urtarrila 26, 2022

ERREGE ARMA FABRIKAK ARRASATERA?

 


Duela gutxi jakin izan dugu, laster Arrasatera arma lantegi bat ekarriko dela. Gaurkoan ikusiko dugun bezala, ez da lehen aldiz kanpotik horren gisako negozioa dakartenik. XVIII. mendean ahalegin serio bat izan zen. Goazen gaira. 
 Aurreko batean ikusten genuen Monterron kondeen ondasunak nolakoak ziren XIX. mendean. Aranguren sendiaren negozioetarako ibilaldia lehenagotik zetorren, noski, hain justu Mateo Aranguren Unzueta kapitain arrasatearrak – Musakolako izen bereko baserriaren jatorrikoa- Ameriketatik itzulia Maria Saez de Andikanorekin ezkondu zenetik. Arangurenek ozeanoz bestaldean ekarritako diruari andikanotarrena gehitu ahal izan zion eta ez hori bakarrik, baizik eta armak utzita negozioei ekin zien Mateok. Non eta… Madrilen. noski, gortean bilbatzen baitziren altxor handiak.

Aranguren-Saez de Andikano bikotea gerora Monterron Jauregia izango zen eraikinera ezkondu ziren 1648an eta han jaio ziren beren seme-alabak, besteak beste, 1652an, Mateo Nikolas Aranguren Andikano (1)  Sendiaren maiorazgoek ezkontza onak egin zituzten aurrerantzean eta arangurendarren ondasunak biderkatzen joan ziren. Horien gaineko ideia zehatza egiteko daturik ez dudan arren, bada iturri bat zuzenean Mateo Nikolas Aranguren Andikanori aplika dakiokeena eta sendiaren ahalmena XVI. amaierarako Madrileraino heldu zela egiaztatzen duena.

Mateo Nikolas Aranguren Santiago Ordenako Zalduna izendatu zuten 1666an, eta Zarugaldeko bere etxean Felipe V erregea – lehen borbona- lojatu zuen 1701an, frantziarra Madrilera joaten ari zela Frantziatik bere burua koroatzera. Erregeak bere zaldun izendatu zuen arrasatearra.

Bada ikerketa lan bat, “Familias en la encrucijada. redes sociales, lealtades y resistencias durante la guerra de sucesión (País Vasco y Navarra, 1680-1715)” Cordobako Unibertsitateko Rafael Guerrero Elecaldek burutu eta Buenos Aireseko Unibertsitate Katolikoaren “Estudios de España” aldizkarian 2021ean argitaratua (2) Eta bertan toki ematen dio egileak Mateo Aranguren Andikanoren istorio bati. Guerrero Elecaldek dio:

“Mateo Nicolás de Aranguren y Andicano comenzó sus gestiones en la corte para conseguir la superintendencia de las Reales Fábricas de Armas de Cantabria, con el objetivo también de conseguir el traslado su sede principal, ubicada en Placencia, a su villa natal de Mondragón.

Su habilidad en las gestiones en la corte le llevó a conseguir el 3 de noviembre de 1703, por mano del marqués de Canales, una instrucción de Felipe V para que realizara una inspección e informe del estado de dichas fábricas (“de todo lo que fuera allí más conveniente para el real servicio” (3)

 La designación como visitador de Mateo Nicolás en las Reales Fábricas de Cantabria interrumpió la administración ejercida hasta entonces por parte de la familia Zavala. En aquel momento, José Francisco de Zavala, que a la vez era el titular de su casa, viajó a la corte para activar a sus contactos en su afán por prolongar el manejo de las factorías, aunque todos estos intentos fueron inútiles”

Arangurenek begia, batez ere, Soraluzeko lantegietan zeukan ipinita eta, oro har, Kantabriako fabriken kudeaketa Arrasatetik eramatea omen zen bere asmo ezkutua. Kosta ala kosta, bidean hilotzak utzi behar baziren ere, Mateo Nikolasek aurrera eraman zuen bere helburua. Eta sartuta zegoen gerra ekonomiko hartan lehen bataila irabazi zuen:

“Desde un principio, aprovechando la autoridad que le otorgó las reales órdenes recibidas por mano de Canales, quiso eliminar competidores y en sus informaciones resaltó el maltrecho estado de las factorías y los continuados fraudes fiscales que se habían cometido bajo su mandato y el de sus antecesores. En un principio, los esfuerzos de Mateo Nicolás dieron sus frutos y se situó como el principal delegado real en la fábrica de armas”

Soraluzeko Arma Fabrika
Eta Mateo Nikolas lanean ipini zen. Felipe V.ak bere estatu idazkari izendatutako Canales Markesaren babespean, Errege Arma Lantegietarako plan berri bat aurkeztu zuen, fabrika berriak proposatuz eta enpresa osorako bestelako kudeaketa ezarri behar zela azalduz. Horrela izango zen eta Arangurenen planteamendua aurrera aterako zen, Felipe V.aren gortean Ursinos Printzesa agertu izan ez balitz. Emakumea, Frantziako Luis XIV.ren konfiantzakoa, 1704an Madrilera bidali zuen errege frantziarrak Espainiako politika hurbildik jarraitzeko. Eta ondorioz, Canales Markesa kendu eta Jean Orry ekonomilari frantziarra izendatu zuten, espainiar estatuaren finantzak antolatzeko arduradun bezala. Orryk Felipe V-ri planteatu zion botere politikoa errege kontseiluetatik – normalean interesak zituzten nobleek osatuta- ministerioetara igaro behar zela. Eta horretan, Gerra eta Ogasun estatu idazkaritza sortu zen.

Errege Arma Lantegietarako bisitari berri bat izendatu zuen Orryk eta 1705eko irailean Miguel Frantzisko Salvador hautatu zuten Kantabriako lantegien errebisaketarako. Aranguren Andikano ari zen artean buru. Baina irakur dezagun Rafael Guerrero Elecaldek bere ikerlanean dioena:

Quizás los deseos de mejora de la producción, así como la poca fiabilidad que pudo ofrecer Mateo Nicolás en su posible organización de los talleres (muy ligadas con sus negocios particulares), provocaron el llamamiento de Miguel Francisco de Salvador (un hombre muy relacionado con el equipo de gobierno de Felipe V) para “indagar la conducta del superintendente de las fábricas y sus ministros, reconocer los almacenes y oficinas, entregarme las armas, saber las que se han hecho y el paradero que han tenido, como también lo que se debe a los operarios y otros puntos concernientes al todo de este negocio” (4)

Badirudi Miguel Frantziskok laguntza osoa itxaroten zuela Arangurenengandik – lehendik ezagutzen zuena- eta baliteke ere azken ideia izango zela Arangurenekin jarraitzea Soraluze eta gainontzeko Errege Lantegietan, behin egoera ekonomikoa eta ekoizpenaren gora beherak konpondu ostean. Baina…

“Sin embargo, Aranguren se desentendió del nuevo visitador, negándole toda colaboración, a la vez que continuó elevando informes (en la continuación de la delegación contraída por mano de Canales) que desprestigiaba la labor del nuevo agente enviado desde la corte: “(…) Dificulto mucho que D. Miguel Francisco pueda descubrir lo que importa y se desea saber, porque se halla en tierra extraña y rodeado de los mismos ministros interesados, con que será factible se encuentren los informes y consiguientemente quede la materia en opiniones (será lastimosa cosa que por este medio se falte al servicio de Dios y del rey)

Debo asegurar a v.s. que mis informes son ciertos, claros como la luz de medio día (…)” y “suplico a v.s. rendidamente favorezca mi causa porque entré en esta dependencia y por orden del rey, sin haberla solicitado y solo supe de ella cuando me hallé el real despacho y sobre lo que he trabajado y gastado no será razón, me vea en necesidad de retirarme a un desierto por huir de indignación de los laborantes y otros que se persuaden” (5)

Madrilen harrituta bide zeuden arrasatearraren jarrerarekin. Eta behin baino gehiagotan eskatu zitzaion Gerra eta Ogasun Estatu Idazkaritzatik Salvadorren aginduetara jartzea. Baina alperrik. Orduan Salvadorrek erasora ateratzea erabaki zuen eta Grimaldo, Orry eta beste ministro batzuen laguntzarekin ekintzetara igaro zen. Erregearen Gipuzkoarako mInistroa zen Santxo Mirandarekin batera, Mateo Nikolasen nortasunaren eta egiazko interesei buruzko txosten bat prestatu zen eta horrezaz gain, Rafael Guerrero Elecaldek dioenez:


“Para argumentar con mayor fundamento sus acusaciones, el 27 de septiembre de 1705 Miguel Francisco congregó a Juan Romarate, Domingo de Maguregui menor en días, Antonio de Oleaga y Juan Bautista de Ugarte, todos vecinos de Placencia, ante Ignacio Aguirre, escribano de la villa de Mondragón, para que testificarían “sobre algunos procedimientos de D. Mateo Nicolás de Aranguren” y “dijeron y declararon que el día siete de agosto y ocho del presente mes y año publicó D. Mateo Nicolás de Aranguren y Andicano, caballero de la orden de Santiago, vecino de esta dicha villa, que tenía despachos de Su Majestad para ser gobernador de las Armas de la villa de Placencia y en regocijo de esta nueva salió con tamboril y hubo danza de festejo entre muchos oficiales de las Reales Fábricas y otros. Y asimismo dijeron que eran noticiosos de que en diferentes ayuntamientos el dicho D. Mateo Nicolás pidió que la villa saliese a pedir que las pruebas de armas de dicha fábrica se hiciesen en esta villa (y a mayor abundamiento se remiten a los decretos de dichos ayuntamientos), lo cual no se le concedió por parecer que su pretensión era excusada y que no llevaba fundamento (…)”.

Beraz, ematen du Aranguren Andikano arrasatearrak – bere interesek itsututa- ez zuela ongi neurtu noraino joan zitekeen bere pultsuan. Salvadorrek 1706 eta 1707an ere ihardun zuen Madrileko aginduetara Soraluzen eta beste lantegietan, Aranguren Andikanok gorteko bere hariak mugitu bazituen ere. Alperrik. Erregeak 1707ko abenduaren 7an Salvador izendatu zuen Kantabriako Errege Arma Lantegietako superintendentea. Aranguren Andikanok bere gerra partikularra galdu zuen. Baina beste arlo batzuetarako aurkez zezakeen bere burua… eta 1712an Gipuzkoako Ahaldun Nagusi aukeratu zuten.



(1) Monterrongo Konde tituluko lehen Aranguren, Santiago Elias Aranguren Alaba izan zen, 1762an jaioa. Jauregia eraiki zuen Mateo Aranguren Unzuetaren hereniloba zen.

 (2) Eskerrak Jose Mari Agirre adiskideari, arrastoaren atzetik ni jartzeagatik

(3) Mateo Nikolas Aranguren Andikanoren eskutitza, Arrasaten sinatua 1705eko irailaren 17an

 (4) Miguel Francisco Salvadorren eskutitza Mateo Nikolas Arangureni, Soraluzetik 1705eko irailaren 16koa.

(5) Mateo Nikolas Arangurenen eskutitza Canales Markesaren ordezkoa zen Jose Grimaldori, Arrasatetik, 1705eko irailaren 24an.

 Argazkiak: JMVM, Euskomedia

urtarrila 22, 2022

BECERRO DE BENGOA, ARAMAIO ETA SANTA AGEDA. Ipuina


Ricardo Becerro de Bengoak sarritan utzi digu txoko honetan Aramaio eta inguruekiko bere lotura eta, zergatik ez, maitasunaren lekukotasuna. Gaurkoan ere bide horretatik noa, azpimarratuz, Becerro de Bengoarenganako nire miresmena egunetik egunera handiagoa dela. Zenbat eta sakonagoa den erdi aramaixoarrari buruzko nire ezagutza, hainbat eta irudi bikainagoa bilakatzen zait gizon polifazetiko haren irudia.

Becerro de Bengoarekin Aramaio herriak zor bat duelakoan nago. Ez dugu aurkituko Aramaioren gaineko kantu ozenago eta maitekorragorik egin duen inor. Bere idazlanen bitartez Aramaio izena hedatu zuen, barne indar batek bultzatua. Gaurkoan ipuin bat azaltzera nator, “Un ladrillazo” izenekoa, “La España moderna” aldizkarian, 1895eko azaroan aterata. Becerro de Bengoak “Historia increíble” bataiatu zuen bilduma baten barruan kokatu zuen idazlana (1)

 Ipuinaren mamia Aramaio eta Santa Agedaren artean bilbatzen du egileak, oso modu hurbiletik. Bat ere zalantzarik gabe, Aramaio eta Arrasate ongi ezagutzen zituen gasteiztarrak, eta garai hartako Santa Agedako giroa maisuki deskribatzen digu ipuinean. Irudimena bikain erabili zuen Becerro de Bengoak bere testuan eta, gainera, bere prestakuntza intelektualaren lagin puntuala utzi zigun deskribapenean. Ipuina luzea da – 55 orrialdekoa- eta irakurle interesatuarentzat pdf bertsioan jarri dut eskuragai. Gustatuko zaiolakoan nago. Baina lehenik, ipuinaren lehen lerroak aldatu nahi ditut hona, Aramaiorenganako Becerro de Bengoaren maitasun aitorpentzat har daitekeena. 

“…!Cuándo te olvidaré, mi querido Valle de Aramayona! ¿No eres tú, además de la tierra de  mis antepasados, el centro donde se unen las tres comarcas de la vieja raza de la montaña? ¿No he aprendido yo en tus caseríos, al pie de Larrazabal, de Amboto y de Udala, las tradiciones que cuento a mis amigos? Siempre serás para mí rico manantial de recuerdos y sentimientos; ya me ofrezcas el imponente espectáculo del invierno helado, cuan desde Echagüen hasta Ibarra brillante manto de nieve cubre los pliegues de tu suelo; ya ostentes tu vegetación florida, y vivas, lleno de paz y de alegría, por San Martín de Julio, en las patriarcales fiestas de tus anteiglesias, alzadas entre los riscos y las pendientes como nidos de amores, rodeadas de verdes y olorosas macetas; ya escuche en el valle la rústica armonía que forman el cántico de las labradoras en las heredades, el de los jóvenes que vuelven de la fuente, o el de las que acuden al baile de la plaza por las tortuosas sendas y escaleras de piedra de las montañas, coreada por los gritos de los pastores en el cercano bosque, por el repique de las campanas de tus diminutos barrios y por el agudo y melancólico chirrido de las carretas que bajan de Aranguio.

O ya me encuentre en la alta y escondida chabola, donde, en acecho, y al amor de la lumbre esperan los cazadores al jabalí fugitivo; o en los portales de tu popular concejo; o en las perdidas ruinas de Zalgo o de Turrión; o bajo el ancho portegal de tus ermitas, o en las perfumadas huertas de la honda y sinuosa ribera del río. No te olvidaré, dondequiera que me halle, mientras tenga el ánimo sereno y mientras pueda traer a mi memoria tus patriarcales costumbres, la sencilla honradez de tus hijos, tus fuentes de hierro y tus corazones de oro, tus arroyos, cuyo suelo es de negro y resbaladizo lápiz, y tus cavernas cuajadas de calcáreas brillantes y de caprichosas maravillas, tu alegre mundo cortesano de la calle, y sobre todo tu alto barrio de Arriola, amoroso rinconcillo donde los cerezos y los manzanos sombrearon la cuna de mi madre. Siempre serás para mí rico caudal de sentimientos…”

(1)    “Historias increíbles” titulupeko liburu ederra kaleratu du 2021ean Ander Gondra lagunak. Bertan ere aurki dezake irakurleak ipuina, eta Becerro de Bengoaren beste gehiago.

UN LADRILLAZO pdf formatoan




urtarrila 19, 2022

KARLISTAK ARAMAION. 1872-1876. Karlistak indartsu. 1873


 “Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.

 =============..============

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.- TELEGRAFO KARLISTA

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876

 

Alkatea eta lehen alkate ordearen dimisio ez onartuarekin amaitu zen aurreko urtea eta 1873ko lehen bileran, urtarrilaren 2an, bigarren alkate ordeak aurkeztu zuen bere kargu uztea. Gerra atejoka ari zen eta ez zuen arriskatu nahi. Aurreko kasuan bezala, ez zioten onartu beste udal kideek. Baina teorian udal funtziotan segitzen zuten arren, praktikan alkatea eta bi alkate ordeak desagertzen joan ziren udaletxetik. Horrek salaketa eragin zuen eta gobernadoreari helarazi zitzaion idazkia “… tanto el señor alcalde como los dos tenientes de alcalde, fingiendo estar enfermos, no ejercen sus funciones…”


Gauzak serio samar zeuden Aramaion eta inguruetan. Eta horren lekukoa da udal bi funtzionario – Bizente eta Frantzisko Arana- Arrasatera joan zirela lan arazoengatik, herri hartako agintari karlistek atxilotu eta erretenitu egin zituztela. Aramaioko udal kideak bilduta, 1873ko urtarrilaren 10ean gaia aztertu zuten eta:

“Teniendo en cuenta la inculpabilidad de Francisco y Vicente Arana que han sdo detenidos en la Villa de Mondragón por el comandante militar de la misma, y la suma falta que hacen en el pueblo en las actuales circunstancias, se acordó que en nombre de este Ayuntamiento gestione en donde sea conveniente por su más pronta libertad D. Tomás Aristegui, vecino de este valle, a quien además de facultarle ampliamente a este objeto, se le proveerá del certificado correspondiente, por el que acredite su comisión y personalidad”

Urtarrilaren 20an atxilotuta segitzen zuten Arana bi udaltzainek eta Aramaioko Udalak beste hiru ordezkari izendatu zituen Arrasateko komandante militarraren aurrean gestioak egiteko. Pertsona horiek Tomas Aristegi, Julian Luko Etxebarria udal idazkaria eta Jose Maria Garro Zabala Iruñean bizi zen aramaioarra, arrilagatarren osaba. Arabako eta Gipuzkoako agintarien aurrean aurkeztu zituzten atxilotuen askatasunerako eskaerak.

Diodan, Aramaioko bi udaltzainek hogeita bost egun eman zituztela Arrasateko kartzelan… euren kontura, izan ere maiatzaren 4an kargu bat pasatu zioten Aramaioko Udalari, 617 errealetakoa “a título de gastos en alimentos en la cárcel de Mondragón” Uztailaren 25ean Udalak onartu zuen diru kopuru hori ordaintzea. Horien askatasuna lortzeko Jose Maria Garro, Tomas Aristegi eta Julian Luko ordezkarien gastuak ere hartu zituen bere gain Udalak.

Aramaiotik bere egoitza aldatu zuen beste bat ordura arteko alkatea izan zen, Jose Leaniz Barrutia, bizitzera Oñatira joan zena. Horrela iragarri zion Udalari urtarrilaren 25ean, eta honek gobernadoreari helarazi zion albistea. Udalak, dena den, Leaniz Barrutiari jakin arazi zion: “no haber rendido, como corresponde hacerlo, las cuentas de su Alcaldía, y se le oficiaba para que las presente sin demora para que el Ayuntamiento sepa el estado de su administración, pues en su defecto él será el responsable de cuanto pueda ocurrir en este particular”

Arazoak pilatzen ari ziren udal kide apurren bizkar gainera. Maistra titularrak herria utzi zuen eta mediku plazarako hautagai bakar bat aurkeztu zen, baldintzetatik kanpo zegoena. Ostera egin zen deialdia. Botikariorik ezean, eta Arrasate karlisten eskuetan zegoenez, aramaioarrak tratutan hasi ziren Eskoriatzako botikarioarekin, sendagailuen arazoa kudeatzeko. Baina otsailaren 23an jakin izan zuen Udalak Eskoriatzako lizentziatuak herria utzi behar izan zuela, karlisten euren eragina zela eta. Ondorioz, Aramaioko Udalak Otxandioko botikarioarengana jo behar izan zuen, laguntzaren bila.

Egoera larri horretan, Aramaioko Udalak jakin izan zuen 1873ko martxoaren 27an, Espainian  Errepublika aldarrikatu zela:

“Se dió cuenta de la circular relativa a que inmediatamente se proclame la República, dando cuenta al Gobierno de la Provincia y remitiendo copia del acta de la sesion en que se verifique el acto. El Ayuntamiento, en vista de la gravedad de este asunto, de las circunstancias especiales en que se halla esta población y que es costumbre de consultar antes con la Excma. Diputación General, acordó hacerlo, después de una mesurada discusión, para el mayor acierto”

Zuhurrak agertu ziren udal zinegotziak. Uneko albiste politiko horrek, bestalde, gerra amatatuko ote zuen esperantzan zeuden udal korporatiboak. Baina errealitateak esnarazi zituen. “La Correspondencia de España” egunkari madrildarrak 1873ko apirilaren 13ko edizioan zekarren: “El coronel Tejada se apoderó en Aramayona de un pequeño taller de reparación de armas que tenían los carlistas en una casa de dicho pueblo, Se han cogido algunos efectos de guerra. Al huir los facciosos incendiaron el expresado taller”

Eta “El Correo Vascongado” alfonsino, antikarlista eta Canovas zaleak 1873ko apirilaren 16an ematen zuen aditzera: Con referencia a persona que ayer 15 llegó de Guipúzcoa se nos asegura, sin que podamos salir garantes de la noticia, que al anochecer del sábado la columna del Coronel Loma, en combinación con los voluntarios de Eibar, alcanzó en las inmediaciones de Azpeitia a la facción Lizárraga, y la batió  causándola numerosas bajas y 10 prisioneros. Parece que el Jefe con algunos dispersos se dirigía por Elorrio á Aramayona, con objeto sin duda de reunirse a alguna de las partidas que frecuentemente cruzan por los montes de esto término”

Hala ere, mugimendua igartzen ari zen Ibarran eta baita auzoetan ere.  Oinezkoen zerbitzua zela eta baserri urrutitan bizi ziren herritar batzuen kexa jaso zen Udaletxean apirilaren 23an, eta udal agintariek erabaki zuten ez aldatzea bete beharretara erantzuteko sistema, baina urruneko haiei “se hará una gratificación a cada uno de un cuartillo de vino clarete del Almacén de suministros para las tropas y media libra de pan, y por consiguiente sin el recargo de arbitrios…” Auzoetako alkateei abisatu zitzaien, aldiz, “en cuanto tengan noticia de la llegada de alguna columna de tropa o partida regular, manden cuatro hombres que sirvan de peatones a esta población de Ibarra” Eta Udalak bagajeetarako lau zaldi erostea erabaki zuen.

Hornidurak zirela eta, apirilaren 23an ere, batzorde bat izendatu zen Gasteizera joan eta hiriburuko agintari militarrengandik gari eta garagarra eskuratzeko. Bisita hark ez zuen fruiturik eman. Okelari zegokionez, errazioak auzo guztien artean banatu zen, Oleta ezik, zozketaren bidez. Honela geratu zen errazioen banaketa: Baraxuen 375;  Uribarri 600; Azkoaga 675; Etxaguen 300; Eguzkierripa 450; Untzella 600; Gantzaga 300; Ibarra 300; Arriola 525; Arexola 200. Banaketa horrek auzoetako alkateen erantzuna ekarri zuen, banaketa egiteko sistema arbuiatuz. Eta Udalak, maiatzaren 4an onetsi zuen formula aldatzea “y que para lo sucesivo se saque a remate o se tome otro método que sea más ventajoso

Indar armatuak, berriz, hitzetatik ekintzara igaro bide ziren, apirilaren 26an komunikazio bikoitza jaso baitzen Udaletxean. Zinegotziak bilduta eta Ignazio Goikoetxea lehen alkate ordearen agindupean, horrek jakinarazi zuen:

“Que había recibido una comunicación de fecha 18 de este mes, firmado por Manuel Lecea, como coronel y comandante general de esta Provincia, ordenando a esta corporación municipal, que en el término de ocho dias se entregue a la Diputación a guerra de la misma, la cuota impuesta a esta municipalidad por el Señor Gobernador Civil de esta  Provincia”

Karlistek, beraz, gobernadoreak ipinitako kontribuzioa eskuratu nahi zuten. 40.000 errealetakoa. Baina aramaioarrek gobernadorearen asmoa jakin bezain laster ezagutarazi zitzaion hura ezina zela, udal kutxak hutsik zeudela, gerrako gastuak zirela eta. Lezea komandante karlistari erantzun bera bidali zioten udal kideek. Agian aramaioarrek jakingo ez zutena da, Lezeak hiru egun lehenago egundoko jipoia hartu zuela Arabako Apiñanizen.  Bilera berdinean alkate ordeak informatu zuen, Lezea komandante nagusiak bidalitako beste komunikazio baten bidez, Arabako Batzar Nagusien maiatzeko bileretara joateko beharkizunaz ezagutarazi zitzaiela.

Gero eta konplikatuagoa zen ibar osoko bizimodua, biderkatu egin baitziren borroka armatuak Prentsak albisteak ematen zituen deskribapen ilunekin. Horrela, “La Correspondencia de España”k  1873ko maiatzaren 5eko edizioan zioen: Ayer tarde se recibió el siguiente despacho del gobernador de Álava: «Hoy han circulado con profusión en esta capital fotografías de los dos infelices brutalmente asesinados por el cabecilla Iturbe en la peña de Campanzar el dia 29 de abril. Son horrorosos loa detalles de tan bárbaro crimen. Uno de los desgraciados fue quemado vivo con petróleo; el otro, muerto de varios balazos en el cráneo y bayonetazos en el vientre, fue después carbonizado. Era el uno anciano de sesenta años y joven el otro, casado y con hijos. El mismo cabecilla, según parece, fusiló al día siguiente a otros dos desgraciados en la jurisdicción de Aramayona” Baina bazen gehiago.

“El Correo Vascongado”k 1873ko maiatzaren 25ean aditzera ematen zuen:“Parece que la situación de

Santa Kruz apaiza eta bere taldea

las columnas y de la facción era ayer la misma que el día anterior. Las primeras seguían en Durango y Amorebieta, al paso que Velasco en Villaro y Santa Cruz en Elorrio,

aunque algunos aseguran, que habiéndosele unido a éste otras partidas guipuzcoanas hasta en numero de 1000, dejando en Elorrio un corto numero de los suyos, salió de esta villa muy de mañana hacia Aramayona con objeto de unirse en Villaro a Velasco, según unos, y según otros con el de tomar la dirección de Navarra…”

Ez daukat inongo erreferentzia zuzenik Santa Kruz Aramaiora itzuli zela adieraziz. 1872ko abuztuaren 10eko ihesaren ondorioz Frantziara egin zuen salto, handik gutxira itzultzeko eta karlistekin borrokan segitu zuen, lehen baino indar eta krudelkeria gehiagorekin. Horregatik, ez zaio  sinesgarritasunik eman behar, Santa Kruz Aramaion ezkutatuta zegoenean promes egin zuela dioen istorioari, nahiz eta Santa Kuzek berak horrela idatzi zio Aramaioko erretoreari Ameriketatik (1), hango estualditik bizirik ateraz gero misioetara joango zela. Egin bazuen ere, aurki ahaztu zitzaion. Dena den, zuzena ez bada erreferentzia, geroago ezagutuko dugu 1872ko azaroan Santa Kruz apaizak Aramaion burututako beste ekintza bat.

“La Iberia” kazetak ere 1873ko maiatzaren 28an zekarren: “Según leemos en el Irurac Bat de Bilbao, el bárbaro y brutal cura Santa Cruz y su teniente don Cruz Ochoa, con unos 500 hombres, estuvieron el viernes en Elorrio donde tremolaron una bandera negra anunciando que la guerra se haría en adelante sin cuartel y se disponían a fusilar al oficial que hace poco tiempo fue hecho prisionero en las afueras de Elgueta. Añádese que un maletero había muerto a consecuencia de haber sido bárbaramente apaleado. A Elorrio habían llegado, según se dice, más de 1000 facciosos, dirigiéndose luego parte de ellos hacia Aramayona

Urteko maiatzean Aramaiok mediku eta botikaririk gabe jarraitzen zuen. Sendagilearen kasuan, deialdi publikoetara batek bakarrik aurkeztu zuen bere burua, Valladolidekoa bera. Kasua Gobernadorearen esku jarri zen. Farmaziari zegokionez, inork ez zuen erantzun, eta jaso behar izan zen soldata, hamar mila errealetara. Azkenik, botikariari zegokionez, uztailaren 13an erabaki zen kargua Otxandioko Jose Indari ematea “uno de los dos aspirantes, reune la doble cualidad de poseer idioma vascongado”

Udal agintarien artean huts asko ematen ari zen, bileretara agertu gabe, eta uztailaren 20an – salaketa baten ondoren- Gobernadoreak ofizio bat igorri zuen arazoa zela eta. Unamuno zinegotziaren lehendakaritzapean bildutakoek jakin izan zuten,  Jose Leaniz Barrutia alkateari, Ignazio Goikoetxea eta Domingo Uribarren alkate ordeei eta Juan Martin Leiba lehen zinegotziari  isuna jarri behar zitzaiela. Aipatutakoei neurria jakinarazi zieten arren, ez bide ziren kikildu, bileretara agertu gabe jarraitu baitzuten. Gainerako zinegotziek, uztailaren 25ean, honela idatzi zieten:

“Se procederá a las multas, y si a los individuos presentes les ocurriere algún contratiempo en el desempeño de sus funciones, por la falta de asistencia del Alcalde, primero y segundo tenientes y primer regidor, a estos señores se les hace responsables desde ahora de todos los daños y perjuicios a los que acuerdan puedan irrogárseles”

Bilera berdinean, Agustin Olias okeleko hornidura arduradunaren kexa azaldu zen, Martzial Mostelo Perez karlisten buruzagiak exijitu zion okel kantitate eta prezioa zela eta. Horren harira diodan, garaiko prentsak aspaldi hartan eman zuela albistea “Por Villarreal y Aramayona vaga Marcelo con diez latro-facciosos” (2)

Gerrako Diputazioak gero eta eskari zuzenagoak eta gogorragoak luzatzen zizkion Udalari, eta hori urduri zegoen. Lehenik eta behin, zinegotziek garbi ez zutelako zein zen Arabako lurraldean agintzen zuena. Horren adibidea da, uztailaren 29an jasotako eskabidea eta Udalaren erantzuna: “Se dio cuenta de una comunicación de la Diputación a Guerra, fecha 24 del corriente, reiterando que se ingrese en su caja la sisa (3)  y hoja de hermandad provincial del último trimestre de este año, y los sucesivos que venzan, bajo las responsabilidades…” Eta Udalak hartu zuen akordioa: “En su vista se acordó hacerle una atenta representación, manifestando haber satisfecho dicho trimestre al tesorero de la misma Diputación, y haciéndole presente la situación en que se ha encontrado y se encuentra…” Labur bilduz, ezker eskuinetik zetozen errekerimenduek zeinu desberdina zuten eta herritarrek eurek egin behar zieten aurre, oso modu larrian.

Abuztuaren 6an beste agindu bikoitza jaso zuen Udalak Gerrako Diputaziotik. Alde batetik “Se dió lectura a una comunicación de la Diputación a Guerra de esta provincia de fecha 1º de este mes, para que dentro de 48 horas se haga saber a los eclesiásticos que se toquen las campanas para todos los actos religiosos, bajo las penas que señala…” Gerrako Diputazioak zirkular berri bat bidali zuen abuztuaren 15ean adieraziz, zerga eta kontribuzioak  atzerapenik gabe kobratu behar zirela, eta behar izanez gero zordunen etxeak balizko ondasunen bila miatuko zirela. Halaber, Udalak meza nagusi guztietara korporazioan joan behar zueneko agindua jaso zen Udaletxean, eta auzoetan auzo alkatee. Agintariek zaindu behar zuten, “los trabajos en días festivos, los escándalos y bailes indecentes, velando por el respeto a la propiedad” Begi bistan da, karlistak nagusitzen ari ziren Aramaioko inguruetan. Horrezaz gain, Gerrako Diputazioak eskatzen zuen “lo que se dedica a las Juntas de Caridad y una relación de los niños expósitos a cargo de la citada Junta, con expresión de sus nombres, edad, personas que los tienen a su caridad y domicilio…”

Beste ofizio baten bidez, Aramaioko Udalak jakin zuen Arabako herri batzuetan uztailean egindako udal hauteskundeak ezereztatu egiten zituela Gerrako Diputazioak eta indarrean zeudenek segitu behar zutela karguan, erakunde horrek Udalak nola osatuko ziren erabaki arte.

Arabako karlistak bizi ari ziren une ez hain txarraren ondorioz, liberalen aldeko prentsan lehen zalantza izpiak azaldu ziren. Bazirudien ez zela tropa ofizialena ibilaldi militar hutsa izango. Adibide gisa, Madrileko “La Epoca” egunkariak, 1873ko abuztuaren 6an zioen: “Según La República, se ha organizado en Vitoria un cuerpo de ejército de 11.000 hombres, siendo inminente un encuentro serio y decisivo entre las tropas que debían salir a campaña el sábado, con las del Pretendiente, que el citado día le juraron por señor de Vizcaya. Parece ser que el afán del carlismo consiste ahora en atraerse oficiales del ejército, pero hasta ahora han sido vanas sus tentativas de seducción. D. Carlos no tiene otra cosa que hacer que dejar obrar a los revolucionarios, pues ellos han de darle la mitad del camino andado; así como D. Carlos llegara a triunfar, los dislates de sus amigos exaltados harían el caldo gordo a la coalición que enfrente de él se levantaría inevitablemente. Las facciones, después de tocar en Guernica, han salido unas con dirección a Aramayona, y el resto con el Pretendiente a la sierra de Arlabán”

Esan behar dut, kronika hori argitaratu eta biharamunean Arrasate karlisten esku geratu zela. “Karlistak Arrasaten, 1872-76” nire artikulu sailean irakur daiteke, 1873ko abuztuaren 7an (4)Aramaiotik zortzi bat kilometrotara gertatutakoaz. Jakina, aramaioarren bizkarra askoz babestuago senti zitekeen ordudanik, fronte bat gutxiago zaintzeko zutelarik.

Antonio Lizarraga jenerala

Eta ondorioz, karlisten aldeko prentsa madrildarrak bere indarra erakutsi zuen, liberalen oihartzuna murrizten zen batera. Karlismoaren hedabide ofiziosotzat hartzen zen “
La Esperanza” egunkarian, 1873ko abuztuaren 16an irakur zitekeen: “El domingo, desde Aramayona, marchó el general (Lizarraga) sobre Vergara, donde estaba la guarnición y la columna Loma con Urdampilleta. Cercó el pueblo, y a las dos de la madrugada los saludó con dos cañonazos, y todas las bandas y músicas que tocaban dianas. Se despertaron los republicanos, haciendo gran alboroto, y salió a las paredes de la población Urdampilleta con sus migueletes. Los tendió en guerrilla, pero sin abandonar las paredes, y  se rompió el fuego, que duró hasta las nueve y media, hora en que aquellos se metieron en la población con muchas bajas, entre ellas Urdampilleta mal herido tanto, que se dice está sacramentado. Los carlistas tuvieron tres heridos, de los cuales sólo uno se encuentra de gravedad. Loma se encerró en la población, y los carlistas, parte quedaron á la vista, y los demás se volvieron á sus cantones”

Eta garaipen hark indarra eman izan balitz bezala,  La Esperanza”k gaiarekin segitzen zuen 1873ko abuztuaren 19an: Voy á dar á Vds. noticia de lo ocurrido en Vergara, por si se desfiguran los hechos. La columna carlista alavesa se encontraba en Aramayona guardando este punto, mientras el general Lizarraga atacaba á Mondragon (Guipúzcoa); y, tan pronto como se rindió, pasó Lizarraga al referido pueblo de Aramayona, después de haber recogido todos los efectos de guerra, tanto de los nacionales como de los militares. Tuvo luego conocimiento que llegaba una columna republicana, y salió el 9 por la noche á Mondragón y de allí á Vergara, llegando la columna carlista alavesa hasta San Antonio…”

Eta 1873ko abuztuaren 21an, “La Esperanza”k ere zioen: “En la mañana de ayer pasaron por Gaceo, en esta provincia, 400 carlistas en dirección á Aramayona, donde se halla Larramendi (5) organizando las fuerzas alavesas, que pasan ya de dos mil hombres. Los mozos solteros y casados que han reclutado estos días, estaban ayer en Apellaniz, desde donde irán también á Aramayona. El diputado á guerra señor Varona va de un punto á otro, y cuida de dar órdenes y decretar exacciones á los pueblos”

Une haietan Aramaio bihurtu zen Arabako tropa karlisten gune estrategikoa. Abuztuaren 24an Gerrako Diputazioak jakinarazi zion Udalari herriko mutilen, seme-alabarik gabeko alargunen eta 1872ko apirilaren 21 baino geroago ezkondutako 18 eta 21 urte bitarteko gizonezkoen izen ematea burutu behar zuela.  Eta diru kutxaren egoera lastimosoa zela eta Udala hogei mila errealetako mailegu baten atzetik atera zen, ahalik eta interesik baxuenean. Udal taldean hiru baja garrantzitsuk segitzen zuten: alkatea, lehen alkate ordea eta lehen zinegotzia. Bere kargura inkorporatu zena Domingo Uribarren bigarren alkate ordea zen, eta horrek presiditzen zituen bilerak.

Karlismoaren aldeko hedabideek oihartzuna ematen jarraitzen zuten,  kontrakoak isilik zirauten


bitartean.
“El Pensamiento español”ek 1873ko abuztuaren 29 zioen: En Alava seguimos cada día más estrechados en la capital, porque los carlistas entran y salen en todos los pueblos y aumentan sus fuerzas. Anteanoche se llevaron los mozos de todos los del llano, hasta los de algunos que solamente distan una hora de Vitoria, pasando los reclutados de ayer a hoy de 300 que ya están en Villareal y Aramayona, donde reciben el armamento y se incorporan a los batallones que están organizando” Eta egunkari berdinean irakur zitekeen 1873ko irailaren 2: “Despues del anuncio que he leído sobra la marcha del general Bregua con todas las fuerzas que manda, hacia Tafalla, no extrañaré que don Carlos, enterado de las intenciones del general en jefe, baya ordenado a sus parciales de Guipúzcoa que marchen a unírsele en Estella,  pudiendo así reunir sobre 16.000 combatientes, dejando únicamente a los vizcaínos que sigan bloqueando a Bilbao, y a la junta de guerra de Alava con los mozos reclutados en Aramayona y Villareal....”

Aramaioko tropa karlisten kuartela Udaletxean zegoen eta bertara sartu ziren soldaduen betebeharretarako herriak eskainitako altzari, traste eta lanabesak. Denak ez bide zeuden egoera onean, izan ere Udalak koltxoiak konpondu behar izan zituen erabilgarriak jartzeko.

Eta irailaren  7an Udalak jaso zuen agindu bat, Aramaioko batzorde batek bisita egin ziezaion Gerrako Diputazioari, hurrengo korporazioaren gain mintzatzeko. Zinegotzien artean Pedro Jose Madina hautatu zen, eta zergarik gehien ordaintzen zutenen artean Frantzisko Agirrezezeaga. Udal hura jasaten ari zen presioari buruzko ideia egin dezagun, diodan bilera hartan bertan Arabako Gobernadorearen idazki bat irakurri zela, hauteskundeetatik ateratako udal berriak irailaren 24an jarriko zirela martxan azalduz. “El Ayuntamiento quedó enterado” dio aktaren apunteak.

Desilusioa eta gogo gutxi bide ziren nagusi zinegotzien artean, Udala politikoki ezin gobernatuz, denetariko eragozpen eta zailtasunak iristen baitzitzaizkien gizon haiei. Erabaki bitxia hartu zuten 1873ko irailaren 14an, okelaren salmentari zegokionez.

“Teniendo en cuenta las actuales circunstancias en que este valle se encuentra, se acordó que por ahora, desde primero de mes próximo quede libre a los habitantes, a su cuenta y responsabilidad, la venta de carnes frescas al público, con la obligación que el ganado que destinen para ello ha de ser previamente presentado a uno de los regidores…”

Bateon bati neurri ezegokia iruditu zitzaion aurrekoa, arriskutsua, eta Udalak atzera bota zuen hurrengo bileran, irailaren 28an,  eta ostera Agustin Olias ordura arteko arduradunarekin adostu zituen baldintzak. Zeintzuk ziren horiek? Oliasek Udalaren gustuko abereak hilko zituen bakarrik eta prezioa hamazortzi kuarto (6) librako izango zen. Ospitalerako eta Aramaioko gaixoentzat prezio merkeagoa jarriko zuen eta militar gaixoentzat 20 kuartotan. Eta okela kantitatez soberan edukiz gero militarrentzako errazioak prestatzeko saldu ahal izango zituen, baita 20 kuartotan ere. Oliasek nolabaiteko exklusibitatea edukitzeagatik 50 erreal ordaindu behar zizkion hileko Udalari.

 Aramaioko Udala Gerrako Diputazioarekin lerrotuta zegoenez, horren aginduetara ari zen, eta udalaren berritzea atzeratzen ari zela ikusita, korporazioak erregutu egin zion irailaren 28an lehen bai lehen erabakitzea noiz egingo ziren hauteskundeak. Udal kideak nekatuta zeuden. Bertan egunean, beste gai bat aztertu zuten zinegotzi aramaioarrek, eta honakoa irakur daiteke aktan:

“Considerando que respecto a Aduanas está en la más mala situación que puede concebirse este Valle, que materialmente está encerrado por la de Villarreal y por la de Santa Agueda, y que con este motivo sufre la población entera, pero especialmente la industrial lo indecible por las exacciones que en ambos puntos se le hacen, se acordó que una comisión de este Ayuntamiento, compuesta por el regidor D. Pedro José Madina y del industrial D. Hermenegildo Landaburu, se presente en la Excma. Diputación a Guerra y gestione a fin de mejorar la triste situación de este Valle sobre el pago de derechos en la entrada y salida por los dos expresados puntos”

Bagaje zerbitzurako animaliak

Urriaren 2 opari pozoitsua jaso zuen Udalak Gerrako Diputaziotik. Horren idazki batean esaten zitzaion Udalari diru 999 errealetako mailegu bat ematen zitzaiola adineko zenbait zaldiren erosketan laguntzeko… baina behin tresnatuz gero batailoietako zerbitzura jarriko ziren animaliak. Udalak ez zuen onartu eta erantzun egin zion Diputazioari:

“Que a pesar de los esfuerzos que hace, no puede allegar fondos en metálico para satisfacer los cuantiosos pedidos que le hace la Diputación trimestralmente, pues todo cuanto proporciona por los repartos que a la Propiedad se han impuesto es poco para atender el pago de los suministros verificados y que diariamente se están efectuando a los batallones de la Provincia, a los señores Jefes y Oficiales que en tan excesivo número residen de cuartel en este Valle, a los gastos de la Comandancia de Armas, a los del Santo Hospital por los militares enfermos, a los armeros, a los rotantes de Vizcaya y Guipúzcoa, transeúntes y demás que ocurren…”

Gastu zerrenda luzea zuen Aramaioko Udalak, herritarren diru apurrekin bete beharrekoa. Eta hori ezina gertatzen ari zitzaion korporazioari. Baina gastuak gutxi izan balira bezala, Diputazioak beste angelu batetik ere tiratu zuen: Aramaioko medikua – Valladolideko Campos jauna, deialdi publikoari erantzun zion bakarra-  gerra mediku izendatu zuten karlistek. Ez zen hor amaitu Aramaioko Udalaren zoritxarra: urtetan herriko zirujau mediku izandako Deogracias Rodriguez ere Arabako Maeztu inguruko karlisten tropak atenditzeko hartu zuen Gerrako Diputazioak. Eta gainera, karlistak kexu. Begira zer bidali zion Polikarpo Angulo Aramaioko Gerrako Komandanteak Udal buruari, urriaren 11ko batzarrean jasoa:

“Expone que ha tenido quejas de algunos señores oficiales que existen en este Valle en concepto de excedentes, no solo respecto a los malos alojamientos de que se les provee, sino también del poco respeto y hasta desvergüenza con que son tratados por el aposentador Alguacil primero del Municipio, y que en consecuencia previene que en adelante, si algún vecino falta a los principios de la ordenanza sobre alojamientos y al buen trato que están obligados  a dar, y el aposentador no trata con más respeto y amabilidad a dichos señores oficiales, reprimirá cualquier falta que se le denuncie con energía, y desde ahora queda el que incurra en ella castigado con la pena de cien reales, e igualmente todo aquel que a dichos oficiales insulte con el denigrante apodo de ojalateros (7)

Zurrunbilo hartan eta edozein huskeriarengatik fusilatzen zituzten egun latz haietan, deigarria suertatu zait Domingo Uribarren Aramaioko lehen alkate ordea – data batzuk lehenago udal kargura itzuli zena-  Gasteizera egindako bidaia, hain zuzen armada liberaleko buruzagitza nagusiaren aurrean agertzeko. Berak dio urriaren 18ko bileran: “Para tomar órdenes, y que había hecho el viaje de ida y vuelta en carruaje y que tenía que agradecer a las personas que habían tomado parte en empeñarse para que no sufriese ningún castigo…”

Azaroaren 2an, bestalde, Errepublikak izendatutako postariak kendu egin zituen Gerra Diputazioak eta Basilio Garate jarri zuen arduradun – “persona adicta a la causa”. Eta Ibarrako komandante nagusiaren agindu bat irakurri zen “Para que, con motivo de los días del Rey (Q.D.L.G) el martes 4 de este mes – martes- se celebre en esta parroquia de Ibarra una función religiosa a las diez de la mañana, con asistencia del cabildo eclesiástico, Ayuntamiento y personas notables del mismo” Azaroaren 16an, berriz, beste agindu bat iritsi zen Udaletxera antzerako zentzuan, Nafarroan izandako gerra arrakasta zela eta, hiru egun jarraian elizetako kanpaiak, ordubete batez goizean eta beste batez arratsaldean, errepikatzen jarriko zirela aginduz. Kanpai jole gizagaixoa!

Baina ordurako prentsa liberala iratzarri egin zen eta albiste kezkagarriak azaldu ziren edizio desberdinetan. Horrela, “Irurac bat”ek, 1873ko azaroaren 9an zioen: “Divertidos están en Aramayona. El dia 1º del corriente, sobre las seis de la tarde, llegó a este pueblo Culetrin, con 13 más, armados; pidieron 1.000 reales, y se les dio solo 600. El 3 se presentó en Echagüen, jurisdicción del mismo valle, otra partida, al mando de un tal Zuazua, con 7 más, y exigieron y llevaron, por medio del alcalde pedáneo, 400 reales. El día 6, a las 9 de la mañana, se presentó la misma partida y se llevó 400 raciones y 400 reales, todo de los fondos municipales” Madrileko “Diario Oficial de Avisos”ek, 1873ko azaroaren 10ean honela zekarren: “La facción carlista de Aramayona, compuesta de 200 hombres, no tiene armas” Eta, azkenik,La Correspondencia de España”, 1873ko azaroaren 15eko edizioan irakurtzen zen: “Cartas de Álava, que hemos visto, dan cuenta de que el cura Goiriena (8) estuvo en Aramayona tomando café con dos ó tres compañeros suyos y les aseguró que obtenía poco resultado en sus trabajos y que la recluta no podía llevarla á efecto por el escaso entusiasmo que se notaba entre los carlistas de Álava y Vizcaya”

Baserritar eta kaletarrengandik jaso beharreko zerga diru bilketa ez zitzaien hain samurra gertatzen ari udaltzainei eta, ezezko borobilekin itzultzeaz aspertu eta nekatuta nonbait, eskatu zuten beraiekin Aramaioko karlisten tropetako lau soldadu joatea, armen aurrean zordunak arinago ibiliko zirelakoan.Eta urtea amaitu aurretik Udalak jakin zuen Gerrako Diputaziotik 1874ko urtarrilaren 6an udal hauteskundeak izango zirela, 1810 baino lehenagoko sistemari jarraiki. Gogoratu behar da 1810ean data daitekeela Cadizeko Konstituzioa, hots, Espainiako ordura artekoen artean aurrerakoientzat hartutakoa, eta karlistek arbuiatzen zutena. Herritarrek jakin zezaten zein zen sistema zahar hura, publikoki aldarrikatu zuten:

Seis individuos serán los que se han de elegir para el nuevo Ayuntamiento, que se compondrá de un Alcalde, de un Regidor preeminente con el título de Bolsero, de otro regidor segundo, de otro Regidor tercero, de un Sindico general y de un Fiel aforador.

En el mes de diciembre de cada año se reunirá bajo la presidencia del Alcalde la Junta General de Hermandad de este Valle de Aramayona, de la que se levantará acta formal, en la sala concejil para proceder al nombramiento de los individuos de Justicia para el año siguiente, debiendo asistir sin falta y pena de diez reales los diputados de las ante iglesias y barriadas que ahora se titulan alcalde pedáneos o regidores forales, y todos los vecinos con casa abierta que quieran.

Reunida así dicha Junta General de Hermandad, se abrirá la sesión. Tomarán lista de todos los vecinos que existan en el salón para ver si resultan o no reclamaciones que se ventilarán en el acto. Se procederá al sorteo de los alistados. Los nombre y apellidos de estos en cédulas separadas se encantararán y bien revueltas, un niño de corta edad sacará una por una dos cédulas, que entregará al señor presidente, el que anunciará en alta voz los nombres y apellidos que contengan, que serán los electores.

Estos dos en el mismo salón nombrarán cada uno dos electores de los vecinos concurrentes a la Junta, que serán los cuatro electores que han de proceder a la elección de todos los individuos que han de constituir el nuevo Ayuntamiento”

Sistema zaharra, nonbait, baina gaurkoarekin antzerakotasunik baduena, uste genezakeen baino gehiago. 

Argazkiak: JMVM



(2) La Discusión (Madrid) 1873-02-21

(3) Sisa: salerosketa bakoitzeko  zerga. BEZaren antzerakoa.

 (5) Jose Ruiz de Larramendi, 1873an Arabako Komandante Nagusia izendatu zuen Karlos VII.ak eta soldadu karlisten gaitasuna hobetu zuen.

(6) Kuarto: Ia-ia XX. mendera arte indarrean egon zen moneta. Erreal batek, gutxi gora behera, zortzi kuarto ziren.

(7) Ojalatero esaten zitzaion Araban, lurrik jorratzen ez zuen herritarrari. Ojalateroak ziren medikua, botikarioa, zapataria…

(8) Goiriena jesuita karlistak kolpe batzuk eman zituen liberalen kontra, batez ere Bizkaia aldean.