Barandiaran (eskuinean) eta Altuna (erdian) 1958an, Leze Txikin |
On Jose Miguel Barandiaranen Eguneroko jorietan maiz azaltzen da Arrasateri buruzko aipamenen bat, gehienak Leze Txikin 1956tik burutu zituen indusketa kanpainak zirela eta. Oraingo honetan 1958ko lanaldiari eman nahi diot errepasotxo bat. Lehenik, urte hartako urtarrilean bilera bat izan zuten Donostian eta bertan erabaki zuten Leze Txikin lanean segitzea. Dakusagun zer idatzi zuen:
"ILBELTZ
1958
25n
Eguna.- Gaur Donosti’ra juan nauk, Prehistoria eta
Etnografia’ko saillen illeroko billera degulako. An giñuztan Peña, Laborde,
Atauri, Rodríguez Ondarra, Goñi’tar Karmele bere senar Mugika’rekin eta ni. Ereman zêat Lezetxiki’ko gauzen pillatxo
bat (1956n arkittuak). Erabakiak: Lezetxiki’n aurten ere jarraitzea,
Intxur’en ere bai, baita Urtiaga’n ere. Elosegi gauza bada; Udala-gañean
edo Udalatz’en azterketak egitea"
Aurrera baino lehen diodan, urte hartako kanpaina Uztailaren 3tik
12ra izan zela. Talde zientifikoa honako hauek osatu zuten Barandiaranez gain: Jesus Altuna, Juan Maria Apellaniz, Domingo
Medrano eta Migel Vallet. Justo Jauregi-Arraburu abade eta Barandiarani Leze Txikiri buruzko lehen berriak eman zizkionak kontaktuak egin zituen Leze Txikiko terrenuen jabearekin, hori hasarre baitzegoen, ez baitzen bat ere fidatzen leizean hainbeste denbora lanean ziharduten pertsona haietaz. Barandiaranek jabearen semeari adierazi behar izan zion zertan ari ziren, leize hartatik jasotakoa babesten zuen arautegia bazela gehituz.
Bestalde, aurrekoetan bezala, Zabarte eta Leibar izan ziren Barandiaranek kontratatutako langileak, eguneko bakoitzari 50 pezeta ordainduz. Letona anaia arrasatearrak ere - Joxe, Balendin eta Jesus- hasi ziren “modu materialean”
kolaboratzen, tresnekin eta laster abian jarriko zuten diru bilketarekin.
Hona hemen On Jose Miguelek idatzitakoa, uztailaren 4 eta 13 bitartean:
"4n Eguna.-
Lezetxe’n aurtengo lana. Bere iduria eta bear diren neurriak artu zêtuagu;
baita zulatzen asi ere sarreran. Arratsaldean
Barandiaranen 1958ko apunteak |
5n Eguna.- Atzo
asitako lanari jarrai zoagu, alegia lubaia sakontzen. Letona’tar
Jesus etorri zaiguk, tresna batzuek guri ekarriaz.
6n Eguna, igandea.- Boucher, Gachou eta Medrano Vitoria’ra juan dittuk; Quadra, Lalastra
eta Vallet, Oñati’ra. Altuna eta ni Lezetxiki’ra Pérez (Aurelio) eta bere
emazteari toki aiek erakustera.
7n Eguna.- Lubaian
jarrai. Etorri zaiutzak Letona’tar Jesus eta Jose, zulakaitz bat eta gogorgai
ekarriaz.
8n Eguna.- Asi
lanari jarrai. An-Lezetxe’n-ari gaittuk Boucher, Gachou, Medrano, Apellaniz, Altuna,
Vallet, Quadra, Lalastra eta ni. Baita Letona ere batzuetan. Gaur juan
zaiguk
arpe-jabearen semea: ez dik ontzat artzen gure lana. Erantzun zoât, guk ezin
gentzakegula lurra berriro arpera itzuli; jabearen baimenagaz etorri giñala,
eta guk gañera ba-degula lege bat.
Barandiaranen 1958ko apunteak |
9n Eguna.-
Altuna eta Apellaniz beren etxêtara itzuli dittuk. Gañetikoak, arpera. Gaur
arpe-jabea bera (Atxa’tar Kaio) etorri zaiguk bekoki illuna guri jarriaz. Esan
zoât, eska dizaigula guk arpean egiten degun
kaltearen ordaiña. Vallet gaur
juan dek etxera.
11n Eguna.-
Gaur arpera etorri zaiutzak Laborde eta Atauri.
12n Eguna.-
Azkeneko eguna Lezetxe’n. Arratsaldean lanera etorri zaiutzak Letona’tar José
eta Jesus. Lubaia 3 metroz sakondu diagu; bañan leengizonen aztarnarik ez
ageri. –Langilleai (Tomás eta Fco) 50 pta. bakoitzari eguneko saria;
Ostatutan 55 pta. bakoitzaren eguneko ordaiña.
13n Eguna.-
Boucher eta Gachou’kin Ataun-Sara’ra etorri nauk goizean"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina