Garibay kalea, Kongresurako apainduta |
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) garbiketa
operazioarekin segitzen zuen Okinawa uhartean, eta soldadu japoniarrek
errenditu aurretik harakiria egiteko agindua jaso zuten euren armadaren
buruzagitzatik. Bitartean, Arrasaten Leintz Bailarako Kongresu Eukaristikoa
egiten ari zen.
Union Cerrajeraren bulegoak |
Arrasateko Kongresu Eukaristikoa esan
zitzaion, Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko eliztarrak
deituta izan ziren bilkurari. 1945eko ekainaren 21ean inauguratu zen eta
amaiera San Juan egunean eman zitzaion. Egun horietan, mota askotako funtzio
erlijiosoak izan ziren, Arrasateko elizetan, kaleetan eta Iturripe futbol
zelaian.
Lau karrozetako bat |
Leintz Bailarako artziprestazgoaren zuzendaritzapean
antolatu zen Kongresua, herrietako erretoreen laguntzarekin. Deia masiboa izan
zen, gizartearen maila guztietara heldu zelarik, eta parte hartzea ere halakoa
gertatu zen. Ez dugu ahaztu behar zein garaitan bizi zen: Francoren diktadura
bere bederitzagarren urtetik zihoan, kontsolidatua guztiz, eta ez zegoen
brometarako zirrikiturik. Herri xehearen berezko katolizismoari botere politiko
eta erlijiosoaren errepresioa gehitu behar zitzaion. Kongresuaren publizitatean
irakurtzen zen, besteak beste:
Gurutzatuak |
“La generosidad interior ha de estar en proporción con el
esplendor exterior, que de lo contrario vale poco. Vamos a reparar los unos nuestra tibieza o
frialdad de otras veces, que le hemos tenido olvidado entre nosotros a Jesús
Hostia, nuestro mejor huésped”
Agintariak, dantzariak eta kleroa |
Kongresuan parte
hartzeko izena eman behar zen eta, ahal zuenak diruz ere laguntzen zuen. Kongresuko
bazkideak maila desberdinetan banatu ziren: ilustreak (100 pezeta gutxienez) ongileak
(25 pezeta) titularrak (5 pezeta) haurrak (2´50 pezeta) eta sendi asoziatuak
(15 pezeta)
Kongresua ekainaren 17an
hasi zen Dorletan, Ama Birjina herriz herri eraman behar baitzen Arrasateraino.
(Ikus egitaraua) Eguneko kronikek diotenez, harrera ezin hobea eskaini
zioten arrasatearrek Leintz Bailarako zaindariari hilaren 21ean, inaugurazioko
zeremonia ofiziala burutuz.
Amaierako eguna San Juan egunean izan zen, goizeko 8etan ekin zietelarik ekintzei. Milaka pertsonak hartu zuten parte jaun hartze nagusian. Bi ordu geroago bigarren meza izan zen, agintari militar, zibil eta eklesiastikoekin. Arratsaldeko lauetan prozesioa izan zen parrokiatik Iturripe futbol zelairaino. Jose Grau, Karmelo Ballester, eliz barrutiko gotzainaren bikarioa; Zirilo Barkaiztegi, Gipuzkoako gobernadore zibila; Agustin Brunet, Gipuzkoako Diputazioaren presidentea; Domingo Arzamendi, Arrasateko alkatea; eta Mugimendaren tokiko eta probintziako agintari margo askotarikoak… zihoazen buruan. Prozesioan lau karroza joan ziren, motiboz apainduta, adin guztietako milaka lagunen otoitzen artean.
Azkenik Iturripe futbol
zelaian – arratsaldean bertan inauguratu zena- Kongresuaren azken alokuzioa egin
zuen Juan Arratibel fraideak. “Tantum Ergo” eta Kongresuaren himnoa - Busca Sagastizabal kopositorearena- abestuz, itxiera
eman zitzaion Kongresuari.
Arrasaten lau egun berezi
bizi izan ziren 1945eko ekainaren 21-24 bitartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina