martxoa 02, 2019

ALBINA MADINABEITIA. Arrasatetik Bartzelonara


Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari. 
Albina Madinabeitia, 1977an
Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak eskaintzeari, Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:
Albina Madinabeitia Arizaga Arrasateko biolin jole ospetsua 1909ko otsailaren 5ean jaio zen, arratsaldeko 5etan. Gurasoak Nazario Domingo Madinabeitia Altube arrasatearra eta Kandida Arizaga Gaztelu aretxabaletarra izan ziren. Sendia Biteri Etorbideko lehen zenbakian bizi zen eta aitaren ofizioa urtzailea zen, garai hartan Unión Cerrajera S.A enpresako langilea. Sasoi hartarako bitxia irudi badaiteke ere, Albinari izen bakar bat jarri zioten pontean. Bikoteak sei seme-alaba izan zituen baina Albina bakarrik iritsi zen nerabezarora, beste bostak oso txikitxoak hil baitziren. 

Albinari musikarako zaletasuna nondik heldu zitzaion adierazteko, diodan aitaren aldeko Albinaren aitona Migel Madinabeitia Aristegi izan zela, hamarkadatan Arrasateko udal idazkaria, alde batetik, eta idazle eta kultura gizon esanguratsua, bestetik. Udal idazkariaren etxean musika zaleak ziren – emaztea Altube zen, Sebero eta Benigno musikarien izekoa- eta ez da bat ere harrigarria Albinak ere zaletasun hartatik zuzen-zuzenean edatea. 

Arrasatera itzuli berria zen Albina 1977an eta biolin jole orduantxe erretiratuari elkarrizketa bat egitea proposatu nion, Deia egunkarirako. Urte hartako abenduaren 31an publikatu nuen idazkitik ondoko orrietan joan naiz tartekatzen zati batzuk, Albina hurbilagoa eduki dezagun. 

“Betidanik ezagutu dut nire burua instrumenturen bat eskuan dudala. Lehenik mandolina jotzen nuen. Baina nire osaba batek mandolina txotxokeria bat zela esan omen zion nire aitari eta orduan lehen biolina erosi zidan aitak. Aurreneko ikasketak aitak eman zizkidan, sei urte nituela. Bederatzi urterekin ezagutu nuen lehen maisu profesionala"

Nazario Madinabeitia aitak lehen klaseak eman zizkiola dio Albinak, eta haren musikako hastapenetan norekin ibili zen ziurtatzerik ez dudan arren, Sebero Altuberen adinekoa zenez gero, Juan Jose Maria Rodriguez Arrizabalaga “Maixu Zaharra”rekin ikasiko zuela esatera ausartzen naiz, Seberok egin zuen bezala. Rodriguez Arrizabalaga eskolako klaseak ez ezik, solfeokoak ere ematen zituen eta bera izan zen Arrasateko lehen txarangaren zuzendaria.

 Nazario Madinabeitia eta Sebero Altube lehengusu propioak ziren. Azken honen biografia 1979an publikatu nuenean, Seberoren gutun bat eman nuen ezagutzera, aita Nazario hil zitzaiola Seberok Albinari zuzendua. Hona hemen zatitxo bat.

 “No puedo olvidar los muchos y buenos ratos que, cuando éramos muchachos, pasábamos los dos solos, allí en la goiko-sala de la casa Altube: Nazario con una sonora guitarra y yo con un viejo violín. Yo estudiaba entonces armonía y composición de música y le explicaba los acordes de la guitarra propios para acompañar las melodías que yo raspaba en dicho violín”  

Albinaren adinkidea zen Valentin Letona arrasatearrak ere Nazariorekin ikasi zuen, eta Valentinek erabilitako musika-koadernoan ikus daitekeenez ikasketetan Vicente Letona aitaren apunteak erabili zituen. Vicentek ere “Maixu Zaharra”rekin ikasi zuen. Beraz, apunte haiek XIX.ren azken hamarkadetara eramaten gaituzte, eta orduantxe jar genezake Albina Madinabeitiaren biolinerako zaletasunaren abiapuntua.




Albinak ziurrenik erabiliko zuen lehen metodoa
Esan dezadan, bestalde, gero ikusiko dugun bezala Albinak zazpi urterekin Eibarren emandako bere lehen kontzertuan, Vicente Letonaren biolina erabili zuela eta handik urteetara Albinak erosi nahi izan ziola Valentini, sekulako oroitzapen onak baitzekarzkion instrumentuak. Barne historiak. 

Iturri hurbila ere izan dut idazki honetarako Gloria Abanda Cendoya kazetariak  1991ko uztailaren 7an, Diario Vasco egunkarian argitaratu zuen elkarrizketa. Bertatik atera ditut zati batzuk eta ondokoa da horietako bat:  

“Mi padre era un gran aficionado y mi tío Gaspar Madinabeitia era un fenómeno tocando la tuba, siendo solista de la Sinfónica de Madrid y de la Opera del Teatro Real. El sabía que en el Conservatorio de Barcelona estaba el donostiarra profesor Ibarguren, que veraneaba en Salinas. Así que mi padre  me llevó allí para que me escuchara, y una vez que lo hizo el maestro decidió que tenía que estudiar muy seriamente. Como era demasiado pequeña, me llevaron a vivir con ellos después de haber conseguido una beca de la Diputación de Guipúzcoa"

 Bartzelonara 1918an heldu zen Albina, artean umetxoa. Berak aitortzen zuenez, behin “El Siglo” merkatal-saltoki handi bateko ugazabak, Albina biolina jotzen ikusi ondoren, jolasteko sukalde bat oparitu zion. Bizitzaren gauzak! Aparteko artista bihurtzeko bidean eta, batera,  ume jostailuekin gozatzen ari. 

Gaspar Madinabeitia izan genuen Albinaren erreferenteetariko bat. Osaba zuen eta musikako profesionala izan genuen lehen madinabeitiatarra. Historiak baditu bere alde argiak eta, gainerakoak, erdi edo zeharo ezkutuak geratzen dira. Arrasateko musikaren historian Madinabeitia abizenak badu bere tokia – batez ere Albina biolin joleari esker.  Albinaren aita ere, Nazario, musika zalea zen. Baina sendi  horretan bada beste kide bat, Nazarioren anaia Gaspar, bere abentura musikala ere burutu zuena. Nazario eta Gaspar, Miguel Madinabeitia Arrasateko historialari eta udal idazkariaren semeak ditugu. Gaspar Madinabeitiari toki berezi bat eskainiko diot laster “Hots begi danbolinak” blog honetan bertan. Jarrai dezagun, beraz, Albinarekin.


Behin galdetu zioten Albinari zer izango zen bere bizitza ez balio aita zenak biolin bat erosi. Eta Albinak garbi asko erantzun zion kazetariari:   

“Ziurrenik Unión Cerrajera-ko langileren batekin ezkonduko nintzen eta seme-alaba ugariren ama izango nintzen”


Goian Clemente Ibarguren izena aipatu digu Albinak eta aurrera baino lehen datu pare bat eman nahi ditut biolin jole trebe horren gain. Donostiarra zen jaiotzez, 1850ean jaioa, eta gaztetatik musikaren arlo bohemioarekin lerrotu bide zen. 1878an Parisen dago, biolina jotzen, Espainiako Estudiantinarekin. Isaac Albenizekin batera Espainia eta Amerika zeharkatu zituen. Pablo Sarasateren laguna zen eta nafarrak lortu zuen donostiarraren bizimodua nolabait zuzentzea, eta horren ildotik Bartzelonako Musika Kontserbatorioan erdietsi zuen Ibargurenek biolineko irakaslearen plaza. Jubilatutakoan, Donostian eman zituen azken urteak eta bertan hil zen 1933an. Prentsako nekrologikoetan adierazten zen, Ibargurenen ikasleen artean Albina Madinabeitia gailentzen zela.



Argazkiak: JMVM
 





 

otsaila 27, 2019

SANTA AGEDAKO ZOROETXEA. 1898-1904



Santa Agedako Zoroetxea, XX.aren hasieran

Canovas del Castilloren heriotza 1897an gertatu baino lehenago zuen Mendia sendiak Gesalibarreko Bainu Etxea saldu nahi. Ez zen, beraz, espainiar estatu buruaren erailketa arrazoia izan, baizik azeleragailua. Bainu Etxearen fundatzailea, Ramon Mendia Unsain, hil ondoren Jose Maria semeak hartu zuen negozioaren lema, eta hori 1882an desagertzean Rafaela Etxezarreta bere alarguntsak salgai jarri zuen Gesalibarreko balnearioa.  Itxura denez, ez zitzaien oso ondo joan 1887ko jardunaldi ekonomikoa eta Madrileko prentsan, iragarki labur apaletan, honakoa irakur zitekeen urte hartako irailean: 

“SE VENDE. El renombrado establecimiento balneario, de abundantísimas aguas sulfurosas, de Santa Águeda, en la provincia de Guipúzcoa. El que desee tratar para su compra puede dirigirse a la propietaria, la señora doña Rafaela Echezarreta, viuda de Mendía, de Mondragón, en la citada provincia” 

Ez bide zuten eroslerik aurkitu eta beste hamar urtez aritu behar izan zuten mendiatarrek negozioarekin. Eta hasieran nioen bezala, Canovas del Castilloren heriotza izan zen 1897an bainu etxeari azken puntua ipini ziona. Suposatzekoa da, hamar urte lehenago baino prezio merkeagoan salduko zutela. Baina gaur ez noa horrezaz idaztera. Handik aurrera instalakuntza haiek hartuko zuten ibilbidearen nondik norakoari errepasotxo bat egin nahi dut ondoko lerroetan, Zoroetxeko lehen mediku zuzendariaren eskutik. 

Rikardo Añibarro Langara izan genuen Benito Mennik martxan jarri zuen Santa Ageda buru-osasun zentroko lehen arduradun nagusia. Beste behin ariko naiz Añibarrori buruz, XX. mendearen lehen hiru hamarkadetako gizarte arrasatearrean nolabaiteko eragina izan zuen pertsonaia. Eta goazen, beraz, gaurkoaren ardatz nagusiarekin: Santa Ageda zoroetxeko lehen bost urtetako argazkia ikustera.Zentroa 1898an inauguratu zen 110 gaixorekin, gehienak sendaezinak, beste zoroetxe batzuetatik Santa Agedara eramanda. Añibarrok dio bere txostenean, “Revista frenopática española” zeritzanean 1904ko apirilean argitaratua: 

“Haciendo un sucinto resumen del movimiento vesánico de este Manicomio en los cinco años y medio transcurridos desde su inauguración, tenemos que el total de enfermos ingresados ha sido de 432 hombres y 318 mujeres, o sea un total de 750 alienados. De este número, han salido por curación 74 hombres y 38 mujeres, lo que representa el 15% de curaciones.  Al cierre de esta memoria la población es de 374 alienados.

Los salidos por petición, traslación y otros conceptos, ascienden a 55 hombres y 30 mujeres, el 11´29%, hallándose comprendidos en este número los enfermos acogidos por cuenta de la Excelentísima Diputación de Vizcaya, que fueron trasladados a Bermeo a la inauguración de dicho Manicomio, y los alienados repatriados de Francia, que son recluidos en este Manicomio hasta que se hacen cargo de ellos las respectivas Diputaciones. Las bajas por defunción durante el mismo lapso de tiempo, suman 97 hombres y 82 mujeres, el 23´8%.  La provincia de Álava tiene un contingente de 86 enfermos de ambos sexos y la de Guipúzcoa 150, que con relación a la población de cada una, representan el 0´86 y el 0´75 por mil habitantes, respectivamente” 

Eta gaixoen kopurua eta jatorria zehazten dizkiguten datuak eman ondoren, Añibarro medikuak gaixotasunen sailkapen txiki bat egiten zuen bere txostenean, Santa Agedako instalakuntzetan egiten ari ziren oinarrizko berrikuntzekin amaitzeko. 

“Quiero consignar que aparte del factor
herencia, agente principalísimo de predisposición, las dos primordiales causas de enajenación observadas por mí son: el alcohol y la miseria fisiológica y moral; aquélla, por agobio físico mal compensado, con una alimentación deficiente, y ésta por defectuosa dirección intelectual, rayana en el abandono, que hace que en vez de una síntesis psíquica bien ordenada, siquiera limitada en el número y extensión de conocimientos, estén imbuidos por un fárrago de extravagancias, errores y supersticiones abonadas a degenerar en divagaciones y delirios. 

Jarraian Zoro-Etxeko instalakuntza eta inbertsioei eskaintzen zien Añibarrok tartetxo bat.

"Terminada la instalación de luz eléctrica, disfruta este Manicomio de alumbrado eléctrico distribuido con profusión. En la sección de señoras se ha construido una nueva enfermería con las necesarias dependencias de comedor y salón de estancia para las enfermas que cupan esta nueva dependencia. Con esta reforma, sobre proporcionar a las enfermas estancia de inmejorables condiciones higiénicas,  se ha desahogado el pabellón de las alienadas pobres, pues en él radicaba la primitiva enfermería. La actual población ingresada ha exigido un continuo esfuerzo para lograr la perfecta adaptación a los fines a que fue destinado al convertirlo en Manicomio de establecimiento de baños que era, construyendo nuevos pabellones que permitan dar albergue desahogado e higiénico a los vesánicos” 

Hastapenetako Santa Ageda Zoroetxe hark eta gaurkoak antz txikia dute. Ehun eta hogetabat urte eman dira ordudanik.

Argazkiak: JMVM

otsaila 20, 2019

ARAMAIOKO HILERRIEN GAIN. 1854

Aramaioko hilerrien historiak luze joko luke. Zertxobait idatzi dut blog honetan gai horren harira 
Aramaioko eliza 1920

Baina orain XIX.era egin nahi dut salto. Udal erabakiak berandutu egiten ziren gaiaren inguruan. Jakina, ez ziren beti gustukoak kanpotik ezarritako arauak eta, bestalde, ekonomiak ere ez zuen ematen gastu askotarako, nahiz eta osasunerako oso pisuzkoak izan. Horrela, 1854ko maiatzaren 20an, Aramaioko udal batzordeak, herritarren osasunerako gai garrantzitsu bat aztertu zuen. Urte hartan Hermenegildo Landaburu zen alkatea eta batzordearen eskabideari jarraiki, garaiko medikuak – Jose Laberia Basaez- eta zirujanoak – Tomas Orbe- ihardun zuten herriko kanposantuari buruzko txostena prestatzen.

Zenbait urte lehenago -1849ko urtarrilaren 18an- errege agindu bat izan zen herriko kanposantuen inguruan ziren zenbait ohitura errotik erauzteko. Eta haren arabera bazirudien hilerria aldatu beharko zela. Horregatik osasuneko bi profesionalen txostena argitzera zetorren auziaren gunea. Ikus dezagun zer irakur daitekeen, Osasun Batzordeak udal zinegotziei aurkeztu zien idazkiaren edukia: 

“Es de absoluta necesidad se mande inmediatamente trasladar el Cementerio de la calle o población principal de Ibarra fuera de ella; situada al norte de la iglesia, pegante en medio de la población, al pie del monte en sitio bajo húmedo, sin ventilación, tierras movedizas, da salida a miasmas deletéreos, que el conjunto de causas precipitan y aceleran de un modo irregular la descomposición de los cuerpos.

Si el calor y la humedad unido a las poca ventilación son los agentes que más contribuyen a la disolución de los cadáveres, el cementerio de Ibarra, por las circunstancias dichas, resguardado de tapias, impidiendo la circulación de los vientos norte y este la fachada lateral de la iglesia, y cuando sopla el sur siempre caliente hace que arremolinándose en el mismo cementerio encuentre sustancias abonadas, las penetre con su calor difundiéndose a las casas de la población. Hay más: situado donde arranca la montaña, está infiltrado y empapado de humedad constantemente, como claramente se concibe en la zanja que tuvo que hacerse en dirección contigua y paralela al mismo a la sacristía. Los tejados de las casas vecinas tiene casi encima, a caso se infiltra el agua por la parte más alta de las zanjas dichas y por la inferior le llega un brazo del río destinado a usos domésticos en toda una ladera de casas.

Por todas estas circunstancias anejas a dicho camposanto, consideran los facultativos su posición contraria a la salud pública de seguuirse las inhumaciones en él, y no han podiso por los mismo menos de alarmarse, por lo que invitan a la Junta Municipal de Sanidad, escogite los medios, a fin de que se establezca en sitio más apropiado al norte, o bien siendo esta circunstancia disimulable en las zonas montañosas, se restablezca el antiguo de zalgo, que extramuros de la población situado en la cúspide de una elevada y ventilada colina seca y aislada, cuya tierra es calcárea arcillosa, es un paraje el más a propósito para la inhumación"
Baraxuengo eliza 1925

Eta Osasun Batzordearen txostenak amaitzen zuen auzoetako egoera azaltzen eta salatzen. Gogorra bazen Ibarrako hilerriari buruz are hitz handiagoak erabiltzen zituen auzoetan artean bizirik zegoen ohiturari zegokionez:

"Si en esto debe insistir la Junta Municipal, con cuanto más motivo debe hacerlo también para que de una vez para siempre cesen las inhumaciones dentro de las mismas iglesias, como se verifica en todas las anteiglesias del Valle. La real órden del doce de marzo de 1849, entre otros extremos dice que continúe indefinidamente la prohibición de enterrar los cadáveres y de trasladar y colocar sus restos en las iglesias o panteones que estuvieran dentro del poblado.

El espíritu de esta real órden tiende a destruir esa valla fanática y supersticiosa que la ignorancia o credulidad ha ido sosteniendo hasta nuestros días, como si fuese posible concebir que al elevar nuestros corazones con fervor a Dios, dirigiéndole nuestras plegarias, necesitemos respirar el mismo tiempo los miasmas deletéreos que nos causen la muerte”

Hurrengo batean, herriko hilerriaren gaineko datu gehiago emango ditut.

ARAMAIOKO KANPOSANTUARI BURUZ GEHIAGO: