“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten
errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion, 1876ko martxora arte iraungo zuena.
Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala
Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak
Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan
politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako
Diputazioa sortuko zuten.
Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri
mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela
liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten
zuten.
Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko
naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko
dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita
geratzen da, hortik barrena abiatu eta
ikertzeko.
=============..============
1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA
2.- UDAL
TALDEAREN DIMISIOA
3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?
4.- SANTA CRUZ ARAMAION
5.- AMAITU AL DA GERRA?
6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873
7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874
8.- TELEGRAFO KARLISTA
9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875
10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875
11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876
Alkatea eta lehen
alkate ordearen dimisio ez onartuarekin amaitu zen aurreko urtea eta 1873ko
lehen bileran, urtarrilaren 2an, bigarren alkate ordeak aurkeztu zuen bere
kargu uztea. Gerra atejoka ari zen eta ez zuen arriskatu nahi. Aurreko kasuan
bezala, ez zioten onartu beste udal kideek. Baina teorian udal funtziotan
segitzen zuten arren, praktikan alkatea eta bi alkate ordeak desagertzen joan
ziren udaletxetik. Horrek salaketa eragin zuen eta gobernadoreari helarazi
zitzaion idazkia “… tanto el señor
alcalde como los dos tenientes de alcalde, fingiendo estar enfermos, no ejercen
sus funciones…”
Gauzak serio
samar zeuden Aramaion eta inguruetan. Eta horren lekukoa da udal bi
funtzionario – Bizente eta Frantzisko Arana- Arrasatera joan zirela lan
arazoengatik, herri hartako agintari karlistek atxilotu eta erretenitu egin
zituztela. Aramaioko udal kideak bilduta, 1873ko urtarrilaren 10ean gaia
aztertu zuten eta:
“Teniendo en cuenta la inculpabilidad de Francisco
y Vicente Arana que han sdo detenidos en la Villa de Mondragón por el
comandante militar de la misma, y la suma falta que hacen en el pueblo en las
actuales circunstancias, se acordó que en nombre de este Ayuntamiento gestione
en donde sea conveniente por su más pronta libertad D. Tomás Aristegui, vecino
de este valle, a quien además de facultarle ampliamente a este objeto, se le
proveerá del certificado correspondiente, por el que acredite su comisión y
personalidad”
Urtarrilaren 20an
atxilotuta segitzen zuten Arana bi udaltzainek eta Aramaioko Udalak beste hiru
ordezkari izendatu zituen Arrasateko komandante militarraren aurrean gestioak
egiteko. Pertsona horiek Tomas Aristegi, Julian Luko Etxebarria udal idazkaria
eta Jose Maria Garro Zabala Iruñean bizi zen aramaioarra, arrilagatarren osaba.
Arabako eta Gipuzkoako agintarien aurrean aurkeztu zituzten atxilotuen
askatasunerako eskaerak.
Diodan, Aramaioko
bi udaltzainek hogeita bost egun eman zituztela Arrasateko kartzelan… euren
kontura, izan ere maiatzaren 4an kargu bat pasatu zioten Aramaioko Udalari, 617
errealetakoa “a título de gastos en
alimentos en la cárcel de Mondragón” Uztailaren 25ean Udalak onartu zuen
diru kopuru hori ordaintzea. Horien askatasuna lortzeko Jose Maria Garro, Tomas
Aristegi eta Julian Luko ordezkarien gastuak ere hartu zituen bere gain Udalak.
Aramaiotik bere egoitza
aldatu zuen beste bat ordura arteko alkatea izan zen, Jose Leaniz Barrutia,
bizitzera Oñatira joan zena. Horrela iragarri zion Udalari urtarrilaren 25ean,
eta honek gobernadoreari helarazi zion albistea. Udalak, dena den, Leaniz
Barrutiari jakin arazi zion: “no haber
rendido, como corresponde hacerlo, las cuentas de su Alcaldía, y se le oficiaba
para que las presente sin demora para que el Ayuntamiento sepa el estado de su
administración, pues en su defecto él será el responsable de cuanto pueda
ocurrir en este particular”
Arazoak pilatzen ari ziren
udal kide apurren bizkar gainera. Maistra titularrak herria utzi zuen eta
mediku plazarako hautagai bakar bat aurkeztu zen, baldintzetatik kanpo zegoena.
Ostera egin zen deialdia. Botikariorik ezean, eta Arrasate karlisten eskuetan
zegoenez, aramaioarrak tratutan hasi ziren Eskoriatzako botikarioarekin,
sendagailuen arazoa kudeatzeko. Baina otsailaren 23an jakin izan zuen Udalak
Eskoriatzako lizentziatuak herria utzi behar izan zuela, karlisten euren
eragina zela eta. Ondorioz, Aramaioko Udalak Otxandioko botikarioarengana jo
behar izan zuen, laguntzaren bila.
Egoera larri horretan,
Aramaioko Udalak jakin izan zuen 1873ko martxoaren 27an, Espainian Errepublika aldarrikatu zela:
“Se dió cuenta de la circular relativa a que inmediatamente
se proclame la República, dando cuenta al Gobierno de la Provincia y remitiendo
copia del acta de la sesion en que se verifique el acto. El Ayuntamiento, en
vista de la gravedad de este asunto, de las circunstancias especiales en que se
halla esta población y que es costumbre de consultar antes con la Excma.
Diputación General, acordó hacerlo, después de una mesurada discusión, para el
mayor acierto”
Zuhurrak agertu ziren udal zinegotziak. Uneko albiste
politiko horrek, bestalde, gerra amatatuko ote zuen esperantzan zeuden udal
korporatiboak. Baina errealitateak esnarazi zituen. “La
Correspondencia de España” egunkari madrildarrak 1873ko apirilaren 13ko
edizioan zekarren: “El coronel Tejada se apoderó en Aramayona
de un pequeño taller de reparación de armas que tenían los carlistas en una
casa de dicho pueblo, Se han cogido algunos efectos de guerra. Al huir los
facciosos incendiaron el expresado taller”
Eta “El Correo Vascongado” alfonsino,
antikarlista eta Canovas zaleak 1873ko apirilaren 16an ematen zuen aditzera: “Con
referencia a persona que ayer 15 llegó de Guipúzcoa se nos asegura, sin que
podamos salir garantes de la noticia, que al anochecer del sábado la columna
del Coronel Loma, en combinación con los voluntarios de Eibar, alcanzó en las
inmediaciones de Azpeitia a la facción Lizárraga, y la batió causándola numerosas bajas y 10 prisioneros.
Parece que el Jefe con algunos dispersos se dirigía por Elorrio á Aramayona,
con objeto sin duda de reunirse a alguna de las partidas que frecuentemente
cruzan por los montes de esto término”
Hala ere, mugimendua igartzen
ari zen Ibarran eta baita auzoetan ere.
Oinezkoen zerbitzua zela eta baserri urrutitan bizi ziren herritar
batzuen kexa jaso zen Udaletxean apirilaren 23an, eta udal agintariek erabaki
zuten ez aldatzea bete beharretara erantzuteko sistema, baina urruneko haiei “se hará una gratificación a cada uno de un
cuartillo de vino clarete del Almacén de suministros para las tropas y media
libra de pan, y por consiguiente sin el recargo de arbitrios…” Auzoetako
alkateei abisatu zitzaien, aldiz, “en
cuanto tengan noticia de la llegada de alguna columna de tropa o partida
regular, manden cuatro hombres que sirvan de peatones a esta población de
Ibarra” Eta Udalak bagajeetarako lau zaldi erostea erabaki zuen.
Hornidurak zirela eta, apirilaren 23an ere,
batzorde bat izendatu zen Gasteizera joan eta hiriburuko agintari
militarrengandik gari eta garagarra eskuratzeko. Bisita hark ez zuen fruiturik
eman. Okelari zegokionez, errazioak auzo guztien artean banatu zen, Oleta ezik,
zozketaren bidez. Honela geratu zen errazioen banaketa: Baraxuen 375; Uribarri 600; Azkoaga 675; Etxaguen 300;
Eguzkierripa 450; Untzella 600; Gantzaga 300; Ibarra 300; Arriola 525; Arexola
200. Banaketa horrek auzoetako alkateen erantzuna ekarri zuen, banaketa egiteko
sistema arbuiatuz. Eta Udalak, maiatzaren 4an onetsi zuen formula aldatzea “y que para lo sucesivo se saque a remate o
se tome otro método que sea más ventajoso”
Indar armatuak, berriz, hitzetatik ekintzara
igaro bide ziren, apirilaren 26an komunikazio bikoitza jaso baitzen Udaletxean.
Zinegotziak bilduta eta Ignazio Goikoetxea lehen alkate ordearen agindupean,
horrek jakinarazi zuen:
“Que había recibido una comunicación de fecha 18 de este mes, firmado
por Manuel Lecea, como coronel y comandante general de esta Provincia,
ordenando a esta corporación municipal, que en el término de ocho dias se
entregue a la Diputación a guerra de la misma, la cuota impuesta a esta
municipalidad por el Señor Gobernador Civil de esta Provincia”
Karlistek, beraz, gobernadoreak ipinitako
kontribuzioa eskuratu nahi zuten. 40.000 errealetakoa. Baina aramaioarrek
gobernadorearen asmoa jakin bezain laster ezagutarazi zitzaion hura ezina zela,
udal kutxak hutsik zeudela, gerrako gastuak zirela eta. Lezea komandante
karlistari erantzun bera bidali zioten udal kideek. Agian aramaioarrek jakingo
ez zutena da, Lezeak hiru egun lehenago egundoko jipoia hartu zuela Arabako
Apiñanizen. Bilera berdinean alkate
ordeak informatu zuen, Lezea komandante nagusiak bidalitako beste komunikazio
baten bidez, Arabako Batzar Nagusien maiatzeko bileretara joateko beharkizunaz
ezagutarazi zitzaiela.
Gero eta konplikatuagoa zen ibar osoko
bizimodua, biderkatu egin baitziren borroka armatuak Prentsak albisteak ematen
zituen deskribapen ilunekin. Horrela, “La Correspondencia de España”k 1873ko maiatzaren 5eko edizioan zioen: “Ayer tarde se
recibió el siguiente despacho del gobernador de Álava: «Hoy han circulado con
profusión en esta capital fotografías de los dos infelices brutalmente
asesinados por el cabecilla Iturbe en la peña de Campanzar el dia 29 de abril. Son horrorosos loa
detalles de tan bárbaro crimen. Uno de los desgraciados fue quemado vivo con
petróleo; el otro, muerto de varios balazos en el cráneo y bayonetazos en el
vientre, fue después carbonizado. Era el uno anciano de sesenta años y joven el
otro, casado y con hijos. El
mismo cabecilla, según parece, fusiló al día siguiente a otros dos desgraciados
en la jurisdicción de Aramayona” Baina
bazen gehiago.
“El
Correo Vascongado”k 1873ko maiatzaren 25ean aditzera ematen zuen:“Parece que la situación de
 |
Santa Kruz apaiza eta bere taldea
|
las columnas y de la facción era ayer la
misma que el día anterior. Las primeras seguían en Durango y Amorebieta, al
paso que Velasco en Villaro y Santa Cruz en Elorrio,
aunque algunos aseguran, que habiéndosele unido a éste otras partidas
guipuzcoanas hasta en numero de 1000, dejando en Elorrio un corto numero de los
suyos, salió de esta villa muy de mañana hacia Aramayona con objeto de unirse
en Villaro a Velasco, según unos, y según otros con el de tomar la dirección de
Navarra…”
Ez daukat
inongo erreferentzia zuzenik Santa Kruz Aramaiora itzuli zela adieraziz. 1872ko
abuztuaren 10eko ihesaren ondorioz Frantziara egin zuen salto, handik gutxira
itzultzeko eta karlistekin borrokan segitu zuen, lehen baino indar eta
krudelkeria gehiagorekin. Horregatik, ez zaio sinesgarritasunik eman behar, Santa Kruz
Aramaion ezkutatuta zegoenean promes egin zuela dioen istorioari, nahiz eta
Santa Kuzek berak horrela idatzi zio Aramaioko erretoreari Ameriketatik (1),
hango estualditik bizirik ateraz gero misioetara joango zela. Egin bazuen ere,
aurki ahaztu zitzaion. Dena den, zuzena ez bada erreferentzia, geroago
ezagutuko dugu 1872ko azaroan Santa Kruz apaizak Aramaion burututako beste
ekintza bat.
“La
Iberia” kazetak ere 1873ko maiatzaren 28an zekarren: “Según leemos en el Irurac Bat de Bilbao, el bárbaro y brutal cura Santa Cruz y su
teniente don Cruz Ochoa, con unos 500 hombres, estuvieron el viernes en Elorrio
donde tremolaron una bandera negra anunciando que la guerra se haría en adelante
sin cuartel y se disponían a fusilar al oficial que hace poco tiempo fue hecho
prisionero en las afueras de Elgueta. Añádese que un maletero había muerto a
consecuencia de haber sido bárbaramente apaleado. A Elorrio habían llegado,
según se dice, más de 1000 facciosos, dirigiéndose luego parte de ellos hacia
Aramayona”
Urteko maiatzean Aramaiok mediku eta
botikaririk gabe jarraitzen zuen. Sendagilearen kasuan, deialdi publikoetara
batek bakarrik aurkeztu zuen bere burua, Valladolidekoa bera. Kasua
Gobernadorearen esku jarri zen. Farmaziari zegokionez, inork ez zuen erantzun,
eta jaso behar izan zen soldata, hamar mila errealetara. Azkenik, botikariari
zegokionez, uztailaren 13an erabaki zen kargua Otxandioko Jose Indari ematea “uno de los dos aspirantes, reune la doble
cualidad de poseer idioma vascongado”
Udal agintarien artean huts asko ematen ari
zen, bileretara agertu gabe, eta uztailaren 20an – salaketa baten ondoren-
Gobernadoreak ofizio bat igorri zuen arazoa zela eta. Unamuno zinegotziaren
lehendakaritzapean bildutakoek jakin izan zuten, Jose Leaniz Barrutia alkateari, Ignazio
Goikoetxea eta Domingo Uribarren alkate ordeei eta Juan Martin Leiba lehen
zinegotziari isuna jarri behar
zitzaiela. Aipatutakoei neurria jakinarazi zieten arren, ez bide ziren kikildu,
bileretara agertu gabe jarraitu baitzuten. Gainerako zinegotziek, uztailaren
25ean, honela idatzi zieten:
“Se procederá a las multas, y si a los individuos presentes les
ocurriere algún contratiempo en el desempeño de sus funciones, por la falta de
asistencia del Alcalde, primero y segundo tenientes y primer regidor, a estos
señores se les hace responsables desde ahora de todos los daños y perjuicios a
los que acuerdan puedan irrogárseles”
Bilera berdinean, Agustin Olias okeleko
hornidura arduradunaren kexa azaldu zen, Martzial Mostelo Perez karlisten
buruzagiak exijitu zion okel kantitate eta prezioa zela eta. Horren harira
diodan, garaiko prentsak aspaldi hartan eman zuela albistea “Por Villarreal y Aramayona vaga Marcelo con
diez latro-facciosos” (2)
Gerrako Diputazioak gero eta
eskari zuzenagoak eta gogorragoak luzatzen zizkion Udalari, eta hori urduri
zegoen. Lehenik eta behin, zinegotziek garbi ez zutelako zein zen Arabako
lurraldean agintzen zuena. Horren adibidea da, uztailaren 29an jasotako
eskabidea eta Udalaren erantzuna: “Se dio
cuenta de una comunicación de la Diputación a Guerra, fecha 24 del corriente,
reiterando que se ingrese en su caja la sisa (3) y hoja de
hermandad provincial del último trimestre de este año, y los sucesivos que
venzan, bajo las responsabilidades…” Eta Udalak hartu zuen akordioa: “En su vista se acordó hacerle una atenta
representación, manifestando haber satisfecho dicho trimestre al tesorero de la
misma Diputación, y haciéndole presente la situación en que se ha encontrado y
se encuentra…” Labur bilduz, ezker eskuinetik zetozen errekerimenduek zeinu
desberdina zuten eta herritarrek eurek egin behar zieten aurre, oso modu
larrian.
Abuztuaren 6an beste agindu
bikoitza jaso zuen Udalak Gerrako Diputaziotik. Alde batetik “Se dió lectura a una comunicación de la
Diputación a Guerra de esta provincia de fecha 1º de este mes, para que dentro
de 48 horas se haga saber a los eclesiásticos que se toquen las campanas para
todos los actos religiosos, bajo las penas que señala…” Gerrako Diputazioak
zirkular berri bat bidali zuen abuztuaren 15ean adieraziz, zerga eta
kontribuzioak atzerapenik gabe kobratu
behar zirela, eta behar izanez gero zordunen etxeak balizko ondasunen bila
miatuko zirela. Halaber, Udalak meza nagusi guztietara korporazioan joan behar
zueneko agindua jaso zen Udaletxean, eta auzoetan auzo alkatee. Agintariek
zaindu behar zuten, “los trabajos en días
festivos, los escándalos y bailes indecentes, velando por el respeto a la
propiedad” Begi bistan da, karlistak nagusitzen ari ziren Aramaioko inguruetan.
Horrezaz gain, Gerrako Diputazioak eskatzen zuen “lo que se dedica a las Juntas de Caridad y una relación de los niños
expósitos a cargo de la citada Junta, con expresión de sus nombres, edad,
personas que los tienen a su caridad y domicilio…”
Beste ofizio baten bidez, Aramaioko Udalak
jakin zuen Arabako herri batzuetan uztailean egindako udal hauteskundeak
ezereztatu egiten zituela Gerrako Diputazioak eta indarrean zeudenek segitu
behar zutela karguan, erakunde horrek Udalak nola osatuko ziren erabaki arte.
Arabako karlistak bizi ari ziren une ez hain
txarraren ondorioz, liberalen aldeko prentsan lehen zalantza izpiak azaldu
ziren. Bazirudien ez zela tropa ofizialena ibilaldi militar hutsa izango.
Adibide gisa, Madrileko “La Epoca” egunkariak,
1873ko abuztuaren 6an zioen: “Según La República, se ha
organizado en Vitoria un cuerpo de ejército de 11.000 hombres, siendo inminente
un encuentro serio y decisivo entre las tropas que debían salir a campaña el
sábado, con las del Pretendiente, que el citado día le juraron por señor de
Vizcaya. Parece ser que el afán del carlismo consiste ahora en atraerse
oficiales del ejército, pero hasta ahora han sido vanas sus tentativas de
seducción. D. Carlos no tiene otra cosa que hacer que dejar
obrar a los revolucionarios, pues ellos han de darle la mitad del camino
andado; así como D. Carlos llegara a triunfar, los dislates de sus amigos
exaltados harían el caldo gordo a la coalición que enfrente de él se levantaría
inevitablemente. Las facciones, después de tocar en Guernica, han salido unas
con dirección a Aramayona, y el resto con el Pretendiente a la sierra de
Arlabán”
Esan behar dut, kronika hori argitaratu eta
biharamunean Arrasate karlisten esku geratu zela. “Karlistak Arrasaten,
1872-76” nire artikulu sailean irakur daiteke, 1873ko abuztuaren 7an (4)Aramaiotik zortzi bat kilometrotara gertatutakoaz. Jakina, aramaioarren
bizkarra askoz babestuago senti zitekeen ordudanik, fronte bat gutxiago zaintzeko
zutelarik.
 |
Antonio Lizarraga jenerala
|
Eta ondorioz, karlisten aldeko prentsa
madrildarrak bere indarra erakutsi zuen, liberalen oihartzuna murrizten zen
batera. Karlismoaren hedabide ofiziosotzat hartzen zen “La Esperanza” egunkarian, 1873ko abuztuaren 16an irakur zitekeen:
“El domingo, desde Aramayona,
marchó el general (Lizarraga) sobre Vergara, donde estaba la guarnición y la
columna Loma con Urdampilleta. Cercó el pueblo, y a las dos de la madrugada los
saludó con dos cañonazos, y todas las bandas y músicas que tocaban dianas. Se
despertaron los republicanos, haciendo gran alboroto, y salió a las paredes de
la población Urdampilleta con sus migueletes. Los tendió en guerrilla, pero sin
abandonar las paredes, y se rompió el
fuego, que duró hasta las nueve y media, hora en que aquellos se metieron en la
población con muchas bajas, entre ellas Urdampilleta mal herido tanto, que se
dice está sacramentado. Los carlistas tuvieron tres heridos, de los cuales sólo
uno se encuentra de gravedad. Loma se encerró en la población, y los carlistas,
parte quedaron á la vista, y los demás se volvieron á sus cantones”
Eta garaipen hark indarra eman izan balitz bezala, “La Esperanza”k gaiarekin segitzen
zuen 1873ko abuztuaren 19an: “Voy á dar á Vds. noticia de lo ocurrido en
Vergara, por si se desfiguran los hechos. La columna carlista alavesa se
encontraba en Aramayona guardando este punto, mientras el general Lizarraga
atacaba á Mondragon (Guipúzcoa); y, tan pronto como se rindió, pasó Lizarraga
al referido pueblo de Aramayona, después de haber recogido todos los efectos de
guerra, tanto de los nacionales como de los militares. Tuvo luego conocimiento
que llegaba una columna republicana, y salió el 9 por la noche á Mondragón y de
allí á Vergara, llegando la columna carlista alavesa hasta San Antonio…”
Eta 1873ko abuztuaren 21an, “La
Esperanza”k ere zioen: “En la mañana de ayer pasaron por Gaceo, en
esta provincia, 400 carlistas en dirección á Aramayona, donde se halla
Larramendi (5)
organizando las fuerzas alavesas, que pasan ya de dos mil hombres. Los mozos
solteros y casados que han reclutado estos días, estaban ayer en Apellaniz,
desde donde irán también á Aramayona. El diputado á guerra señor Varona va de
un punto á otro, y cuida de dar órdenes y decretar exacciones á los pueblos”
Une haietan Aramaio bihurtu zen Arabako
tropa karlisten gune estrategikoa. Abuztuaren 24an
Gerrako Diputazioak jakinarazi zion Udalari herriko mutilen, seme-alabarik
gabeko alargunen eta 1872ko apirilaren 21 baino geroago ezkondutako 18 eta 21
urte bitarteko gizonezkoen izen ematea burutu behar zuela. Eta diru kutxaren egoera lastimosoa zela eta
Udala hogei mila errealetako mailegu baten atzetik atera zen, ahalik eta
interesik baxuenean. Udal taldean hiru baja garrantzitsuk segitzen zuten:
alkatea, lehen alkate ordea eta lehen zinegotzia. Bere kargura inkorporatu zena
Domingo Uribarren bigarren alkate ordea zen, eta horrek presiditzen zituen
bilerak.
Karlismoaren aldeko hedabideek oihartzuna ematen jarraitzen zuten, kontrakoak isilik zirauten
bitartean. “El
Pensamiento español”ek 1873ko abuztuaren 29 zioen: “En Alava seguimos cada día más estrechados en la capital, porque los
carlistas entran y salen en todos los pueblos y aumentan sus fuerzas. Anteanoche
se llevaron los mozos de todos los del llano, hasta los de algunos que
solamente distan una hora de Vitoria, pasando los reclutados de ayer a hoy de
300 que ya están en Villareal y Aramayona, donde reciben el armamento y se
incorporan a los batallones que están organizando” Eta
egunkari berdinean irakur zitekeen 1873ko irailaren 2: “Despues del anuncio que he leído
sobra la marcha del general Bregua con todas las fuerzas que manda, hacia Tafalla, no extrañaré que don Carlos, enterado
de las intenciones del general en jefe, baya ordenado a sus parciales de
Guipúzcoa que marchen a unírsele en Estella,
pudiendo así reunir sobre 16.000 combatientes, dejando únicamente a los
vizcaínos que sigan bloqueando a Bilbao, y a la junta de guerra de Alava con
los mozos reclutados en Aramayona y Villareal....”Aramaioko tropa karlisten kuartela Udaletxean zegoen eta bertara sartu
ziren soldaduen betebeharretarako herriak eskainitako altzari, traste eta
lanabesak. Denak ez bide zeuden egoera onean, izan ere Udalak koltxoiak
konpondu behar izan zituen erabilgarriak jartzeko.
Eta irailaren
7an Udalak jaso zuen agindu bat, Aramaioko batzorde batek bisita egin
ziezaion Gerrako Diputazioari, hurrengo korporazioaren gain mintzatzeko.
Zinegotzien artean Pedro Jose Madina hautatu zen, eta zergarik gehien
ordaintzen zutenen artean Frantzisko Agirrezezeaga. Udal hura jasaten ari zen
presioari buruzko ideia egin dezagun, diodan bilera hartan bertan Arabako Gobernadorearen
idazki bat irakurri zela, hauteskundeetatik ateratako udal berriak irailaren
24an jarriko zirela martxan azalduz. “El
Ayuntamiento quedó enterado” dio aktaren apunteak.
Desilusioa eta gogo gutxi bide ziren nagusi
zinegotzien artean, Udala politikoki ezin gobernatuz, denetariko eragozpen eta
zailtasunak iristen baitzitzaizkien gizon haiei. Erabaki bitxia hartu zuten
1873ko irailaren 14an, okelaren salmentari zegokionez.
“Teniendo en cuenta las actuales circunstancias en que este valle se
encuentra, se acordó que por ahora, desde primero de mes próximo quede libre a
los habitantes, a su cuenta y responsabilidad, la venta de carnes frescas al
público, con la obligación que el ganado que destinen para ello ha de ser
previamente presentado a uno de los regidores…”
Bateon bati neurri ezegokia iruditu zitzaion
aurrekoa, arriskutsua, eta Udalak atzera bota zuen hurrengo bileran, irailaren
28an, eta ostera Agustin Olias ordura
arteko arduradunarekin adostu zituen baldintzak. Zeintzuk ziren horiek? Oliasek
Udalaren gustuko abereak hilko zituen bakarrik eta prezioa hamazortzi kuarto (6) librako izango zen. Ospitalerako eta Aramaioko gaixoentzat prezio merkeagoa
jarriko zuen eta militar gaixoentzat 20 kuartotan. Eta okela kantitatez soberan
edukiz gero militarrentzako errazioak prestatzeko saldu ahal izango zituen,
baita 20 kuartotan ere. Oliasek nolabaiteko exklusibitatea edukitzeagatik 50
erreal ordaindu behar zizkion hileko Udalari.
Aramaioko Udala Gerrako Diputazioarekin
lerrotuta zegoenez, horren aginduetara ari zen, eta udalaren berritzea
atzeratzen ari zela ikusita, korporazioak erregutu egin zion irailaren 28an
lehen bai lehen erabakitzea noiz egingo ziren hauteskundeak. Udal kideak
nekatuta zeuden. Bertan egunean, beste gai bat aztertu zuten zinegotzi aramaioarrek,
eta honakoa irakur daiteke aktan:
“Considerando que respecto a Aduanas está en la más mala situación que
puede concebirse este Valle, que materialmente está encerrado por la de
Villarreal y por la de Santa Agueda, y que con este motivo sufre la población
entera, pero especialmente la industrial lo indecible por las exacciones que en
ambos puntos se le hacen, se acordó que una comisión de este Ayuntamiento, compuesta
por el regidor D. Pedro José Madina y del industrial D. Hermenegildo Landaburu,
se presente en la Excma. Diputación a Guerra y gestione a fin de mejorar la
triste situación de este Valle sobre el pago de derechos en la entrada y salida
por los dos expresados puntos”
 |
Bagaje zerbitzurako animaliak
|
Urriaren 2 opari pozoitsua jaso zuen Udalak
Gerrako Diputaziotik. Horren idazki batean esaten zitzaion Udalari diru 999
errealetako mailegu bat ematen zitzaiola adineko zenbait zaldiren erosketan
laguntzeko… baina behin tresnatuz gero batailoietako zerbitzura jarriko ziren
animaliak. Udalak ez zuen onartu eta erantzun egin zion Diputazioari:
“Que a pesar de los esfuerzos que hace, no puede allegar fondos en
metálico para satisfacer los cuantiosos pedidos que le hace la Diputación
trimestralmente, pues todo cuanto proporciona por los repartos que a la
Propiedad se han impuesto es poco para atender el pago de los suministros
verificados y que diariamente se están efectuando a los batallones de la
Provincia, a los señores Jefes y Oficiales que en tan excesivo número residen
de cuartel en este Valle, a los gastos de la Comandancia de Armas, a los del
Santo Hospital por los militares enfermos, a los armeros, a los rotantes de
Vizcaya y Guipúzcoa, transeúntes y demás que ocurren…”
Gastu zerrenda luzea zuen Aramaioko Udalak,
herritarren diru apurrekin bete beharrekoa. Eta hori ezina gertatzen ari
zitzaion korporazioari. Baina gastuak gutxi izan balira bezala, Diputazioak
beste angelu batetik ere tiratu zuen: Aramaioko medikua – Valladolideko Campos
jauna, deialdi publikoari erantzun zion bakarra- gerra mediku izendatu zuten karlistek. Ez zen
hor amaitu Aramaioko Udalaren zoritxarra: urtetan herriko zirujau mediku
izandako Deogracias Rodriguez ere Arabako Maeztu inguruko karlisten tropak
atenditzeko hartu zuen Gerrako Diputazioak. Eta gainera, karlistak kexu. Begira
zer bidali zion Polikarpo Angulo Aramaioko Gerrako Komandanteak Udal buruari,
urriaren 11ko batzarrean jasoa:
“Expone que ha tenido quejas de algunos señores oficiales que existen en
este Valle en concepto de excedentes, no solo respecto a los malos alojamientos
de que se les provee, sino también del poco respeto y hasta desvergüenza con
que son tratados por el aposentador Alguacil primero del Municipio, y que en
consecuencia previene que en adelante, si algún vecino falta a los principios de
la ordenanza sobre alojamientos y al buen trato que están obligados a dar, y el aposentador no trata con más
respeto y amabilidad a dichos señores oficiales, reprimirá cualquier falta que
se le denuncie con energía, y desde ahora queda el que incurra en ella
castigado con la pena de cien reales, e igualmente todo aquel que a dichos
oficiales insulte con el denigrante apodo de ojalateros (7)”
Zurrunbilo hartan eta edozein huskeriarengatik
fusilatzen zituzten egun latz haietan, deigarria suertatu zait Domingo Uribarren
Aramaioko lehen alkate ordea – data batzuk lehenago udal kargura itzuli
zena- Gasteizera egindako bidaia, hain
zuzen armada liberaleko buruzagitza nagusiaren aurrean agertzeko. Berak dio
urriaren 18ko bileran: “Para tomar órdenes, y
que había hecho el viaje de ida y vuelta en carruaje y que tenía que agradecer
a las personas que habían tomado parte en empeñarse para que no sufriese ningún
castigo…”
Azaroaren 2an, bestalde, Errepublikak
izendatutako postariak kendu egin zituen Gerra Diputazioak eta Basilio Garate
jarri zuen arduradun – “persona adicta a
la causa”. Eta Ibarrako komandante nagusiaren agindu bat irakurri zen “Para que, con motivo de los días del Rey
(Q.D.L.G) el martes 4 de este mes – martes- se celebre en esta parroquia de
Ibarra una función religiosa a las diez de la mañana, con asistencia del
cabildo eclesiástico, Ayuntamiento y personas notables del mismo” Azaroaren
16an, berriz, beste agindu bat iritsi zen Udaletxera antzerako zentzuan,
Nafarroan izandako gerra arrakasta zela eta, hiru egun jarraian elizetako
kanpaiak, ordubete batez goizean eta beste batez arratsaldean, errepikatzen
jarriko zirela aginduz. Kanpai jole gizagaixoa!
Baina ordurako prentsa liberala iratzarri egin
zen eta albiste kezkagarriak azaldu ziren edizio desberdinetan. Horrela, “Irurac
bat”ek, 1873ko azaroaren 9an zioen: “Divertidos están en Aramayona. El dia 1º del
corriente, sobre las seis de la tarde, llegó a este pueblo Culetrin, con 13 más, armados;
pidieron 1.000 reales, y se les dio solo 600. El 3 se presentó en Echagüen,
jurisdicción del mismo valle, otra partida, al mando de un tal Zuazua, con 7
más, y exigieron y llevaron, por medio del alcalde pedáneo, 400 reales. El día
6, a las 9 de la mañana, se presentó la misma partida y se llevó 400 raciones y
400 reales, todo de los fondos municipales” Madrileko “Diario Oficial de
Avisos”ek, 1873ko azaroaren 10ean honela zekarren: “La facción carlista de Aramayona,
compuesta de 200 hombres, no tiene armas” Eta, azkenik, “La Correspondencia de España”, 1873ko azaroaren 15eko edizioan
irakurtzen zen: “Cartas de Álava, que
hemos visto, dan cuenta de que el cura Goiriena (8)
estuvo en Aramayona tomando café con dos ó tres compañeros suyos y les aseguró
que obtenía poco resultado en sus trabajos y que la recluta no podía llevarla á
efecto por el escaso entusiasmo que se
notaba entre los carlistas de Álava y Vizcaya”
Baserritar eta kaletarrengandik jaso beharreko
zerga diru bilketa ez zitzaien hain samurra gertatzen ari udaltzainei eta,
ezezko borobilekin itzultzeaz aspertu eta nekatuta nonbait, eskatu zuten
beraiekin Aramaioko karlisten tropetako lau soldadu joatea, armen aurrean
zordunak arinago ibiliko zirelakoan.Eta urtea amaitu aurretik Udalak jakin zuen
Gerrako Diputaziotik 1874ko urtarrilaren 6an udal hauteskundeak izango zirela,
1810 baino lehenagoko sistemari jarraiki. Gogoratu behar da 1810ean data
daitekeela Cadizeko Konstituzioa, hots, Espainiako ordura artekoen artean
aurrerakoientzat hartutakoa, eta karlistek arbuiatzen zutena. Herritarrek jakin
zezaten zein zen sistema zahar hura, publikoki aldarrikatu zuten:
“Seis individuos serán los que se han de elegir para el nuevo
Ayuntamiento, que se compondrá de un Alcalde, de un Regidor preeminente con el
título de Bolsero, de otro regidor segundo, de otro Regidor tercero, de un
Sindico general y de un Fiel aforador.
En el mes de diciembre de cada año se reunirá bajo la presidencia del
Alcalde la Junta General de Hermandad de este Valle de Aramayona, de la que se
levantará acta formal, en la sala concejil para proceder al nombramiento de los
individuos de Justicia para el año siguiente, debiendo asistir sin falta y pena
de diez reales los diputados de las ante iglesias y barriadas que ahora se
titulan alcalde pedáneos o regidores forales, y todos los vecinos con casa
abierta que quieran.
Reunida así dicha Junta General de Hermandad, se abrirá la sesión.
Tomarán lista de todos los vecinos que existan en el salón para ver si resultan
o no reclamaciones que se ventilarán en el acto. Se procederá al sorteo de los
alistados. Los nombre y apellidos de estos en cédulas separadas se encantararán
y bien revueltas, un niño de corta edad sacará una por una dos cédulas, que
entregará al señor presidente, el que anunciará en alta voz los nombres y
apellidos que contengan, que serán los electores.
Estos dos en el mismo salón nombrarán cada uno dos electores de los
vecinos concurrentes a la Junta, que serán los cuatro electores que han de
proceder a la elección de todos los individuos que han de constituir el nuevo
Ayuntamiento”
Sistema zaharra, nonbait, baina gaurkoarekin
antzerakotasunik baduena, uste genezakeen baino gehiago.
Argazkiak: JMVM
(7) Ojalatero esaten zitzaion Araban, lurrik jorratzen ez zuen
herritarrari. Ojalateroak ziren medikua, botikarioa, zapataria…