martxoa 19, 2025

SIMON PLAZAOLA SARRAILAGILEA. 1894



Sarritan irakurketa batek berezko helburura eraman beharrean beste nonbaiteko ibilbide desberdinetik zuzentzen zaitu eta horixe bera gertatu zait gaur, Miguel Madinabeitiaren idazki batetik abiatu naizenean.

Madinabeitiak 1894ko azaroaren 24an, Arrasatetik atera eta Gantzagako malda gainditu ondoren trena hartu zuen Legutioko tren geltokian jaitsi ondoren, Izuzkitza aldeko Erroiatxetako bazterretara heltzeko. Bertako burdin mehatzeak  bisitatzera gonbidatu zuten ugazabek eta amaitzean handik Gasteizera aldatu ziren denak, gaua ematera. Beraz, bi egunetako bidaia izan zen. Baina niri, artikulua polita dela aitortu ondoren, eta bigarren batekin jarraipena duela esanda, bukaeran ematen dituen datuek irabazi zidaten arreta eta aurki piztu zen nigan tarte hura beste datu batzuekin lotzeko ideia. Madinabeitiak honela amaitzen zuen Arrasatetik abenduaren 8an “La Voz de Guipúzcoa”-ra bidalitakoa: 

“Sabía yo que aquel día (25 de noviembre) era de ir al portazgo de Iñurrieta, a visitar a sus parientes, mi amigo D. Simón Plazaola, uno de los artistas mas inteligentes de la fábrica de cerrajería de este pueblo (Arrasateri dagokio) Y siguiendo la carretera nos dirigimos a dicho domicilio, donde, en efecto, le encontramos de sobre mesa. Compartimos con él y con otros varios alli reunidos, hasta poco antes de la hora de la llegada del tren, que es cuando subimos al alto…” 

Simon Plazaola eta J.M.Resustaren
 arteko hitzarmena
Arrasateko korrespontsal eta, halaber, historia zaleak aipatzen duen Iñurrieta baserria, Arabatik Gipuzkoan sartzean ezker aldean dagoen lehen baserria da. Eta bertan zegoen gara hartan “katea” ospetsuak, hau da bi lurraldeen arteko zerga-muga, hots merkantziak garraiatzeagatik ordaindu behar zen tokia. Jakina da, garai hartan trenak Gasteiztik Arlabaneko gainera heltzen zela eta handik gero zaldi-gurdiz egin behar zuten bidaiariek Leintz bailarako herrietara heltzeko. Madinabeitiak Legutioko geltokitik oinez egin zuen bidea Iñurrietaraino, Simon Plazaola ikustera. Eta gizakume horren izena izan zen niri arreta desbideratu zidana, izan ere Plazaola aspaldiko ezaguna nuen… nire paper zaharretan. 

Simon Plazaola, Gatzagan jaioa, Arrasatera aldatu zen bizitzera eta “Almacén de Cerrajería” zeritzanean hasi zen lanean 1864an, Jose Maria Resustarekin sinatutako hitzarmenaren araberako baldintzetan. Horren bitartez, akzioduna bilakatu zen negozioan. Plazaola eta Miguel Madinabeitia enpresa horretan izan ziren lankideak, Madinabeitia Udaletxera igaro aurretik..
Sarrailetako garapen teknikoak. 1864




























Plazaola oso gizon ezaguna izan zen XIX.mendearen bigarren aldean, bere ofizioan gailentzeaz gain gizarte entramatuan ongi sustraitua baitzegoen. Karlisten denboran, Arrasateko alkate izatera heldu zen 1874ko urrian. 

Diodan, bestalde, Simon Plazaola Iokin Zaitegi euskaltzalearen aitona izan zela, eta sarrailagileari buruz heldu zaizkidan datuak Iokinen paper zaharretan etorri ziren. Horiei esker, koaderno oso batean Simonen eskutik sarrailetako eskema eta garapen teknikoak ailegatu zitzaizkidan, “Almacén de Cerrajería”, “Vergarajuregui, Resusta y Cia” eta azkenik "Unión Cerrajera S.A" enpresetako ekoizpenetan aplikatuak. Nik ditudan apunte tekniko orijinal zaharrenak dira, Arrasateko industriaren historiari dagokionez.

Argazkiak: JMVM

martxoa 12, 2025

ARAMAIO. 1931. ZENBAIT ALBISTE EUSKARAZ


Hogeigarren mendeko lehen erdialdean Aramaiotik eguneko prentsara heltzen ziren albisteak ez ziren asko. Are gutxiago euskarazkoak. Gaurkoan azken horietako baten berri eman nahi dut. Apaltxoa da, xehea. Baina abertzaletasunaren hastapen haietan Aramaioko herrian ere idazle konprometituak sortzen ari zirela esan genezake. Bokazioa bazuten… Aukerak, ordea, gutxi. Beste inoiz ere komentatu dut izan zirela Euzko Gaztediren inguruko gazte batzuk, Aramaiotik euskarazko komunikazioari bultzada eman nahi izan ziotenak. “El Dia” egunkariak 1931ko maiatzaren 14ko kronikan Aramaioko albisteak ematen zituen euskarazko orrian, “Intxaur” batek sinatuta. 

"Mayatzeko lorak. Joan dan ostiralean asi ziran Mayatzeko lorak. Mariaren Alabak oso ederki, euskeraz, abestu dute. Mariaren irudia ere, soñeko berriaz da, inoiz baño dotoreago dago. 

Eriotz samingarria. Ostegun goizeko iruretan bere gogoa Jaungoikoaren eskuan eman zuen Jauregi´tar Timoteo jaun adiskide on-onak. G.B. Bere eriotzakin Aramayoko zugatzak ongilerik onena galdu dute. Millaka piñu asko bere eskuekin ipiñi dituz. Bere emazte ta senide guztiei atsekabe agur samiña. 

Erriko alkate jaunari. Urte asko onetan geixotetxea itxita egon da, eta au-dalata, oraindiño ile asko eztirala eskeko bat kizkilduta il zan. Eskekoen errukigarrien ezkero, ta agintari barriak erriko guztiai laguntzeko igo daben ezkero, ainbat eta ariñen geixotegi ori ondu ta zabaltzeko eskatzen deutzegu. Eta benetan lengo agintariak, ondu ta zabaltzeko gauza izan ezpadira, oraingoak gauza izango dirala uste degu. 

Eta bide batez. Agintari kementsu barri onei, gaur berriz agurra emoten deutzegu. Alanda guztiz, axeriei solorik solo jareinda ibiltzen ezteiziela itxi bear uste dogu. Orretarako, ba, eperdun txakurrak lez, zur egon! Bestelan… len beste izango da… Txakurrak izen barriak baña betiko kolarra. Eta orrek eztau ola izan bear: agintari barriak egitare barriak; au da, lengo okerrak zuzendu ta erabaki barriak artu. Eta dana Jaungoikopean eta euskel erri onean. 

Euskal izena. Loiti´tar Joane, Jauregi´tar Justoren emazteak, ume eder bat izan dau. Zorionak gurasoai, batez ere euzkel-izen zoragarri “Mari Itziar” ezarri diotelako.

 Joan etorriak. Egunokaz kanpotar asko ikusi dogu Aramayon: Jauregi´tar Migel jaun, Donostiko San Ignacioko abade jakintsua; Gabriel Aba Karmeldarra; Mundakan dagoan foral Bizente aramayoarra; Portugaldik betik-be idazten dauzkun P. Anjelo Jauregi bertako semea; emen orren maite dogun Peruko Felipe erdi paristarra; Ibarrola Aba; eta beste asko"

Diodan amaitzeko, kronikan apatutako udal talde berria 1931ko apirilaren 19an osatu zela eta alkatea Faustino Bengoa zela. Legez Aramaiori zegozkion hamar zinegotzietatik beste bederatziak, Martin Beitia, Alberto Unda, Felix Areitio, Daniel Larrañaga, Eusebio Madina, Meltxor Unzueta, Justo Jauregi, Balendin Lasaga eta Juan Arriolabengoa ziren.

Gaiarekin erlazionatutako beste idazki bat:

 
Argazkia: JMVM

martxoa 05, 2025

ARRASATEKO ARTXIBOA TURISMO GELTOKI

 Santa Agedako Bainuetxea zabalik zegoenean izan zen Arrasateko turismoaren urrezko aroa. Nekez itzuliko dira garai haiek, behintzat irudikatu ezin dudan erakargarri indartsuren bat asmatzen ez den bitartean. Gesalibarreko uren bidez sarritan aritu naiz Arrasate bisitatu zuten goi mailako pertsonalitateez, eta inoiz ere idatzi dut Arrasateko artxiboak zenbait pertsonarengan pizten zuen interesaz. Gaur ere horretara noa, herriko udal idazkari, idazle, historia egile eta abar izan zen Miguel Madinabeitia gizon polifazetikoaren eskutik.

“El Noticiero Bilbaíno” ren orrietan publikatu zuen Madinabeitiak, 1891ko abuztuaren 28an, Arrasateko artxiboari buruzko artikulua. Bertan zioenez, uda hartan bisitari ugari eta goi mailakoak  izan zituen Udaletxeko bere lantokian. 

“Soñé una vez que si a ciertos centros, que no nombro, se les diera vacaciones en la época que se otorga a los maestros de escuela, gozaríamos de un apacible y excelente verano, y mi fantasía se ha realizado, pues este año, según se dice, han estado muy concurridos los balnearios en general, lo cual debe ser cierto a juzgar por el animado movimiento de coches y también por la escasez de correspondencias veraniegas que aparecen en la prensa regional, permitiendo esto suponer que los dueños y los fondistas de los establecimientos no han tenido necesidad de reclamos para atraer gente.

Recordando ahora la sorpresa de que hablaba en una de sus cartas el digno corresponsal de Durango, voy también yo, por escribir algo, a narrar las de que he sido objeto de los touristes, que cuando menos se piensa recorren las calles de nuestros pueblos. Fue una la de Mr. Jean Fourgan, ilustre heraldista de Paris, que vino con una tarjeta de recomendación del Sr. D. Pedro Manuel de Soraluce (1)

Jovellar jenerala,
gobernu buru ohia
, y me cogió en mangas de camisa, lo mismo que yo hallé al insigne Trueba en la penúltima visita que le hice, cuando a la sazón se ocupaba en dar la última mano a su obra “El gabán y la chaqueta”. Envío, pues, desde aquí al Sr. Soraluce la expresión sincera de mi agradecimiento por la honra que, sin méritos de mi parte, me ha dispensado.

Otra sorpresa fue la causada por el señor Rancés, actual diputado a Cortes por Santa Cruz de Tenerife, que desde el verano del 80 viene prodigándome la más atenta consideración y aprecio, y me presentó a los señores general Jovellar y el ex embajador en Roma Sr. Groizard, acompañados de dos elegantes damas que, probablemente, serían sus hijas, quienes nada pudieron ver del archivo, por lo avanzado de la hora”

Aipatu dituen pertsona horiek ez ziren nolanahikoak. Eta arraro egiten zait Madinabeitia oso gainetik pasatzea izenen gainetik. Guillermo Rances, diputatua zen Gorteetan, eta Arrasateko bisita hartan 37 urteko gaztea zen. Joakin Jovellar jenerala, Gerrako ministroa izan zen Canovas del Castillorekin 1874an eta urtebete geroago Espainiako gobernu burua, zenbait hilabetez. Eta Alejandro Groizard, Grazia eta Justiziako ministroa izendatu zuten Amadeo I.arekin,  eta geroago Estatu Kontseiluaren buru eta Vaticanoko espainiar enbaxadorea. Behintzat, badakigu jakin, beste gobernu  buru ohi batek Santa Agedako uren ontasuna dastatu zuela. Eta amai dezagun Madinabeitiaren idazkia, beste honekin:

 “También fue visitado el archivo por D. Bonifacio Ruiz de Velasco, apoderado, puede decirse, de casi todo los pueblos de las provincias Vascongadas y Navarra para liquidar y cobrar del gobierno el importe de suministros de raciones y de utensilios al ejército, haberes de voluntarios e indemnizaciones de la pasada guerra civil”

Bonifazio Ruiz de Velascok, Burgosko Mena ibarreko jatorriaz, negozioak Madrilen zituen eta harreman sare garrantzitsua ehundu zuen. Horregatik, euskal udalek sarritan harengana joten zuten, Madrilen ordezka zitzan.

Argazkiak: JMVM eta wikipedia

(1) Nikolas Soraluze historialariaren semea. Donostiarra, Euskal Erria aldizkarian idatzi zuen. Etnografoa.

otsaila 26, 2025

MONDRAGONES EDO ATANO III? NOR GEHIAGO?


Mondragones eta Atano III

Ehun urte inguruko distantziatik galdera hori egiteak logika handirik ote duen zalantzan egon daitekeen arren, egia bakarra da garai guztietako pilota zaleek itaundu diotela elkarri gaiari buruz. Noski, erantzun erabakigarri eta osorik gabe, izan ere bakoitzak bere irizpidea eduki dezake eta horrek sakabanatu egiten ditu jarrerak. Baina subjektibismoaren barruan bada ere, eta Mondragonesen gaineko dokumentazioa aberastea interesgarritzat hartzen dudalako, galdera horren gaineko erantzun bat ekarri nahi dut txoko honetara gaur. Horretarako 1947 urtera goaz.

“El Pensamiento Alavés” egunkariak 1947ko urtarrilaren 24an balantzan ipini zuen Mondragones eta Atano III.ren arteko konparaketa. Ordurako arrasatearra eskuko pilotaren profesional izateari utzia zion, eta Atano III bere ibilbidearen azkenetan zegoen.  Zeru mugan beste izen bat agertzen ari zen:  Miguel Gallastegi eibartarra. Eta zaleek galdetu egiten zuten Gallastegi ote zen inoizko pilotaririk hoberena. Arabako kazetaren erantzuna argi eta garbia izan zen:

¿Estamos ante el mejor pelotari de todos los tiempos? A fe que aseverar en este juicio nos parece demasiado exagerado. Hagamos un poco de historia. Conocemos el deporte de la pelota desde aquellos tiempos espléndidos de Chiquito de Azcoitia, Baltasar, Urcelay (padre) Mondragonés, Zapaterito, Chortena, Bojas, los Echave III y II, etc. Y más tarde seguimos siendo asiduos espectadores cuando el más genial de todos los jugadores, Atano III; revolucionó y dio un n nuevo matiz a la forma de jugar a la pelota, destronando el poderío de Mondragonés, y aupándose como auténtico fenómeno del juego que comentamos.

Mondragonés tuvo su época de invencibilidad. Su poder radicaba entonces en la más fuerte pegada, que obligaba a las empresas, para concertar los partidos, a recurrir a todas las argucias. Así, Mondragonés actuaba por aquel entonces llevando un compañero mediano contra las mejores parejas. Y no paraba aquí la cosa, sino que para buscar la competencia se tuvo que llegar a separar las pelotas que a él le convenían. Aun y todo, Mondragonés plasmó su invencibilidad llegando a tal extremo que raro era el partido en que no se erigía en vencedor.

En aquella época de Mondragonés recordamos cosas curiosísimas. Una de ellas fue el partido concertado con pelota de “real” contra el ágil y destacadísimo delantero Bojas, figura de gran realce en los tiempos que comentamos. Pues bien, ante el asombro general, y con aquella pelota “de chavales” Mondragonés ganó el partido, demostrando a las claras la diferencia que existía en todos los terrenos. Su fantástica pegada fue la mejor arma que esgrimió. Así era corrientísimo verle llevar la pelota hasta el rebote y como cosa curiosa relataremos que en una ocasión se le impuso como condición en un partido el que si la pelota llegaba al rebote era el tanto falta para él. ¡Figúrese el lector a qué hubo que recurrir para sujetarlo!

Si hoy se volviese a dar ese caso, Mondragonés estamos seguros de que “barrería” a todos los pelotaris de la cancha. Aquella pegada ha sido única en todos los anales de la historia del deporte de la pelota”

Horrela amaitzen zuen “Titular” gaitzizeneko kazetariak Mondragonesi buruzko azalpena, Atano III.ri toki eman aurretik. Gogoratu behar da Juan Bautista Azkarate 1916tik aritu zela txapeldun moduan – nahiz eta garaian txapelketarik ez zen lehiatzen- hamar urtez. Eta Atano III izan zen titulu ez ofiziala kendu ziona. Kazetariak Atanori eskainitako tartetik zatirik mamitsuenak aldatu nahi ditut:

“Cuando Mondragonés empezaba a declinar en la pelota, apareció en el horizonte Atano III, jugador genialísimo y desproporcionado en el poder y las herramientas. Atano III, con manos de “señorita”, hacía su entrada en el deporte con una fortaleza de músculos y una agilidad nada común. Le bastó un año de actuaciones para proclamarse fenómeno de la especialidad…

… Las características de Mariano Juaristi por aquel entonces eran su fenomenal pegada – también mandaba las pelotas al rebote- el fantástico juego de aire con las dos manos y la desconcertante facilidad con que levantaba la pelota y se desplazaba a todos los puntos de la cancha… y con cuarenta y siete años sigue siendo un gran pelotari de primera serie y campeón de España”

Kazetariak Gallastegiren nolakotasunak aztertzen zituen jarraian eta amaitzen zuen honako baieztapenarekin:

De todo lo que comentamos se desprende que el ahora no borra el antes, y que si Miguel Gallastegui hubiera sido pelotari en esas épocas de Atano III y Mondragonés, no hubiera podido acercarse al poderío ni a las genialidades de aquellos dos ases, que seguirán siendo los más grandes fenómenos de la especialidad, incomparablemente mejores y más completos que los que se producen ahora.”

Kazetariak irakurlearen baitan uzten zuen erabakitzea Mondragones eta Atanoren arteko garailea. Finean, kirolari erraldoi haien merituak neurtzea ezinaren hurrena…. edo inposiblea da.

Argazkia: JMVM

ARRASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO

https://txemax3.blogspot.com/2021/05/pilota-arrasaten-istorioak.html

210304