abendua 30, 2015

DAVID ARZAMENDI-MARCELINO OREJA. Elkarrizketa


David Toledon, 1945 inguruan
Marcelino Oreja Agirre bere autobiografiarako datuen bila ari zitzaigun, eta 2010eko apirilaren 9an Arrasatera etorri zen. Zenbait adiskidek lagunduta, 1934ko urriaren 5ean Arrasaten izandako matxinadaren inguruetatik ibili zen eta, besteak beste, Marcelino Oreja Elosegi bere aita hil zuten tokia bisitatu zuen lehen aldiz ministro ohiak. 

Egun hartan hitz ordu bat David Arzamendirekin izan zuen Orejak, haren etxean. Nioen moduan, Oreja galdera batzuetarako erantzuna bilatzen ari zen aurki publikatuko zuen bere autobiografiarako eta Davidek argi apur bat eskain zezakeen. Elkarrizketa haren lekukoa izan nintzen eta bien baimenarekin bideo batean grabatu nuen solasaldia. Bi protagonisten humanitatearen islapen garbia izan zen elkarrizketa hura. Eta denok oso pozik atera ginen bileratik. 

Ziortzako organoa jotzen ari, 2007an
Dena den, ez noa – oraingoz bederen- solasaldi osoa publikatzera, pertsona askoren gaineko aipamena egiten baita eta pribatutasunari eutsi behar zaio. Baina gaur, minik sortuko ez duen lagin bat ekarri nahi izan dut, Daviden prestutasuna omentzeko eta gogoratzeko.

Bitxia da, elkarrizketaren erreferente ezinbestekoetako bat izan zen Marcelinoren ama -Pureza Agirre arrasatearra-  99 urterekin hil zela eta Davidek ere adin berdinarekin utzi gintuen, iazko urtarrilaren 25ean.
 

Bideoa: 

===================================
David Arzamendiren gaineko informazio gehiago:

DAVID ARZAMENDI HIL DA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina