miércoles, 5 de septiembre de 2018

ARRASATEKO PROZESIOA IRAILAREN 8an, ARRASATEN. 1516tik


Izan zen zenbait mendetako garai bat Arrasaten,urteroko  irailaren 8an prozesioa egiten zela, 1516an pairatutako sute handi baten aurrean zeruko artekaritzak izandako esku hartze mirarigarria nolabait eskertzeko.  Miguel Madinabeitiak “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian, 1881eko irailaren 10ean horren inguruan idatzi zuen, kexu. Hona hemen zioena: 

Arantzazu
“Me voy a ocupar de la procesión votiva de villa que el día 8 viene celebrándose en este pueblo en los últimos 365 años. Ha sido y es de rigurosa etiqueta que a este acto asista el ayuntamiento en cuerpo de comunidad y he visto hoy, por primera vez en mi vida, quebrantada tan secular costumbre, pues únicamente ha asistido el teniente alcalde en ejercicio de funciones del propietario. Disculpable es, sin embargo, en el presente año esta falta por cuanto la peregrinación al santuario de Aránzazu ha dejado el pueblo poco menos que en cuadro. Pero como he visto antes de ahora desaparecer, sin motivo racional y tomándolo por cuestión baladí, prácticas antiguas con cuya abolición nada hemos ganado ni moral no materialmente, me permito dirigir un cariñoso ruego a los señores concejales todos, a fin de que a funciones votivas de villa como lo fue la de hoy, no dejen en lo sucesivo de asistir en corporación, sean pocos o muchos los individuos que se reúnan, para evitar que la historia en su día les acuse de leso patriotismo. 

Vean ahora el acta de la función votiva a que me refiero: “En la Iglesia de San Juan Bautista de Mondragón, domingo a doce días del mes de octubre del nacimiento de Nuestro Señor Jesucristo de mil e quinientos diez y seis años, a hora de misa mayor, estando dentro de la dicha iglesia el cabildo, curas, clérigos y beneficiados de ella, o la mayor parte de ellos, y así mismo entrando en la dicha iglesia…” 

Madinabeitia ari zen, 1516ko irailaren 8an
Arozkale kalea
Arrasaten izan zen sute handiaz. Hil haren 7-8 bitartean su hartu zuen hiribilduak eta herritarrak arrisku bizian zeudela prozesioan atera ziren, sagrarioko kaliza eta Ama Maria Birjinaren irudia eramanez. Kalez kale ibili ondoren sua amatatu egin zen eta horren ondorioz, urriaren 12an erabaki zuten, iraileko Andra Mariren egunean prozesioa egingo zela urtero eta, gainera,  Arrasaten Santa Ageda egunean jai izatea, santa hori izan baitzen artekaria sua itzal zedin. Horrezaz gain, Arrasateko Udalak urtero apaiz bat bidaliko zuen Gesalibar auzora Santa Ageda egunean, eskerroneko meza eman zezan.
 

Madinabeitiak Garibayk idatzitakoa ere ezagutzen zuen, bere kronikan aipatzen baitu: 

Quiñones gotzainaren zigilua
“El domingo 7 de setiembre de 1516 tornó a quemarse esta villa a los 27 años y cuatro días del tercer incendio. Esta vez se quemó la calle de Aroscale (hoy de Ferrerías) y en la del Medio desde la iglesia arriba hasta las madres de las servidumbres. Entonces hizo el pueblo el voto de hacer una procesión el día 8 de setiembre e yo ví en la fiesta de 1568 que anduvo en ella de pontifical el Obispo de Calahorra D. Juan de Quiñones y Guzmán” 

Porras gotzainaren zigilua
Eta Madinabeitiak ematen duen beste datu baten arabera 1763an Andres Porras Contreras Kalagurriko gotzaina ibili zen prozesioan. Kronikalariak dioenez, prozesiorako inguruko baselizetatik ekartzen ziren irudiak, hura amaitu ondoren ostera itzultzen zituzten horretarako izendatuta zeuden kofradeek. Baina, itxura denez, 1881ean ez zen horrela egin gotzainaren bisita espero baitzuten biharamunerako. Begira nola amaitzen zuen Madinabeitiak bere kronika: 

“El Sr. Obispo pasará mañana por este pueblo de regreso a Vitoria. Mucho me alegraría que su ilustrísima cambie de itinerario, para evitarle el natural sonrojo que le ha de causar la efigie de San Valero, que como obra de arte es ridícula, aunque verá otras buenas” 

Madinabeitiak 1881ean idatzi zuen artikulu hura, eta udaletxetik jaramonik egingo zioten ala ez jakiterik ez den arren, ezagutzen dugu 1918ra arte indarrean segitu zuela promesak. Eta zergatik desagertu zen urte hartan prozesioa? Irailaren 8ko eguna jai ofiziala izateari utzi ziolako, eta herri barruko prozesioa Arantzazura joatekoarekin ordezkatu zuten arrasatearrek.

 Argazkiak: JMVM







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario