abendua 07, 2022

ALBINA MADINABEITIA. LEHEN KONTZERTUA ARRASATEN. 1922

   


Albina Madinabeitiaren gaineko bizitza zertzeladak aurki daitezke txoko honetan.  Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa laburbiltzen dut, musikariaren irudia irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:

1.- Arrasatetik Bartzelonara

2.- "Aurrera, Albinita, aurrera!”

3.- Sarasate Saria

4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra

5.- Jose Mardones diboarekin

6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua.Errege-erreginarekin

7.- Errepublikaren alde. Ezkontza. Musikan jarraitzeri uko

8.- Espainiako Orkestra Nazionala.Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin

9.- Azken urteak Arrasaten

10.- Kontzertua Arrasaten. 1930

11.-Lehen kontzertua Arrasaten. 1922

 Albina Madinabeitiari buruzko datu gehiago agertzen zaizkit garaiko prentsaren arakatzean barrena  noala, eta informazioa Arrasateko emakume handi haren miresleengana helaraztea guztiz egokia iruditzen zait, Albinaren ibilbide artistikoa modu borobilagoan ixten joateko. Gaurkoan 1922 urtera egiten dut salto. Eta niretzat ere ustekabea gertatu da gaurkoan garatzen dudana ezagutzea, izan ere aurreko batean – herriko garaiko prentsari jarraikiz- 1930ean kokatu nuen Albinaren lehen kontzertua bere jaioterrian. Eta oraingo datuekin badirudi – ez dut baieztapen zorrotza egin nahi- 1922an jar dezakegula lehen agerpen publikoa.  Konkretuki, urriaren 10ean ehun urte bete dira biolin jole handiaren Arrasateko lehen kontzertutik.  Ikusiko dugu geroago, nola gertatu zen hura. Eta demaiogun gaurkoari abiapuntua.

Bartzelonan segitzen zuen Albina Madinabeitiak bere ikasketekin, baina erakustaldiak ahaztu gabe. Bartzelonara Gipuzkoako Diputazioaren diru laguntza batekin joan bazen ere, suposatzekoa da egonaldiaren kostua handiagoa izango zela eta, beraz, noiz behinkako erakuspenak ez zitzaizkion gaizki etorriko gastuak finantzatzeko, batez ere aita Nazario Union Cerrajera-ren langile xume bat zela kontuan izanda.

Gaurko ekarpen honetan Albinak 1922an Gipuzkoan eskainitako bi kontzertuen berri eman nahi dut.

Aurrena Donostian izan zen, irailaren 28an, Gran Casino-n, eta bigarrena Arrasaten, Salón Sport zeritzanean, hots, herriko trinketean. Ikusi genuen bere egunean, Albinaren aurkezpen artistiko publikoen soka Eibarren hasi zela 1916an, zazpi urte zituela. Donostiara heldu baino bi urte lehenago Gasteizen eta Bergaran ere arrakasta handiarekin aritu zen, 1920an. Gipuzkoako hiriburura heltzea kostatu zitzaion, baina gehiago berandutuko zen Albinaren jaioterriko lehen aurkezpena. Irakur dezagun zer zekarren prentsak Donostiako kontzertuaren biharamunean:

“Fue un buen acuerdo  de la Diputación de Guipúzcoa pensionar a esta muchacha violinista que ayer se presentó en el Gran Casino. Albina Madinabeitia toca con mucho sonido, excelente juego de dedos y, sobre todo, con soltura y vigor que revelan un buen temperamento artístico. No hay duda, además, que la señorita Madinabeitia trabaja con entusiasmo: sus interpretaciones de ayer en obras de la enjundia del concierto en re de Mozart, preludio y allegro de Pugnani y el espinoso zapateado de Sarasate, denotan un trabajo perseverante. Siendo Albina Madinabeitia casi una niña y reuniéndose ya en ella las condiciones citadas de vigor, dominio mecánico y amor al arte, no es de dudar que la esperanza tan buena de hoy, se ha de trocar muy pronto en la realidad de una gran artista.

Albina Madinabeitia, por su sencillez, su bonita figura y su forma de tocar, atrajo desde el primer momento la atención de un público que le dedicó grandes ovaciones; y ella correspondió ejecutando en repetición y con gran dominio la Jota de Sarasate. Que el éxito verdaderamente espontáneo de ayer le proporcione nueva emulación para llegar pronto al lugar de los elegidos. Nuestra felicitación a la artista y a su maestro, nuestro querido amigo el renombrado violinista señor Ibarguren"

Kronikan apuntatzen ez zena da, Gran Casinoko orkestran Gaspar Madinabeitiak, Albinaren osaba musikari profesionala, jotzen zuela. Gasparren ibilbide artistikoaz ere aritu izan naiz txoko honetan. Eta beste batean artikulu oso bat eskainiko diot. 

Salon Sport, Okendo etxearen atzealdean
















Donostiako kontzertuaren ostean Albina Arrasatera hurbildu zen, Madrid hurrengo bere helburura abiatu baino lehen. Eta jaioterrian zegoela Salón Sporteko (1) arduradunek lortu zuten, kirol areto izateaz gain zine eta antzerki emanaldiak programatzen zituen espazio hartan Albinak kontzertu bat eskaintzea. Prentsak albisterako erabili zuen tituluak -“Debut de una artista local”- garbi uzten du, Arrasaten publikoaren aurrean emango zuen lehena zela.

Urriaren 10ean izan zen emanaldia, gaueko 8´ 30etan, eta Gregorio Solabarrieta Udal Musika Bandaren zuzendariak lagundu zion pianoz Albinari. Sarrerak salgai ipini ziren Salón Sporten bertan, prezio hauetan: aulki zenbakidunak, 3 pezeta; preferentzia, 2 pezeta; palkoa, 2; gainerakoak, 0´60 pezeta. Prentsa lokalak nola hartu zuen emanaldia? Arrasaten urte hartan ari ziren hiru korrespontsaletako baten kronika bakarrik lortu dut. Eta albiste historikoa denez, osoa aldatuko dut. Begira zer zioen:

“Como estaba anunciado, se celebró ayer en el Salón Sport el concierto de la notable y precoz violinista, la niña de 13 años Albina Madinabeitia, y no solo se celebró, sino que obtuvo un éxito franco, digno de publicidad, acudiendo al mismo un público numeroso, muy principalmente de la buena sociedad. A las ocho y media en punto se levantó el telón apareciendo en el escenario, que estaba profusamente adornado e iluminado, nuestra artista local, vestida con un traje blanco, preciosísimo. El público la aplaudió frenéticamente.

Empezada la primera parte del concierto, tocó magistralmente el Concierto en re de Mozart, Serenata de Franz Liszt y Zapateado de Sarasate, dejando al público altamente emocionado y haciendo muchos elogios de la labor realizada por la niña en tan poco tiempo de actuación.

Albina, 9 urterekin

Después de un descanso de cinco minutos, apareció de nuevo la pequeña artista, discípula del gran maestro señor Ibarguren, a la que como al principio, la aplaudieron con más ardor, comenzando y ejecutando las siguientes obras: preludio y allegro de Pugnani; Kreisler, Czardas de Monti y la Jota Aragonesa de Sarasate, con una habilidad y con un ingenio imposible de describir, haciendo que el público le hiciera tocar una sola pieza fuera del programa, a la que ella accede gustosa y ejecuta maravillosamente el “Gernikako arbola” que el público descubierto acoge con una salva de aplausos, y que se prolongó hasta que la artista salió al escenario de nuevo a cumplir con su cometido. Durante el concierto, la acompaño con el piano el muy amigo nuestro y competente director de la Banda Municipal don Gregorio Solabarrieta, cuya labor nada debo elogiar, por ser harto conocida.

Podemos decir, francamente, y con una simple seguridad, que la niña Albina Madinabeitia es una artista eminente de violín y que su actuación por las capitales, que tantos elogios mereció de los diarios, quedó demostrada ayer en el Salón Sport por su grandioso concierto. Para terminar estas mal hilvanadas líneas, dando la enhorabuena a las pruebas ya recibidas, permítanme un ruego los interesados, y es que repitan este concierto con los precios más módicos para que así vea todo el pueblo a la artista local, que no puede a mi juicio pasar desapercibida” 

Albina Madinabeitiak ez zuen Arrasaten bigarren kontzertua eman eta badirudi eskainitakoa aberatsen zirkuluan dastatu ahal izan zela. Urte batzuk igaroko ziren kontzertu jendetsua eman arte. Hori, 1930ean gertatu zen. Lehen kontzertutik, berriz, ehun urte eman dira.

Argazkiak: JMVM

 (1) Lokal hura herriko trinketea zen, berez pilota partidutarako eraikia. Baina zine, antzerki eta musika emanaldiak ere eratu zituen. Patxi Velez de Mendizabal zen jabe eta eragileetakoa.

 

azaroa 30, 2022

JUANITO ARRIARAN. PILOTARI-SAGAKO FUTBOLARIA

Juan Arriaran Aranburu
    Juanitoren emaztea zen Itziar Villar gogoan edukita, lantxo hau elkarrekin osatu ondoren aurtengo urriaren 19an hil baitzen.


Gure protagonista pilotari-saga baten barruan hazi zen, aurreko beste hiru anaiak frontoietan ibili baitziren profesional moduan. Inoiz Arriaran IV. bezala ezagutuak futbola aukeratu zuen eta kirol modalitate hori bihurtu zuen ofizio, futbolista eta entrenatzaile gisa. Juan Arriaran Aranburu ari naiz, 1933ko abenduaren 27an jaioa, Arrasaten. Gurasoak Biktor eta Rosa.

Biatoristekin ikasi zuen txikitan – egundoko trebetasuna izan zuen beti matematikaterako- eta artean gaztetxoa Banco Guipuzcoanon hasi zen lanean.  


Banco Guipuzcoanoko lankideekin

Denbora libre gehiena baloiarekin ematen zuen, nahiz eta noizean behin anaiaren bati ere laguntzen zion pilotan, herriko frontoian edo Gurean. Eskuek ez zioten pilotarako laguntzen eta baloia hautatu zuen kirol. Hamaika bat oinetako pare apurtu zituen, lagunekin kalean futbolean. UCEA futbol taldean ibili zen bi denboralditan, lurralde mailako txapelketetan. Sendiak gogoratzen duenez, Biktor aita UCEAren futbol zelaia zen Zaldispera lehen aldiz agertu zenean, ustekabeko baloikada bat jaso zuen.



UCEAren elastikoarekin, Iturripen

Arrasateko lehen ekipok 1953-54rako fitxatu zuen Juanito.  Denboraldi bikaina egin zuen Arriaranek hirugarren mailako Juventud Deportiva Mondragón hartan, Jose Errasti entrenatzailearen agindupean. Txapelketaren amaieran laugarrenak izan ziren, Sestao, Huesca eta Getxoko Arenasen kontra. Arrasateko zaleak oso pozik zeuden taldearekin, eta Iturripe bete egiten zen, sarrailagileak animatzeko. Iturripen jokatutako azken partiduan, 5-1 Azkoyenen kontra, lau gol sartu zituen Juanitok. Atzean geratu ziren Numancia, Indautxu, Burgos, Basconia, Mirandes eta izen handiko beste talde batzuk. Amaiera polita izan zuten, beraz, sarrailagileek 1953-54 denboraldian. 

JDM, 1953-54; Moreno, L.Arregi, Divino II, Berezibar "Txaparro", Axpe, Sebitas, Uribe (masaialaria), E. Arregi, Egidazu, Arriaran, Bolinaga, Guridi, Tololo.

Hurrengo denboraldian, Juanitok gutxiago jokatu zuen soldadutzara joateko ordua iritsi baitzitzaion, Burgosen.

Burgos. Arriaran bigarrena ezkerretik, zutik; makurtuta,
bigarrena eskuinetik Errasti "Lawton"

Eta hirugarren mailako Burgos taldeak fitxatu zuen 1954-55rako. Oso urte emaritsua izan zuen Gaztelako ekipoarekin eta urte amaieran bigarren mailara igo zen Burgos. Arriaran talde haren zutabe garrantzitsua izan zen. Eta gol ugari sartu zituen, azkena Durangon 1956ko apirilaren 29an lehiatutako azken partiduan, igoera ziurtatzeko balio izan zuena. Talde hartako beste titular bat Jesus Errasti “Lawton” arrasatearra zen eta argazkian ikus daitezke biak, bigarren mailara igo zireneko gaueko harrera ekitaldi jendetsuan Burgosen, zaleen lepoetan. Baina bazen hirugarren arrasatear bat ere, Jabier Urkiola, Arriaran bezala soldadutza hiri hartan egiten ari zena, taldearen hamaikako titularretan hamazazpi partidutan agertu zena.

Arriaran eta Errasti Burgosko zaleen lepoetan, 1956-04-29

Burgosen segitu zuen Juanitok lehiaketa amaitu ondoko lagun arteko partiduak jokatzen, eta ostera hiri gaztelarrean geratuko zela ematen zuenean Indautxuk fitxatu zuen.

Bigarren mailan ere ari zen Indautxu eta 1956-57 denboraldiko lehen partidutik Arriaran titularra izan zen. Ligako lehen norgehiagoketan golak sartzen hasi zen, Logroñon. Zentroko aurrelari bezala aritzen zen artean eta Rafa Iriondok entrenatzen zuen Indautxuren ezkerreko hegalaria beste arrasatear bat zen, Jose Mari Guridi “Ziriles” Diodan, denboraldian Garellanon jokatutako lehen partiduan Guridi larri lesionatu zela eta ez zuen gehiago jokatu ahal izan. Indautxuren eskuin hegalaria Pereda zen, urtetara Barçan ospetsua egingo zen jokalaria. Oso txapelketa ona burutu zuen Arriaranek, hogeita zortzi partidu jokatu zuen eta  hamahiru gol sartu zituen. Indautxuk hirugarren tokia eskuratu zuen, Gijon eta Sabadellen ostean.

Indautxurekin,  Vallecasen. Erdian makurtuta Arriaran;
ezkerrean Pereda.
Bigarren denboraldi bat ere egin zuen Juanitok ekipo hartan, 1957-58, baina gauzak ez zitzaizkien hain ondo atera. Laugarrena amaitu zen arren, Rafa Iriondo entrenatzailea kanporatu egin zuten. Indautxu hartan Jones izeneko futbolari bikaina agertu zen, Atletico de Madriden karrera egingo zuena eta arrasatearraren adiskide handia. Hamaikakoaren beste futbolari bat Eusebio Rios zen, karrera Betisen egingo zuena.

Eta Rafa Iriondoren eskutik Juanito Arriaran Gasteizko lehen ekipora aldatu zen 1958-59 denboraldirako, bigarren mailan jokatzeko. Urtebete bakar bat egin zuen Alavesarekin, eta ekipo hartan Jesus Urkia “Sebitas” sarrailagile ohi aretxabaltarra ari zen, atezain. Diodan legez, aukera gutxi izan zituen ekipo hartan – hemeretzi partidu egin zituen-  baina eman zitzaizkionak aprobetxatu egin zituen. Adibidez, Sabadellen kontra Creu Altan jokatutako norgehiagoketan, 0-3 irabazi zuen Alavesak eta biharamuneko prentsak zioen: “Arriarán reapareció y marcó el gol que abría la victoria albiazul. A lo mejor es bueno que a Arriarán se le considere como desbancado y reaparezca cada domingo” Alavesa hamahirugarrena izan zen denboraldiaren amaieran eta bigarren mailan segitu ahal izan zuen.

Alavesarekin; makurtura erdian; atezaina, Sebitas

Hurrengo denboraldirako, ordea, Arriaranek Gipuzkoako aireak nahiago izan zituen eta hirugarren mailako Tolosan fitxatu zuen. Urtebete egin zuen Bergarako ekipora igarotzeko, baina 1961-62 urtean ostera tolosarrekin aritu zen.

Parentesi bat irekita, diodan 1962ko maiatzaren 24an Itziar Villar betiko bere andregaiarekin ezkondu zela Arrasateko parrokian.  Bikoteak bost seme-alaba izan zituen, Diego, Marta, Iban, Oihane eta Eñaut.

Iñarra erretoreak ezkondu zituen, 1962ko maiatzaren 24an

Eta 1962-63 jardunaldirako hirugarren mailako Juventud Deportiva Mondragonen fitxatu zuen. Denboraldi haren amaieran hirugarrena izan zen Mondra sailkapenean, Eibar eta Real Unionen ostean, eta Logroñés, Mirandés, Sanse eta izen handiko beste batzuen aurretik. Honakoa izan zen denboraldiko azken partiduaren hamaikakoa, Alfaron: Sebitas; Jorge, Olazabal; Errarte, Arenaza, Bergaretxe; Gomez, Arriaran, Berezibar, Aranguren eta Aranburu. Arriaranek ordurako 8 zenbakiarekin jokatzen zuen, erdiko aurrelariaren 9ren ordez.

Mondran, 1962-63 denboraldian
Beltran, Arenaza, Bomba, Ezkurra, Olazabal; Larrauri,
Arriaran, Berezibar, Bergaretxe, Errasti eta Zaldua

Bere jaioterrian amaituko zuen Juanitok ibilbide profesionala jokalari bezala. Hurrengo denboraldian, 1963-64, taldearen entrenatzaile lanetan hasiko zen. Eta urte mordoxka ihardun zuen lan horretan, lurralde zein hirugarren mailako txapelketetan. Jose Ignazio Zaitegi eta bion “Una temporada y tres futbolistas. 1965-66. Sagasta, Larrauri, Aranbarri” liburuan irakur daiteke:

“Ciñámonos al aspecto puramente deportivo, que es el que nos interesa en esta descripción de aquella temporada 1965-66.  En una Junta Rectora de JDM presidida por Alfonso Gorroñogoitia, eran José Martínez de Ubago y Juan Mari Lasagabaster quienes representaban en aquélla los intereses del deporte del balón. Y esos dirigentes supieron conformar un equipo de deportistas en el que se mezclaba la experiencia con savia nueva, y que iba a dar un buen resultado. En la plantilla estaban futbolistas con larga y brillante trayectoria como Bomba, Arenaza, Elkoro, Uribesalgo… con otros jóvenes ansiosos por demostrar su valía: Sagasta, Aranbarri, Larrauri… Todos ellos conformaron un excelente conjunto, dirigido por Juanito Arriaran, con la ayuda del preparador físico Ignazio Zeziaga “Divino II”.

Denboraldi hartan Iturripetik Real Madridera helduko zen Javier Larrauriren ustez, Arriaran entrenatzaileari asko zor dio, maisuki erakutsi baitzizkion futbolaren oinarrizko ikasgai praktikoak.

1971-06-20, Tolosan
UDA Gipuzkoako txapelduna

Arrasatetik Aretxabaletara egin zuen salto Juanitok eta 1969-1970ean UDA entrenatzen hasi zen. Erregionaleko bigarren mailan zegoen UDA eta ekipoa oso ondo ibili zen, Gipuzkoako txapeldunak izan baitziren, eta ondorioz estatuko ekipoekin lehiatu ziren. Aragoi eta Nafarroako txapeldunak kanporatuta amore eman zuten Kanariar Irletako San Antonioren aurrean. Ondorioz, Gipuzkoako Federazioak denboraldiko saria eman zion UDAri. Bigarren denboraldian ere joko ona erakutsi zuten leinztarrek eta Gipuzkoako Koparen finala eskuratu zuten.

Hurrengoan, 1971-72, izan zen Juan Arriaranek sekula lortutako goi erpinik gorenenetakoa. UDA bere hogeitabosgarren urtebetetzea ospatzen ari zen eta apustu handia egin zuten kirol aldetik ere marka guztiak hausteko.

Eta ondo joan ziren gauzak, izan ere afizionatuen mailako Espainiako txapeldunak izan ziren; horrezaz gain, Gipuzkoako txapeldunak eta hirugarren mailara igo zen taldea. Estatuko txapeldunaren titulua, 1972ko uztailaren 16an eskuratu zuen, Murtziako La Condomina estadiumean. Biharamunean, Donostiako Hoja del Lunesen irakurtzen zen, UDAren urteko balantzea eginez:

“Quizá el artífice de todos estos continuados éxitos sea Juanito Arriarán, ese entrenador que quizás sea un desconocido para el aficionado, pero cuyo nombre a partir de esta temporada comenzará a sonar con fuerza dentro del ámbito nacional futbolístico, que a lo largo de la actual temporada, que por cierto no es la única de sus triunfos con el Arechavaleta, si recordamos que ya el pasado año disputó la final de primera regional frente al Deportivo Alavés, rozando el ascenso a tercera división, para en las dos últimas ediciones del campeonato de aficionados llegar a cuartos de final y semifinal, respectivamente. Es un hombre que ha hecho indudablemente méritos más que suficientes para situar al Arechavaleta donde está”

UDArekin, 1971-72, estatuko txapeldunak

UDA hartan baziren Arrasateko jokalari batzuk: Jose Ignazio Isasmendi, Fernando Aguriondo, Joseba Etxagibel eta Jose Miguel Uribarren. Hurrengo denboraldia ere burutu zuen Arriaranek Aretxabaletan, 1972-73, hirugarren mailan. Ligan hamabosgarren tokian geratu ziren – Salamanca izan zen txapeldun- eta mailari eusteko promozioa jokatu behar izan zuten, Mahonen kontra. Ibarran jokatutako partiduan kanpoko kontrako markagailua berdindu bazuten ere atxabaltarrak galtzaile atera ziren… penaltiz.

Kopan berriz hiru kanporaketa lehiatu zituen ekipo hark. Baskonia eta Eibar kanporatu ondoren bigarren mailako Pontevedra egokitu zitzaien. Pasaron futbol zelaian 2-0 galdu ondoren Ibarra husna geratu ziren. Arrasateko futbolariak Ibarrako hamaikakoetan Txomin Arzamendi,  Joseba Etxagibel, Pako Zabala,  Jose Ignazio Isasmendi - nahiz eta Mondran ari zen - eta Santiago Aranbarri izan ziren.

Eibarrekin; goiko lerroan Zabala
eta Etxagibel arrasatearrak


Arrakastaren ildotik, estatu mailako entrenatzaile izateko titulazioa atera zuen Arriaranek eta aurrera egiteko aukerak sortu zitzaizkion. Lehen geltokia Eibarren izan zuen, 1973-74 urtean, hirugarren mailan bigarrenera igotzeko ilusio eta asmoarekin. Eta ia-ia lortu zuen, atean geratu baitziren denboraldi bikaina burutu ondoren. Azken partiduan galdu zuten igotzeko txartela, ordura arte Alavesarekin izandako lehian babazorroen alde jo baitzuen zorteak.


Juanitoren eskuinean Jon Arriaran loba
 Bitxikeria bezala diodan, Alaveseko izarra Jesus Aranbarri arrasatearra zela, denboraldiko golegilerik onenaren tituluarekin; eta, bestalde, Eibarren Jon Arrriaran ari zen, Juanitoren loba, hain zuzen. Beste bi arrasatear ere baziren armagileen taldean: Etxagibel eta Zabala. Denboraldiko azken partiduan ofiziala egin zen Juan Arriaranen agurra, Logroño aldetik baitzeukan eskaintza bertako ekipoa entrenatzeko.

Logroñes izan zuen, beraz, 1974-75eko ekipoa. Hirugarren mailan ari ziren errioxarrak eta helburua igoera zen. Ez zuten erdietsi, Osasuna gailendu baitzen denen artetik. Logroñes laugarren tokian geratu zen. Ligako azken partidua Sadarren aritu zen Arriaranen taldea eta 2-2 amaitu zuten norgehiagoketa. Han ezagutu zen hurrengo geltokia Arriaranentzat Bizkaian zegoela.

Barakaldoren eskutua


Logroñoko Las Gaunasetik Barakaldoko Lasesarrera egin zuen jauzi Juan Arriaranek 1975-76 kanpainan. Oso ondo joan zitzaien txapelketa, bigarren geratu baitziren, Pontevedraren ostean, nahiz eta puntu berdinekin. Bigarren mailarako igoera jokatu zuen Barakaldok, Cadizen kontra. Eta zorteak bizkarra eman zien. Atean geratu ziren, beraz. Hala ere, hain urte ona egin arren Arriaranek ez zuen segitu Barakaldon. Arrazoia?



Juan Arriaranek bihotzeko gaixotasun bat zuen, gaztetatik. Eta badirudi jokalari gisa batzuetan leporatu zitzaion hauskortasuna, nekerako joera, hari lepora dakiokeela. Eta zelai gaineko betebeharretan bihotzak ez bazion beti laguntzen, pentsatzekoa da entrenatzaile lanetan ere kontrako eragilea zela. Barakaldon ez jarraitzeko arrazoia – hain denboraldi ona egin ostean- hortik letorke, batez ere kontuan badugu bi urtez entrenatu gabe egon zela, Arrasateko bere negoziora dedikatua.

Las Gaunasen, Arriaran elastiko zuriaz
Baina izan zuen dei berri bat Logroñotik, Logroñesen lehendakariak ekipoaren kargu egitea eskatzen ziola, 1978-79 denboraldiaren erdi aldean.  Eta ez zion ezetzik eman.  1979ko urtarrilean, beraz, Las Gaunasen zegoen ostera, eta bere iristeak iraultza eragin zuen taldean, oso emaitza positiboekin amaitu baitzuen denboraldia, bigarren B mailan. Talde hartako izarra Lotina zen. Eta 1979-80 denboraldia izango zen Arriaranentzat urte gazi-gozoa, Ligan hamargarrena izan baitzen – iragarpenak baino apalago- eta Kopan egundoko balentria egin zuelako.

Jorge Alessandrok entrenatzen zuen lehen mailako Salamanca kanporatu zuen Logroñesek eta hurrengo arerioa Real Madrid izan zuen. Besteak beste, Miguel Angel, Camacho, Stielike, Juanito eta Cunningham aurkezten zituen Real

Logroñesen masailaria eta lehendakariarekin
Madriden aurka lehiatu behar izan zuen arrasatearraren taldeak. Madrildarrak Vujadin Boskovek entrenatzen zituen.  Arriaranen mutilek Las Gaunasen 2-3 galdu zuten, baina kronikek ziotenez errioxarrek garaipena merezi izan zuten. Santiago Bernabeun 1980ko martxoaren 11an jokatu zuten eta 1-0 izan zen emaitza. Biharamuneko El Pais egunkariak zioen: “El Logroñés, un segunda división B, no se mereció la derrota”

Arriarani ez zioten kontratua luzatu eta denboraldi haren amaieran bere hitzetan samintasuna igar zekiokeen: “Me marcho contento de lo hecho. Mi único error, por lo visto, ha sido no eliminar al Real Madrid”.

Mirandesen, 1981-82

1981-82 denboraldirako Mirandesek fitxatu zuen. Bigarren B mailan ari zen ekipoa eta hogeita hamazortzi partiduren ostean mailatik jaitsi ziren. Eta 1984-85erako Irungo Real Unionen entrenatzailea izan zen.

Juan Arriaran futbolari on eta entrenatzaile maisu izan genuen. Futbolaren teknika menderatzen zuen.  Izan zen, Ben Barek zuria eta Leintz Bailarako H.H (1) deitu ziona. Gorputzez eta gogoz dedikatu zen futbolera, agian gehiegi goian aipatutako osasun arazoak zituela eta. Baina beti, ahal izan zuen guztia eman zuen. Futbolari agur esan ondoren ere, Arriaran ibilitako kluben miresmen-agurrak jasotzen zituen. Irudi ona utzi izanaren froga, zalantzarik gabe.

Rafa Iriondo eta Alberto Ormaetxearekin

Juan eta Itziarren urrezko ezteiak Arantzazun,  seme-alaba eta bilobekin

Bere lehen biloba jaiotzear zen eta hura ezagutzera helduko ote zen penaz zegoela, Valdecillatik dei bat jaso zuen Juanitok, bere zain bihotz bat zutela adieraziz.  Eta 1998ko irailaren 3an transplantea egin zioten, Jose Luis Martinez de Ubago sendagile arrasatearra medikuen taldekidea zelarik. Ebakuntzatik onik atera zen eta, bat ez baizik… Juan Arriaranek hamaika bat biloba ezagutu ahal izan zituen. Futbol ekipo oso bat!

Juan Arriaran Aranburu 2015eko abenduaren 1ean hil zen, bere jaioterrian.

 (1) Ben Barek jokalari marrokiar bat izan zen, Europako zenbait taldetan ibili zena;  zuria eta H.H. (Helenio Herrera) argentinarrak Europako zenbait taldetan entrenatu zuen, Barça besteak beste

Argazkiak: Arriaran-Villar sendia, JMVM, Jose Ignazio Isasmendi


FUTBOLA ARRASATEN, ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


azaroa 23, 2022

ARRASATEKO LANGILE KATOLIKOEN ZENTROA. 1910


Baldin bada XX. mendean Arrasateko bizitza sozialaren ardatz adierazgarririk, hori, lehenik 1904tik,  Langile Katolikoen Zentroa eta gerraz geroztik Ekintza Katolikoaren Zentroa izan zena dugu. Jarduera herriko eraikinik enblematikoenetako batetik irradiatu zen, beste batzuetan idatzi dudan moduan: Artazubiaga gutxien jauregia, Iturriotz kalean kokatua, "Solus labor..." esaerakoa. Eraikin hartatik, Arrasateko gazteen hezkuntza integralerako ekimen asko eta asko sortu ziren. Gaur ez naiz eraikinaz arituko, 1910ean bertatik sortutako ekintza bati buruz baizik. Horren bidez garbi azaltzen zaigu gazte haien lanaren nondik norakoa, eta garaiko erlijio-bektoreen indarra. Dakardan albistea "El Correo de Guipuzcoa" egunkarian irakur daiteke 1910eko ekainaren 22an, eta biharamunean “El Heraldo Alavés”en azaldu zen. Biak ekainaren 19an, igandez, Arrasaten ospatutako jaiari zegozkion:

“Las fiestas que la Juventud Católica del Centro Obrero ha dedicado a su patrono San Luis pueden calificarse, sin temor a ser desmentido, de exitazo. Desde la mañana dieron los jóvenes del Centro edificantísimo ejemplo acudiendo todos al banquete eucarístico, precedidos de la elegantísima bandera. Con un coro nutridísimo de voces se cantó muy bien la misa de Perossi; el sermón estuvo a cargo de don Ignacio Aldanondo, y habló sobre la vida de San Luis.

Después de la misa mayor y con una concurrencia numerosísima y selecta, entre la cual figuraba la distinguida señora de don Ramón Adan de Yarza, con sus hijos, doña Francisca Garay, las señoritas Cármen Fernández, Salomé Sanz, las de Gaminde etc., bailaron como saben hacerlo los “Dantzari-Chikis” que fueron muy aplaudidos”

Aldanondo parrokiako kontsiliarioa zen Zentroan eta horren ekintzen eragilerik nabarmenetakoa izan zuten. Hizlari sutsua bide zen eta ospetsua bere homiliengatik. Garai hartan Arrasateko parrokoa Tiburtzio Zatarain zen. Badirudi dantza saio haren ostean jatordua izan zutela eta zer bazkaldu zuten ez dakigun arren, mahai ondokoaren berri eskaintzen digu Arrasateko kronika egileak:
Juan Goñi

“A la terminación del banquete se recibió carta contestación afectuosísima del señor Obispo de Vitoria, y el señor don Ignacio Aldanondo, que presidía el banquete, teniendo a su derecha e izquierda a los presidentes del Centro y Juventud, don Juan Goñi y don Félix Arenaza respectivamente, leyó la misma y al terminarla sonaron estrepitosos aplausos y se dieron vivas al señor Obispo, que tanto ha honrado con su carta a esta juventud”

Kronikak gotzainaren eskutitza erreproduzitu ondoren, ospakizun haren xehetasun gehiagorekin segitzen zuen. Datu interesgarriak ditugu, batez ere sasoi hartako Arrasateko gizarte geografia ezagutzeko.

“Las carreras ciclistas fueron presenciadas por todo el pueblo. Don Juan Cruz Arámburu, que obtuvo el primer premio después de haber sufrido una pequeña avería en su máquina, hizo el recorrido de diez kilómetros en 14 minutos y a su llegada fue muy ovacionado y agasajado por sus amigos. Los tres siguientes premios fueron ganados por los señores Bonifacio Yñurrigarro, Patricio Osinaga y Miguel San Pedro.

En el tiro de pichón se distinguió José María Sagasta, que en Melilla se portó valientemente luchando contra los moros.(1) Por la noche, con una concurrencia muy grande, dio comienzo la velada con una pieza al piano por el notable pianista señor Larrarte. A continuación, representaron muy bien los señores E. Aguirre, R. Mendizabal, F. Yurre, H. Uriarte, C. Orobengoa, B. Olazabal, A. Aguirre, la comedia “Y va de pega”. Después de una pequeña interrupción, el señor Aldanondo leyó
la carta del señor Obispo, que fue acogida con iguales manifestaciones que a la tarde. El señor Zubeldia pronunció un discurso lleno de saludables enseñanzas para la juventud. El tenor Arenaza cantó el zorziko Santo Cristo de Lezo. A causa de que las horas iban muy adelante, se tuvieron que suspender algunos números del programa, entre ellos el discurso de don Carlos Azcoaga”

Diodan, Sagasta usakume zalearen gaineko deskribapenak irribarrea sorrarazi didala. Melillan bereganatu al zuen trebezia Arrasateko txapelketa irabazteko? HalaberArrasateko txirrindularitzari buruzko  albistea eman digu kazetariak. Nik ezagutzen dudan lehena da. Eta horren ondorioz txirrinduaren gaineko kirol praktikako lehen izen arrasatearrak azaltzen zaizkigu. Baita antzerkiari dagokion aipamenak ere bere garrantzia du, herriko antzerkiaren historia txikian. Izenetan identifikatu ditudala uste dut: Enrike Agirreurreta Zabarte (1891) Roman Velez de Mendizabal Zubia (1891) Fermin Yurre Bedia (1894) Hipolito Uriarte Zeberio (1895) Cipriano Orobengoa Bolinaga (1893) Basilio Olazabal Gordoa (1891) eta Anastasio Agirreurreta Zabarte (1896) Kontuan eduki behar da antzezlari gazte haiek Felix Aranoren eskolatik igaro zirela, prestakuntza aberatsa eskaini ziena. Karlos Azkoaga, berriz, Jose Azkoagaren anaia zen,garai hartan herriko txirrindularitz giroa suspertzen ari zena. Kronikak honela amaitzen zuen:

“La entrada, la regia escalera del Centro y el salón de la Juventud estaban adornados con sumo gusto bajo la dirección de las señoritas Cármen Fernandez y Encarnación Gaminde, que fueron por ello muy felicitadas. La distinguida señora de don Ramón Adán de Yarza obsequió a los jóvenes del banquete con gran cantidad de ricos pasteles, por lo que quedaron muy agradecidos”

Kronikak ehunda hamabi urte ditu.

(1) Azpimarraketa nirea da

Argazkiak: JMVM

azaroa 16, 2022

SAGASTA: ARRASATEKO SENDI PERRATZAILEA

“Bizi izan juat”(2000) nire liburuan, Jesus Trincado protagonistaren eskutik 1925 inguruko Arrasateren gaineko deskribapen zehatz bat azaltzen zaigu, eta bertan – besteak beste- honakoak irakurtzen ditugu: 
 
Eusebio Sagasta Bolinaga
“Iturriotz kaleak Arrasateko aldatzarekin bat egiten duen tokian Otaduyren perrategia zegoen, geroaxeago Eusebio “Kapelatxo” Pagaldayk haroztegi bilakatuko zuena…”

“Viteri ikastetxera ailegatu ginen. Maisuaren “Zeinek” zakurra atean zegoen, lantegirantz zihoazen beharginen hanketara jauzi egiteko gertu. Eusebio “Olatxo” Sagasta harakina ere estratatik azaldu zen..” 

Arano "Zeinek" izeneko zakur bat zuela gogoratuta,  olatxotarrekin no.  Arestian Antxon Agirre Sorondo adiskide ahaztu ezinaren etnografia lan bat irakurri dut, De albeitares y herreros. herradores de Guipúzcoa por localidades” (1987) 2010eko “Boletin de Estudios Históricos sobre San Sebastián” agerkarian argitaratua, hain zuzen.

Antxonek bilduma bat egin zuen bere lan hartan Gipuzkoako perratzaile eta olagizonen inguruan – lan ederra, 1987ko Marques de Lozoya lehiaketaren bigarren saria lortu zuena- eta aipamen batzuk egiten ditu XX. mendearen hastapenetan Arrasaten ziren perrategi eta ola txikiei buruz.

Trincadok aipatutako Eusebio Sagastaren gaineko erreferentzia batzuk ematen ditu Agirre Sorondok bere obran. Horiei nik nituen beste datu batzuk gehitu dizkiet eta hona, beraz, perratzaile haren gain esan daitekeena, bidea irekiz ikerketa lan sakonagoa egitera:
 
Maximo Sagasta Galdos
 Eusebio Sagasta Bolinaga “Olatxo” izeneko Musakolako baserrian jaio zen 1872ko martxoaren 5ean; aita Pedro Sagasta Arregi eta ama Frantziska Bolinaga Uriarte ziren, biak ere arrasatearrak. Zazpi anaia-arreben arteko boskarrena izanik, baserriko lanetan aritu zen txiki-txikitatik baina perratzaile ofizioa ikasi zuen eta kalera aldatu zen, negozioa jartzeko asmotan.

Magdalenako Errebalaren 6. zenbakian ipini zuen perratokia eta bezeroak irabazi zituen aurki. Dirua ere egin zuen eta udal karguetara ere heldu zen, zinegotzi bezala aritu baitzen zenbait urtez. Badirudi oso pilotari ona zela eta Beheko Portaleko frontoia zuen denbora pasako tokirik estimatuenetakoa. Juliana Galdos Isasmendi arrasatearrarekin ezkondu zen eta zapi seme-alaba izan zituen, horietako bat Julian, agustindarra eta Erromako organo jole ospetsua. 

Beste seme bat Maximo izan zen,1904an jaioa, eta aitarekin lanean hasiko zena. Etxe ondoko perratokian bikain aritu ziren aita-semea, feriako ostiraletan lan egunik beteena izaten zutela eta urtean zehar ere ez zitzaien lanik falta izan ohi. Baina ofizio gogorra zen perratzailearena eta semearen iritziak kontuan izanda, Eusebiok amore eman eta harategia zuen, etxabehean,  perratokia izandakoan. Eusebio 1947an hil zen eta urtebete geroago Maximo semea. 

Eugenio Sagasta Juaristi

Harategiaren negozioak sendian segitu zuen urtetan, Eugenio Sagasta Juaristi Maximoren seme nagusiaren ardurapean. Eugenio, harakinaz gain, aitona Eusebioren ildotik abiatuta pilotari ere izan genuen, profesionaletaraino iritsiz. Eugeniori tokitxo emanez, diodan zesta modalitatean ekin ziola 
pilotari, gero eskuko profesionala ere izango zen Pedro Ugarte herrikidearekin batera. Eugenio 1947an bihurtu zuen pilota profesio, harategiko lanak ahaztu gabe, noski.


Maala kaleko etxabe honetan egon zen
Olatxotarren perratokia eta, gero, harategia


Argazkiak: Antxon Agirre Sorondoren liburutik eta JMVM