Aramaioko Karitateko Batzordeari buruz beste
inoiz ere idatzi dut. Udal agindupean ari zen batzordea, eta herriko behartsu
eta ezinduentzako babesleku izan nahi zuen,
baliabideak oso murritzak zituen arren. Berez, udal ekonomiaren egoera oso larria baldin bazen, atera kontua nolakoa izan behar zuen karitatearen itzalpean aritu behar zuen batzordearenak. Gaurkoan lagintxo txiki bat ekarri nahi dut, irakurleak ideia egin dezan estutasun haien gain. 1892 urtera egingo dugu salto.
Urte hartako apirilaren 8an Karitateko
Batzordea, Martin Etxebarria alkatearen lehendakaritzapean bildu zen. Kideen artean
zinegotzi, mediku eta herriko erretorea zeuden.
“En vista de que en las
tiendas del Valle no querían suministrar lo necesario para el hospital, se
manifestó que el presidente había comprado chocolate, jabón y velas, y la Junta
aprobó lo hecho por el presidente, acordando que en lo sucesivo se haga lo
mismo si en el pueblo no quieren suministrar”
Suposatzekoa da herriko dendek ardura arteko eskarmentuan
erabaki zutela ez saltzea, hain zuzen, aurreko salmentak kobratzea zaila
gertatu zitzaielako. Bilera hartan adierazi zenez, udalak 1888tik kobratzeke
zituen herriko ospitalearen faktura asko Arabako Diputaziotik. Katea zen
hausten zena, eta kaltetuenak, noski, ospitaleko egoliarrak ziren.
Ondoko adibidea gogorragoa da. 1892ko maiatzaren 15ean ostera bildu zen Karitatearen Batzordea eta honako gaiaz jabetu zen:
“Se dio cuenta de que el notario D. Lorenzo Begoña había conseguido el que admitieran a la ciega Adela Altuna en el colegio de ciegos, sordos y mudos de Deusto, pero que aun cuando haciéndole una gracia, pedían ocho duros al año por seis años, y que la familia no quería hacer nada por la desgraciada, y que dada la situación del erario municipal no era posible socorrerla; y la Junta acordó que de los fondos destinados a la Beneficencia se le socorra con cuatro duros anuales en los seis años, y que los otros cuatro se pague del erario municipal. Se aprobó esta determinación así como también el que se satisfagan a mitades partes entre la Junta de Beneficencia y el Ayuntamiento los gastos de viaje, siempre que los parientes no se comprometan a ello”
Adelaida Altuna itsuak -1849an jaioa- Karitateko Batzordearen funtsetatik egunero erreal bat jasotzen zuen, gehi libra bat ogi, potaje, eta ontza bat urdai eguneko, eta zelemin bat babarrun asteko. Ontza bat, hogeita hamar gramo inguru zen. Eta zelemina hiru kilo inguru.
Gauzak ez zeuden, ez, oso itxuroso Aramaioko udal diru kutxetan, eta nabarmen pairatzen zuten hori gizarte mailarik apalenek. Betikoa.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina