urria 13, 2021

MANUEL MARIA ARANGUREN MONTERRONGO KONDEA, SENATORE


Monterrongo Kondetzaren historia misterio eta artilunez beteta dago. Dinastiaren sorreratik goi mailako pertsonaiak ikusten ditugu konde edo kondesaren tituluarekin, gehien bat Madrileko gortean eta aristokraziako jauregietan ezagun zirenak. Horietako batekin nator gaur, bere garaiko protagonista
Manuel Maria Aranguren
izan zena, gora behera askorekin, baita politikan ere. Manuel María –Luis Gonzaga Eustasio- Aranguren Gaytan de Ayala da pertsonaia, 1794ko martxoaren 29an Arrasaten jaioa. Bere gurasoak ere, Santiago Elias Aranguren eta Maria Josefa Gaytan de Ayala, arrasatearrak genituen.

Jakina da Santiago Elias – bosgarren kondea- 1816an tirokatu egin zutela Kondekua zubi ondoan, eta zaurien ondorioz hil egin zela. Arrasateko alkatea zen une haietan eta aitaren heriotzaren ostean titulua Manuel Maria semeari egokitu zitzaion: seigarrena zen. 

Manuel Maria 1834an Estatuko Gizon Ospetsu – prócer-  izendatu zuten eta titulua eskuratu aurretik, zenbait aitorpen eta froga agiri aurkeztu behar zituen. Hori dela eta, kondeak honako erantzun hau bidali zuen Madriletik bertatik, 1834ko uztailaren 21ean (1):

 “Tengo el honor de pasar a manos de V.E, para que se sirva ponerlo en conocimiento de la Comisión de reconocimiento de títulos que se ha nombrado en la sesion preparatoria de esta mañana, el único documento que hasta ahora he podido adquirir, por razón de las circunstancias calamitosas en que se halla la Provincia de Guipúzcoa a la que pertenezco, justificativo de la renta que poseo, excedente de los ochenta mil reales exigidos por el Estatuto Real para poder entrar en el ejercicio de las funciones de Prócer del Reyno con que S.M. se dignó honrarme” 

Arrasatetik kanpo bizi zen Manuel Maria Aranguren sasoi hartan, Arrasateko giroa ez baitzen bere aldekoa. Eta horixe argudiatzen du kondeak ondoko lerroetan: 

“Los demás documentos relativos a justificar que poseo el Condado por derecho propio, edad, que tengo más de los veinte y cinco años de edad, que no se hallan intervenidos mis bienes, y que no soy súbdito de ninguna Potencia extranjera, remitiré a V.E luego como me lo permita el estado de aquellas Provincias desgraciadamente dominadas por la facción hasta ahora, y por cuya razón no me es posible en el momento actual recogerlos conducentemente, a causa de la larga ausencia que me he visto obligado a hacer de mi casa desde octubre del año próximo pasado, y de la odiosidad que por ese motivo he contraído para con los enemigos de la Reyna Nuestra Señora, que se hallan apoderados del pueblo de mi  residencia” 

Eta Aragurenek aipatutako ondarearen aitorpena erantsi zuen bere erantzunean. Arrasateko “donde no se usa papel sellado por especial privilegio” Joakin Gorosabel Arrasateko Erret-Eskribauaren bitartez egin zuen ondareen zerrenda. Azalpen zabal samarretik ondoko taulako datuak atera ditut:


Concepto
Reales de vellón
Doce casas y tres huertas en las calles de esta villa de Mondragón, que arriendan diferentes personas y dan de renta al año


5.718
Una ferrería y horno de cementar acero en la misma villa que producen

6.000
Veinte y siete caserías y molino con pertenecidos en jurisdicción de esta villa y pueblos inmediatos y unas heredades sueltas que rentan al año



5.806´31
En grano, cuatrocientas ochenta y siete fanegas de trigo que graduado a cuarenta reales fanega por quinquenio importan


19.480
En grano, doce y media fanegas de maiz a treinta reales fanega

375
Total
37.379´31

Arrasateko ondasunez gain, kondeak beste asko zituen Elgoibarren eta, batez ere, Gasteizen eta Garayon. Horiek kontutan hartuta, Manuel Maria Arangurenen kapitala 85.383´11 errealetara heltzen zen. Baina senaturako aitorpenean egin beharreko idazkian adierazten zuenez: “Además corresponden a S.E la Casa Palacio de esta villa de Mondragón, con su aneja, huerta y jaro; la de Garayo y la de Ali en Alava, con montes de consideración, otros varios capitales censales contra diferentes personas, acciones del Banco Español de San Fernando, Vales, Juros, los productos de su Condado de Monterrón y otros bienes que no se comprenden en la relacion anterior” 

Joakin Gorosabelek bere ziurtagiria egiteko, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Donostia, Gasteiz eta beste herri batzuetako eskribauen idazkiak jaso zituen, kondearen ondareak sailkatzeko. Eta uztailaren 21eko Arangurenen erantzunari, gizon ospetsuen batzordeak berea bidali zion, behin behingoz titulua bazuela adieraziz, falta zitzaizkion ziurtagiriak entregatzeko beharrarekin. 

Karlistada zela eta kondea ez bide zen ausartu Arrasatera hurbiltzeko eta 1836ko apirilean artean bere dokumentuak gizon ospetsuen batzordera aurkeztu gabe zegoen Manuel Maria Aranguren. Hil haren 24an Gasteizko bere etxera aldatu zen. Gasteiztik, liberalak nagusi, Arrasateko dokumentuak samurrago eskuratuko zituelakoan zegoen kondea. Baina ez bide zitzaion hain erraza gertatu, urte amaieran artean Madrilera bidali gabe baitzituen.

Gerra Euskal Herrian 1839an amaituta – gogoratu urte hartako abuztuaren 31an izan zela Bergarako Besarkada, Maroto eta Esparteroren artean- gizon ospetsu arrasatearra bere jauregira itzuli zen. Gipuzkoako bizitza politikoari berrekinez. Gipuzkoako Batzar Nagusietako diputatu nagusi albokoa izendatu zuten, Espartero jeneralaren agindupean. Eta urtebete geroago, lehen foru diputatu hautatu zuten Arrasateko gizona. 

Urte hartan, 1840, senatore izendatu zuten baina gipuzkoarrak ez zeuden ados Madrilen nagusitzen ari zen politikarekin. 1840ko iraultzaren ostean Espartero jeneralaren Isabel II.rengananako –  artean 10 urteko neskatoa- eragina handia izan zen eta euskal foru diputatuek arriskutan ikusi zuten foruen etorkizuna. Manuel Maria Aranguren senatorea Madrilera agertzea atzeratzen ari zen, ez baitzuen laket Esparteroren eraginpeko gorteko giroa. Baina Madriletik harako deia egiten zioten behin eta berriz. Juan Carlos Guerra medikuak laguntza pittin bat luzatu zion, 1840ko abuztuaren 11ko ondoko testigantza idatzian irakur daitekeen bezala: 

“Don Juan Carlos Guerra, Doctor en Medicina y Cirugía, titular de esta Villa de Mondragón, Director de los Baños y Aguas Minerales de Santa Agueda. Certifico que Don Manuel de Aranguren, Conde de Monterrón,  natural y vecino de esta Villa, adolece al presente de una neuralgia poplitea, que le obliga a estar al cuidado de su salud, y por los resultados que han dado los tratamientos juzgo tendrá necesidad de este cuidado por largo tiempo…” 

Eta Arangurenek berak ere Senatura idazki luzeago bat igorri zuen, Madriletik zergatik ez zen agertzen arrazoituz. Hona hemen zioena, 

“En contestación al nombramiento que tuvo a bien hacer en mí S.M. la Reyna Governadora (2), le manifesté el justo motivo que por entonces me impedía el ir a tomar mi asiento en el Senado, puesto que no podía sin grave daño de los intereses de este país, abandonar el destino que ocupaba de Diputado General de esta Provincia. Aunque libre ya de este cuidado, me afecta no obstante otro no menos grave, y es relativo a mi propia salud, quebrantada sobremanera con el continuado ejercicio de dos años en un destino que ni me ha dejado tiempo para arreglar mis propios asuntos, abandonados desde principios de la guerra pasada a causa de mi emigración durante toda ella.

La necesidad de tomar baños para curar mis dolencias es hoy tanto más urgente cuanto que sin ellos considero expuesta mi salud, según podrá V.E hacerse cargo de la adjunta certificación dada por el Médico titular de esta villa, bajo cuyo régimen sigo la curación y en este supuesto espero que tanto V.E como el Senado me disimularán que aún tarde algún tiempo en presentarme a él, debiendo estar seguros de que lo haré tan pronto como mi salud me lo permita. En Mondragón a 12 de agosto de 1841. Excmo Señor el Conde de Monterrón” 

Aitzakia onartuko ote zioten ala ez galdegai dela, bestelako arrazoia bazen Senatura ez agertzeko. Aranguren, euskal foru diputatuekin lerrotuta, erasotzat hartu zuen 1841eko urtarrilean Esparterok “foru pasea” ezabatzea, eta euskal Diputazioen protestaz gain armekin erantzun nahi izan zen, gerra berri baterako deia eginez. Aranguren sutsuenetakoa izan bide zen euskal foruen defentsan, bere ideologia liberaletik abiatuta. Eta 1841eko urriaren 2an, armetarako deialdia egin zen euskal diputazioetatik. Monterrongo Kondea deitzaileen artean zegoen.  Noraino zegoen foruen alde eta nolakoa zen Esparterorekiko gorrotoa kalkulatzerik ez dugunez, esan dezakegun bakarra da behin deia eginez gero atzera egiterik ez zegoela eta Aranguren galtzaile atera zen, hamabost egunetan Esparterok iraultza amatatuta baitzeukan… eta  kondeak Frantziarako bidea hartu zuen. Euskal Foruen galerak segitzen zuen eta 1841eko urriaren 29an Espartero jeneralak dekretu berri bat sinatu zuen euskal legeei beste aizkorakada berri bat emanez.

Beraz, Madrilera agertu gabeko senatorea izan zen Manuel Maria Aranguren arrasatearra, 1940ko izendapenari dagokionez. Arraroa bada ere, kondeari ez zitzaion espedienterik ireki eta, beraz,
Senatuan ez zuten beraren kontra ezer aurkitu. Esparterok 1843an dimititu zuen eta urte berean Isabel
Erreginaren erret-dekretua
II erregina – hamairu urterekin- adinean nagusi aldarrikatu zuten espainiar gorteek. Bi urte geroago, 1845eko abuztuan,  erreginak egun batzuk eman zituen Arrasaten, ur bainuak hartzen. Non lojatu zen? Jakina, Monterron Jauregian. Bi hilabete eskas geroago honako deliberamendua hartzen zen Madrileko Erret-Jauregian:
 

“S.M. La Reina (q.D.g) se ha dignado expedir con fecha 1º de Octubre último el Real Decreto siguiente.
Usando de la prerrogativa que me compete en virtud de los artículos catorce y quince de la Constitución, y oído mi Consejo de Ministros, vengo en nombrar Senador del Reino a Don Manuel María de Aranguren, Conde de Monterrón” 

Bizi arteko senatorea izendatu zuten arrasatearra, baina ez zen sekula karguaz jabetu. Beraz, birritan deitu zuten arren ez zen inoiz karguan aritu. Lehenean, Esparterorekin bat ez zetorrelako, eta bigarrenean, ziurrenik, osasunarengatik. Manuel Maria Aranguren 1852ko maiatzaren 11an hil zen, Arrasaten. Kondetzaren hurrengo titularra Mateo Nikolas Aranguren Gonzalez de Etxabarri semea izango zen. Hurrengo batean arituko naiz horretaz.


(1) Dokumentuak Espainiako Senatuaren artxiboan daude.
(2) Fernando VII.aren alarguntsaz ari da, Maria  Kristina erregina, Isabel II. izango zenaren ama.

Argazkiak: JMVM, Mendia bilduma

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina