Resurreccion Maria de Azkuek
bere osteratxoak egin zituen Arrasatetik – Aramaiotik egin zuen moduan- bere
kantutegia osatuko zuten abesti eta melodien bila. Arrasaten datu
iturri garrantzitsu bat izan zuen: Altube sendia, Seberoren ahaideak, batez ere aita
Alejandro eta izeko Soledad, azken hori moja zegoela Mutrikun.
Gaur abesti haietako bat ekarri nahi dut hona, Ana ta Joakin izenekoa, Jesusen amandre-aitajaunari eskainia. Gabon kanta denez, egokia iruditu zait egun hauetan gogora dezagun izan zela garai bat herriko etxeetan berezko kanta herrikoiak interpretatzen zirela, inongo iturri arrotzetara jo beharrik gabe. Hona hemen abestiaren hitzak, partitura eta, Eugenio Etxebesteren laguntza estimagarriarekin, baita musika ere, bi bertsiotan.

GABON JAI ZORIONTSUAK!
Ana ta Joakin, Peru ta Martin,
goazen zortziko dantzara.
Gabon gabean zoro ez dana
zororik handiena da.
Laralara, laralara…
goazen zortziko dantzara.
Gabon gabean zoro ez dana
zororik handiena da.
Laralara, laralara…
Portala zarra loraz beterik
Gabon gabaren erdian.
Marabilea jaiotzen dago
Jaungoikoaren semea
Laralara, laralara…
Gabon gabaren erdian.
Marabilea jaiotzen dago
Jaungoikoaren semea
Laralara, laralara…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina