ekaina 21, 2017

ARRASATEKO JAIAK 1967



Mende erdi baten ondoren 1967ko Arrasate hari begiratzeak halako sentsazio gazi goxoa eskaintzen du. Alde batetik betiko galdu genuenaren oroitzapen tristea eta, bestetik-eta esango nuke alderdi baikorragotik- orduan gure baitan sortzen ari ginen egitasmo itxarongarriaren ondorioz jasotako gizarte erreal honen egiaztapena. Izan ere, ez dago gauza hoberik errealitateari aurre egin ahal izatea baino. 

Duela berrogeita hamar urtetako sanjuanak, gutxi gora behera, gaurkoaren modukoak izan ziren, gehien bat gaztediak erretako energiari dagokionez. Jaiak, gehien bat, gazteek bizi izaten dituzte eta bitartekoak aldagarriak diren arren, jai izpirituak normalean sustrai bertsuak erabiltzen ditu: sustrai arinak, azkarrak, denboraren joanak berak motelduak.
 
 Ametsak errealitateak bilakatu ziren eta beraiekin batera orduko gazteok  gizartearekiko konpromisoak ere bestelakotu behar izan genituen, egunean eguneko beharkizun eta premien arabera. Gaurko honetan, 1967ko ekainaren 24ko prentsa mozkin pare bat ekarri nahi izan dut. Izan ginela gozatuz gogora dezagun eta izaten segituko dugula gure buruari itxaropenez agindu diezaiogun.


ARRASATEKO SAN JUAN JAIEI BURUZ, GEHIAGO:

http://txemax3.blogspot.com.es/2012/06/arrasateko-danborrada-bideoa-1970.html
 









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina