítima de Don Lucas Idiaquez y de Doña Agueda de Dolara…”

Zertara zetorren ezkontza hura? Auskalo! Baraxuengo dorretik Gellaoko ezkutura joan ziren ezkontzera. Senargaia 42 urtekoa zen, eta andregaia 19. Eta Frantzisko Idiakezek nobleziako tituluak zeramatzan berarekin… besteak beste Aramaioko Kondea izatekoa. Baina gauza zen 1682an ezkondu zela Frantziska Niño de Guzman Villaumbrosako IV. Markesarekin! Ez zuten seme-alabarik izan. Eta nik dakidanez – aurkitutako datuei nagokie- emakume hori… 1725ean hil zen! Bigamoa, beraz, Kondea Katalinarekin ezkondu zenean?

Datuen arabera bai. Gainera Katalina Idiakez Dolara 1704an bigarren aldiz ezkondu zen, Ubidean, Juan Aldekoa Bizinayrekin. 1705ean lehen semea izan zuen bikoteak. Eta bere lehen senarrak – kondea- bizirik segitzen zuen, 1711an hil baitzen. Nola explika daiteke korapiloa?

Kondetzaren erabilpen feudalistak ahalbidetutako ondorioak iruditzen zaizkit aurrekoak. Iñaki Bazan historialariak Euskonewsen idatzi zuen XV-XVI mendeetan Araban eta partikularki Aramaion izandako “lehen gaueko eskubideari” buruz. Gure istorioa XVIII.ean eman zen eta itxura guztien arabera pertsonaia higuingarri batzuek herritar xeheekin edozein astakeria egiteko eskubidearen jabeak zirela pentsatzen zuten. Eta nola jokatu zuen elizak hainbeste zikinkeriaren aurrean? Eta justiziak? Beste norabait begiratu, eta delitua ahaztu.

Agian 1704tik aurrera, artean gaztetxoa zen Katalinak bakea aurkituko zuen Aramaion, bertara itzuli baitzen bizitzera eta bikoteak lau seme-alaba izan zituen. Gure istorioko Agustin Antoniok itsas-armadako jeneralak, berriz, kondearen seme aitortu bakarra izan arren, ez zuen kondetza heredatu, 1711an titulua Agustin Antonioren aitaren arreba bati egokitu baitzitzaion.

Argazkiak: Ekain, JMVM

ISTORIOAREN LEHEN ZATIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina