Gaspar Ezkurra |
Gaspar Ezkurra Arrasaten jaio zen 1913ko uztailaren 12an, gurasoak Florentzio eta Justa Bedia izan zituelarik. Lehen ikasketak Socrates Portillo maisuarekin burutu zituen. Handik gutxira Bergarako Eskola Teknikoan hasi zen eta bertako ikasketak aurki tartekatu zituen Unión Cerrajerako lanarekin, proiektu-delineatzaile gisa. Julia Arregirekin ezkondu zen 1940an.
Aprendizetako Eskolan klaseak ematen ari |
Ordurako Unión Cerrajeraren babespean futbol txapelketak antolatzen ziren herrian eta afizionatuek zein nolako arrakastarekin segitzen zuten ikusita, 1948ko urtarrilean enpresak erabaki zuen talde berri bat sortzea. Eta mugimendu haren buruan Gaspar Ezkurra jarri zuten, Eskolan bertan Marrazkiaren Teknologiako irakasle lanetan ere ari zena. Ezkurra lehendakari, Vicente Gagasta lehendakariorde, Javier Mendieta idazkari, eta Anaia Daniel biatorista, Zabaleta, Jauregi, Gallastegi, Bolinaga, Alfonso eta Julio Gorroñogoitia, Ormaetxea, Usatorre eta Beitia bokal izendatu zituen enpresak. Horiexek osatu zuten lehen zuzendaritza. Ikusten denez, geroko Arrasateren bilakaeran erabat inplikatu ziren goi mailako arrasatearrak zeuden zuzendaritza talde hartan.
Erregionaleko UCEA |
UCEA taldea Zaldispeko futbol zelaian aritzen zen, hau da Unión Cerrajerak bere terrenoetan eraikitako kirol instalakuntza ederretan. Gaspar Ezkurrak esku trebearekin zuzendu zuen UCEA eta ondorioz ekipoak oso jokalari onak ematen segitu zuen, futbolean iraun zuen bitartean. Ekipoaren lehen entrenadorea Luis Arregi izan zen, halaber Juventud Deportiva Mondragoneko defentsa lanetan ari zena.
1957ko UCEA jubenila |
Sagasta, Aranbarri, Larrauri makurtuta, erdian |
Unión
Cerrajeraren krisi ekonomiko eta industrialaren kariaz, enpresak futbol
ekipoari eustea gehiegizko gastutzat hartu zuen eta UCEA betiko desagertu zen 1965ean.
UCEMeko kirol talde eragilea, erdian eserita Gaspar |
Zaldispe futbol zelaian, Gaspar bigarrena ezkerretik |
Gaspar
1965eko apirilaren 11an hil zen, bat-batean. Erramu Igandea zen eta arratsalde
hartan Iturripe zaharrera zihoan Gasparrek baina bidean gaizki sentitu zen eta
Usetxe baserrian mantzanila bat hartuta etxerako bidea hartu zuen. Iturripen,
bitartean, “sarrailagileak” Txantrearen kontra jokatzen ari ziren (5-0) Partiduari
ekin aurretik isiluneko minutu bat gorde zuten bertaratutakoek eta jokalariek –
haien artean Alejandro Gasparren seme nagusia- lazo beltza eraman zuten, egun
hartan bertan zendutako Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” txapeldun
handiaren omenez.
Partidua
amaituta, Alejandro semea etxera heltzean aitak galdetu zion “zer ein dozue?”
Semearen “Irabazi, aitxa” entzun eta istant gutxi batzuetara bihotzekoak jo
zuen eta zerraldo geratu zen. Albistea Arrasateko bazter guztietara zabaldu
zen, harridura eta tristura sorraraziz.
Asteartean,
13, izan ziren hileta elizkizunak Parrokian. Jendetza handia bildu zen
parrokiara hildakoari azken agurra emateko. Juventud Deportiva Mondragón, UCEA,
Arrasateko Txirrindulari Kluba eta elkarte gastronomikoek omenaldi txiki bat
eskaini nahi izan zioten hildakoari beren presentziarekin.
Prentsak – El Diario Vasco eta La Voz de España- informazio puntuala ekarri zuen Gasparren heriotzaz. Honela idatzi zuen Chemak apirilaren 15eko Diario Vascoren kronikan:
Prentsak – El Diario Vasco eta La Voz de España- informazio puntuala ekarri zuen Gasparren heriotzaz. Honela idatzi zuen Chemak apirilaren 15eko Diario Vascoren kronikan:
“Todo el pueblo en masa acudió a los actos
póstumos, sumándose también representaciones de diversos clubs de la provincia.
Toda la familia futbolísitica de Mondragón ha quedado consternado con este
inesperado fallecimiento. Con su óbito ha perdido Mondragón un caballero”
“Zelaitxo”k
La Voz de Españaren 14ko edizioan zioen: “Constituyó
una manifestación de duelo del pueblo mondragonés a esta personalidad local que
fue un fiel colaborador para el deporte en Mondragón”
Mende erdi
bat eman da Gaspar Ezkurraren heriotzatik eta arrasatear askorengan oraindik
bizirik segitzen du haren oroitzapenak.
Argazkiak: Ezkurra sendia, JMVM eta “El
futbol modesto en las Vascongadas” liburua.
ARRASATEKO
FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE
MONDRAGÓN
https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina