abendua 13, 2023

AZPIAZU ANAIA-ARREBAK BILBON "MIRENTXU" ABESTEN, 1960an

Ezkerretik, Amaia, Pako eta Txaro
San Jose ikastetxeko patioan

1960ean gertatu zen. Mondragón sortu zuteneko zazpigarren mendeurrena ospatzen ari zela denetariko ekintzak antolatu ziren herrian eta entzutetsuenetakoa musikarekin izan zuen zerikusia. “Nire hautzaroko Arrasaten” (1996) liburuan argitaratu nuen:

“Guridiren “Mirentxu”rekin iritsi zen musika egitaraura, Arrasate Mondragón bihurtu zeneko zazpigarren mendeurrena ospatu zenean. 1960ko ekainaren 11, 12 eta 13an, Jesus Aranbarriren zuzendaritzapean, antzezpen musikatua borobildu zuten Arrasateko artistek Ideal Cineman. Baliteke izatea Aranbarrik zuzendutako azken obra, hurrengo hilean hil baitzen. Eszenako zuzendaria, berriz, Fertxu Aranburu izan zen. Urte bereko abenduaren 22 eta 23an Bilboko Coliseo Albian errepresentatu zuten obra eta Fertxuri “regidor de escena”ren titulua eman zioten egitarauan”

Arrasateko emanaldietan, hiru gaztetxok hartu zuten parte, dantzatuz eta abestuz. Publikoa irabazi zuten euren iaiotasun eta artearekin anaia-arrebak ziren, Amaia, Txaro eta Pako.

Bilboko emanaldi hartara ez zen Arrasaten aritutako abeslari eta musikoen talde berdina joan. Bilboko ABAOk antolatu zuen - "Mirentxu" obraren mende erdia gogoratzeko- eta Bizkaiko hiriburuko Sociedad Coral eta ABAOko koruetako abeslariekin osatu zuten elenkoa. Arrasatetik hiru lagun bakarrik joan ziren, aipatu Fertxu Aranburu (1) eta horren loba Txaro eta Pako Azpiazu gaztetxoak. 
Deigarria da, dena den, ABAOren esku-orrian hiru gaztetxoen argazkiak agertzen zirela eta hiruak zeuden programatuta. Baina, diodan moduan, Txaro eta Pakok bakarrik abestu eta dantzatu zuten espektakuluan, neska Bixenta bezala eta mutikoa Teodororen paperean. Modu txukunean egin bide zuten euren lana, “La Gaceta del Norte” egunkarian, S.Ruiz-Jalon kritikoak abenduaren 23an idatzitakoari erreparatuz:

“La orquestación de “Mirentxu”, el manejo de voces, los coros, todo parece prendido en el paisaje, del que la música de Guridi ha tomado sus delicadas tonalidades. Pero también hay perfiles netos, como la canción de los pequeños cuando entran en escena siguiendo el vuelo de los pájaros, y que en un delicioso motivo popular, cantado muy bien por los pequeños María Rosario y Francisco Azpiazu, cantado con verdadera gracia y mímica. ¡Bien por los chavales”

Pakok oroitzen duenez, espektakulua amaitu zenean Txaro eta berarengana gizon bat hurreratu zen eta egindako saioarengatik zoriontzeaz gain opari bat egin nahi ziela azaldu zien neska mutikoari. Txarok erantzun zion: “Bizikleta bat” Eta handik zenbait egunetara azpiazutarren etxera txirrindua heldu zen, hiru anaia-arrebentzat. Oparia egin ziena Jesus Garay zen, Athleticeko futbolaria, Barcelona C.Fk fitxatu berri zuena.

Musika abentura txiki bat hiru arrasatear gaztetxo haiek duela hirurogeita hiru urte bizi izandakoa! Bai horixe. 

ABAOk prestatutako esku-egitarauan Bilboko Coliseo Albiaren eszenategira atera ziren artista guztien argazkiak ikus zitezkeen eta haien artean zeuden gure hiru ordezkarienak ere:


(1) Fertxuk ere abestu behar izan zuen Bilbon, abeslari protagonista bat gaixotu ei baitzen.

Argazkiak: Pako Azpiazu

abendua 06, 2023

DAGOBERTO RESUSTA

Dagoberto Resusta Mujika
Dagobertoren biloba den eta Villa Amparon jaio zen Maria Luisa Martin-Moro Resusta lagunari, eskerronez, 

Ziurrenik bere izena ezagunagoa egingo litzaiguke karlista edo monarkikoa izan balitz. Baina errepublikazalea genuen eta, ene ustez, horrek nolabaiteko isiltasun-geruza ekarri zion heriotzaren ostean. Dagoberto Resusta Mujikari buruz ari naiz, belaunaldi berrientzat ezer gutxi adierazten duen arrasatearra.

Egia esan, ez dirudi “erresustarren” kabia toki aproposa zenik errepublikazalerik sorrarazteko, baina horrela gertatu zen Jose Maria Resusta Altuna enpresa kapitainaren hamahiru seme-alaben arteko gazteenarekin. 

 Dagoberto Resusta Mujika 1879ko martxoaren 9an jaio zen. Aita Jose Maria eta ama Bizenta Mujika ziren, biak arrasatearrak. Ezaguna den moduan, Unión Cerrajeraren sortzailea birritan ezkondu zen – lehen emaztea Petronila Madinabeitia Aristegi zen, hain zuzen Miguel Madinabeitia arrasatear polifazetikoaren arreba- eta harekin lau seme-alaba izan ondoren, emaztea hil eta 1859an bigarren aldiz ezkondu zen. Bizenta Mujikarekin beste bederatzi seme-alaba izan zituen, eta azkena Dagoberto Ponziano bataiatu zuten.

Unión Cerrajerari dagokionez, garrantzi eta zerikusirik handien izan zutenak, lehen emaztearekin sortutako Higinio (1857), eta bigarrenaren Fermin (1865) eta Dagoberto (1879) ditugu. Unión Cerrajera 1906an sortzean, Jose Maria Resustak eta seme-alabek kapitalaren %20 zuten. Aitaz gain,  1598 akziorekin, Juana Resusta Mujika 700rekin, Fermin, 33rekin eta Higinio 32rekin agertzen dira akzioen titular gisa. Dagoberto ez dago akziodunen zerrendan. Diodan, une hartako kapitala 6 milioi pezetakoa zela. Eta azpimarratzekoa da, aurki enpresaren factotum izango zen Toribio Agirre sortze une hartan %3ren jabea zela.

1913ko abuztuaren 10an enpresaren kapitala bikoiztu egin zen – sei milioitatik hamabira- eta Dagobertok esku zuzena hartu zuen erabakian. 1911an Jose Maria Resustak utzi zuen elkartearen lema eta lemari berria Toribio Agirre izendatu zen, ahalmen zabaleko zuzendari bezala. Une hartan Zayas Yohn zen presidentea eta Fermin Resusta idazkaria.

Dagobertok zuzendaritzako karguak izan zituen Unión Cerrajeran, Higinio eta Ferminek bezala. Azken biek 1906tik ihardun zuten administratzaile bezala, Toribio Agirrerekin batera. Dagoberto, berriz, enpresako diruzaina izan zen eta 1917an Administrazioko Batzordeak Toribio Agirre ordezkatzeko izendatu zuen, zuzendariak bere funtziotan Arrasatetik atera behar zuenerako. Bitxia da, erabaki hori hartu zenean Rikardo Azkoaga Resusta ere hautatu zutela betebehar berdinetarako. Concepción Resusta Madinabeitia zen Rikardoren ama, beraz Dagobertoren arrebaordea, eta alde horretatik Dagoberto Rikardoren osabaordea zen.  Biak protagonistak izango dira 1934ko urriaren 5ean.

Dagoberto eta Bizenta, ezkontza egunean


Dagoberto Resusta 1904ko otsailaren 13an ezkondu zen, eta honela iragartzen zuen garaiko prentsak: “Se anuncia para muy breve la boda en Mondragón del propietario de dicha villa señor Resusta con una distinguida señorita, hija del boticario de Mondragón” Emaztegaia Bizenta Hevia Azkoaga zen, Lukas Hevia Iturriotz kaleko botikarioaren alaba. Ezkontza agirian, Dagoberto "oficinista" bezala agertzen da. Bikoteak bost alaba izan zituen: Esperanza (1905) Isabel (1906) Natividad (1908) Luisa (1910) eta Amparo (1916). Euren egoitza Iturriotz kaleko 15 zenbakian jarri zuten. Etxe berri bat egiteko udal-lizentzia 1912 lortu ondoren, azken alabaren izena eman zion Dagobertok, handik aurrera euren bizitokia izango zenari: Villa Amparo.


Dagoberto-Bizentaren bost alabetatik lau. 
Txikia Amparo da.

Villa Amparo







Eta 1934ko urriaren 5ean Villa Amparotik atera zen Dagoberto heriotzerantz. Bertsioak idatzi dira, iraultzaileek Herriko Etxean (Magdalena kaleko Okendo etxean) zenbait preso zituztela Resusta bere kabuz hara agertu izanaren zergatiaz. Teoria barregarrienetik – alaba txikiarentzako esnea erosteko atera zela etxetik; Amparok ordurako 18 urte zituen- gehien hurbiltzen deneraino: Dagobertoren alaba nagusia Jose Maria Azurza tolosarrarekin zegoen ezkonduta, eta Iturriotz kalean bizi ziren. Azurza, tradizionalista bere ideologian, atxilotua zeukaten Herriko Etxean eta badirudi Dagoberto haren egoeraz galdetzera hurbildu zela. Aurre egin bide zien bertakoei eta beraren kontra ez zutela ezer adierazi ei zioten arren Dagobertok intsistitu zuen berarekin eraman behar zuela suhia. Orduan, Resusta ere sartu zuten detenituekin batera.

Aurki Oreja eta Rikardo Azkoagarekin batera Trinkete aldera atera eta tiroketatu zituzten. Dagoberto hilik gertatu zen unean. Orejak bizirik atera ahal izan zuten erreskatatzaileek baina bere etxean zendu zen.

Dagobertoren heriotze-agirian irakurtzen da:


“… domiciliado en la calle de Arrabal de Maala, nº 42 piso 1, de profesión rentista, y de estado casado con Doña Vicenta Hevia Azcoaga, habiendo dejado de su matrimonio cinco hijas llamadas Esperanza, Isabel, Natividad, Luisa y Amparo.

Falleció en la huerta de la Casa del Pueblo el día cinco del actual, sobre las catorce horas, a consecuencia de muerte violenta producida por arma de fuego, según resulta del informe de autopsia practicado al cadáver, y reconocimiento practicado, y su cadáver habrá de recibir sepultura en el cementerio de esta villa de Mondragón.

Esta inscripción se practica en virtud de diligencias sumariales practicadas por el Juzgado militar constituido al efecto en esta villa”

Bizenta Hevia Azkoaga, bost alabak eta bilobak, Villa Amparon

Hurrengo ekarpen batean Dagoberto Resustaren alde politikoa ikusiko dugu.


Argazkiak: Maria Luisa Martin-Moro Resusta, JMVM

VILLA AMPAROri BURUZ

azaroa 29, 2023

EUSKARAREN EGUNA ARRASATEN. 1927


Nahiko luze aritu nintzen duela asko 1927an Arrasaten ospatutako Euskararen Egunaz. Eta gaur gaira itzuli nahi dut “Euzkadi” egunkariak ekintza haren gain adierazitakoa hona aldatuz. Interesgarria iruditu zait euskararen inguruan gure herrian izandako mugimendua bere osotasunean kokatzeko. Argazki bat besterik ez da baina pelikula osoa ulertzen lagun dezakeelakoan nago. 
 
Arrasateko Plaza, 1927ko Euskararen Egunean
Artikulu hura “Luzear” izenordearekin sinatzen zuen Ander Arzelus Toledo donostiarrak. Normalean, El Dia eta Argia egunkarietan idazten zuen baina egun hartan Euzkadiko orrialdeak ireki zitzaizkion eta bertara bota zuen Arrasaten ikusitakoaren gaineko iritzia. Irailaren 3 eta 4an izan ziren ekintzak eta 11ko bere kronikan honela deskribatzen zuen “Luzear”ek: 

Arrasateko erriak, euskal anaitasuna nai dutenai ongi-etorria Ona arrasatearrak nai zutena garbi adieraziaz, erri sarreran gure begiak aurren-aurrena arkitu zuten idazkuna. Ta euskal anaitasun bila bazebiltzan, biotza zabal eduki lezakete arrasatear anaiak, egun osoa anaitasun orren agerkairik biñañena izan zalako. Itxaropen aundia generaman baña askoz aundiagoa ekarri degu andik. 

Aurrerantz ez dira jai antolatzaileak nora jo ez dakitela ibiliko: jai orrek nun eta nola egin bear diran erabakiko duan bazkun bat izango bai-dute. Bazkun oneri laguntzea izango da aurrera errietako eukaltzaleen egin bearra. Batzorde orren berri emango degu. Jaunak bere argia bialdu  bezaie bazkun berria bide zenetik eraman dezaten” 
 
Peli Ugalde euskaltzalea
“Luzear”ek aipatzen duen batzorde horretan arrasatear bat sartu zen, karlista eta euskaltzalea bera, Antonio Pagoaga, hain zuzen. Besteak oso izen ezagunak genituen euskal mugimenduan – Arzelus bera, Linazasoro, Urreta, Labayen- eta horiek eragingo zioten aurrerantzean Euskararen Egunen nondik norakoari, jaiaren arrakasta bermatze aldera. Kronikari honela ematen zion amaiera “Luzear”ek: 

“Gu onenbestez etxeratu giñan, esan bezela eramandako itxaropena geituta, biotza onelako jai gose aundiagorekin, an uzten genitun anai maite guziai bostekoa estutu ondoren. Eskerrak jai ori eratzen alegin osoan ibili diran euskaltzale sutsu guziai ta batez ere gure lagun on-ona dan Ugalde tar Peli, zarata ta ixkanbila gabe, apal-apal, lan egin bear zan tokian bakarrik arkitu genuen eusko anai jatorrari. Peli, Arrasateko euskal egun ori guziak gogoan izango degu: an izan giñanak izan giñalako ta izan etziranak, orrexegatik, izan etziralako. Betoz, betoz, zorionean euskal egunak

Argazkiak: JMVM 

EUSKARAREN EGUNAZ GEHIAGO:

 

azaroa 22, 2023

IPIZTIKO ARRIYA ETA GOTZAIN ETZANA

Gotzain etzana - Obispo yacente

Ezagunak izan dira Aramaioko biztanleen artean – ez dakit oraingo gazteek hain entzuna izango ote duten- Amandarro eta Ipiztiko Arriya izenekin iritsi zaizkigun istorioak. Ricardo Becerro de Bengoak, Jesus Mari Elejaldek, nik neronek ere idatzi izan dugu inoiz edo inoiz haietaz. Mendetako istorioak ditugu, ahoz aho gureganaino heldu direnak, kasu hauetan gertatzen den bezala ezelako erreferentzia historikorik gabe. Elorrioko Amandarro baserriko semeen gain tradizioak ipinitako legenda –“Amandarrok semerik ez; Bizkaiak petxurik ez- eta Ipiztiko Arriyari dagokiona – gotzain etzana- hamaika bertsio edukitzeraino ailegatu dira, kontatzen duenak eman nahi izan dion tonu eta eitearen arabera. Bi legendak iturburu berdintsutik atera ziren, auskalo noiz, eta paraleloak joan diren arren, batzuetan solte agertzen zaizkigu. 
Antonio Trueba

Gaurkoan “La Ilustración española y americana” aldizkariaren 1888ko abenduaren 15eko edizioan, Antonio Trueba kronikalari eta historialari bizkaitarrak idatzitakoa ekarri nahi dut. Ikuspuntu pixka bat desberdina dela iruditu zait. Dakusagun zer dioen Truebak:

“Es tradición histórico-popular en Vizcaya que en la Edad Media estaba prohibido a los Obispos penetrar en el Señorío y uno de estos, que lo era de Calahorra, a cuya diócesis pertenecía Vizcaya, osó penetrar con gente de armas por la Merindad de Durango, y saliéndole al encuentro los durangueses, acaudillados por los mancebos de la casa solar de Amándarro, fue muerto y deshecha su hueste al pie septentrional de la cordillera pétrea de Amboto, que sombrea los valles de Aramayona y el Duranguesado. 

D. Juan Ramón de Iturroza, historiador de Vizcaya, no muy docto ni de superior criterio, dice que el 2 de diciembre de 1797 examinó en una pradera larga, a distancia de una legua de Arrazaola, dos de Elorrio y tres cuartos de legua de Gantzaga de Aramayona, una piedra llamada Epistico-arriya, o piedra del abismo, cuyo dibujo da, y tiene grabado en una de sus caras un círculo con cruz en el centro, y añade que la piedra es de cinco cuartas de altura y dos de ancho. Iturroza califica de mojonera la piedra en cuestión, siguiendo su criterio evidentemente erróneo, de calificar de mojones estas piedras que abundan en el país vascongado, y es indudable que son sepulcrales”  (1)

Datu bat interesgarria iruditzen zait: XVIII. menderako Ipiztiko Arriya deitura ezaguna zen.  Jesus Mari Elejalderi jarraiki, "Ipizteko Arriaga" izan daiteke jatorriko deitura. Eta Ipizteko, Episcopitik etor litekeela dio.  Bazter ditzadan balizkoak eta noan mamira. Iturritzak ikusitako harria denboraren poderioz desagertu egin zen XIX mendearen hondarretan eta bere tokian hilarri bat jarri zuten, Maltako gurutzea grabatua zuelarik. Auskalo zergatik zizelkatu zen gurutze hura! Erromantizismoaren fruitua, nonbait. Baina ez nadin galdu ni ere ametsetan eta jo dezadan berriz ere Truebaren idazkira: 
Gotzain etzana - Obispo yacente

“Por ser algo curioso el asunto y haberme dedicado yo con  especial cuidado a estudiarlo, y porque este asunto está directamente relacionado, por medio del monolito llamado Epistico-arriya, con la tradición de la muerte del Obispo de Calahorra, voy a ocuparme de él.

Iturroza, siguiendo su erróneo sistema, llama piedra mojonera a la designada en lengua vulgar con el nombre de Piedra del Obispo, y la tradición popular dice que se le dio el nombre de Epistico-arriya, porque allí se dio sepultura al Obispo muerto por conculcador de las libertades de Vizcaya.

La legislación antigua del señorío viene en cierto modo en apoyo de la tradición. El Fuero viejo, reducido a escritura en 1452 dice en su ley 226: “… Que en dicho condado no entrase obispo, ni sus vicarios, ni otros, ni se publicases sus cartas desaforadas, contra los dichos escuderos e homes buenos del dicho Condado de Vizcaya… e si algunos dieren favor al tal vicario, fiscal, comisario o presentadores de cartas del dicho obispo e fueran muertos o feridos por algunos de los vizcaínos por ser quebrantadores del dicho fuero, que los tales no hayan pena alguna, ni los jueces ni justicias puedan prender ni tener pesquisa,y  en caso que lo fagan, que lo tal no valga” 

Eta historiako erreferentzia argigarri hori eman ostean, Antonio Truebak beste xehetasun batez ohartarazten gaitu, baina kasu honetan geologikoa.

"Estas diferencias entre la autoridad episcopal y Vizcaya tuvieron término hacia 1543, en virtud del concordato celebrado en Vitoria entre el Señorío y el famoso obispo D. Juan Bernal de Luco.  Y he pasado lo árido de este artículo para venir a lo verdaderamente ameno, que es un fenómeno geológico.

La ramificación pirenáico-cantábrica que corre de Este a Oeste presta gigantesca sombra,  significándose en altísimas y desnudas rocas calcáreas que se designan con los principales nombres de Udalach, Amboto y Mañaria. Al pie septentrional de esta gigante cordillera pétrea se suponen los misterios de la tradición de haber dado muerte a un obispo de Calahorra. Y mirada esta cordillera desde las estribaciones del elevado Oiz su perfil superior simula maravillosamente, sobre todo en la hora del crepúsculo, la estatua yacente de un obispo. 

Pregunto yo a los lectores y me pregunto a mí mismo al terminar estos renglones, sin acertar con contestación concluyente y por tanto satisfactoria: ¿es el fenómeno geológico lo que ha dado vida a la tradición histórico-popular, puesto que ésta no puede haber dado orígen al fenómeno geológico?” 

Truebak egiten duen galdera, mutatis mutandi, beste ipuin polit batean jartzen dut nik sarritan: Arrasateko herensugea. Dragoiaren ipuina 1260 baino zaharragoa al da eta horregatik hartu zuen Mondragón izena? Ala Gaztelako erregeak izen hori eman ziolako sortu zen legenda? Nik badaukat erantzuna, baina niretzat gordeko dut, ipuinak politak baitira.

(1) Historialarien arteko ezin ikusiak ote? Truebak “historiador de Vizcaya, no muy docto ni de superior criterio”tzat hartzen du Iturroza. Hasteko ez da Iturrotza, Iturritza baizik. Karmelo Etxegarayk, aldiz, honakoa zioen Iturritzari buruz: “a quien en modesta esfera podemos considerar incluido en la escogida serie de grandes investigadores y coleccionistas que revolvieron los archivos y bibliotecas”  

Argazkiak: JMVM, wikipedia