Luze idatzi nuen “Aramaio
eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri” nire liburuan (Arabako Foru
Aldundiak, 2003) Pedro Ignazio de Barrutiak XVIII. mendean idatzitako
antzezlanaz, eta horri esker dakigu zein nolako ohiturak izan ziren Arrasaten
eta, ziurrenik, Aramaixon ere Gabon jaian. Sekulako lanabes bikaina dugu duela hirurehun
urteko gizarte arrasatearrean murgil egiteko. Giro hura kontuan izanda eta
Barrutiaren testuarekin, Doke Antzerki Taldeak bi urtez, 2006 eta 2007, ihardun zuen herriz herri “Actto para la Noche
Buena” antzez ekarpen ederra eskaintzen.
Eta gaur aukera hura berriz azaldu nahi diet irakurleei, nahi izanez gero tartetxo atsegina eman dezan, gabonaldia eta artea uztartuz.
ACTTO PARA LA NOCHEBUENA
(Pedro Ignazio Barrutiaren antzerki lana. XVIII)
DOKE ANTZERKI TALDEAK eskainia
abendua 14, 2011
DOKE ANTZERKI TALDEA: “Gabon Kanta” (BIDEOA)
https://txemax3.blogspot.com/2011/12/doke-antzerki-taldea-gabon-kanta-bideoa.html
abendua 25, 2013
ARAMAIO ETA ARRASATE GABON KANTALDIAN (bideoak)
https://txemax3.blogspot.com/2013/12/aramaio-eta-arrasate-gabon-kantaldian.html
abendua 21, 2016
GABON KANTA HISTORIKOAK ARRASATEN
https://txemax3.blogspot.com/2016/12/gabon-kanta-historikoak-arrasaten.html

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina