urria 23, 2013

JOSE MARIA RESUSTA 1913an HIL ZEN



Mende oso bat bete da aurten, Jose Maria Resusta industria ekintzailea hil zela Arrasate bere jaioterrian. Belaunaldi berriek ez dute gogoratuko, nonbait, Iturriotz kalea dugunak industria gizon haren izena eraman zuela hamarkadetan. Eta kale hartan oraindik indartsu dugun eraikina jaso zuela.

Jose Maria Resusta industria aitzindaria
Jose Maria Resusta Altuna “Maixortxo” Arrasaten jaio zen, 1824ko irailaren 8an. Gurasoak  Migel Antonio Resusta Maíz eta Josefa Juana Altuna Ezkurra izan zituen,  biak ere arrasatearrak.  Bigarrena zen Jose Maria sei anaia-arreben artean. 

Jose  Maria gazte-gaztetandik industria gorabeheretan ibili zen, sendiaren ezpalari eutsiz.  Tekniko on bat zen baina bere ideia industrialak behar bezala gorpuzteko kapitalaren premian zeukan. Oñatiko Jose Vergarajaureguirekin ipini zen harremanetan, eta beste lagun batzuekin batera “Almacenes de Cerrajeria” izeneko lantegia sortu zuten 1856an. Enpresa hartatik jaioarazi zuten “Vergarajáuregui, Resusta y Compañía” deiturakoa, 1869an. Resusta izan zen enpresa haren arima … eta zuzendaria.
 
Ezkerrean "Maixor"en etxea, 
Jose Maria Resustaren seme Ferminek eraikia
Enpresaren ibilbideak bere une txarrak izan zituen eta 1906an “La Cerrajera Guipuzcoana”rekin bat egin zuen: Unión Cerrajera S.A sortu zen. Eta denaren burua Jose Maria Resusta izendatu zuten. Atera kontua: 82 urte zituen! Eta sasoi onean ari bide zen. Behintzat, 1911ra arte ez zion Toribio Agirrek erreleboa hartu enpresaren zuzendaritzan.

“Maixortxo” birritan ezkondu zen. Aurrenean, Petronila Madinabeitiarekin egin zuen. Miguel Madinabeitia arrasatear udal idazkariaren arreba genuen Resustaren emaztea. Lau seme-alaba izan zituen bikoteak. Vicenta Mujika bigarren emaztearekin, berriz, bederatzi seme-alaba jaio ziren.

Jose Maria Resusta 1913ko urtarrilaren 25ean hil zen, 89 urterekin. Hil haren 31n udal korporazioak honako erabaki hau hartu zuen, Esteban Garay alkateak proposatutakoa:

Hamarkadetan Jose Maria Resusta Kalea izan zena
“Que de todos es conocido el fallecimiento del distinguido mondragonés D. José María Resusta y Altuna, ocurrido el 25 del actual. Tan modesto como inteligente y laborioso hombre ha sido la admiración y aprecio del vecindario, que debe al finado la vida floreciente en que se encuentra el pueblo, y es indudable que su vacío habrá dejado impresión honda y de dolor en el pecho de todos los asistentes.

Y por ser tan sentida su pérdida y tener dos hijos en el seno de la Corporación, creía que el Ayuntamiento se asociaría a estas manifestaciones y proponía la adopción de los siguientes acuerdos:

1.- Suspender la sesión en señal de duelo, sólo por quince minutos, en razón a que los asuntos son muchos y urgentes algunos.
2.-  Transmitir estas manifestaciones de pésame a la familia del finado y a la sociedad mercantil Unión Cerrajera, como fundador de la industria”

Jose Maria Resusta hil zenean udal karguetan ari ziren bere bi semeak, Higinio eta Dagoberto genituen, ama desberdinetakoak. Dagoberto 1934ko iraultzan erail zuten.



Margo-erretratoa: Luis Armengou (1912)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina