Martin Abadearen legendak Arrasateko Udala auzoan
zein nolako indarra izan zuen ikusi dugu behinola txoko honetan. Orain Aramaion
Joxe Letona zenak jasotako bertsio bat azaldu nahi dut, aldaera interesgarria
baita. Polita, zalantzarik gabe. Hona hemen, Joxek jaso zuen moduan.
“Martoko
traidorea, etxalako fina; guk orain pagatzen dogu aren atsegina” (Aramaioko
atsotitza)
“Martin Kasaria, Udalako abadea zan ta aiztari
sutsua. Egun baten mezan egoala, goizean goiz, txakur zaunkak entzun zituan;
eta amakasea “erbia dabilela esatera” etorri jakon. Martinek ez eban mezea
amaitzeko eperik artu gura izan. Bertan bera dana itxi, artu eskopetea ta
egoanean- lenengo bide kurutzera, erbiei aurra artzera joan jakon. Erbiak iges egun eutson ta
bere atzean, txakurrakin Ipiztikarriraño jarraitu eutson. Handik Araneko
errotaraño; Araneko errotatik Goikoerrotaraño; Goikoerrotatik Andra Mariraño. Emen
bere usaña galdu eban eta txakurren atzean ara eta emetik Ipurtotzera, ta
Ipurtotzetik Aixolako Olabe ondotik zea, Keistitik, Zubetetik, Uribarri
soloetatik Zalgora. Zalgotik Bajongo eleiz-azpiko soloetatik, Azkoa aldetik
Asentziora, ta emetik Untzilla aldetik Murura.
- Ementxe arrapau biaut – esaten eben.
Eta itxututa lez alderik alde ibili zan. Aramayo
guztiak olan, abadea ikusirik, bere aurka gatz esaten jarri ziran.
Angeru guardakoa be, lotsatuta gelditu zan eta
Jaunari esan eutzon. Eta Aita Jaungoikoak onetaraxe zigortu eban:
"700 urtean gau guztietan, gabaz Udala, Tres
Caminos,
Muru, Ipiztikarria, Arangio ta Aramayoko auzune guztietatik ibiliko az, txakur
pillo bategaz. Eta zazpi urteik zazpi urtera, Aramayotekoak (1) jo eta ordubete
beranduau, etxetik kanpora aurkitzen doan neskea erbien orde garbitukok"
Oraindiño be gau askotan, Martin abadeen txakurren
zaunkak erreka onduetan entzuten dira. Batzuk diñue ur-txakurrak dirala, beste batzuk
beste gauza batzuk dirala. Nik eztakit. Baña oraindiño erreka ondoetan txakur
zaunkak, gaberdien be entzuten dira…”
Neska berantiarren aurkako Jainkoaren zemaia bete ote zen ez da jakin, orain arte behintzat.
Neska berantiarren aurkako Jainkoaren zemaia bete ote zen ez da jakin, orain arte behintzat.
(1) Iluntzeko kanpai jotzeari Aramayotekoa esaten zitzaion.
Argazkiak: Gerardo Lopez de Gereñu Galarraga, JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina