martxoa 13, 2019

ANTONIO GOMAR PINTOREA ARRASATEN. 1882


Nire eskuetara iristen diren publikapenak ustekabe politez daude askotan apainduta. Eta horietako bat izan da “La Ilustración española
Antonio Gomar
(Joaquin Sorollaren margoa)

y americana” aldizkaria, 1882ko uztailaren 22ko edizioan. Batzuetan atera dut agerkari hori txoko honetan, batez ere Becerro de Bengoarekin erlazionatutako gairen batengatik. Oraingoan, berriz, Antonio Gomar espainiar
marrazkilariarekin du zer ikusirik, aipatu ale horretan artistak Arrasaten egon zela utzi baitzuen testigantza, bere marrazkiekin.

Santa Agedako bainuek artean erakargarritasuna zuten hainbat eta hainbat jenderentzat eta Gomarrek osteratxo bat egin zuen Gesalibarretik. Ez zuen denbora alperrik galdu, bistan da. Antonio Gomar Valentziako Beniganim herrian jaio zen 1853an; beraz, 29 urteko gaztea zen Arrasatetik igaro zenean. Ordurako pintorearen maila artistikoa handia zen estatu mailako Artederretako Erakusketa batzuetan saritu egin baitzuten. 

Aipatu aldizkarian Arrasateko zenbait txoko argitaratu zituen. Hona hemen: 

Arrasate pasealekuko Txanbo etxea?
“El hábil lápiz de Gomar ha copiado del natural paisajes de las cercanías de Mondragón. Esta es una villa antigua, llamóse Arrasate y aun cuando no se admita la opinión de los que afirman que fue fundada por el rey navarro Sancho Abarca, consta que Alfonso X el Sabio le otorgó su celebérrima carta-puebla, en privilegio rodado, que original existe, a 15 de mayo de 1260, con fueros y franquicias muy notables. Su situación es por todo extremo pintoresca y agradable; levántase a unos 7 kilómetros de Vergara, en la fértil vega que baña el Deva, en el centro de encantador paisaje. 

Garagartza
En las cercanías hállanse los otros deliciosos sitios que aparecen marcados con auténticos detalles en el dibujo de Gomar: la anteiglesia de Guesalibar, donde está el renombrado establecimiento de Santa Agueda, de aguas sulfúricas-cálcicas, de grandes virtudes medicinales; la anteiglesia de Garagarza, al pie del monte Udala, regada por el humilde cauce del Aramayona, y cuyas aguas purísimas son de las más ricas de Guipúzcoa”


Gesalibar

Gomarren gisako artistek Arrasateko bazterrak beren apunteetan jasotzeak gure herriaren izena eta irudia mundu osora eraman zituen. Eta justiziakoa iruditu zait valentziarraren lana txoko honetara aldatzea.
Argazkiak: La Ilustración española y americana




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina