EAJren antzezleak, 1935ean |
1935eko apirilaren 25ean Euzkadi egunkarira
zekarren ondoko albistea “Garbi” izenpetzen zuenak:
“Urtero bezela, aurten ere bertako euskal
langileak asi dira Lanaren Eguna ospatzeko jayak gertatzen. Bertan egunean
izango diren jayetatik gañera aurreko egunetarako antolatzen dabiltz
antzerki-jai ikusgarri aundi bat, Arrasaten gutxitan ikusi dan bezelakoa.
“Eriotz-Bide” iru ekitaldiko antzerkia,
oraintxe euskerara biurtua, Avasc-eko apaiz jaun agurgarri batek, Bedia
antzokian lenengo aldiz egingo dute Euzko-Gaztediko antzezlari trebeak.
Antzerkia aukera-aukerakoa da langilien jai egunerako, ba ikaskizun aundiak
daukoz langile arazotzaz. Onetaz gañera, Euzko Abesbatza gertatzen dabil abesti
batzuk eta olako eres ta antzez jai egitarau ederrakin ez dago zer esanik egun
ortan Bedia antzokia guztiz bete-bete egingo dana.
Joxe Markiegi euskaltzalea |
Benantzio Gaztañares |
Lehenik ELAko abestaldearen
ekitaldia izan zen, Luzio Markaideren zuzendaritzapean. Jarraian, iragarrita
zegoen antzezlanaren lehen bi atalak eman ziren eta atsedentxo baten ondoren hirugarrena.
Obrak Errusiako nekazari, langile eta
soldaduen arteko harreman zailak islatzen zituen. Belgikan 1932-35 urteetan
berrehun bider inguru antzeztu zen obra, aurreneko aldiz Arrasaten eman zen
euskaraz, eta antzezleak Euzko Langile Alkartasuna (ELA)ko militanteak ziren.
Eszenografia eta antzezleen karikaturizazioa Antonio Armengouren ardura izan
zen. Ekitaldi osoaren erantzukizuna, berriz, Benantzio Gaztañares
euskaltzalearen esku egon zen.
Eszenatokian kide hauek egon ziren
antzezlanetan: Joseba Uriarte (Mikel) Luzio Markaide (Jon) Estepan Etxebarria
(Gorka) Diego Arregi (Don Martin) Paulo
Arregi (Sajarov) Bittor Murgia (Anton Oker) Benito Etxebarria (Matxin agurea)
Sabin Arrieta (Alex) Paul Galdos (Bolin) Felipe Okina (Hileff) Pedro Zumelaga
(Gorky) eta beste pertsonaia batzuk, Bizente Barrutia, Joseba Agirre, Xabier
Gorosabel, Roman Bidaburu, Eugenio Uranga eta Santos Zeziaga izan ziren.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina