martxoa 15, 2023

JUVENTUD DEPORTIVA MONDRAGON ETA KRISIA HERRIKO FUTBOLEAN


Arrasateko futbolaren historia txikian badira zenbait barne historia eta kirol modalitate horren bilakaera gradu zehatzean ulertzeko gogoan eduki beharko lirateke, nahiz eta gehienetan ihes egingo duten, ziurrenik herritar gehienontzat bat ere axolarik izan ez dutelako. Egia esan, iragan denboraren ikuspegitik aztertuta ia-ia ahaztuta geratu dira gorabehera asko, baina iruditzen zait pelikula osoko fotograma batzuk berreskuratzea interesgarria gerta daitekeela. Eta futbolaren historiari buruz apurtxo bat idaztea erabaki nuenean gaur dakardan istorioa ere osagai garrantzitsua zela pentsatu nuen. Ez noa ezer asmatzera, izan ere ondoko datu gehien-gehienak idatzita daude. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, egia hutsa denik, finean egia aurpegi askotakoa baita, nork begiratzen dionaren araberakoa. 

Juventud Deportiva de Mondragón elkarteak 1963an publikatutako memoria-txosten batean oinarritu naiz gaurkoa idazteko. Txosten haren sarrerak zalantzarako zirrikitua uzten zuen irekita, ez baitzegoen oso garbi zein zen txosten egileen benetako asmoa, batez ere “No llevamos ningún ánimo polémico” esaeraren atzean zetorrena zertara zetorren galdegai geratzen baitzen. Baina noan txostenaren laburpeen txiki batekin.

Juventud Deportiva de Mondragón (JDM) 1941ean jaio zen, gizarte garapenaren atzetik zebiltzan herriko gazte batzuen eskutik. Ez zen soilik kirol ariketa bultzatu zituena, baina izatez – eta gazteen artean normaltzat har daitekeen moduan- kirol praktikak, eta batez ere futbolak, protagonismo handia hartu zuen hasieratik. 

Idatzi nuen aurreko batean, gerra osteko gizarte giroa ez zela oso samurra Arrasaten eta zauri ireki gordinak nabaritzen ziren herritarrengan. Arrasateko kirol suspertze lanetan Jose Mari Urangak burutu ahalegin eta ekimenaz aritu nintzen beste behin – Unión Deportiva Mondragón sorraraziz, eta haren deskribapena nahikoa da mundrautarren arteko harreman zailari buruzko ideia zehatza egiteko. Baina urtean aurrera zihoazen eta normaltasuna heltzen ari zen kaleetara… Teorian, behintzat. Uranga herriko luistarren lehendakaritzatik garatu zuen bere lana, eta 1940ko uztailean utzi zion Unión Deportiva Mondragonen lehendakari izateari.

Gertatu zen, eta Jose Mariren erabakiarekin zerikusi izango zuelakoan nago- 1940ko maiatzaren 10ean hogei gaztek Ekintza Katolikoaren Gazte Elkartea sortu zutela, Rafael Amozarrain lehendakari hautatuz. Helburuetariko bat, kirol praktika areagotzea zen. Hori dela eta, 1941eko ekainaren lehenean, JDM elkartearen lehen ekintza izan zen, modu ofizialean. Egun hartan, Maalako futbol zelaian, Ekintza Katolikoaren Gazte Elkartearen sail autonomo bezala aurkeztu zen JDM, artean Juventud Deportiva de Acción Católica. Lehendakaria Jose Aiala izango zen. Berarekin zuzendaritzan, Alvaro Oregi, Luis Aretxaga, Jose Egidazu, Pako Azpiazu, Eugenio Balzategi, Imanol Arizaga eta Bizente Sagasta zeuden. 
Jose Aiala

Esan behar da Jose Mari Urangaren zuzendaritza batzordean egon zela Aiala, baina 1939-40 amaitzear zegoela dimisioa azaldu zuen, arrazoi bitxi batengatik. Denboraldian jokalarien artean agindutako primak amaiera osteko afari batean inbertitzea zegoen adostuta. Baina hilabete bat falta zela, hiru futbolarik espainiar armadara joateko deia jaso zuten, hain zuzen ere gerran abertzaleekin borrokatu zirenak: Ramon Aranbarri, Roman Fernandez eta Benito Etxebarria. Orduan, jokalari guztiak afarian egon ahal izateko, zuzendaritzak hura aurreratzea erabaki zuen. Jose Aialak ezetza eman zuen eta ondorioz zuzendaritzan egoteari utzi zion.

Baina itzul gaitezen 1941eko ekainaren lehenera. Egun hartako kirol egitarauan honakoa iragarri zen: atletismo erakuspena, Gipuzkoako zenbait herritako atletekin. Arrasateko Rafael Agirre eta Maria Luisa Atekak prestatutako Euskal Dantza Talde Mistoaren erakuspena. Eta azkenik, futbol partidua. Aurrez aurre, Gasteizko hamaika jokalari eta Juventud Deportivakoak. Beraz, lehen aldiz izen horrekin aritzen zela. Diodan, gasteiztarrak Angel Sukiak - artean Gasteizko Apaiztegiko agintarietako bat, eta urtetara kardenala izango zena- hautatu zituela. Suposatzen dut, beraz, futbolariak apaizgaiak izango zirela. 

JDM sailetan egituratu zen: dantza, antzerkia, areto kirolak, futbol, pilota, atletismo, mendirako zaletasuna, uda txangoak eta abar, bakoitza bere arduradunekin. Finantzazio bide bezala, tonbola, zozketa eta kiniela batzordeak osatu ziren. Maalako zelaiaren jabeekin sinatu zuen hura erabili ahal izateko kontratua, 425 pezeta urteko, baina 1943an terrenoa Elmari saldu zioten eta JDMk beste toki baterako urratsak eman behar izan zituen. Aurrenik, Osiñako landan egokitu zen futbol zelaia, probisionalki. Eta aukera desberdinak aztertu ondoren, azkenik Uribarri auzoko Uribar Zubi baserriaren ondoko Iturripera jo zen, 16.000 metro karratuko lautadatxoa zeukana.

Juventud Deportiva de Acción Católica  zen futbol taldearen zamari eusten ziona eta ekonomikoki defizitarioa zen: 1944an, 13.000 pezetako galera eman zuen. Uribarriko terrenoak eta egokitzapenerako gastuak 194.286 pezetaraino heltzen ziren eta JDAC-ek Gipuzkoako Aurrezko Kutxara eta Banco Guipuzcoanora jo zuen, maileguaren eske. Bankua prest agertu zen 90.000 pezeta hipotekarik gabe uzteko, baldin eta herriko enpresa batzuek bermea eskaintzen bazuten. Horrezaz gain, maileguak %4ko interesa izango zuen. Eta betiko enpresek aurrerako urratsa eman zuten. Honela banatu zen maileguaren bermea: Unión Cerrajera (% 50) Elma (% 20) Asam (% 8´5) La Industrial Mondragonesa (% 8´5) ABC (% 5) MCM (% 5) Altuna, Garay y Cia (% 3) 
Iturripe zelaia egokitzen, 1945eko maiatza

Goi mailako dirutan sartuta, Ekintza Katolikoaren baitan planteatu zen kirol elkarteri nortasun juridiko berezia ematea eta horrela jaioko zen Juventud Deportiva de Mondragón, katolikotasunaren gaineko izenondoa kenduz. Estatutuak Ignazio Goikoetxea Arrasateko legegizonak erredaktatu zituen eta Ekintza Katolikoaren zentroan  1944ko apirilaren 10ean onartu ziren. Urte hartako irailaren 12an JDM-en sortze batzarra burutu zen. Zuzendaritza Batzordea honela geratu zen: lehendakaria, Jose Aiala; lehendakari ordea, Bizente Sagasta; idazkaria, Luis Aretxaga; diruzaina, Enrike Landaluze; bokalak, Luzio Berezibar, Jose Luis Urzelay eta Jabier Aranzabal; kontsiliario, Jose Maria Arizmendiarrieta.

Iturripeko zelaiaren inaugurazioa 1945eko ekainaren 24an izan zen, Artziprestazgoko Kongresu Eukaristikoaren amaiera bezala. Ordurako, zelai berriaren kostua 217.000 pezetakoa zen. Argitu behar da, terreno haiek erosi zirenean Iturripeko hegoaldean gorde zela zati bat Eskola Profesionalaren etorkizuneko hedapenerako. Eta horren gainean Rikardo Olaran arkitektoak 1947an Eskola Profesional Berriaren aurreproiektua prestatu zuen. Handik gutxira, Eskola Profesional Berriaren Promoziorako Plana eta JDM-en Kirol Instalakuntzen Plana bateratu egin zituzten eta Iturripeko terrenoak expropiatu egin ziren Eskola eraiki ahal izateko. Iturripe berria Eskolaren inguruan egingo zen. 
Iturriperen inaugurazioa, 1945eko ekainaren 24

Bien bitartean JDM-en ekintza, batez ere, futbolaren barruan ematen zen. Gaurko nire ekarpen hau idazteko oinarritzat hartu dudan memoria-txostena oso gogorra da JDM-en baitan eramandako kudeaketari dagokionez. Begira zer dakarren zati batean: 

“Será preciso que reconozcamos que también a nosotros nos alcanzó el contagio peninsular de la “futbolitis” Hemos conocido crisis de directivos realmente lamentables, hasta el punto de resultar difícil la caza de presidente por las dificultades económicas antes aludidas, o también situaciones inexplicables de directivos que asumieron los cargos considerándose portavoces de intereses imaginarios, con actitudes de intransigencia o cerrazón dignas de mejores causas” 

Edota beste hau ere, argigarria, guztiz, elkartean bizi ari zen giroa azaltzen duena: 

Rafael Amozarrain
“En realidad las condiciones en que se desenvolvía el fútbol y los criterios administrativos de sus directivos no podían conducir a otra cosa que a la acumulación de dificultades en cada ejercicio. De hecho, los espectadores del fútbol, sus socios de numero y abonados, no han cubierto a lo largo de ese período los gastos de sostenimiento del fútbol” 

Baina, nik uste dut, arazoa ez zegoen bakarrik alde ekonomikoan. Ordurako – 1963an JDMk ondasun ugari zituen, besteak beste 1947an erositako Gurea zinea.  Zertara zetorren, bestela, memoria-txostenean irakurtzen zen beste hau? 

“Hay alguien en Mondragón que en buena ley pueda tener celos por la ayuda mutua que pudieran prestarse estas dos instituciones la Escuela y Juventud Deportiva,… ¿Hay alguna incompatibilidad…? ¿Es que el porvenir de nuestro pueblo y de nuestros jóvenes no requiere de esta acción paralela o complementaria?... 

Jose Martinez de Ubago
Se han hecho a lo largo de 18 años tres ediciones de los estatutos… Se pueden reclamar derechos inexistentes cuando los socios de número que de ello presumen podrían informarse debidamente mediante la lectura de unas pocas páginas… Tal vez, si hubieran podido disponer de algunos falsos estatutos cabría hablar de la existencia de buena fe en estas reacciones. Pero o no han leído ningún estatuto o si lo han leído no han podido menos de ver bien claras las cosas” 

Eta 1963an JDM-ek berak deitzen duen Hirugarren Etapari eman zitzaion hasiera. Aipatu memoria-txostenean zioten bezala, aurrekoak baino aberatsagoa izatea espero zuten, batez ere, kirol praktikari zegokionez. Ondorioz, futbol saileko zuzendaritza batzordeak –Agustin Maidagan buru-  dimisioa azaldu zuen eta Rafael Amozarrainek eskuratu zuen JDMen lema. Baina 1965-66 denboraldian JDM-en futbol saileko bazkideek uko egin zioten bertan jarraitzeari eta futbol elkarte berri bat sortu zuten: Mondragón Club de Fútbol. Presidentea, Jose Martinez de Ubago izango zen.

Argazkiak: JMVM

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHGIAGO

martxoa 13, 2023

CHAPEAU

 


Asteazkenea, hilak 15ean, Alberto Loitiren liburua aurkeztuko da, Arrasareko Kulturaten, arratsaldeko 7etan. Honatx, libururako prestatu nuen hitzaurrea.

Kafe bat hartzen ari ginela, Albertok aurkeztutako testua eta irudiak errepasatzen amaitu nuenean, lan horretarako mirespen hitz bat etorri zitzaidan: chapeau. Eta geroxeago egileak libururako hitzaurre moduko bat idazteko eskatu zidanean, garbi nuen hura izango zela izenburua, nahiz eta oraindik ez nekien nola moldatuko nuen testua.

Ikuspegi gehiagorekin, hasteko Albertori esan nahi diot, azken urteetan interpretatu behar izan duen gidoi krudelak zorionez ikertzaile aparta oparitu digula, artxiboko langile nekaezina eta hedatzaile bikaina. Eta hori kontuan izanda, berak nahiago zuela euskal objektu etnografikoak zaharberritzea, horietako bildumagilea baita, Leintz Gatzagako bere etxean zentzuz eta balio erantsiz aberasten zituenak.

Txikitatik ezagutzen dut Alberto. Orduko Toribio Aguirre kalean kantoi batek bakarrik bereizten gintuen gure etxeetan. Eta geroago, ordu batzuk inbertitu ditugu gazte gineneko abenturetan, hori bai, ordena baten barruan. Alberto lagun taldearen kide zorrotza zen, bere azalpenak deskribapen teknikoekin ilustratzeko gai zena, nire prestakuntza teorikorako eskala planoak, erreakzio kimikoak edota indar bektoreak ulertzeko ariketa ezinaren hurrena bilakatzen zuena.

Lau hamarkadaren ostean, Alberto Loiti berri bat azaltzen da, bere sormen gaitasuna iragan bat ezagutzera bideratzen duena, denboran hurbil baina egunak aurrera egin ahala gero eta ezezagunagoa. Eta hamar urte baino gutxiagoan, gure herriaren garapen kulturalean hamarkadetan ahalegindu garenok astintzen gaitu bere lorpenekin, lanpetuta mantendu duen enpresan inbertitutako energia kopurua ez dela txantxetakoa izan argi eta garbi utzita. Bai, halaxe egin du, bilatzen ari zena merezi zuela sinetsita, edozein zela ere horretarako behar zuen sakrifizioa.

Liburu honetarako bildu dituen argazkien bildumak, Arrasatek bere historiako berrogeita hamar urtetan izandako bilakaera sozioekonomikoa eta kulturala erakusten du, nahiz eta, seguruenik, antzeko garaietan herrian bizitakoen artean sakonena ez izan. Baina XX. mendearen oinarria gertatu zen. Nire ustez, Unión Cerrajera SAren sorrera eta hezkuntza aurrerakoiaren aldeko Pedro Viteriren laguntza erabakigarria – Félix Arano kontratatzeko arrakasta handiarekin- funtsezko faktoreak dira iragan mendean gizarte arrasatearrak lortutako ongizate mailan.

Alberto Loiti gogor aritu da bilduma pribatuetako argazkiak azalerazten. Carmelo Letona desagertutako lagunaren funtsa - egile ezberdinen zazpi mila inguru irudik osatua- digitalizatzeko Loitik burutu zuen lana ezagutzen dut. 1875-2000 aldia biltzen du eta horietako argazki asko benetako dokumentu historikoak ditugu, Arrasateko memoria grafikoa sortzeko ezinbestekoak. Txaloak ere merezi ditu Albertok, geroko argazkilari batzuen maisua izan zen Valeriano Martínez kamerako profesionalaren ondarea behar bezala baloratzeagatik, eta Luis Armengou Prunés marrazkilari, frantseseko irakasle eta artista piktoriko handia Viteri kaleko estudioko argazkilari gisa ere aurkezteagatik.

Loiti gogoz aritu da kalitatezko argazkiak eskaintzen. Harentzat helburua ez zen motibo zehatz bat ezagutzera ematea soilik; irakurleari ahalik eta modu erakargarrienean egitea zen bere nahia. Eta lortu du. Argazki batzuen gardentasuna hain ona den, ez dirudiela denbora igaro zaienik. Are gehiago, ausartuko nintzateke baieztatzera, zenbait kasutan ez zela liburuan ikusten den kalitate maila lortu, ezta egin zirenean ere.

Arrasateko gaurko eta biharko gizartea izango da,  herriko iraganean gu gehiago inplikatzeko ahaleginean Alberto Loitiren lana epaituko duena. Bistakoa da ezingo dudala etorkizuneko erantzuna neurtu – ez dit bat ere axola–  baina ziur nago oraingo arrasatearrek indarrez txalotuko dutela, dagoeneko nik egin dudan moduan, bereetako batek hain eskuzabal eta bikain eskaini ahal eta nahi izan diena.

El miércoles 15 de marzo, a las siete de la tarde se presenta en Kulturate de Mondragón el libro de Alberto Loiti. A continuación transcribo el prólogo que escribí para el mismo.

Cuando mientras tomábamos un café terminé de repasar el texto e imágenes que Alberto me había presentado, solté una palabra de admiración para aquel trabajo: chapeau. Y cuando un poquito más tarde su autor me pidió le escribiera una especie de prólogo para el libro, tenía claro que ése iba a ser el título, aunque aún no supiera cómo iba a darle forma al texto.

Ya con más perspectiva, quiero comenzar diciéndole a Alberto que el cruel guión que ha tenido que interpretar durante estos últimos años nos ha regalado, afortunadamente, un extraordinario investigador, un infatigable trabajador de archivos y un espléndido divulgador. Y eso que él prefería la restauración de objetos etnográficos vascos, de los que es coleccionista, y a los que dotaba de sentido y valor añadido en su casa de Leintz Gatzaga.

Conozco a Alberto desde que éramos niños. Apenas un cantón nos separaba en nuestras respectivas casas de la entonces calle Toribio Aguirre. Y posteriormente, algunas horas hemos invertido en correrías juveniles, eso sí, dentro de un orden. Alberto era el meticuloso de la cuadrilla, el que era capaz de ilustrar sus explicaciones con descripciones técnicas, dificilísimas de comprender para mi formación más alejada de planos a escala, reacciones químicas y/o vectores de fuerza.

Y tras cuatro décadas de aquello, surge un Alberto Loiti que dirige su capacidad creativa a desenterrar un pasado, cercano en el tiempo pero más y más desconocido a medida que transcurren los días. Y en menos de diez años consigue impactarnos con sus logros a quienes nos esforzamos por el desarrollo cultural de nuestro pueblo, quedando claro que el caudal de energía invertido en la empresa que le ha mantenido ocupado no ha sido ninguna tontería. Pero lo ha hecho con la convicción de que lo que perseguía merecía la pena, fuera cual fuera el sacrificio requerido para ello.

La colección de fotografías que recoge este libro muestra la evolución socio económico cultural de Mondragón durante cincuenta años de su historia, que si bien seguramente no es la más profunda de las experimentadas en la villa en períodos similares, supuso la base para que el siglo XX resultara tan pujante. En mi opinión, el surgimiento de Unión Cerrajera S.A y el decidido apoyo de Pedro Viteri en favor de una educación progresista -con el gran acierto en la contratación de Félix Arano- son factores clave del nivel de bienestar alcanzado por la sociedad mondragonesa en la pasada centuria.

Alberto Loiti ha trabajado duro para aflorar fotografías de colecciones particulares. Me consta su labor de digitalización del fondo del amigo desaparecido Carmelo Letona, compuesto por alrededor de siete mil imágenes de diferentes autores, abarcando el período 1875-2000, y siendo muchas de ellas auténticos documentos históricos, imprescindibles para forjar la memoria gráfica de Mondragón. También es digno de aplauso el empeño de Alberto por valorar debidamente el legado del profesional de la cámara Valeriano Martínez, maestro de posteriores fotógrafos arrasatearras, y el habernos mostrado al profesor de dibujo y francés y gran artista pictórico Luis Armengou Prunés, como fotógrafo con estudio propio en la calle Viteri.

Loiti ha trabajado decididamente en ofrecernos calidad en las fotos. Para él no se trataba solamente de dar a conocer un motivo determinado, sino que su deseo pasaba por hacerlo de la forma más atractiva posible para el lector. Y lo ha logrado. Algunas instantáneas están a un nivel de nitidez tal que no parece que por ellas haya transcurrido el tiempo. Incluso, me atrevería a afirmar, en algún caso ni en la época en la que fue obtenida alcanzó el grado de calidad que se observa en el libro.

Será la sociedad mondragonesa de hoy y de mañana la que juzgue el esfuerzo de Alberto Loiti en su cometido por hacernos más partícipes del pasado de la villa. Es obvio que no voy a poder calibrar la respuesta del futuro - tampoco me importa no hacerlo- pero estoy seguro de que los actuales mondragoneses aplaudirán con fuerza, como ya lo he hecho yo, lo que uno de los suyos ha sido capaz de ofrecerles generosa y brillantemente.



martxoa 08, 2023

ZIGARROLA - MUSAKOLA


Musakola eta Zigarrola, kontzeptu berdinaren adierazleak al dira? Ni baiezkotan nago, nahiz eta suposamenduen munduan denek balio duten modu bertsuan. Zigarrolari buruz aspaldi idatzi nuen eta ez noa berriz ere errepikatzera, nahiz eta gogoratu behar den zearr-ola-ren eratorria dela, argi eta garbi, hau da erreka ondoko ola handia.

Musakola, berriz, nire uste apalean masuka hitzaren eratorria da. Masuka-ola-tik samur asko ondoriozta daiteke Musakola. Masukera, berez, beste ola mota bat da, agian txikiagoa zerraola baino, baina burdina modu industrialean ekoizten zuena, lehen fase batean. Jose Antonio Azpiazu ikerlearen “El acero de Mondragón en la época de Garibay” liburuan dioenez,  “Las instalaciones que reducían el mineral de hierro y obtenían raya se llamaban en Mondragón “masuqueras” Eta gehitzen du, herrian bazirela horietako lau, eta auzoko hurbilena Legarrekoa zela. Izango al zen lehen besteren bat auzoan? Zeharrolaren tokian XIII. gizaldiaren inguruan masuka-olarik izan al zen? Orain arte, erantzunik gabeko galderak dira.

 Baina zer zen masuka?


Arrasate 1260an Mondragon bihurtu eta handik bi urtetara, Alfontso X.ak beste dokumentu bat sinatu zuen (goikoa), adieraziz: Por fazer bien e merçed al conçeio de Mondragón, quítoles aquella emienda que me solien dar de las massucas del fierro por cada Pascua, que me las non den”  Masuka burdinezko barra al da? Horixe ondoriozta daiteke, ene ustez, aurreko dokumentu zaharretik, Musakola eta Zigarrola izendapenen euskarri idatzietara heldu aurretik.

Izan ere, historia idatzian Zigarrola eta Musakola agertzen zaizkigu, izendapen desberdinekin. Jose Luis Ormaetxearen “Arrasateko Toponimia” liburuan, 1452ra igo gaitezke eta bertan Pedro de Çihorrola pertsonaia daukagu. Ordutik, deitura Çigorrola (errota), Çiorrola, Sigorrola, Zigorrola izendepenetatik igaro da.

Musakolaren lehen agerpena, berriz,  1461ekoa da, Musacola eta  hitzaren ordudaniko eratorriak ez dira hain desberdinak izan.

Jakina, bataren eta bestearen ahozko hizkuntza-ibilbideak XV.ean baino lehenago hasi ziren eta biek, lehen erregistro idatzietara heldu aurretik, aldatuak zituzten jatorriko izendapenak.

Eta sarreratxo honen ostean, azken urteotan Zigarrola-Musakolari buruz idatzi dudanerako topalekua egingo dut. Aurrerantzean argitaratuko dudana ere hementxe islatuko da.

ZIGARROLA ETA MUSAKOLA NIRE IDAZKIETAN

Etorkizuna etorkizun blogean

ZIGARROLA IZENA NONDIK?

http://txemax.blogspot.com/2011/01/normal-0-21-zigarrola-izena-nondik-ote.html


Hots begi danbolinak blogean

SAN ISIDRO JAIAK: 2023an EHUN URTE

https://txemax3.blogspot.com/2019/03/san-isidro-jaiak-2023an-ehun-urte.html

SAN ISIDROREN HIMNOA

https://txemax3.blogspot.com/2016/05/arrasateko-san-isidroren-himnoa.html

MUSAKOLAKO ITURRIAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/05/musakolako-iturriak-1980.html

ZELETA BASERRIKO ERAILKETA

https://txemax3.blogspot.com/2022/02/zentsua-arrasaten-1887.html

MUSAKOLAKO BATZOKIA 1934

https://txemax3.blogspot.com/2019/07/musakolako-batzokia-1934.html

LUIS DEL HIERRO

https://txemax3.blogspot.com/2018/10/luis-del-hierro-arrasateko-bizilaguna.html

MUSAKOLAKO SAN ISIDRO ELIZA

https://txemax3.blogspot.com/2015/05/musakolako-san-isidro-eliza-70-urte.html

ARRASATEKO AZKEN ERROTA ETA ERROTARIA

https://txemax3.blogspot.com/2021/12/arrasateko-azken-errota-eta-errotaria.html

ZIGARROLAKO AXERI BASERRIA. ZAHARRENA?

https://txemax3.blogspot.com/2023/02/zigarrolako-axeri-baserria-zaharrena.html

ZIGARROLA - MUSAKOLA

https://txemax3.blogspot.com/2023/03/zigarrola-musakola.html


1949arrasate blogean

MUSAKOLATIK KALERA / DE MUSAKOLA A LA CALLE

https://1949arrasate.blogspot.com/2015/05/musakolatik-kalera-de-musakola-la-calle.html

MUSAKOLA 1951

http://1949arrasate.blogspot.com/2015/03/musakola-1951.html

SAN ISIDROTAN - EN SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/san-isidrotan-en-san-isidro.html

ZIORLAN JO TA KE - LABORANDO EN ZIGARROLA. 1959

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/ziorlan-jo-ta-ke-laborando-en-zigarrola.html

ZIGARROLA ELURTUA 1955 ZIGARROLA NEVADO

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/01/grupo-san-juan.html

SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2020/05/san-isidro.html

ZIORLAKO NESKAK / CHICAS DE ZIGARROLA. 1956

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/11/ziorlako-neskak-chicas-de-zigarrola-1956.html

EZKONTZA SAN ISIDRON - BODA EN SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/05/ezkontza-san-isidron-boda-en-san-isidro.html

GERRAKO FRONTEAN / EN EL FRENTE DE GUERRA

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/03/gerrako-frontean-en-el-frente-de-guerra.html

SAN ISIDROTAN FUTBOLEAN / POR SAN ISIDRO JUGANDO AL FUTBOL

http://1949arrasate.blogspot.com/2018/05/san-isidrotan-futbolean-por-san-isidro.html

KARNABALETAKO MARTITZEN ELURTUA // MARTES DE CARNAVAL NEVADO

http://1949arrasate.blogspot.com/2014/03/karnabaletako-maritzen-elurtua-martes.html

POXPOLINAK

http://1949arrasate.blogspot.com/2013/05/poxpolinak.html

MAIATZAREN 15: ARRIARAN II TXAPELDUN. Musakolatik Udaletxera

http://1949arrasate.blogspot.com/2022/05/maiatzaren-15-arriaran-ii-txapeldun.html

SAN ISIDRO BERRIREKIZ - REABRIENDO SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2022/12/san-isidro-berrirekiz-reabriendo-san.html

 ZIGARROLA HEDATZEAR – ZIGARROLA A PUNTO DE EXPANSIÓN

http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/zigarrola-hedatzear-zigarrola-punto-de.html

OSINAKO ZEZIAGA-OLALDE SAGA

http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/osinako-zeziaga-olalde-saga.html

 ZIGARROLAKO UNION CERRAJERAREN ETXEETAKO JABEAK - PROPIETARIOS DE CASAS DE UNION CERRAJERA EN ZIGARROLA

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/union-cerrajeraren-etxeetako-jabeak.html

SAN LORENZOKO ETXEAK - CASAS DE SAN LORENZO

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/san-lorenzoko-etxeak-casas-de-san.html


 Argazkia: Musakolako 1982ko jai egitarauaren aurrealdea


martxoa 01, 2023

GASPAR MADINABEITIA MUSIKARI ARRASATEARRA



Gaspar Madinabeitia Altube

Historiak baditu bere alde argiak eta, gehienak, egoera zirriborrotsuak edo zeharo ezkutuak geratzen dira. Arrasateko musikaren historian Madinabeitia abizenak badu bere tokia – batez ere Albina biolin joleari esker. Inoiz aipatu dut Albinaren aita ere, Nazario. Baina sendi  horretan bada beste kide bat, Nazarioren anaia Gaspar, bere abentura musikala ere burutu zuena, eta bere izena moldeko hizkitan idatzi zen XIX. eta XX.enetako agerkari askotan. 

Miguel Madinabeitia Arrasateko historialari eta udal idazkariaren semea dugu Gaspar, eta honen gainean idatzi zuen aitak, “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian, 1893ko ekainaren 12an Arrasatetik bidalitako idazkia: 

“Los periódicos de mayor circulación de España dijeron a la sazón que un joven, después de brillantes ejercicios, había obtenido una plaza vacante en la música del real cuerpo de Alabarderos. Ese joven era mi hijo y por más que no soy yo quién para cantar sus alabanzas, no me es posible, sin embargo, relegar al olvido un detalle de las circunstancias en que alcanzó el triunfo. 

Salió de Vitoria sin instrumento y con el uniforme más raído que tenía, porque no quisieron darle otro mejor. Llegado a Madrid supo que tenía que habérselas con ocho contrincantes provistos todos ellos de su correspondiente nuevo instrumento obtenido por tarjetas de recomendación. Mi hijo puso
Alabarderoen musika banda, desfilean
también en juego las muy pocas que tenía, y como si todos los almacenistas de instrumentos de Madrid obedecieran a una consigna, se lo negaron al pobre cazador de Llerena que iba tan mal rapado.

Situación angustiosa era la suya, sin instrumento con que presentarse al certámen, pero como suele decirse que Dios aprieta pero no ahoga, al fin no faltó una alma caritativa que consiguiera sacar de la música del Hospicio un instrumento. Con él se presentó en el salón de ejercicios, ante un público distinguido y respetable, donde se veía una pléyade de calvas y de bigotes y perillas de hombres encanecidos en las armas, en las letras y en las bellas artes. Mi hijo, pues, con su instrumento prestado en el Hospicio puso la pata a todos. ¡Todavía hay patria, Veremundo! Con tal motivo envío desde aquí el testimonio de mi profundo agradecimiento al señor director del Hospicio de Madrid” 

Gaspar Melchor Baltasar Madinabeitia Altube Arrasaten jaio zen,  noiz eta, noski, 1867ko Errege egunean, urtarrilaren 6. Norekin egin zituen lehen ikasketak?  Ziurrenik, orduko gehienak bezala, herriko organo jolearekin ekingo zien musika ikasketei; garai hartan Patrizio Herrasti zen. Ziurrenik, 1879tik ari zen herriko txarangan ihardungo zuen Donostiara aldatu arte.

Gipuzkoako hiriburuko musika bandan aritu zen Eta hori dakigu anekdota bat eman zelako 1889ko martxoaren 27an, Madinabeitiaren ospea – berak gura gabe- gradu batzuk igo zen egunean. Aipatu data horretan Donostiara Miarritzetik Ingalaterrako Victoria erregina etorri zen, Maria Cristina erreginari bisita bat egitera. Bi emakumeek Aiete jauregian bazkaldu zuten eta jarraian Konstituzioko  Plazako Udaletxera jaitsi ziren, bertan Donostiako herriak harrera ofiziala egin baitzien. Bertan Udal Musika Banda zegoen eta pieza batzuk jo zituen. Zeremoniak amaituta eta Ingalaterrako erregina bazihoala, Bandak “God save the Queen” himnoa interpretatu zuen. Ondokoak Gaspar Madinabeitiaren oroitzapenak dira, Donostiako prentsan 1920an argitaratuta: 

“En los “arkupes” o soportales de la Casa Consistorial, formando vial y rindiendo honores, se situó la banda de música, de la que formaba parte Madinabeitia, famoso mondragonés muy conocido en los anales de las orquestas españolas de aquellos y posteriores tiempos. Estaba la banda interpretando
Victoria eta Maria Cristina erreginak, 1889.03.27an
justamente el solemne y conocido himno inglés “God save the Queen”  - Dios salve a la Reina- cuando en el momento en que ésta pasaba a la altura de Madinabeitia, la avalancha de gente que se hallaba en los soportales se abalanzó tan impetuosamente sobre los músicos, que el mondragonés no pudo evitar dar un pisotón a la anciana soberana: pisotón que, dada la gran estatura, corpulencia y peso de Madinabeitia, no debió ser nada liviano. Por una vez, al menos, Dios no salvó a la reina del pisotón, a pesar del himno.

No sé si los anales de la pequeña historia del glorioso reinado recogieron este pequeño incidente, del que seguramente el facultativo de la real casa hubo de tener conocimiento y probable intervención en cuanto la reina llegó a Biarritz. Por su parte, los anales de la pequeña historia donostiarra lo silenciaron cautelosamente, considerando, sin duda, que su divulgación no añadía ningún lauro a las glorias de la ciudad. 

Al contarme lo sucedido, el bueno de Madinabeitia, cuyo corazón era tan grande como su corpulencia y peso, se le nublaron los ojos, no sé si de pena o de melancolía, o de ambas cosas a la vez; y músico al fin, un trémulo hizo vibrar el vozarrón de aquel hombrachón de Mondragón…” 

Donostiatik Gasteizera aldatu zen Madinabeitia  eta musiko militar bezala ihardun bide ei zuen Llerenako Ehiztarien bataloian, aita Migelek goian aipatu digun bezala eta ondoko lerroak  ere horren testigantza dira. Baditut erreferentzia batzuk, gutxi, Gasteizeko Gasparren  egonaldiaz eta horietako bat “El Heraldo Alavés”en irakurri nuen, 1911ko apirilaren 12ko edizioan. Madriletik Gasteizera hiriburu gaztelarreko Orkestra Sinfonikoa zetorren eta talde horretan ari zen ordurako Gaspar Madinabeitia. Egunkariak, Arabako hiriburuan Orkestrak eman beharreko kontzertuaren berri eman zuen eta kazetariak idatzi zuen: 

“Vitoria tiene en la “Sinfónica” representación brillantísima. Antonio Irazu, Mariano San Miguel y Gaspar Madinabeitia; son lo que se llama unos musicazos: ejecutantes de primera, de escuela perfecta y gusto exquisito.¿Os acordáis de Gaspar? Nadie le llamaba más que así, por su nombre propio solamente. Era popularísimo en Vitoria aquel mocetón que tocaba el primer bajo en la charanga del batallón de Llerena, cuando yo era chico. Por lo menos de su popularidad entre la gente menuda os respondo” 

Beraz, 1893an Alabarderoak Erret Zaintzaileen Taldean eta zenbait urte eman zituen Madrilen. Banda hura Espainiakorik hoberentzat hartzen zen eta zereginik nabarmenena,  jauregiko kontzertuez gain, erregeen ekintza ofizialetan jotzea zen, Madrilen eta espainiar hiriburutik kanpo. 

Baina Gaspar Madinabeitiak beste jauzi bat eman zuen 1904an: Madrileko Orkestra Sinfonikoa. Sortzear zegoen Orkestra eta Madinabeitiak bere burua aurkeztu zuen, tuba instrumenturako. Baita plaza atera ere. Orkestrarekin eman zuen lehen kontzertua Madrileko Errege Antzokian izan zen, Mozart, Borodin, Wagner eta Tchaikovskiren obrekin. Eta elkarte hartan Gaspar Madinabeitiak ehunka kontzertu eman zituen estatu osoan. Bitxia da, Orkestraren aurkezpena paperezko iragarrietan egiten zenean,  Gaspar Madinabeitia– tuba jotzen zuela adierazteaz gain- alabardero ohia zela aipatzen zuten.

Madrilen jarri zuen bere egoitza Gasparrek eta esan daiteke ia-ia hil arte han bizi izan zela.
Madrileko Orkestra Sinfonikoa, 1909
Baina 1929an gaixotu egin zen eta bere egoera ez zela hobetzen ikusita, Arrasatera itzultzea erabaki zuen. Eta Arrasaten hil zen, 1929ko abenduan.  Espainiako hiriburuko prentsak albistea eman zuen:
 

“En Mondragón ha fallecido el popular músico Gaspar Madinabeitia, bajo del Real y de la Orquesta Sinfónica de Madrid, que también  perteneció con anterioridad a la banda del cuerpo de Alabarderos. Era tío de la violinista Albina Madinabeitia” 

Honaino, beraz, Gaspar Madinabeitia Altube musikari arrasatearrari eskaini nahi izan diodan tartetxoa. Ziur, biografia txiki hau aberastu egin daiteke. Bego hor nire ekarpena, ikerlarientzat baliagarri.

Argazkiak: JMVM