Aramaioko Bainu Etxea, XIXan |
Lehen karlistadaren ondoren aramaioar udalaren kutxa hutsik geratu zen, biztanle gehienen poltsikoak bezalaxe. Ondokoak 1848ko udal aktetan aurkitu ditudan apunte batzuk ditugu.
=============..===========
Aramaioko bola-tokiaren errematea – urteko alogera kudeatzeko enkantean irabazitako udal baimena- Mariano Vidarteren eskuetan zegoen 1848an eta badirudi negozioa ez zihoakiola oso ongi. Behintzat, lehia atera zitzaion zorteko jokoetatik eta Udaletxera eraman zuen auzia, Juan Domingo Etxebarriaren etxean kartaka aritzen zirela adieraziz eta argudiatzen zuen horrek kalte egiten ziola bere irabazietan. Marianoren ustez, kartaka egiteko bolatokian ziren banku batzuk erabil zitezkeen baina ez etxeak. Eta eskatzen zuen Etxebarriarentzako debekua.
=============..===========
Aramaioko bola-tokiaren errematea – urteko alogera kudeatzeko enkantean irabazitako udal baimena- Mariano Vidarteren eskuetan zegoen 1848an eta badirudi negozioa ez zihoakiola oso ongi. Behintzat, lehia atera zitzaion zorteko jokoetatik eta Udaletxera eraman zuen auzia, Juan Domingo Etxebarriaren etxean kartaka aritzen zirela adieraziz eta argudiatzen zuen horrek kalte egiten ziola bere irabazietan. Marianoren ustez, kartaka egiteko bolatokian ziren banku batzuk erabil zitezkeen baina ez etxeak. Eta eskatzen zuen Etxebarriarentzako debekua.
Udalak, apirilaren
4ko bileran erabaki zuen, bera ez zela gai nahi zuenak bere etxean kartaka
egitea debekatzeko. Beraz, jokoak irabazi zuen, bai bolatokiko eserlekuetan baita etxeetan ere.
“Siempre que no se exceda a lo prevenido en los Bandos de
Policía y Reales Ordenes, cuyo cuidado era de la incumbencia del Sr. Alcalde,
en todas las casas, con inclusión de los que hicieren en el juego de bolos”
=============..===========
Herriko harategian ere gauzak ez zihoazen ongi 1848ko
urte hartan, behintzat Agustín Olias arduradunak zioenari jaramon eginez gero.
Inbertsio txiki batzuk egin behar izan zituzten, lokal itxurosoagoa aurkeztu
ahal izateko. Horrela irakurtzen dugu urtarrilaren 20ko aktan:
“Agustín Olias, obligado del surtido de carnes frescas de
este valle solicita que mediante a que se había inutilizado el tronco para
partir la carne se pusiese otro nuevo; que así bien que el tejado de la
escalera se hallaba lleno de goteras y que por lo mismo se procediese a su
reposición; que así bien convenía que se alargase la chimenea de la cocina,
dando el ensanche necesario para evitar el humo; y que así bien se ensanchase
la cocina…
El Ayuntamiento acordó dar comisión para el primer extremo al
procurador síndico para el primer extremo, para el segundo al señor alcalde y
que respecto al tercero no podía accederse por ahora en atención a los pocos
fondos que contaba el valle para cubrir sus más precisas obligaciones”
Agustin Olias Navalcarnerokoa zen eta Eskoriatzan
ezkondu zen Joxepa Bikuñarekin. Agustinen biloba Anizeto Salaberri Olias
arrasatearra izan zen, “Karnizero” izenordearekin ezagutua. Anizetoren Joxe
semea Aramaiora aldatu zen bizitzera eta
aitaren ofizioarekin aritu zen, hots harakina.
Kattalin “Montero” Urzelayrekin ezkondu zen. Bikote horren
seme-alabetariko bat Sabin Salaberri Urzelay dugu.
Aramaioko alkatea 1948 urtean Juan Domingo de
Ferrán zen.
=============..===========
Gabezia gorriak toki guztietan jipoitzen zuen eta
udal etxera denetariko eskabideak iristen ziren, laguntza eske. Hona hemen, Teresa de
Barrutia neskaren kasua, 1848ko maiatzaren 14an udalkideek aztertu zutena:
“Se dio cuenta de la instancia de Teresa Barrutia, soltera, natural de
este valle, manifestando su lamentable situación con una criatura suya que no
llega a dar de comer, privada de leche en sus pechos para alimentarla y sin
medio alguno por su absoluta pobreza para proporcionar mejoría; y por ello
solicita el auxilio del ayuntamiento.
Y atendiendo a que el valle carece de fondos para atender las
reclamaciones de esa clase, se acordó se lleve la instancia a la Diputación
general, informando favorablemente por la Junta de Caridad”
Teresa Barrutia Pagalday
aramaioarrak (1825) alaba bat izan zuen 1848ko apirilaren 15ean, eta Petra
izena eman zion. Erregistro zibiletan ez dago Petra horren arrasto gehiagorik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina