uztaila 25, 2018

ARAMAIOKO IBABEKO ANDRA MARI EZAGUTARAZIZ

Sarritan ekarri dut txoko honetara Aramaioko Ibabeko Andra Mari. Barnean daramadan gaia da eta 2015ean liburu bat ere argitaratu nuen, bostehun urtetik gora edukiko duen elkarte zibil honen historia azalduz. "Ibabeko Andra Mari Kofradia. Cofradía Andra Mari de Ibabe" tituluarekin kofradiaren nondik norakoak aletu nituen.

Orain Gasteizko Andra Mari Zuriaren Kofradiatik artikulu bat eskatu zidaten, "Hornacina" aldizkarian agertzeko, eta gaur zutabe honetara dakardan idazkiñoa prestatu nien, dagoeneko irakurgai dagoena. Blog honen irakurleak aukera izan dezan, hona hemen artikulua, argazkian sakatuz gero:


https://drive.google.com/open?id=13y6qdp-HLvQeDIlBQCd08BugY29NTHqM


Argazkia: Cristina Etxenausia (Andra Marikoa)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina