apirila 04, 2020

KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876. Gerraren amaiera


Karlismoak sustrai sakonak izan zituen Arrasaten XIX. mendean. 1830 inguruan piztu zen mugimenduak gogor astindu zuen gure herria, liskar armatuak izan zituen bi aldietan. Eta interesgarria iruditu zait pixka bat arakatzea dokumentu erregistroetan, gizarte arrasatearraren baitan korronte ideologiko politiko hark utzitako ondorioa.
Bigarren karlistada izan dut langai, 1872-1876 tartea hartzen duena. Agian aurrerago batean 1833-40 urteetan ariko naiz, baina gero gerokoa. Oraingo nire ekarpena hamar kapitulutan zatitu dut, irakurketa errazagoa egiteko. 

1.- Karlismoaren jatorria eta Arrasateko giroa
7.- 1873ko abuztuaren 7
8.- Gerra guztiek, gutxienez, bi bando dituzte
9.- Herriko bizimodua aldatzen da
10.- 1874-1876 aldia eta gerraren amaiera 
==========.========= 


Aurrekoan ikusi genuen, karlistak 1873ko abuztutik 1876ko martxoa bitartean agindu zutela Arrasateko udal bizimoduan, azken finean kaleko gorabeheretan agintzea adierazten duena. Gaurkoan adibide batzuk emango ditut, udal aktetatik ateratakoak, urte zail haietako argazki bat eskaintzen dutenak. Behintzat historia bere lekutxoan kokatzen laguntzen digute.

Arrasate 1873ko abuztuan eraso zuen Antonio Lizarraga jeneral karlistaren eskua luzea bide zen, 1874ko urtarrilaren 28an, udalak agindu bat jaso baitzuen harengandik,  Manuel Arroyo zeritzana udal maisu bezala jartzeko. Eta onartu egin zen, noski.

1874ko apirilaren 22an Gipuzkoako Diputazioaren presidentea zen Jose Maria Berzosa karlistak bisitatu zuen Arrasate. Diodan, Berzosa izan zela karlistadan Oñatiko Unibertsitatearen berpizkundea eragin zuena, eta Arrasatera egindako bisita hartan:
Carlos VII

…se dio lectura de la circular de la Excma. Diputación de fecha 20 del corriente por la que ordena el armamento de los Tercios Vascongados en las personas de 18 a 40 años, a excepción de los que hayan prestado servicios al enemigo o sean adictos a la causa liberal…”

Batzar hartan udala aldatu zen, eta alkate berria Mariano Goñi hautatu zen; zinegotziak: Pedro Antonio Vivanco, Tomas Isasmendi, Dionisio Juldain, Simon Plazaola, Bizente Belategi, Jose Maria Egaña, Tomas Urtekabo eta Marzelino Alberdi izan ziren.

Urte hartako ekainaren 7ko batzarrean udalak erabaki zuen herritik alde egin zuten jabeen errentak erretenitzea. Eta herriko norbaitek kanpokoen errentak kobratu arren ez bazizkion diruak udalari entregatzen, haren ondasunak enbargatzekotan geratu zen. Areago, handik astebete batera zabaldu egin zen errekisitoria: kanpokoen haltzari edota beste edozein ondasun zutenek derrigorrez utzi behar zituzten udalaren eskuetan. Horren harira diodan, abuztuaren 19ko bileran ikusi zela  Monterrongo kondeak Vergarajauregi, Resusta y Cia. enpresatik interesengatik kobratzeko zituen 3.500 errealak erretenituak zituela udalak. 

Ekainaren 21ean Carlos VII. erregegaia eta bere emaztea Arrasaten egon ziren eta harrera ekitaldia eskaini zien Udalak. 


1874ko azaroaren 23an, zinegotziek gai konplikatu samarra aztertu behar izan zuten. Ziurrenik diru iturriak handitzearren Diputaziotik eskatu zen sendi liberalen zerrenda handitzea, ordurako ezagunak zirenez gain. Eta udalak hartu zuen erabakia:

“… El regidor Sr. Vivanco manifestó deseo de que constase su voto por el que se abstenía de clasificar más familias liberales que aquellos que sus representantes habían tomado el arma contra la causa de la Legitimidad, por cuanto no era fácil, en su juicio, hacer de esta manera clasificación acertada… A cuyo pensamiento se adhirieron todos los concurrentes, excepto el regidor D. Saturnino Iturriaga…”

Behingoz, badirudi karlisten artean zentzun apur bat ikusten zela.

Eta 1875 urteari alkate berriaren izendapenarekin eman zitzaion hasiera; orduan Jose Fernando Berezibarri egokitu zitzaion aginte makila. Berarekin udalexean, Mateo Uribarren, Jeronimo Azkoaga, Martin Sagasta, Frantzisko Arregi, Jose Atxa eta Anizeto Zarraoa zeuden, denak millaristak. Urtarrilaren 5ean burututako lehen saio formalean, besteak beste, udal funtzionarioen soldatak errrebisatzea eta alkateak izan beharko lukeen soldata taxutzea deliberatu zen.


Urtarrilaren 17an, udalak aztertu behar izan zituen Diputaziotik zenbait liberali ipinitako isunen txostenak. Eta ontzat eman zituen Frantzisko Sola, Antero Milikua, Manuela Etxaide, Jose Maria Resusta, Bizente Okendo, Josefina Martin, Manuel Arrieta, Serapio Osinalde, Bizenta Urreta eta Jose Maria Madinari jarritakoak; ez egokitzat, aldiz, Miguel Madinabeitia Jose Pradere, Zipriano Gorosabel, Pedro Azkoaga, Jose Manuel Iturriaga, Eusebio Elosua, Juan Pedro Gorosabel eta Justiniana Barrenari zegozkionak.

Funtzionarioen soldatak errebisatzeko osatu zen batzordeak azterketa egin zuen eta ondoko erabakia hartu zen, urtarrilaren 17ko saioan:

“Reducir los sueldos a los empleados D. Julián Arrillaga, Tesorero, abonándole cinco reales diarios en vez del uno por ciento que antes disfrutaba por el cobro de contribuciones; al maestro de niños rebajándole mil reales; a la maestra quinientos cincuenta; al farmacéutico se le abonará por ochenta familias pobres y el hospital tres mil reales; al alguacil tercero Santiago Iñurrategui el haber de doscientos reales anuales; el tamborilero Lorenzo Eguidazu disfrutará seiscientos reales en vez de los cuatrocientos que disfrutaba; el Sr. Alcalde D. Fernando Berecibar disfrutará seis reales diarios por indemnización de los gastos y perjuicios que el cargo le ocasionan; dejando sin efecto la reducción hecha en los sueldos del alguacil primero y del infraescrito secretario en atención al mucho trabajo que les acarrean las circunstancias actuales”

Suposatzekoa da egun hartan Arrasateko zenbait etxetan udal batzordekideen arbasoak aipatuak izango zirela, ez onerako noski, eta beste batzuetan, ordea, ardo edo sagardoarekin egingo zutela topa. Auskalo zein nolako garbitasunekin egin ziren soldaten kalkuluak, izan ere handik zenbait egunetara – otsailak 7an- Jose Fernando Lasa botikarioari jaso egin zioten ekarpena hiru mila errealetik lau milara. Eta handik hilabete batera 4.500etan baloratu zen sendi pobreen eta ospitalekoen beharren kostoa. Hala ere, Lasak Arrasateko botikarioa izateari uztea nahiago izan zuen.

Diru murrizketak maila guztietara heldu ziren, otsailaren 21eko batzarrean udalak onartu baitzuen San Migel, San Balerio, San Pedro eta San Antonio kofradietako maiordomoek eskatutakoa, hots, kanposantuko ehorzleari ehunda hogei erreal ordaintzea zerbitzuko ordura arteko hiruehun eta hogeiren ordez. Zer esango ez zuen egun hartan ehorzleak zinegotzien hildakoen gain?

Apirilaren 11an, ihes eginda zeuden jabeen errentak erretenituta zeudenez gero, haien ondasun higikorrak eta zuhaiztiak enkante publikora ateratzea erabaki zen. Arrasateko ekonomia, ikusten denez, ez zebilen oso ondo, eta horren adibidea da, Donato Gonzalez herriko bigarren danbolin joleari pregoilari izendatu zutela maiatzaren 16an … baina soldatarik gabe. Bilera berdinean, premiamendu-bidez Santa Agedako Bainu Etxeari – Mendia sendia- eta Vergarajauregi, Resusta y Cia. enpresari, zor zituzten zergen ordainketa eskatu zitzaien.

Eta karlista kutsuzko udal harek egin zuen azken bilera 1875eko irailaren 1enean izan zen. Data horretatik 1876ko martxoaren 7 bitartean ez zen beste aktarik jaso. Bitartean zer gertatu zen? Oro har, bigarren karlistada amaitu zela, Carlos VII. erregaiaren Lizarra plaza indartsua erori ondoren. Karlismoaren buruak Frantziako bidea hartu zuen eta oinezko bere jarraitzaileak – hau da, gerran gehien sufritu zutenak “penduluaren beldur” geratu ziren, gehienak liskarrean dena galduta.

1876ko martxoaren 7ko bileraren idazkian irakurtzen dugu:

“… Bajo la presidencia del Señor Teniente Coronel don Alfonso Moreno de Arcos, se reunieron según Orden superior del Excmo. Sr. Comandante en Jefe del Ejército de la Izquierda Don Domingo Moriones, los señores don Juan Gualberto Gorosabel, don Joaquin Azcoaga, don Luis Barrutia, don Pedro Azcoaga, don Luis Azcoaga, don Eusebio Elosua, don Vicente Resusta, don José María Resusta, don Ramón Mendia, don José Joaquín Barrena, don Manuel Egozcue y don José María Mendia, indicados como adictos a la

Monarquia Constitucional de don Alfonso XII Rey legítimo de España, con objeto de elegir entre y los que han de constituir inmediatamente el Ayuntamiento que debe sustituir sin dilación al compuesto en la actualidad por personas que lo han desempeñado como partidarios carlistas…”

Bileran udal berria hautatu zen eta Juan Gualberto Gorosabel aukeratu zuten alkate. Ziurrenik, irakurleak gogoratuko du 1872ko ekainean pertsonaia horrek – bigarren alkatea- eta orduko alkateak – Jose Maria Mendia- dimisioa azaldu zutela…Jose Mendizabal zinegotziari udal zama igaroaraziz... Lau urteren buruan biak itzuli ziren udal karguetara, ardurak izen-abizen berdintsuen artean banatuz.

Joakin Azkoaga, Luis Azkoaga, Luis Barrutia, Pedro Azkoaga, Eusebio Elosua, Bizente Resusta, Jose Maria Resusta, Jose Joakin Barrena, Manuel Egozkue eta Jose Maria Mendia izan ziren Juan Gualberto Gorosabel alkatearen ondoan eseritako zinegotziak. Area garrantzitsuenak, Jose Maria Resustak eta Ramon Mendiak – Ogasunekoa- eta Jose Maria Mendia eta Luis Azkoagak, Obra publikoetakoa eskuratu zituzten.

Zikloa berrastear zegoen.
 

Argazkiak: Zumalakarregi Museoa, Mendia bilduma


apirila 01, 2020

UDAL BERRIA ARAMAION ETA ZENBAIT ERABAKI. 1920



Udaletxea, 1920
Gaur, apirilak 1,  mende oso bat betetzen da Aramaion udal berria osatu zela hurrengo bi urtetarako. Hauteskundeen emaitzei jarraiki, udaletxean ohiko prozesua eman zen alkate izendatzeko. Hamar ziren hautatutako zinegotziak eta horietako lau EAJkoak genituen. Baina, auskalo zein arrazoirengatik, denek karlista kutsuko Remigio Garro Mendiari eman zioten boza.  Lehen eta bigarren alkate ordeak izendatu ziren ondoren eta kargu horietarako, Timoteo Jauregi Etxebarria eta Antonio Azkarate, azken hori jeltzalea. Kontuan izan behar da,aurreko bi urteetan abertzaleek lehen aldiz izan zutela alkatea Aramaion, Benito Jauregi, alegia. Gainerako zinegotziak, 1920ko udal korporazio berrian, Jose Luis Uribarren, Pedro Unzueta, Pedro Errasti, Basilio Lasaga, Bernardo Jauregi, Basilio Ormaetxea eta Pablo Kortabarria ziren. 

1920.04.01eko aktaren sinadurak
Saio hartan erabakitako lehendabiziko gauza izan zen, korporazio berria igandero bilduko zela goizeko 8´15etan. Eta idazkari lanetan Simon Landak jarraituko zuen. Urte patxadatsua izan zen hura udal agintarientzat, gora behera handirik gabe. Eta aktetatik aipamen batzuk atera ditut, batez ere irakurleak ikus dezan zein nolako gaiak aztertzen ziren udal bilkuretan. Eta kronologikoki,  apirilaren 18an izandakotik abiatuko naiz.

“En vista de la proximidad de la fecha de la elección de los toros sementales que se echan a los pastos, se acordó que dicha operación tenga lugar en el año corriente el día 24 de mayo próximo, después de los oficios divinos de la tarde, en la pradera de Santa Ana, participando así a los señores alcaldes de barrio de este municipio, para que lo hagan saber al vecindario y a los pueblos de Garagarza, Santa Agueda, Marín y Zarimuz, como en años anteriores” 

Apirilaren 25ean, berriz, ardoaren kontsumoa eta alondegiaren bitartekotza jarri ziren mahai gainean: 

Gurutzea
“El Sr. Presidente manifestó que se le habían presentado unos trabajadores que pensaban elaborar materiales en el punto de Amboto en número de siete, los cuales tenían intención de beber medio litro de vino por individuo, y como esto podría dar lugar a disgustos por suponer defraudaban por dicho concepto, solicitaban se les señalase un tanto al día. El Ayuntamiento en su vista acordó que dichos individuos satisfagan a razón de once cuartillos de vino al día con los mismos derechos que los demás vecinos del Municipio, o sea a 2´25 pesetas cada 16 litros, debiendo poner un fiador que responda de lo que los citados trabajadores consuman para el caso de que ellos no lo satisfagan” 

Kuartilloak 0´6 litro inguru adierazten zuen. Maiatzaren 20an, berriz, honako hauxe erabaki zen, eliz errogatiben gain aritu zirelarik: 

“Se dio cuenta de un oficio de D. Leoncio Uribarren como presidente del Cabildo Eclesiástico de este Valle, en el que manifiesta que dicho Cabildo en su última conferencia señaló el veintisiete de los corrientes para la celebración de la rogativa de San Gregorio, siempre que esta corporación municipal no tuviera inconveniente en ello. El Ayuntamiento en su vista quedó enterado y acordó asistir en corporación” 

Urriaren 10ko bileran, bestalde, udal idazkariaren soldatari buruz aritu ziren: 

“Instancia de D. Simón Landa como Secretario de este Ayuntamiento, en la que manifiesta que a virtud de la enorme elevación del precio de las subsistencias no puede mantener a su numerosa familia y una hija inútil, gastando diariamente como lo hace 3´25 pesetas de pan (1) y no disfrutando de sueldo más que de dos mil pesetas le quedan dos pesetas diarias para dar de almorzar, comerciar, vestir, calzar y reparar los enseres de casa, y como quiera que cualquier operario gana como mínimo seis pesetas de jornal diarias, solicita se le aumente el sueldo que hoy disfruta ya que no puede ser de peor condición que los obreros manuales, cabiéndole muchas responsabilidades y no pudiendo dedicarse a otros servicios por el excesivo trabajo existente en la Secretaría, con los cuales podría ver de proporcionar ingresos para sostener su familia. El Ayuntamiento, en vista de que son vistas las razones alegadas, acordó por unanimidad elevar quinientas pesetas el sueldo del Secretario desde primero de enero próximo; mas si por el Gobierno se publicara algún Reglamento aumentando más de quinientas pesetas se tendrá en cuenta en esa subida las referidas; mas si el aumento del Estado este Secretario disfrutará las dos mil quinientas pesetas de sueldo” 
Roke Amilburu

Herriko organo jole eta txistularia zen Roke Amilbururi ere egokitu zitzaion soldata, urriaren 20ko bileran: 

“… se ve necesitado para mantener cuatro de familia, ya que gana 850 pesetas anuales por los cargos de organista y tamborilero, que resultan 2´35 pesetas diarias… Y el Ayuntamiento por unanimidad acordó aumentar cien pesetas el sueldo de organista y cincuenta el de tamborilero…” 

Zorte gutxiago izan zuen egun haietan hildako Aramaioko praktikantearen sendiak. Azaroaren 7ko aktan irakurtzen da: 

“Se lee una instancia de Dña. Julia Araco y hermanas, exponiendo que a causa del fallecimiento de su padre D. Bonifacio Araco practicamnte municipal que fue en los treinta últimos años, han quedado en la mayor horfandad, y por lo cual suplican se les conceda alguna pensión o por lo menos se les dé alguna cantidad … Y el Ayuntamiento por unanimidad acordó no poder acceder a lo solicitado” 

Horren harira esan behar da, Juliak 22 urteko gaztea zela, eta bere ahizpak ere ez ziren umeak. Udal praktikanteak 1.000 pezeta kobratzen zituen urteko. Urtea amaitzear zegoen eta gai desberdinarekin aurkeztu zen alkatea udal batzordearen bilerara, azaroaren 22an. Guardia Zibilen kuartela izan zuten aztergai: 

“El Sr. Presidente se ha avistado con el Teniente de la Guerdia Civil, el que le participó era necesario edificar otras dos cocinas en la Casa Cuartel de este Municipio, a fin de que cada individuo tuviese la suya, para de ese modo evitar rozamientos entre sus subordinados. En vista de lo cual llamó a la alcaldía a Dña. Paula Arana, propietaria de la mencionada casa, a la que expuso el parecer del Ayuntamiento de levantar el importe de la renta en la proporción del coste de las obras, tomando para ello como base el cinco o seis por ciento;  a lo que contestó dicha propietaria después de bastantes días el que ella no hacía las obras que se le habían indicado, por lo cual lo ponía en conocimiento de la Corporación, a fin de que la misma resolviese sobre el particular. La Corporación nombró en este acto una comisión para que se aviste con la Dña. Paula Arana y le ofrezca doscientas veinte y cinco pesetas de renta anual por referida Casa Cuartel, de hacer las obras expuestas anteriormente; y vista la contestación negativa de la citada señora, acordó nombrar una comisión compuesta de D. Antonio Azcarate y D. Basilio Ormaechea para que traten con los herederos de D. Juan José Madina sobre arriendo o venta de la casa que poseen en Ibargoya, a cuya comisión se le faculta que proceda como mejor convenga a la Corporación” 

Ez dirudi Ibargoyara pasatzeko asmoak indar hartu zuenik eta udal apunteetan ez da islatu Paula Aranak amore eman zuen ala ez. Egingo al ziren, azkenean, bi sukalde gehiago kuartelean? Ez dakit hobeak ala txarragoak izan ote ziren duela mende oso bateko garaiak; diferenteak, ordea, bai, zalantzarik gabe.



    (1)    Ogiak sekulako igoera izan zuen prezioan urte hartan, 0´8 pezeta kiloko ordaintzera iritsi zela.