2025 urteak bi adiskide aramaixoarren heriotza ekarri digu. Patxi Ayastuy eta Iñaki Nafarrate lagun abertzale eta euskaltzale sutsuak gure artetik desagertu dira eta beraiei eskaini nahi izan diet urteko azken idazki hau.
Gaurko ekarpena blog honen hastapenekoa da, 2011an argirataua. Patxi eta Iñakiren gurasoek zer ikusirik izan zuten istorio honetan kontatzen denarekin.
Beti zeuekin, Patxi eta Iñaki!
Patxi Ayastuy Iñaki Nafarrate
Beste behin ere aritu izan naiz espazio
honetan, 1935eko irailean Aramaion eraiki zen Tellamendiko gurutzeaz
Gaurko lerro hauek idazteko bidea argazki batek eman dit, hain zuzen 1935eko irailaren 15ean ateratakoa. Aramaioko gorulariak ditugu, egun hartan Andra Mari baselizan dantza egingo zutenak.
Aramaioko zenbait gaztek – EAJren ingurukoak-
Tellamendiko gurutzea jaiki nahi zuten eta 1935ko Abuztuaren 9an idazki bat
bidali zuen Jose Mari Azkarraga “Lurgorri”-k Aramaioko Udaletxera, beraren eta
beste zenbait auzokideren izenean. Honela zioen:
“QUE
hemos venido tiempo ha alimentando un deseo que esperamos llevarlo ahora al
terreno de la realidad.
QUE este deseo consiste en la colocación de una Cruz de hierro en la cumbre del
monte generalmente denominado “Tellamunte”.
QUE siendo terreno comunal y, por ende, perteneciente al municipio el que
corresponde al lugar en que ha de ir emplazada la mencionada Cruz.
A V.E suplico se digne conceder la autorización previa para que en ese lugar
pueda ser colocada la Cruz a que me refiero, cuyo acto tendrá efectividad el
día 25 del actual, desarrollándose con este motivo el siguiente programa:
9 y media de la mañana: En la ermita de “Andra Mari” misa cantada por elementos
de Aramayona.
11 y cuarto: En “Tellamunte”, bendición de la Cruz, haciendo a continuación el
ofrecimiento de la misma un vecino de Aretxabaleta, y contestando el que en
estos momentos tiene el honor de dirigirse a V.E.
1 de la tarde: Banquete en la campa de “Andra Mari”
4 de la tarde: En el mismo lugar, actuación de los espatadantzaris veteranos de
Aramayona y de las “gorularis = hilanderas”.
A continuación, romería vasca hasta el anochecer.”
Hasieran abuztuaren 25erako pentsatua zegoen inaugurazio ekitaldia, eguraldiarengatik irailaren hamabostera atzeratu behar izan zuten.
Argazkiko gorulariak, ezkerretik: Miren
Ormaetxea, Jaione Kortabarria, Begoña Azkarraga (nire ama), Angelita Nafarrate,
Edurne Larrañaga, Kruzita Ayastuy, eta beste biak ez ditut identifikatu ahal
izan.
TELLAMENDIKO GURUTZEAZ
https://txemax3.blogspot.com/2011/07/tellamendiko-gurutzea-berriro-zutik.html
%20en%20mit%C3%ADn%201935%20Kaixo%20Josemari%20ezkerraldetik%20hasita%20Mireg.jpg)


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina