miércoles, 9 de diciembre de 2015

PEDRO MARQUINA: LOIOLAKO IGNAZIOREN ARTEKARI ARRASATEARRA

Duela astebete bat Arrasaten eman nuen hitzaldi batean ateratako izen batek ustekabean harrapatu ditu lagun bat baino gehiago herrian.  

Esteban Garibay
Pedro Marquina kanonigoa da aipatu nuen pertsonaia, eta zenbait historialarirentzat ezaguna bazen ere- horra hor Madinabetia, Letona eta Urangaren testigantzak- 1575 urtean Arrasaten hiru obra pia ezarri nahi izan zituelako da. Inork ez du, ordea, orain arte beste gai batekin erlazionatu. Dakusagun: 

Pedro Marquina Arrasaten jaio zen, XVI. hasieran.  Felipe II.aren kaperaua izan zen eta oso gizon garrantzitsua haren gortean. Baina lehenago Carlos V. Enperadorearen zerbitzura mugitu zen gortean. Eta lanak egin zizkion, atzerrian ere. 


Marquinaren lehen berri Garibayk ematen digu, Arrasateko Kontzejuari 1.575ean bidalitako eskutitz batean:


“A los ilustres señores, concejo, justicia y regimiento de los caballeros hijosdalgo de la villa de Mondragon mis señores:
Ilustres señores: Algunos dias habrá que el señor Pedro de Marquina, canónigo de la santa iglesia de Cuenca y capellan de S. M. nuestro conterráneo, me mandaba por sus cartas llegase á aquella ciudad ántes que nuestro Señor fuese servido de llevarle de esta vida, porque me deseaba comunicar sus últimas cosas, y muy en particular las que tocaban al bien y utilidad de esa patria, á quien él ama tan entrañablemente, quanto es razon y de su grande christiandad se podía esperar..."

Baina utz dezagun Garibay-Marquina harremana beste baterako, eta gatozen gaurko gaira. Pedro Marquina Erroman egon zen 1540an bere nagusiek bidalita,  Jesusen Lagundiarekiko harremanak bideratzeko. Ignazio Loiolarekin izan zituen harremanak , une haietan Ignazio konpainiako lehen nagusia hautatu baitzen, urte hartan bertan Aita Santuak Konpainia onartu ondoren eta espainiar hierarkia eklesiastikoa interesatua zegoen ordena berri hartaz. Honela irakurtzen dugu, Enrique García Hernan ikerlearen “Ignacio de Loyola” liburuan: 

Loiolako Ignazio
“Ignacio se trató en Roma con el canónigo Pedro Marquina, secretario del embajador, que tendrá un protagonismo especial en los primeros años. Marquina había sido paje del III Marqués de Villena y luego ayo del IV Marqués, dos Francisco López Pacheco. Marquina coincidió con Pedro Alcaraz y Juan de Valdés, los tres pajes del marqués. Marquina se aproximó mucho a Ignacio, al punto que no solo se le encomendó misiones para la Compañía, sino que fue fundador del Colegio de Cuenca” 

Horrela da, bai, Cuenca hirian Marquinak jesuiten ikastetxea berriztatu baitzuen bere diruarekin eta hiri bereko katedralaren klaustroa arrasatearraren eskutik burutu zen.

Marquina, itxura denez, protestantismoaren hurbileko soloetan ibili zen gazte denboran eta Manuel de Leon de la Vegak bere “Los protestantes y la espiritualidad evangélica en la España del siglo XVI) liburuan dio: 

“Pedro de Marquina. Natural de Mondragón. Marquina era hidalgo y cristiano viejo. De muchacho entró al servicio del marqués de Villena en Escalona. Impresionaría a los miembros de la casa por su fervor religioso y su interés por hacerse fraile. Cuando Alcaraz vino a Escalona en 1523, Marquina fue influenciado por éste y se hizo seguidor del “dejamiento” En misa él permanecía rígido o en pie, sin arrodillarse, imitando a su mentor. Durante el proceso de Alcaraz el papel de Marquina en los asuntos de alumbrados llamó la atención de los inquisidores de Toledo. En febrero de 1529 fue preguntado con precisión sobre sus opiniones religiosas y al parecer, manejadas por los  inquisidores, se convencería de haber errado en el pasado por ignorancia y que ya llevaba tiempo en los caminos ortodoxos. 

Pedro Marquuinak Cuencan eraikitako ikastetxea
Marquina, miembro de la embajada imperial en Roma en 1540, sirvió como intermediario entre Ignacio de Loyola y la Compañía de Jesús en España. Este mismo Marquina, canónigo de Cuenca en 1561, construyó el Colegio Jesuita de aquella ciudad y se pregunta Bataillon si este puede ser el mismo Marquina de 1520, próximo a los alumbrados. Esto es bastante posible, por la atracción que Ignacio de Loyola ejercía sobre ellos. Esta posibilidad se refuerza por el hecho de que Brandi identifica como partidario de Loyola a Pedro de Marquina” 

Beraz, lehen nioen moduan, Carlos V enperadorearen zerbitzutara ihardun zuen arrasatearrak, gero Felipe II haren
Carlos V enperadorea
semearenetara 
ibiliko zen bezalaxe. Goian aipatutako “Ignacio de Loyola” liburuan idazten zuen Enrique García Herranek: 

“No es lógico pensar que fueran “perseguidos” por pisar una línea claramente ortodoxa (como ha pretendido la historiografía jesuítica), sino porque sus denunciadores veían algo heterodoxo, próximo a corrientes espirituales sospechosas, pues contaba en sus filas con personas como Diego de Eguía, Esteban Díaz (hermano del protestante Juan Díaz, que murió asesinado en Alemania por su otro hermano Alonso, abogado en Roma), Pedro Marquina y otros que estaban en contacto con alumbrados o protestantes” 

Arrasatearraren eta azpeitiarraren arteko harremana konfiantzazkoa izan bide zen, eta behin baino gehiagotan elkartu ziren, Konpainiaren Espainiako sarrera erraztearen aldera. Begira zer dioen Dominique Bertrandek bereLa política de San Ignacio de Loyola: el análisis social” liburuan: 

De Pedro Marquina, secretario de la legación imperial, Ignacio hizo su propio legado cuando llegó el momento para éste último de volver a España. Esto sucedió en 1547.  Existen instrucciones dadas por Ignacio a Pedro de Marquina para su misión y Marquina desempeñó el mismo oficio dos años antes para el emperador. Con el tiempo y la experiencia de los años se aprenderá a montar todas las piezas de las operaciones diplomáticas tan complejas como las de Pedro de Ribadeneira en Bruselas” 

Ribadeneira (1526-1611)  aipatu da aurreko zatian eta Marquinaren ondoren diplomazia lanetan ibili zen jesuitak “Vida del padre Ignacio de Loyola, fundador de la religion de la Compañia de Jesús” liburua idatzi zuen. Ribadeneira Marquina eta Ignazio ezagutu zituen, eta liburuan irakurtzen dugu:

“Comenzó este Colegio el canónigo Pedro del Pozo, mas después le acabó y le dotó Pedro de Marquina, Canónigo también de la misma ciudad de Cuenca, que fue estando en Roma y mientras que vivió devotísimo del Padre Ignacio y después lo fue de toda la Compañía…”



Hasieran nioen bezala, Pedro Marquinak dirua eskaini zion Arrasateko kontzejuari, hiru obra pia irekitzeko. Esteban Garibay izan zen tarteko lanak burutzen ihardun zuena. Beste behin ikusiko dugu zertan amaitu zen hura guztia. 

Gaurkoak balio izan digu ezagutzeko arrasatear batek zer ikusirik handia izan zuela jesuitak Espainian ezartzearekin. Gutxi ez dena.








 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada